Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

idazkari judizial [secretaria, secretario judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Organo jurisdikzionalean, honako eginkizun hauek bete behar dituen funtzionario publikoa: epaitegiko langileen zuzendaritza —alderdi tekniko prozesalean—, fede publiko judizialaren jarduna, autoak eta espedienteak egitea eta prozesua bultzatzea, oro har. 7/2015 Lege Organikoaz geroztik Justizia Administrazioaren letradu deitzen dira. Ik. Justizia Administrazioaren letradu.

idazketa-printzipio [principio de escritura]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Printzipio honen arabera, epaileak edo auzitegiak idatzizko eginbideen bitartez jakiten du aldeen nahien eta eskabideen berri. Ahozkotasun-printzipioari kontrajartzen zaio.

idealismo [idealismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Mundua eta bizia armonia-eredu gisa edota perfekzio ideal bezala ikusteko joera, berez, errealitatearekin bat ez datorrena.

ideario [ideario]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Pertsona, mugimendu zein erakundeen adierazgarri diren ideien edo sinesteen multzoa, haien jarduera bideratzen dutenak. Esaterako, erlijio-konfesio, talde politiko, ideologiko edo filosofikoek izan ohi dute ideario bat, baita hainbat ikastetxe edo komunikabide pribatuk ere.

identifikazio fiskaleko zenbaki [número de identificación fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona fisikoei, ondasun-erkidegoei, elkarteei, enpresei eta, oro har, erakunde publiko zein pribatuei —beren forma juridikoa zein jarduera gorabehera, eta irabazi xederik duten ala ez axola ez diola— zergak direla-eta Foru Ogasunarekin dituzten harremanak egiaztatzeko izendatzen zaien identifikazioa.

identitate kultural [identidad cultural]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. kultura-identitate.

identitate-eredu [modelo de identidad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Botere politiko eta erlijiosoaren arteko identifikazioan oinarritzen den estatu-eredua. Eredu demokratiko eta neutraletatik urrun, estatu-eredu honetan eremu politikoa eta erlijiosoa bateratuta egon ohi dira, eta, sarritan, pertsona bera da buru bi arloetan. Ik. erljiio-konfesioekiko harreman-eredu.

identitate-zeinu [signo de identidad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Norberaren sineste edo uste sendoen adierazgarri diren ikurrak edo ezaugarriak, esaterako jantziak, burukoak edo intsigniak.

identitatearen babes-klausula [cláusula de salvaguarda de la identidad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Talde baten sineste edo uste sendoen errespetua bermatzeko xedapenak. Esaterako, erlijio-konfesioei erabateko autonomia aitortzen die legeak, beren barne-araudian jaso ditzaten erlijio-identitatea babesteko arauak, alde batera utzi gabe Konstituzioak aitorturiko eskubideak eta askatasunak, hala nola, diskriminaziorik gabeko berdintasuna. [Oh. 7/1980 Lege Organikoa, Erlijio-askatasunari buruzkoa, 6. art.]

ideologia-askatasun [libertad ideológica]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gizarteari nahiz komunitate politikoari buruzko ideiak eta uste sendoak izateko eskubidea, betiere, legez babestutako ordena publikoaren araberakoa. Pertsonei nahiz komunitateei aitortzen zaie, eta haien barne-eremua gainditu eta kanpoan ere proiektatzen da, esaterako, askatasunez adierazi, elkartu, manifestatu edo irakasteko eskubideen bidez. [Oh. EK, 16.1 art.]

igorle [remitente]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zerbait bidaltzen duena.

igurikimen [expectativa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zerbait egin edo lortzeko itxaropena. Eman denagatik ordaina jasotzeko zentzuzko aukera edo probabilitatea.

ihes fiskal [evasión fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Legedia urratuz zergak ez ordaintzea. Legearen aurkako egintza denez, ondorio juridikoak ditu. Sin. zerga-ihes.

ikastetxe pribatu kontzertatu [centro privado concertado]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Titulartasun pribatuko ikastetxea, Konstituzioak aurreikusita, botere publikoen laguntza ekonomikoa jasotzen duena, betiere, legearen betebeharrak gordeta. Ikastetxe publikoekin batera, hezkuntzaren zerbitzu publikoa eskaintzen dute. [Oh. 2/2006 Lege Organikoa, 108. art.]

ikastetxe publiko [escuela pública]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Herritarren hezkuntza-eskubidea bermatzeko agindu konstituzionala betetzearren, botere publikoek sortutako titulartasun publikoko ikastetxeak.

ikerketa ofizialaren printzipio [principio de investigación oficial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren zuzendaritza materiala epaileari esleitzea dakarren printzipioa. Haren arabera, jurisdikzio-organoak egitateak eta frogak bilatu eta prozesura eraman behar ditu, baina, akusazio-printzipioaren ondorioz, alderdien alegazio, eskaera eta proposamenak baztertu gabe. Printzipio honen ondorioz, instrukzioan, jurisdikzio-organoak ofizioz ikertzen du, egitateak argitzeko eta ahozko epaiketa prestatzeko beharrezko eginbideak burutuz; ahozko epaiketan, aldiz, ekimena akusatzaileei dagokie, haiek baitira fase honen hasiera eskatzen, akusazioa egiten eta frogak aurkezten dituztenak; hala ere, jurisdikzio-organoak ofizioz burutu ditzake alderdiek proposatu ez dituzten froga-eginbideak, baldin eta kalifikazio-idazkien objektua izan diren egitateak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen baditu. [Oh. PKL, 299. eta art.]

ikerketa pribatu [investigación privada]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 5/2014 Legearen arabera, detektibe pribatuek emaniko zerbitzua. [Oh. 5/2014 Legea, 2.11 eta 48.1 art.]

