EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa
Epaitegiak | Arau-xedapenak | Zergak | Hiztegia | Glosarioa
habeas corpus prozedura [procedimiento de habeas corpus] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legezko oinarririk gabeko edo legez kontrako balizko atxiloketen aurkako jurisdikzio-babeserako baliabidea, askatasun-gabetzea zuzenbidearekin bat datorren ebazteko atxilotua berehala epailearen esku jartzea helburu duena. [Oh. EK, 17.4 art.]
harmonizazio [armonización] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Materia jakin batean estatu kide guztientzat antzekoa izango den arauketa ezartzeko EBk darabilen teknika juridikoa. Arauketen hurbiltze hau nagusiki zuzentarauak erabiliz egiten da. [Oh. EBFT, 114. art.] Sin. ordenamenduen harmonizazio. Ik. zuzentarau.
harreman diplomatiko [relación diplomática] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Elkarrekiko adostasunean oinarrituta, mendeak dituen estatuen arteko instituzioa, ordezkaritza, interesen babesa, negoziazioa, informazioa eta elkarren arteko kooperazioa helburu duena. Harreman horiek estatu batek beste estatuaren autoritate zentralen aurrean ordezkaritza juridikoa izatea dakarte, baita elkarrekiko aintzatespena ere.
harreman diplomatikoen haustura [ruptura de relaciones diplomáticas] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 1. Arrazoi politikoengatik harreman diplomatikoei amaiera ematean datzan neurria. 2. Aldez aurreko egintza ez-zilegi bati ematen zaion erantzun gisa, estatu batek beste batekin zituen harreman diplomatikoei amaiera ematea dakarren autotutela neurria. Horren helburua estatu horrek egintza ez-zilegia etetea eta erreparatzea da.
harreman juridiko [relación jurídica] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbideak aintzat hartzen duen subjektu biren edo gehiagoren arteko erlazioa.
harreman juridiko material [relación jurídico material] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Garrantzi juridikoa duen interes-gatazka batean parte hartzen duten zuzenbideko bi subjektu edo gehiagoren arteko harremana. Prozesu zibilaren aurrekari zuzena da. Aldeetako batek gatazkari konponbidea emateko prozesura jotzea erabakitzen duenean, harreman hori juridiko-prozesala bihurtzen da.
harreman juridiko prozesal [relación jurídico procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Organo jurisdikzionalaren aurrean eskubideak aldarrikatzean sortzen den harremana. Prozesu judiziala aktibatzean, bestelako erlazio batzuk sortzen dira, eta harreman juridiko prozesala alderdien eta organo jurisdikzionalaren artean sortzen da: subjektu pasiboa estatua da, eta subjektu aktiboak, aldeak dira, hurrenez hurren.
harrera 1 [acogimiento] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Administrazioaren zaintzapean edo tutoretzapean dagoen haurra babespean hartzea. Harrera Administrazioarekin akordioa sinatua duen egoitzan edo familian egin daiteke. Familia-harrera, hiru motatakoa izan daiteke: larrialdikoa, aldi baterakoa edo egonkorra. [Oh. KZ, 1325. art. eta hurr.]
harrera 2 [recepción] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Sektore publikoko kontratuen arloan administrazioak egiten duen adostasun-adierazpen formal eta positiboa, zeinaren bidez adierazten baita kontratistak hitzartuta zegoen prestazioa osorik, eta administrazioak eskatutako moduan eskaini duela, betiere, kontratuan zehaztuta zeuden baldintzen arabera. [Oh. 9/2017 Legea, 210. art.]
hartzaile [acreedora, acreedor] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. hartzekodun.
hartzekodun [acreedora, acreedor] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Kreditu eskubide baten titularra. Zerbait eskatzeko akzioa edo eskubidea duena, batez ere zor baten ordainketa edo obligazio baten betetzea. Hartzekodunak beste pertsona baten gain ahalmena du gauza baten ematea, zerbitzu baten prestazioa edo egitate baten ez egitea eskatzeko. Hartzekoduna subjektu aktiboa da, zeinak obligazioaren betetzea eska diezaiokeen bere zordunari; izaera pertsonala duen erlazio juridikoaren subjektu pasiboa. Sin. hartzaile.
hartzekodun kide [codeudora, codeudor] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Beste pertsona batekin edo batzuekin kreditu eskubide beraren titularra.