ikerketa-eginbide [diligencia de investigación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ahozko epaiketa prestatzeko helburuz, instrukzioan zehar Ministerio Fiskalak eta alderdiek eskatuta edo epaileak ofizioz burututako jarduna; helburua da delituzko egitatea egiaztatzea eta ikertzea, eta kalifikazioan eragina izan dezaketen inguruabar guztiak eta delitugileen erruduntasuna argitzea. [Oh. PKL, 299. art.] Sin. ikerketa-egintza.

ikerketa-egintza [acto de investigación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. ikerketa-eginbide.

ikerketako behin-behineko batzorde [comisión temporal de investigación]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europako Parlamentua osatzen duten kideen laurden baten eskariz aldi baterako sortutako batzordea, EBko zuzenbidearen aplikazioan egon diren urraketa edo administrazio okerreko kasuak aztertzea helburu duena. [Oh. EBFT, 226. art.]

ikertu [investigada, investigado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Inputazio formala ez dagoen bitartean delituzko egitatearekin duen harremana dela-eta ikerketaren menpe dagoen pertsona.

ikuskapen [inspección]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Produktu, instalazio, prozesu eta zerbitzuen kontrolerako administrazio-jarduera, helburu duena egiaztatzea ea horiek guztiek betetzen dituzten aplikagarri zaizkien nahitaezko zein borondatezko baldintzak.

ikuskapen-jarduera [actividad de inspección]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. ikuskatze-jarduera.

ikuskari [inspectora, inspector]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. ikuskatzaile.

ikuskaritza [auditoría]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Dokumentu kontableen (eta horien euskarri diren beste dokumentu batzuen) berrikuste- eta egiaztatze-lana. Ikuskaritzak hirugarren pertsonen aurrean eragina duen txostena igortzea du helburu. Txosten hori oinarri hartzen da enpresaren informazio ekonomiko finantzarioaren fidagarritasunari buruzko irizpenak egiteko. [Oh. KAL, 1.2 art.] Ik. auditoria.

ikuskatzaile [inspectora, inspector]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanaren eta Gizarte Segurantzaren zuzenbidearen aplikazioa ikuskatzen duen funtzionario publikoa. Sin. ikuskari.

ikuskatze-jarduera [actividad de inspección]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoek subjektu pribatuen kontrolerako eta, hala badagokie, zerbitzu propioen zein beste administrazioen zerbitzuen kontrolerako egikaritzen duten administrazio-jarduera, helburu duena egiaztatzea ondo betetzen ote duten aplikagarri zaizkien araudia, eta, arau-hausterik egiaztatuz gero, kasu bakoitzean aurreikusten den prozedura abiatzea ekarriko duena (zehapen-prozedura, esate baterako). Ikuskapen-jardueran behatutakoak ikuskapen-akta deritzon dokumentuan jasoko dira. Akta horrek froga-balioa izango du ondorio guztietarako, alegia, ustezko arau-haustearen errugabetasun-presuntzioa hausteko erabil liteke. Hori horrela, aktan jasotakoaren kontrako frogarik egon ezean, zehapen-prozedura zabaldu ahal izango da ikuskapen-prozedurara burututakoan. Sin. ikuskapen-jarduera.

ikustaldi [vista]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. bista.

ildo ideologiko [línea ideológica]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Joera. Enpresen jarduera definitzen duten printzipio ideologiko edo erlijiosoak. Esaterako, erlijio-konfesio, talde politiko, ideologiko edo filosofikoek izan ohi dute ildo ideologiko bat, baita hainbat ikastetxek eta komunikabide pribatuk ere. Ik. ideario, printzipio editorial.

immatrikulazio [inmatriculación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabetza Erregistroan finka bat lehen aldiz sartzeko egin behar den eragiketa, beharrezkoa den kalifikazio erregistrala gainditu ondoren egiten dena. Ik. finka erregistral, kalifikazio erregistral.

immigrazio [inmigración]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Jatorrizko lurraldea utzi, eta beste herrialde batean modu iragankor zein iraunkorrean finkatzea dakarren mugimendu migratzailea.

immisio [inmisión]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beste baten onibarrean sartzea (lurrak ekarrita edo ez), horretarako eskubiderik izan gabe.

immunitate [inmunidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ofizioa edo kargua dela eta, zenbait arau, zigor edota, adibidez, zergatatik salbuetsita daudenen dohaina.Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Zigor-arauen aplikazioaren salbuespen pertsonala, nazioarteko zuzenbide publikoaren arau batetik ondorioztatzen dena.

immunitate absolutu [inmunidad absoluta]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Printzipio feudal batean oinarrituta —“ez dago inperiorik berdinen artean”—, estatu guztiak subiranoak eta berdinak izatearen ondorioz, immunitatea estatuaren kanpo adierazpen guztietara zabaltzen duen irizpidea. Irizpide hau nagusi izan zen Lehen Mundu Gerrara arte; geroztik, immunitate erlatiboaren irizpidea joan da gailentzen.

immunitate diplomatiko [inmunidad diplomática]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatutu diplomatikoaren parte egiten duen pribilegioa, pertsonen onurarako eman baino estatuen ordezkariek dituzten funtzio diplomatikoak modu eraginkorrean bete ahal izan ditzaten bermatzeko ematen dena. Agente diplomatikoen jurisdikzio-immunitatea eta misio diplomatikoen bortxaezintasuna hartzen ditu barne. [Oh. HDVH, 22. art.]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Atzerriko diplomazialariei eta haien senitartekoei, bai eta batzuetan enbaxadetako langileei aplikatzen zaien pribilegioa; harrera-lurraldearen jurisdikziotik at daudela esan nahi du. Sin. lurraldez kanpokotasun.

immunitate erlatibo [inmunidad relativa]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatuen immunitatea aintzatesteko orduan bi egoera kontuan izatea dakarren irizpidea: estatua estatu moduan ari den kasua (ius imperis) eta estatua partikular moduan ari den kasua (ius gestionis). Lehen Mundu Gerraz geroztik, estatuek bakarrik lehenengo kasuan aintzatesten dute immunitatea.