hartzekodunaren berandutza [mora de la acreedora, del acreedor] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Hartzekodunari egotz dakiokeen kausa baten ondorioz, prestazioa gauzatzeko atzerapena gertatzea. Adibidez, teilatuko obra egiteko kontratatu dugun pertsonari, arrazoirik gabe etxeko atea ez irekitzea, eta, horren ondorioz, obra atzeratzea. Ik. berandutza.
hartzekodunen konkurtso [concurso de acreedoras, acreedores] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura judizial bat kaudimengabeziaren ondorioz pertsona fisiko edo juridiko bat bere betebeharrak bete ezinik geratzen denean martxan jartzen dena. Prozedura honen bidez, akzio indibidual aren ordez prozedura kolektibo bat bideratzen da, zordunaren egoera bere onera eramaten eta zorrak kitatzen lagunduko duena. [Oh. KL, 2. art.]
hartzekodunen maula [fraude de acreedoras, acreedores] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere hartzekodunen kaltean zordunak gauzatzen duen egintza, haiek beren kredituak kobratzea ekiditeko asmoarekin. Ik. hutsaltze-akzio.
hauste prozesalengatiko errekurtso [recurso por infracción procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Izaera prozesaleko haustea edo Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluko oinarrizko eskubideen urraketa salatzeko probintzia-auzitegiak emandako behin betiko ebazpenen aurka jar daitekeen errekurtso ezohiko eta debolutiboa. Haren helburua lege prozesalen aplikazio eta interpretazioaren berrikuspena da. [Oh. PZL, 477-489. art.]
hautaezintasun [inelegibilidad] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Hautagaia izan ezin daitekeen pertsona baten egoera. 2. Espainiako Konstituzioaren arabera, gastu publikoak baliakizun publikoen bidezko banatze bat egingo du eta haren programazioaz eta betetzeez erantzungo dute eragite eta ekonomiaren irizpideen arabera. [Oh. EK, 31.2 art.]
hautaketa [elección] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Aukera batzuen artean egokiena aukeratzea. 2. Pertsona bat batzorde, kontseilu edo organismo bateko kargudun izan dadin egindako izendapena, askotan bozketa bidez egiten dena. Sin. izendapen.
haztapen [ponderación entre derechos] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gatazka juridiko baten aurrean, inguruabar zehatzak kontuan hartuz jokoan dauden ondasun eta eskubideen balioespena. Haztapenaren helburua da babestutako eta mugatutako ondasunen arteko proportzionaltasunean oinarritutako irtenbidea ematea. Ik. ponderazio.
haztatu [ponderar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Gai baten aldeko eta kontrako alderdiak arretaz eta inpartzialtasunez aztertu. 2. Gai bat inpartzialtasunez hartu edo aztertu.
haztatze-judizio [juicio de ponderación] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Konstituzioa interpretatzeko metodoa, Konstituzioaren maila bereko printzipioen artean gatazkak sortzen direnean erabiltzen dena.
heinekotasun-printzipio [principio de proporcionalidad] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. proportzionaltasun-printzipio.
heredatu [heredar] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. jarauntsi.
heres [heredero] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. jaraunsle.
heriotza zibil [muerte civil] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Nortasun zibilaren amaiera mota, iraganean apaizgoak-eta erabilia hainbat delitu politikoren zigor gisa. Egun, ordea, ez da heriotza zibilik ezartzen, pertsonaren heriotza fisikoak dakar soilik nortasun zibilaren iraungipena.
heriotza-deklarazio [declaración de fallecimiento] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Norbait hilda dagoela adierazten duen deklarazioa. Kasu hauetan, norbaiten berririk gabe denbora luzean egonez gero edo norbait arrisku-egoeran desagertzean, hilda dagoelako susmoa nagusitzen da. Egoera honetan, desagertuaren oinordekoek heriotza-deklarazioa eska dezakete, oinordetza ireki dadin. Deklarazioa bertan behera geratzen da desagertua agertzen denean edo hilda dagoela zehazten denean. Heriotza-deklarazioa Erregistro Zibilean inskribatzen da.
heriotza-zigor [pena de muerte] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Delituaren erruduna exekutatua izan dadin xedatzen duen zehapena.
herri kolonial [pueblo colonial] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Autonomoa ez den lurralde batean bizi den jatorrizko populazioa. Herrien determinazio askearen printzipioa egikaritzeko eskubidea duen populazioa. Sin. menerapen kolonial.