immunitate kontsular [inmunidad consular]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatutu kontsularraren parte den pribilegioa, pertsonen onurarako eman baino, estatuen ordezkariek dituzten funtzio kontsularrak modu eraginkorrean bete ahal izan ditzaten bermatzeko ematen dena. Funtzionario kontsularren jurisdikzio-immunitatea eta misio kontsularren bortxaezintasuna hartzen ditu barne. [Oh. HKVH, 43. eta 45. art.]

in iure cessio [in iure cessio]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Pretorearen aurrean egiten den eskualdatzeegintza, prozesu itxura duena (is imaginaria). Egintza honetan pertsona batek lagatzailearen papera hartzen du eta beste batek auzi-jartzailearena, eta, hain zuzen ere, gauza mantzipagarrien zein gauza mantzipaezinen jabe kiritarioaren eta eskuratzailearen arteko prozesua irudikatzen da. Auzi-jartzaileak (eskuratzaileak) dena delako gauza heldu, eta berea dela dio. Demandatuak (gauzaren jabeak) amore ematen du. Ondorioz, pretoreak auzijartzaileari ematen dio gauza.

inbentario [inventario]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioaren ondarea kudeatzen laguntzeko tresna, ondasunen zein eskubideen gaineko xehetasun hauek zehaztasunez jasoko dituena: ondare-elementuaren identifikaziorako datuak; zein helburutarako erabiltzen den; zein lege-egoeratan dagoen; eta, eskualdatzekotan, zer muga ezarri zaizkion, arrazoia edozein delarik ere.

inbentario-onura [beneficio de inventario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunsleak kausatzailearen zorrekiko duen erantzukizun mugagabea mugatzeko tresna. Gehienetan formalki eta esanbidez eskatu behar du jaraunsleak onura hau. Eskatuz gero, bere ondare propioak ez du erantzungo kausatzailearen hartzekodunen aurrean. Jaraunspenaren ondasunek erantzungo dute soilik zor haietaz.

inbertsio kolektiboko instituzio [institución de inversión colectiva]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Partaide askoren funtsak, ondasunak edo eskubideak biltzen dituen eta aktibo jakin batzuetan, finantzarioetan edo ez-finantzarioetan, inbertitzen dituen erakundea, betiere inbertsiogilearen etekina emaitza kolektiboen arabera ezartzen bada. Inbertsio-sozietatearen edo inbertsio-funtsaren itxura izango du. [Oh. IKEL, 1. art.]

indagatoria [indagatoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura arruntean prozesatzeko autoa eman ostean instrukzio-epailearen aurrean auzipetuari hartzen zaion lehengo adierazpena. Ik. prozesatzeko auto.

indar gaindiezinagatiko kaleratze [despido por fuerza mayor]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresak jasandako indar gaindiezinean oinarrituriko kaleratzea. [Oh. LE, 51.7 art.]

indar jarkiezin [fuerza irresistible]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ekintzarik eza sortzen duen erabateko indar fisiko kontrolaezin eta nahi gabekoa.

indargabetu [abolir, derogar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Indarrean dagoen araua edo legea efekturik gabe utzi.

indargabetze [derogación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. derogazio.

indarkeria [violencia]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zenbait delitu burutzeko beharrezkoa den indar fisikoa (vis fisica).

indarraldi [vigencia]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Idatzitako arauaren edo administrazio-aginduaren edukia aplikagarri eta bete beharrekoa den denboraldia.

independentzia [independencia]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Beste batekiko mendekotasun edo dependentzia eza. 1. Estatuen kasuan, gaitasunaren egikaritzan esklusibotasuna, autonomia eta osotasuna. Sin. burujabetasun, subiranotasun.Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 2. Estatu batetik banandu nahi duen lurralde baten xede politikoa. [Oh. BN 1514 (XV); BN 1541 (XV); BN 2625 (XXV). Estatuen arteko harremanetan subiranotasunaren esanahia; Lurraren zati batean estatuaren funtzioak egikaritzeko eskubide esklusiboa. Oh. Palmas Uhartearen kasuaren erabaki arbitrala (1928).]

independentzia judizialaren printzipio [principio de independencia judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Printzipio honen arabera epaile eta magistratuek, beren tutoretza-eginkizuna eta Zuzenbide objektiboa betetzean, erabateko burujabetza dute, legea eta zuzenbidea ez den beste ezeren mende eta azpian egon gabe. Horrek esan nahi du epaile eta justizia-areto bakoitzak, erabakia hartzeko garaian, ez duela jaso behar ez partikularren, ez organo publikoen ez bestelako organo jurisdikzionalen agindurik, eta ez dagoela haien esanen mende. Legeak horrela jarduten du, epaileen burujabetza bermatzeko, baina baita epaileen aurrean duen gizartearen bermea ziurtatzeko ere.

indibidualismo [individualismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Nor bere borondatearen arabera aritzeko joera, bere taldeko diren gaineko banakoen iritzia kontuan hartu gabe eta pertsona horiekiko harremanak erregulatzen dituzten portaerazko arauak bete gabe.

indibidualtasun [individualidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gainerakoengandik singularki bereizten duen banakoaren nortasunaren ezaugarri partikularra.

indibiduo [individuo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. gizabanako.

indukzio [inducción]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Legeak edo konklusio orokorrak gertakari edo egitate partikularren behaketatik ondorioztatzen dituen arrazoibidea.

indultu [indulto]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Estatuak zigorra oso-osorik edo zati batean barkatzea.

informazio publiko [información pública]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena onartu aurretik, alegazioak aurkezteko eta aldaketak proposatzeko edonoren partehartzea bideratzen duen administrazio-prozeduraren izapidea, bereziki arauak, planak edo hirigintzako tresnak onartzeko erabiltzen dena. [Oh. 39/2015 Legea, 86. art.] Sin. jendaurrean jartze.

informazio-eskubide [derecho a la información]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Edozein hedabideren bitartez egiazko informazioa komunikatu eta jasotzeko eskubidea. [Oh. EK 20.1 d art.]

inguruabar aldarazle [circunstancia modificativa]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitugilearen erantzukizun penala aldatzen duen inguruabarra; besteak beste, aringarriak, astungarriak edo inguruabar mistoa.

inguruabar aringarri [circunstancia atenuante]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ik. aringarri.

inguruabar astungarri [circunstancia agravante]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ik. astungarri.

inguruabar misto [circunstancia mixta]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Subjektu aktiboaren eta subjektu pasiboaren artean dagoen ahaidetasunezko harremana, delituaren izaeraren arabera, erantzukizun penala astundu edo arindu egiten duena. [Oh. ZK, 23. art.]

inguruabar salbuesle [circunstancia eximente]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor-erantzukizuna oso-osorik edo zati batean salbuesteko bete beharreko inguruabarra. Lehenengo kasuan, salbuesle osoa deritzo; eta bigarren kasuan, salbuesle ez-osoa (osatugabea). Azkeneko kasu horiek inguruabar aringarri bat sortzen dute. [Oh. ZK, 20. eta art.] Ik. salbuesle.

inhibitoria [inhibitoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuan eskumen-arazoak sustatzeko Ministerio Fiskalaren eta alderdien esku dagoen baliabidea; eskuduntzat jotzen den jurisdikzio-organoaren aurrean aurkezten da, ordura arte auzia ezagutu duen organoari inhibizioa edo ezagutzeari uzteko eska diezaion. [Oh. PKL, 26. art.]

iniuria [iniuria]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Pertsona batek beste pertsona bati kalte fisikoak (kolpeak, zauriak) zein moralak (irainak, ohorearen aurkako erasoak...) eraginez egindako delitu pribatua. Hasieran, eraso fisikoak baino ez zituen barne hartzen delitu honek baina, geroago, irainak eta norbaiten, ospeari, ohoreari edo izen onari eragindako laidoak ere hartu zituen barne. Zenbaitetan delitu publikotzat ere jo izan zen (inuria atrox) eta tribunal publikoek ezagutu (quaestiones perpetuae).

injustizia [injusticia]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. bidegabekeria.

inkisizio-sistema [sistema inquisitivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. sistema inkisitibo.

inklusio [inclusión]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gizarte-bazterketarako arriskuan dauden pertsona edo taldeen integrazioaren aldeko jarrerak, jarduerak eta politikak.

inkulpatu [inculpada, inculpado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-ikerketaren subjektu pasiboa. Ik. auzipetu 1, ikertu.

inpartzialtasun [imparcialidad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Aurreiritzi eza. Erabaki bat hartzerakoan pertsona edo gauza baten inguruko aldeko edo kontrako joera eza. Ik. neutraltasun.

inprebisio-klausula [cláusula de imprevisión]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Beharrezkoa izan arren, EBk arautze-eskumenik edo eskumen nahikorik ez duenean oinarri juridiko gisa jarduten duen xedapena. Honen xedea eskumenen esleipen-printzipioaren zurruntasuna gainditzea da. [Oh. EBFT, 352. art.] Sin. aurreikuspen gabezia klausula.

inputatu 1 [imputada, imputado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Modu oinarrituan delituzko egitatea leporatzen zaion pertsona. Gaur egun, inputatu hitzaren ordez, auzipetua eta ikertua terminoak erabiltzen dira, jurisdikzio-organoak modu formalean delituzko egitatea leporatu dion ala ez kontuan hartuta. Sin. egotzi 1, inkulpatu. Ik. ikertu, auzipetu 1.

inputatu 2 [imputar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Pertsona zehatz bati delituzko egitatearen erantzukizuna leporatu, eta horren ondorioz defentsa-eskubidea sorrarazi. Sin. egotzi 2. Ik. ikertu, auzipetu 2.

inputazio [imputación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Pertsona fisiko nahiz juridikoari egitate zigorgarri batean parte hartzea leporatzen dion ebazpen edo ondorio prozesala. Sin. egozketa, egozte.

inputazio formal [imputación formal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organoaren ebazpena pertsona zehatz bati delitua leporatzeko, baldin haren aurka ikerketa-eginbideen emaitzaren ondorioz kriminaltasunaren zentzuzko zantzurik sortu bada. Ik. auzipetu 1, auzipetu 2, inputazio, prozesatze.

inskripzio [inscripción]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide baten titulartasuna nahiz pertsonari dagokion egoera, erregistroan adieraztea. Jabetza Erregistroan, inskripzioa idazpen mota bat da, zeinaren bitartez ondasun higiezin baten gaineko eskubidearen sortzeari, eratzeari eta eskualdatzeari publizitatea ematen zaion. Erregistro Zibilean, ordea, pertsonaren egoera zibilarekin erlazionatuak dauden egitateak eta egintzak adierazten dituen idazpen mota. Ik. Erregistro Zibil, Jabetza Erregistro.

inskripzio nagusi [inscripción principal]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Behin betiko idazpena, publizitatea eta babesa eskaintzeko balio duena fede oneko hirugarrenen aurrean. Zehaztasunaren presuntzioa duen finkaren historian agertzen den idazpena, segidako traktuari jarraituz.

instituzio [institución]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Estatuko, nazioko edo gizarteko funtsezko erakundeetako bakoitza. 2. Lan kultural, zientifiko, politiko edo sozial zehaztuan aritzeko sortu den organismo publiko edo pribatua.Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. erakunde 2.

instituzio publiko [institución pública]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. erakunde publiko.

instituzionalizazio [institucionalización]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Erakundeen sorrera-prozesuarekin zerikusia duen termino polisemikoa. 2. Zerbait legeztatzeko ekintza.

instruitu [instruir]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor arloan ahozko epaiketa prestatzeko prozedura bideratu. Instrukzio-epailearen jarduera da, burutu den delitua nahiz haren inguruabarrak eta haren egilea argitzea eta beraren erantzukizunak bermatzea helburu duena.