herri-akusazio [acusación popular] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Delituak ofenditua ez den Espainiako herritarrak egin dezakeen delituzko egitatearen jazarpenaren eskaera. 2. Delituak ofenditua izan gabe zigor-akzioa egikaritzen duen pertsona. [Oh. EK, 125. art.]
herri-akzio 1 [acción popular] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delituak ofenditua ez den edozein herritar espainiarrek delitu publiko baten jazarpena eskatzeko egikaritu dezakeen akzioa. Haren helburua da delitu publikoen aurrean legezkotasunaren defentsan justiziaren ekina sustatzea eta interes publikoa babestea. [Oh. EK, 125. art.]
herri-akzio 2 [acción pública] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. akzio publiko.
herri-batzar [concejo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. kontzeju.
herri-jabari [dominio público] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. jabari publiko.
herri-ogasun [hacienda pública] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ogasunaz arduratzen den administrazio zatia. ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Estatuari dagozkion ondasun eta errenten multzoa.
herri-segurtasun [seguridad ciudadana, seguridad pública] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Pertsonak eta euren ondasunak babestea, eta herritarren lasaitasuna bermatzea helburu duen jarduera multzoa. [Oh. 4/2015 Lege Organikoa, Hitzaurrea.] Sin. segurtasun publiko.
herri-zor [deuda pública] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Administrazioak bere gastu eta inbertsioei aurre egiteko eskatzen dituen maileguen multzoa. Sin. zor publiko.
herritartasun [ciudadanía] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gizarteko kide gisa dituen eskubide eta betebeharrek pertsonari ematen dioten estatus juridikoa. Eskubide zibil, politiko eta sozialekin du zerikusia. Sin. hiritartasun.
hertsakor [coactivo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Premiatzeko edo behartzeko indarra duena, edo bortxa erakutsi zein egiten duena.
hertsakortasun [coactividad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Hertsakorraren nolakotasuna.
hertsapen [coacción] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Pertsona batek bere borondatearen kontrako zerbait egin edo esan dezan lortzeko erabiltzen den indar edo bortizkeria fisiko zein psikikoa.
hertsatu [coaccionar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Norbait bere borondatearen kontra behartzea, bortizkeria fisiko, psikiko edo morala erabilita.
heterobabes [heterotutela] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Alderdiek beren gatazka ebazteko beren gainetik dagoen hirugarren batengana jotzea. Jurisdikzioari eta arbitrajeari dagokienez gertatzen da.
heziketa profesional [formación profesional] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. lanbide-heziketa.
hezkuntza-eredu [modelo educativo] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Botere publikoek hezkuntza-sistema antolatzeko dituzten aukerak. Arlo honetan gatazka-iturri izan ohi dira irakaskuntza publiko eta pribatuaren arteko harremana, finantzazio bideak, ekitatea eta bikaintasunaren arteko oreka, ebaluazioa, estatu zentral eta autonomia-erkidegoen arteko eskumen-banaketa, erlijio-irakaskuntzaren lekua, eta abar. Ik. hezkuntza-sistema.
hezkuntza-eskubide [derecho a la educación] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Pertsonaren nortasuna osotara garatzeko kalitatezko irakaskuntza jasotzeko ahala. Oinarrizko hezkuntza nahitaezkoa eta doako izango da, eta hori bermatzeko, botere publikoek zerbitzu publikoa bideratuko dute ikastetxe publikoen nahiz pribatu kontzertatuen bidez. [Oh. EK, 27. art.] Ik. derrigorrezko hezkuntza.
hezkuntza-ordenamendu [ordenamiento educativo] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ordenamendu orokorraren azpisistema, hezkuntza-sistema osotasunean arautzen duten arauek eta berauek interpretatzeko printzipio eta irizpideek eratua. Ik. hezkuntza-sistema.
hezkuntza-sistema [sistema educativo] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Hezkuntzaren zerbitzu publikoa bideratzeko botere publikoek antolatutako egitura, besteak beste, honako hauek barnebiltzen dituena: hezkuntzaren helburuak eta gidalerroak, hezkuntza-komunitatearen eskubideak eta betebeharrak, irakaskuntza-mailak, ikaskuntza-edukiak, eta ikastetxeen antolaketa, ikuskaritza eta finantzazioa. Ik. hezkuntza-ordenamendu, hezkuntzaren printzipio informatzaile.
hezkuntzaren printzipio informatzaile [principio informador de la educación] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Hezkuntza-sistemaren eraketa eta interpretazioa bideratzen duten oinarrizko ideiak edo gidalerroak, hezkuntza-ordenamenduko oinarrizko legerian aurreikusten direnak. [Oh. 2/2006 Lege Organikoa, 1. art.] Ik. hezkuntza-ordenamendu, hezkuntza-sistema.
hierarkia [jerarquía] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Pertsonen edo gauzen mailakako antolaketa, garrantzi gehienetik gutxienera eskala ordenatu batean kokatzen dituena. 2. Antolakuntza hierarkiko baten buru diren pertsonen multzoa. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Behe mailako organoak bere nagusi hierarkikoarekiko duen mendekotasuneko irizpidean oinarritzen den administrazio-organoen antolamenduko oinarrizko printzipioa. [Oh. EK, 103.1 art. eta 39/2015 Legea, 3.1, 11.2, 12.2 eta 21. art.] 2. Ordenamendu juridikoa osatzen duten arau-xedapenen artean aplikatzen den printzipioa; horren bidez, beheragoko lerruna duen arau-xedapenak gainetik dituen arau-xedapenetan ezarritakoa errespetatu beharko du. Printzipio hori zaintzen ez duten arau-xedapenak deuseztatutzat jotzen dira. [Oh. 39/2015 Legea, 47.2 art.] Sin. arau-hierarkia. Ik. arau-xedapen, erabateko deuseztasun.
hilburuko testamentu [testamento hilburuko] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Euskal Zuzenbide Zibilean arautua, notarioaren parte hartzerik gabe heriotza arriskuan dagoen kausatzaileak hiru lekukoren aurrean ahoz zein idatziz egin dezakeena. [Oh. EZZL, 23. art.]
hildakoen oroimenaren errespetu [respeto a la memoria de los difuntos] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ordenamenduak babestutako ondasun juridikoa, oroimen kolektiboaren parte izateagatik hildakoen memoriak merezi duen adeitasuna erakusteko. Hori gorde gabe delitu dira, besteak beste, hilobiak bortxatzea; gorpuak edo hauen errautsak profanatzea; eta urna funerarioak, panteoiak, lapidak edo nitxoak iraintzeko asmoz birrindu edo hondatzea. [Oh. ZK, 526. art.]
hipoteka [hipoteca] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Greziako praktika juridikotik datorren institutu honetan, edukitza ez izateak hipoteka bat baino gehiago eraikitzeko aukera dakar, eta baita haien artean lehentasun-hierarkia bat ezartzekoa ere (prior in tempore potior in iure). Sin. hypotecha. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun higiezinen gainean ezartzen den berme eskubide erreala. Betebehar nagusi bat beteko dela bermatzeko sortua, eta, betebeharra betetzen ez denean, grabatzen duen ondasuna exekutatzeko ahalmena ematen duena, beti ere legegileak ezarritako prozedurari jarraituz. Ik. berme erreal, betebehar, ez-betetze.
hiri-errentamendu [arrendamiento urbano] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratu bat, zeinaren bidez, kontratugile batek bere gain hartzen duen beste alderdiari hiri-ondasun higiezin baten gozatzea edo erabilera emateko obligazioa, epe zehatzerako edo hitzarturako eta prezio jakin baten truke. Legeak bereizten ditu: “etxebizitza errentamendua”, errentariak eraikin bizigarri bat errentan hartzen duenean, eraikin horren lehen helburua etxebizitza iraunkorra izateko beharra asetzea dela. Eta “etxebizitza erabileraz besteko errentamendua”, izaera honetakoak izanez udarako zein beste denboraldi baterako sinatzen diren hiri-finken errentamenduak, eta finka batean industria-, merkataritza-, eskulangintza-, lanbide-, aisia-, laguntza-, kultura- edo irakaskuntza-jarduera bat egiteko sinatzen direnak, sinatzaileak gorabehera.
hiribildu [villa] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erdi Aroan errege-erreginek, merkataritza bultzatzeko hiri-gutunen bidez eratutako hiria, gehienetan harresiz inguratua. Bizkaian aparteko garrantzia izan du mendeetan zehar hiri mota honek: elizateetan Bizkaiko Zuzenbidea aplikatu izan da eta hiribilduetan, ordea, Gaztelako Zuzenbidea. Ik. elizate.