instrukzio [instrucción]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Ebazpena eman beharra eragin duten egitateak zehaztu, ezagutu eta egiaztatu ahal izateko beharrezkoa den jarduera. [Oh. 39/2015 Legea, 75. art. eta hurr.] 2. Administrazio-prozeduraren hasieraren eta amaieraren artean egikaritzen den administrazio-jarduera, interesdunen kontraesan- eta berdintasun-printzipioak zainduz garatu behar dena. [Oh. 39/2015 Legea, 75. art. eta hurr.]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Agindu mota bat, edo portaera bat zehazteko informazioa ematen duena.Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor prozesuan ahozko epaiketa prestatzeko aurretik gauzatzen den fasea. Haren bidez, eta instrukzio-epailearen zuzendaritzapean, egitate zigorgarria eta egilea argitzen dira eta kautela neurriak hartzen. Delitu arinengatiko prozeduretan salbu, zigor-prozedura guztietan araututa dagoen fasea.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Lege baten betekizunerako edota prestaketarako araua.

instrukzio-egile [instructora, instructor]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-prozedura bat bideratzen duen organoa.

instrukzio-epaile [jueza, juez de instrucción]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Instrukzio-epaitegiko titularra, atariko prozedura edo instrukzio-fasearen ardura duena.

instrukzio-epaitegi [juzgado de instrucción]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Kide bakarreko organo judiziala, egoitza barruti judizialeko hiriburuan duena. Berari dagokio, besteak beste, delitu arinak epaitzea eta probintzia-auzitegiak nahiz zigor-arloko epaitegiak epaitu beharreko delituen instrukzioa gauzatzea. Auzitegi Nazionalaren eremuan Instrukzio Epaitegi Zentrala deitzen zaio.

integrazio [integración]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Aurretik izatea duen estatu bati erantsiz autodeterminazio-eskubidea egikaritzeko modua.

intelektualismo [intelectualismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ezaguera-prozesuan eginkizun nagusiena adimenari esleitzen dion korronte filosofikoa. Fenomeno intelektualei fenomeno txeratsuen edo borondatezkoen aurrean lehentasuna emateko joera.

interdiktu [interdicto]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Edukitza urratzen denetik eta gehienez urtebetera edukitza babesteko edo berreskuratzeko egikaritu behar den akzioa.

interes sozial [interés social]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kapital-sozietateetako, bazkideen baterako interesa, bazkideen zein administratzaile sozialen interes partikularren gainetik dagoena. Horrenbestez, bazkideek zein administratzaile sozialek uneoro egin behar dute horren alde. [Oh. KSL, 227.1 art.]

interes-gatazka [conflicto de intereses]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kargu baten egikaritzan (guraso, tutore moduan, enpresa bateko administrari gisa...) subjektu batek bizi dezakeen talka bere ardurak babestu beharreko interesen eta bere interes pertsonalen artekoa. Azken hauek baldintzatu dezakete bere karguaren egikaritza egokia. [Oh. KZ, 162. art., 1459. art.]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-organo bateko titularrak edozein eskumen erabakitzaile egikaritzeko orduan izan beharreko objektibotasuna zalantzan jar daitekeenean sortzen den egoera. Egoera hau sor daiteke, nagusiki, administrazio-organoko titularraren interes pribatuak nahasten direnean prozeduran edo prozesuan interesa duen norbaitekin familia-harremana duenean berak, baina baita ere bestela.

interesdun [persona interesada]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-prozedura sustatu duenaz gain, eskubide edo interes zilegi baten tituluduna den pertsona juridiko zein fisikoa. Prozedura sustatu ez arren, interesduntzat joko da edozein pertsona fisiko edo juridiko, baldin eta prozesu horren ebazpenak haren interes zilegiak uki baditzake. Halakoetan, ebazpena eman aurretik aurkeztu behar da prozesuan. [Oh. 39/2015 Legea, 4. art.]

interpelazio [interpelación]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Parlamentariek gobernuari egiten dioten azalpen-eskaera, politikari buruz edo kontu konkretu bati buruzkoa. 2. Parlamentariek gobernu kideei galderak egiteko aukera ematen duen prozedura, parlamentuaren kontrolerako tresna.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Hartzekodunak zordunari bere beharra bete dezan egiten dion deia; hortik aurrera berandutzearen efektuak sortzen dituena. Ik. berandutza, berandutze-interes.

interpretatu [interpretar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zerbaiti esanahi zehatza atxiki edo erantsi. 2. Zerbaiten esanahia argitu edo azaldu, bereziki argia ez dagoen testua. Legeak, adibidez.

interpretazio [interpretación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Ordenamendu juridikoaren arauen aplikazio-eremua eta esanahia ezartzea helburu duen jarduera. 2. Interpretatzeko akzioa.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arauak hitzak direnez, kasu zehatz batean aplikatu ahal izateko, bere esanahia ulertzera bideraturiko ekintza. Legea interpretatzean, epaileak (edo beste eragileek) ez du askatasun osoz jokatzen, Kodeak ezartzen dituen interpretazio-metodoak eta mugak izan behar ditu kontuan. [Oh. KZ, 3. art. eta KZ, 1281-1289. art.]

interpretazio arau [norma de interpretación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arauetako hitzen esanahi konkretua zein den erabakitze orduan, eragile juridikoek (epaileek, legegileek, notarioek. ) kontuan izan behar duten erregela. [Oh. KZ, 3. art. eta KZ, 1281-1289. art.]

interpretazio egokituaren printzipio [principio de interpretación conforme]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBJAren doktrina, bereziki epaile eta auzitegi nazionalei zuzenduta dagoena. Horren arabera, zuzenbide nazionala aplikatzen dutenean beharturik daude berau EBko arauen testuaren eta xedearen argitan interpretatzera. [Oh. EBJAren epaia, C-14/1983, Von Colson eta Kamann.]

interpretazio historiko [interpretación histórica]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Araua sortu zeneko egoera historikoa eta araua egiteko prozeduran erabilitako materialak kontuan hartzen dituen interpretazioa. [Oh. KZ, 3. art.]

interpretazio sistematiko [interpretación sistemática]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arauaren esanahia, zentzua, ulertzeko, arau horren inguruko beste arauak aztertzea eta kontuan izatea. Askotan, ilun dagoen hitz baten esanahia testuinguruak berak argitzen digu. [Oh. KZ, 3.1 art.] Ik. interpretazio.

interpretazio soziologiko [interpretación sociológica]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arauaren zentzua zein den ulertzeko, araua aplikatu behar den garaiko gizarte-errealitateari men egitea. Interpretazio-arau honek legeen esanahia eguneratzeko balio izan du. [Oh. KZ, 3.1 art.] Ik. interpretazio.

interpretazio teleologiko [interpretación teleológica]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legearen espiritua eta helburuak argitzea bilatzen duen interpretazioa. [Oh. KZ, 3. art. eta hurr.]

interpretazio zuzentzaile [interpretación correctora]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Hitzez hitzeko esanguratik harantzago joanez, esanahia arauaren benetako xedera egokitzea. Interpretazio soziologikoa, esate baterako, zuzentzailea izan ohi da. [Oh. KZ, 3.1 art.] Ik. interpretazio, interpretazio soziologiko.

intersubjektibismo [intersubjetivismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ezaguera objektiboa ez ezik, ezaguera subjektiboa edo subjetuek duten ezaguera ere baliagarria dela aldarrikatzen duen ikuspegia.

intimitate-eskubide [derecho a la intimidad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Norberaren zein familiaren eremu pribatua hirugarrenen aurrean babestea helburu duen eskubidea. [Oh. KAE 231/1988 eta 51/1997.]

intolerantzia [intolerancia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Tolerantzia eza. Errespetu falta, hirugarrenen uste sendoen, pentsamenduen, sinesmenen, iritzien eta abarren aurrean.

intzidente bidezko aintzatespen [reconocimiento incidental]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Estatuko autoritateen aurrean atzerritar ebazpenak bertan aintzatetsia izateko baldintzak betetzen ote dituen eskatzean datzan aintzatespen-prozedura, homologazio-prozeduraz bestelakoa.

irabazpidezko erkidego [comunidad ganancial]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontza-eraentza ekonomikoa, zeinaren bitartez ezkontide bakoitzaren irabaziak eta onurak komunak egiten diren. Eraentza likidatzean, erkidegoa osatzen duten ondasunak ezkontideen artean banatuko dira, erdibana. Ik. banatze-eraentza, ezkontza-kapitulazio, ezkontzaren ondasun-eraentza, foru-komunikazio, partaidetza-eraentza.

irakaskuntza konfesional [enseñanza confesional]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Sinesmen erlijioso zehatz baten printzipioetan, dogman eta moralean oinarritutako irakaskuntza. Ik. irakaskuntza-askatasun.

irakaskuntza-askatasun [libertad de enseñanza]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ezagutza eta balore multzo zehatz baten transmisioa helburu duten jarduera sistematikoak aurrera eramateko askatasuna. Eskubide honetan oinarritzen dira, besteak beste, ikastetxe pribatuak sortzeko askatasuna,, katedra-askatasuna, eta seme-alaben heziketa erlijioso eta morala aukeratzeko gurasoen eskubidea. [Oh. Hezkuntza Eskubidearen 8/1985 Lege Organikoaren hitzaurrea.] Sin. irakasteko askatasun. Ik. irakaskuntza konfesional, katedra-askatasun.

irakasteko askatasun [libertad de enseñanza]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. irakaskuntza-askatasun.

iraungitze-epe [plazo de extinción]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Akzio edo eskubidea noiz iraungitzen den adierazten duen epea. Epe hori gainditzeak berarekin dakar akzioa edo eskubidea bertan-behera geratzea. Ik. epe, epemuga, funtsezko epemuga, kaduzitate, preskripzio.

iritzi publiko libre [opinión pública libre]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Interes publikoa duten gaien inguruan, adierazpen eta informazio askatasunek bermatzen duten aniztasun politikoarekin lotutako oinarrizko erakundea. [Oh. KAE 82/1982.]

irizpen [dictamen]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea 1. EBko erakundeek hartzen duten egintza juridiko ez-loteslea. Eskuarki, egoerei edo jokabideei buruzko iritzi edo balorazioa adierazten du. [Oh. EBFT, 288. art.] 2. EBJAren erabakia, tratatu baten eta jatorrizko zuzenbidearen arteko bateragarritasunari buruzkoa, tratatuko betebeharrak bere gain hartzeko adostasuna adierazi baino lehen ematen dena. Aurkako irizpenak tratatua egitea galarazten du. [Oh. EBFT, 218.11 art.] Sin. diktamen.

irizpen arrazoitu [dictamen motivado]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europako Batzordeak estatu kideren batek EBko zuzenbidea urratzen duela uste duenean ematen duen iritzi arrazoitua. Irizpen honekin ez-betetzeagatiko prozeduraren fase administratiboari amaiera ematen zaio, eta dagokion estatu kideari epe zehatz bat ematen zaio bere obligazioak bete ditzan. Behin epea igarota, estatu kideak Batzordearen eskaerak ez baditu ase, fase jurisdikzionala abian jar daiteke. [Oh. EBFT, 258. art.] Ik. ez-betetzeagatiko prozedura.

irizpidekotasun tekniko [discrecionalidad técnica]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. diskrezionalitate tekniko.

irmotasun [firmeza]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Errekurtsorik onartzen ez duen ebazpen jurisdikzionalaren izaera.