hiritartasun [ciudadanía] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. herritartasun.
hirugarren hipotekario [tercera hipotecaria, tercer hipotecario] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Hipoteka Legeko 34. artikuluak ezartzen dituen betekizunak betetzen dituen pertsona. Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoen ondasun higiezin baten jabetza-eskubidea bereganatzen duena da, beti ere, fede onez eta ordainketa bidez, ondasun horren jabea ez den baina Jabetza Erregistroan ondasun horren jabe bezala agertzen denak eskualdatuta eskuratzen badu.
hirugarrenen aurka baliatzeko ahalmen [oponibilidad] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Batek hirugarren baten aurrean duen eskubidea baliozkotzeko ahalmena. Merkataritzako egintza bat hirugarrenen aurka jar daiteke, baldin eta soilik egintza hori Merkataritzako Erregistroan inskribatuta badago. [Oh. MK, 21. art.]
Hirugarrenen Erregistro [Registro de Terceros] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kreditu-erakunde baten kontura transferentzia bidez ordaintzeko aukera ematen duten datuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren hartzekodun eta zordunen zerrenda biltzen dituen erregistroa.
hirugarrengotza [tercería] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Betearazpen-prozesu batean alderdi ez den hirugarren baten esku-hartzea. Bi arrazoi izan ditzake esku-hartze honek; lehena, prozesu horretan bahituriko ondasunaren jabetza hirugarrenak aldarrikatzea, eta bigarrena, bahituriko ondasunaren gainean lehentasunezko kreditu eskubide bat duela uste izatea hirugarrenak.
historizismo [historicismo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Historiak giza errealitate osoa azaldu dezakeela aldarrikatzen duen doktrina.
hitzarmen [acuerdo, convenio, tratado] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Akordio, itun edo kontratua, kontsentsu bidez sortua eta ondorio juridikoak dituena. 2. Pertsona batzuen parte-hartze askearekin islatu den adostasuna, egoera, iritzi, eta abarren gainekoa. Sin. itun, akordio. ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko zuzenbideko zenbait subjekturen artean —estatu zein nazioarteko erakunde— idatziz egindako akordioa, nazioarteko zuzenbideak arautua, agerkari bakarrean edo lotuta dauden bi agerkari edo gehiagotan jasoa, edozein ere dela ematen zaion izendapena. [Oh. EK, 94. eta 96. art.] Sin. itun. Ik. akordio, tratatu.
hitzarmen arbitral [acuerdo arbitral] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. akordio arbitral.
hitzarmen kolektibo [convenio colectivo] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileen ordezkarien eta enpresaburuaren edo enpresaburuen ordezkarien artean egindako akordioa, esparru jakin bateko lan-baldintzak arautzeko egiten dena. [Oh. EK, 37.1 art.]
(hitzarmena aplikatzeko) denbora-eremu [ámbito de aplicación temporal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboaren iraupena. [Oh. LE, 86. art.]
(hitzarmena aplikatzeko) lurralde-eremu [ámbito de aplicación territorial] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboaren aplikazio-esparrua, betiere, lurralde-eremuaren araberakoa.
hitzemate [promesa] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zenbait delitutan zigorra astuntzen duen inguruabar subjektiboa. [Oh. ZK, 139. eta 419. art.]
hitzez hitzeko interpretazio [interpretación literal] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arauak, berau osatzen duten hitzen berezko esanguraren arabera ulertzea. In claris non fit interpretatio printzipioan oinarritzen da, alegia, argi dagoenak ez du interpretazio beharrik. [Oh. KZ, 3.1 art.] Ik. interpretazio.
hitzezko epaiketa [juicio verbal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legeak zehazki aurreikusitako materietan edo, hala ez denean, sei mila euro arteko uziak izapidetzeko adierazpenezko prozesu zibila. Haren egokitasuna zenbatekoaren arabera zehazten denean, adierazpenezko prozesu arrunta eta plenarioa da; materiaren arabera egiten denean, berriz, adierazpenezko prozesu berezia da, eta zenbaitetan, legearekin bat, baita sumarioa ere. [Oh. PZL, 248. eta 250. art.] Sin. hitzezko judizio.
hitzezko judizio [juicio verbal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. hitzezko epaiketa.
hobari [bonificación] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergaoinarriari aplikatzen zaion murriztapena.