irudi leialaren printzipio [principio de imagen fiel]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Urteko kontuek sozietatearen emaitzen, egoera finantzarioaren eta ondarearen irudi fidagarri edo zintzoa eskaini behar dutela xedatzen duen printzipioa. [Oh. MK, 34.2 art.]

iruzur [fraude]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ondarearen aurkako delitua: irabaziak lortzeko asmoz beste bati okerra eragiteko engainu nahiko erabiltzea. Xedatze-ekintzak gauzatzera induzituz burutzen da. [Oh. ZK, 248. art. eta hurr.]

iruzur fiskal [fraude fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergapekoak burutako operazio erreala, nolabaiteko amarrubidea adierazten duena. Haren helburua da, bilatzen diren azken efektuak lortzeko, ohikotasunean erabiliko ez liratekeen negozio eta arauen aplikazioa. Eta hori guztia, zerga-zorra txikitzeko asmoz. Sin. zerga-iruzur.

iruzurrezko egintza [acto fraudulento]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zordunak, fede txarrez, hartzekodunaren eskubidea kaltetzeko aurrera daraman egintza juridikoa. Sin. maulazko egintza. Ik. fede txar.

isilbidezko [tácita, tácito]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Igarri edo ondorioztatu beharrekoa, formalki ulertu, sumatu, entzun edo esan ezin izanagatik. Isilbidezko adostasuna, beraz, egintza ezetik ondorioztatzen den adostasuna da.

isilbidezko aintzatespen [reconocimiento implícito]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Autoritate edo boterea egikaritzen duen estatu edo gobernu berri bati egiten zaion behin-behineko errekonozimendua, espresua ez dena eta efektu mugatua duena. Praktikan, eraginkortasun-printzipioaren aplikazioaren ondorioz de iure errekonozimendu gisa kontsolidatzen da.

isilbidezko hobekuntza [mejora tácita]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentuzko xedapenetatik edo jaraunslearen ekintzetatik, jaraunsleak hobekuntzaren herena ondorengo bati utzi diola ondorioztatzea. [Oh. KZ, 823. art.] Ik. hobekuntza.

isilbidezko lege-hipoteka [hipoteca legal tácita]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. legezko hipoteka tazitu.

isiltasun [silencio]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Herritarren eskariz hasitako prozeduran nahiz administrazioak bere kabuz hasi eta eskubideak aitortzea edo aldeko egoera juridikoa sortzea ekar dezakeen prozeduran gerta daitekeen egoera, eskaera edo uzia baietsitzat edo ezetsitzat jotzeko zilegitasuna ematen duena, baldin eta administrazioak ez badu gaia ebazten eta ez badu ebazpenaren berri jakinarazten hartarako ezarrita dagoen epe-mugaren aurretik. [Oh. 39/2015 Legea, 21., 24. eta 25. art.]

isun [multa]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Kondenatuari ezartzen zaion diru-zehapena. [Oh. ZK, 50. art. eta hurr.]

iter criminis [iter criminis]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Barnefasetik agorpenera arte delitua gauzatzeko jarraitu behar den ibilbidea.

itsas langile [trabajadora, trabajador del mar]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Itsasoan lan egiten duen langilea.

itsas zabalaren askatasun [libertad de la alta mar]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Zenbait salbuespen eta baldintzapean aplikatzen den erabilera-askatasunen multzoa. Horien artean hauek leudeke, besteak beste: nabigazio askatasuna, gainetik hegan egiteko askatasuna eta arrantza nahiz ikerketa zientifikoak egiteko askatasuna. [Oh. IZNBK, 86-90. art.]

itsaslapurreta [piratería]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Itsasoan eginiko lapurreta, estatu burujabe baten baimena izan gabe. [Oh. ZK, 616 ter art.]

itsasoko araubide berezi [régimen especial del mar]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Itsasoan lan egiten duten langileek Gizarte Segurantzan duten araubide berezia.

itsualdi [obcecación]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Egilearen ezagutza-gaitasuna eta beraren portaeraren plangintza nabarmenki aztoratzen duen egoera pasionala jasotzen duen inguruabar aringarria, zoroaldia baino iraunkorragoa. [Oh. ZK, 21.3 art.] Ik. zoroaldi.

itun [pacto]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Kontratukideen zein demandatzailearen eta demandatuaren artean akziorik sortzen ez duen bake-hitzarmena. Horren bidez, kontratuaren klausulak edo auziaren gorabeherak alda daitezke, klausulak bigundu edota ezadostasunak bideratu. Sin. pactum.Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. hitzarmen.Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. hitzarmen.

itun komisorio [pacto comisorio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zordunaren eta hipoteka- edo bahi-hartzekodunaren arteko akordioa, zeinaren bidez adosten duten hartzekoduna bermea bere gain duen gauzarekin geratuko dela, zordunak betebeharra betetzen ez badu.

itun parasozial [pacto parasocial]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kapital-sozietateetako, bazkideen artean isilean gordetzen diren itunak, sozietatearen aurka baliatu ezin direnak. [Oh. KSL, 29. art.]

itundu gabeko tributu [tributo no concertado]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ekonomia Itunaren barruan ez dagoen estatuaren tributua; estatuaren eskumen esklusiboa da. Euskal Autonomia Erkidegoak egozpen-indizearen arabera parte hartuko du sarrera edo tributu horietan.

itundutako tributu [tributo concertado]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ekonomia Itunaren mendeko tributua; halako tributuek Lurralde Historikoen tributu-sistema osatzen dute.

itxura [simulación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egiazkoa ez den adierazpen bat egitea kontratu batean eta, horren ondorioz, iruzurra sorraraztea. Itxura bi motatakoa izan daiteke: erabatekoa (egin nahi ez den negozio juridiko baten existentzia aditzera ematea) edo erlatiboa (egin nahi den negozio juridikoa ez den beste negozio juridiko baten existentzia aditzera ematea).