hobekuntza [mejora] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Espainiako ordenamenduan jaraunsleak duen ahalmena, jaraunspenaren hereneko mugarekin, nahitaez ondorengoen artean bati edo batzuei ondasun gehiago lagatzeko. Horretarako erabiltzen ez duena, senipartedun guztien artean banatuko da, parte berdinetan. [Oh. KZ, 823. art.] Ik. jaraunspen, seniparte.
hobekuntza-obra [obra de mejora] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun baten gain, normalean higiezin baten gain, egiten diren erreforma lanak, bere balio edo erabilera igoarazten dutenak. Hobekuntza-obrak, nahitaezko obretatik bereizten dira, eraikuntzaren segurtasun edo erabilerarako ezinbestekoak diren ala ez kontuan izanik.
hobendun [culpable] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. errudun.
homologazio [homologación] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatuko ordenamenduaren eremuan emandako epaiak, beste estatu baten eremuan efektuak izan ditzan gainditu beharreko prozedura judiziala. [Oh. KZ, 80. art.] Ik. ajuste, efektu zibilen aitorpen.
homologazio bidezko aintzatespen [reconocimiento por homologación] ◆ Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Atzerritar ebazpenei aintzatespena egiteko prozedura.
hondamen [ruina] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eraikin batek dituen akats fisikoengatik aldarrikatzen den egoera.
horizontaltasunaurre [prehorizontalidad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Eraikitzen ari den edo eraikitzeko dagoen higiezinaren egoera, bal din eta etorkizunean jabe desberdinen pisu eta lokaletan banatzeko asmoa badago. 2. Jabego horizontaleko eraentza sortu aurreko egoeran dagoen eraikina.
hornidura-kontratu [contrato de suministro] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, zeinaren bidez, hornitzaileak konpromisoa hartzen baitu denboran kontratuaren objektu diren ondasunen entrega egiteko, prezio baten truke. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-kontratuen modalitate bat da, hain zuzen ere, erabiltzen dena produktuak zein ondasun higigarriak eskuratzeko eta alokatzeko (erosteko aukera izan zein ez) edo finantza-errentamendurako; baita informazio-prozesamendurako ekipamenduak errentan hartzeko ere, besteak beste. [Oh. 9/2017 Legea, 16. art.]
humanitas [humanitas] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. humanitas.
hurbiltasun-printzipio [principio de proximidad] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren funtzionamendua gidatzen duen printzipioa, zeinaren arabera, bere erakundeen jarduerak eta erabakitze-prozesuak ahalik eta modurik irekienean eta hiritarrengandik ahal bezain hurbilen egin behar baitira. [Oh. EBT, 1. art.] Sin. hurbiltasunaren printzipio. Ik. gardentasun-printzipio.
hurbiltasunaren printzipio [principio de proximidad] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. hurbiltasun-printzipio.
hurrekotasun-printzipio [principio de inmediación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Printzipio honen arabera, epaileek, auzitegi bateko magistratuek eta Justizia Administrazioaren letraduek, berezkoak dituzten eginkizunak betez, aurrean egon behar dute frogak egiten direnean edo kontraesanean eta publikoki gauzatu behar den beste edozein eginbidetan. Sin. hurrentasun-printzipio.
hurrentasun-printzipio [principio de inmediación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. hurrekotasun-printzipio.
hutsaltze [rescisión] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Era baliodunean egindako kontratuaren eraginkortasun eza, alderdi batentzat edo hirugarren batentzat legeak bidegabetzat jotzen duen kalte bat gertatzeagatik. Legeak ezartzen ditu kontratu bat hutsaltzeko kausak, bereiziz zehazki “kalteagatiko hutsaltzea” eta “maulagatiko hutsaltzea”. KZ, 1291-1293. art.
hutsaltze-akzio [acción rescisoria] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Honako kasu hauetan kontratuen hutsaltzea ahalbideratzen duen akzioa: adingabeentzat edo absenteentzat kaltea sortu dutenean; hartzekodunen maulan egin direnean; gauza auzigaien gainean hitzartu direnean, alderdi auzilariek edo agintaritza judizial eskudunak onetsi gabe, eta Legeak esanbidez aurreikusitako bestelako kasuetan. [Oh. KZ, 1291-1293. art.] Ik. hutsaltze, pauliar akzio.
hypotecha [hipoteca] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. hipoteka.
Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga
ISBN: 978-84-1319-091-4