itxura juridikoaren printzipio [principio de apariencia jurídica]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Inskribatutako informazioa eta inskribatzaileak bere portaerarekin aditzera ematen duen informazioa bat ez datozenean aplikatzen den printzipioa. Horrelakoetan, hirugarren batek, inskribatzaileak, bere portaeraren bidez aditzera emandako informazioan izan duen konfiantza babestuko du, eta ez zaio aurka jarriko erregistroak jasotzen duena. [Oh. MEE, 9. art.]

itxura-egite [simulación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. itxurakeria.

itxurakeria [simulación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Honetan datzan engainua: operazio jakin batean aitorpenean agerian ikus daitekeena eta burutzen ari den benetako operazioa (aitortu gabea eta ororentzat ikusezina) bat ez etortzea. Helburua operazio horren bidez zor den zerga txikitzea izaten da. Sin. itxura-egite, simulazio.

itxurazko kontratu [contrato simulado]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Alderdien arteko akordio bidez eta hirugarrenei iruzur egiteko xedearekin formalki eraturiko kontratua, aldeen berezko nahia kontratua ez eratzea denean. [Oh. KZ, 628., 755. eta 1276. art.] Ik. itxura.

itzulketa [devolución]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Espainian sartzeko debekua urratu edo bertan ilegalki sartzea helburu duten atzerritarrak estatuko lurraldetik inolako espedienterik gabe kanporatzea.

itzurpenaren aurkako klausula [cláusula antielusión]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. elusioaren aurkako klausula.

iudex [jueza, juez]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. epaile.

iuris consultus [jurisprudente]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. jurisprudente.

iuris peritus [jurisprudente]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. jurisprudente.

iuris prudens [jurisprudente]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. jurisprudente.

iuris prudentia [jurisprudencia]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. jurisprudentzia.

iuris tantum presuntzio [presunción iuris tantum]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontrako froga onartzen duen presuntzioa. Ik. presuntzio.

ius [ius]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Zuzenbide objektiboaren arloan, zintzotasunaren eta ekitatearen teknika da. Zuzenbide subjektiboaren arloan, pertsona batek zerbait eman, egin edo ez egiteko duen eskubidea da (dare, facere, praestare).

ius civile [derecho civil]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Legeek (leges), pretorearen ediktuek (edicta praetoris) eta nagusien ohiturek (mores maiorum) osatzen duten hiriaren zuzenbide propioa edo herri bakoitzak berezko duen zuzenbide pribatiboa.

ius cogens [norma imperativa]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Beharrezko zuzenbidea. Arau aginduzkoa. Ik. aginduzko arau.

ius gentium [derecho de gentes]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Arrazoi naturalak ezartzen duen zuzenbidea.

ius honorarium [derecho honorario]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Erromako pretoreek bereziki, baina baita gainerako magistratuek ere, beren iurisdictio ahalmena dela bide ediktuaren (edictum) bidez sortutako zuzenbidea. Sin. ius praetorium.

ius naturale [derecho natural]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Gizaki eta animalia guztiei Natura-k erakutsitako dien zuzenbidea.

ius praetorium [derecho pretoriano]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. ius honorarium.

ius puniendi [ius puniendi]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ondasun juridikoak lesionatu edo arriskuan jartzen direnean, zigorrak ezartzeko estatuak duen boterea.

ius vitae necisque [derecho de vida y muerte]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. bizi- eta heriotza-eskubide.

iusnaturalismo [iusnaturalismo, naturalismo jurídico]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Giza naturan dauden arau eta balioen multzoa, zuzenbide positiboaren aurrekoak izanik, berez eta bakarrik ere baliozkoak eta ezinbestean bete beharrekoak direla aldarrikatzen duen ikuspegia.

iuspositibismo [iuspositivismo, positivismo jurídico]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Existitzen den zuzenbide bakarra gizakiok ezarri edo sortu duguna dela aldarrikatzen duen ikuspegia. Ik. positibismo juridiko.

iusrealismo [iusrealismo, realismo jurídico]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbide bakarra epaileek aplikatzen dituzten arauek osatzen dutela aldarrikatzen duen ikuspegia.

iustae nuptiae [justas nupcias]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. ezkontza legitimo, matrimonium iustum.

iustitia [justicia]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ius-arekin bat datorren nori berea emateko betiko eta etengabeko borondatea.

izaki [ser]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Gauza zein pertsona jakin baten bereizgarri diren ezaugarrien multzoa. 2. Edozein entitate, bizidun zein bizigabe, material zein immaterial, benetako zein alegiazko.

izaneko judizio [juicio de hecho]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gertaera bat balioespenik gehitu gabe deskribatzera mugatzen den judizioa Sin. egitate-judizio.

izapide [trámite]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazio-prozeduran ezinbestean egikaritzen den Administrazio Publiko jardulearen, partikular interesatuaren edo beste edonoren jardueretako bakoitza. 2. Administrazio-prozedurari hasiera eta amaiera ematen dieten egintzak izan ezik, prozeduran zehar egikaritzen diren administrazio-egintza guztiak. [Oh. 39/2015 Legea, 75. art.] Sin. izapide-egintza. Ik. administrazio-prozedura, instrukzio, instrukzio-egile.

izapide-egintza [trámite]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. izapide.

izapidetu [tramitar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legeak zehazturiko urrats, formalitate edo betekizunen arabera egintza juridiko bat bidean jarri. Ik. egintza, egintza juridiko.

izatezko bikote [pareja de hecho]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontzako lotura juridikorik ez duten bi pertsonaren arteko bizikidetza-lotura egonkorra. Bikote-lotura hau arautua egon daiteke ala ez. Zenbait autonomia-erkidegotan edo espainiar Estatu osoan indarra duten legeek ezartzen dituzten efektuen arabera osatzen da izatezko bikoteen estatutu juridikoa. Horretarako beharrezkoa izango da lege horietan ezartzen diren bikote-betekizunak betetzea. Sin. bikote egonkor.

izendapen [elección]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. hautaketa.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus