Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

gaikuntza [habilitación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Jarduera jakin bat onartzeko zein helburu partikular bat erdiesteko gauza bat erabiltzea onets dezaten, agintaritza eskudunak interesdunei kasu bakoitzean administrazio-egintza bat edo batzuk egiteko ematen dien ahalmena.

gainbalio [plusvalía]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ondasun batek izandako balio-gehikuntza.

gaineraikuntza [sobreedificación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eraikin batean solairu berriak eraikitzeko eskubidea.

gaitasun [capacidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Pertsona batek, beste inoren esku-hartze edo baimenik eskatu gabe, bere kabuz eskubideak egikaritzeko eta betebeharrak hartzeko duen ahalmena.

gaitasun juridiko [capacidad jurídica]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsonaren oinarrizko ezaugarria. Eskubideen zein obligazioen titularra izateko egokitasuna adierazten du.

gaitasun kritiko [capacidad crítica]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Egitateez jabetu eta horiek balioesteko gaitasun psikiko nahiz heldutasuna. Behar den formazio eta informazioarekin, interes publikodun gaien inguruan iritzi propioak eratu eta adierazteko ahalmena.

gaitasun prozesal [capacidadprocesal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan egintzak baliozkotasunez egiteko ahalmena; hau da, epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea baliozkotasunez epaile aurrean egikaritzeko ahalmena. Alderdi izateko gaitasuna duen orok ez du gaitasun hau. Sin. jarduteko gaitasun prozesal.

gaitzespen [desvalor]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Portaera bat Zigor Zuzenbidearen kontrakoa izateko ezinbestekoa da ekintzaren gaitzespena; hau da, portaeraren balioespen negatiboa egitea, duen arriskugarritasuna dela eta. Bestetik, emaitzaren gaitzespena ere eskatzen da; portaeraren ondorioen gaineko balioespena negatiboa izango da, ondasun juridikoa lesionatu edo arriskuan jartzen delako.

gaitzetsi [condenar, reprobar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Pertsona bat edo bere jokaera ez onartzea zein txartzat jotzea. 2. Zigorra ezartzearekin bat, epaile batek errudunaren ekintzari buruz adierazten duena.

gaixotasun profesional [enfermedad profesional]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. lanbide-gaixotasun.

gaizkile [malechora, malechor]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Delitua egiten duena, eta bereziki delituzko ekintzak sarri edo ohituraz egiten dituena.

galdagarritasun [exigibilidad]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. exijigarritasun.

galdatu [exigir, recabar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Eskumena duenari zerbait larderiaz eskatu.

ganbera [cámara]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ordezkarien biltzarra.

gardentasun [transparencia]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Kargu publikoek herritarrei beren ekintzen eta bereziki diru-erabileraren berri emateko betebeharra. Bereziki, ustelkeriaren prebentziorako ezartzen den eskakizuna.Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Legegilearen mekanismo bat, zeinean errentak eta gastuak hartzaileari egotzi beharrean beste hirugarren bati egozten baitzaizkio.

gardentasun-printzipio [principio de transparencia]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko erakunde-sistemaren funtzionamendua gidatzen duen prinzipio orokorra, hura hiritarrentzat ulergarriagoa eta eskuragarriagoa egiteko asmoa duena. Honen adierazpen juridiko nagusi gisa ageri da EBko herritarren eskura ipintzea haren erakunde, organo eta organismoen dokumentuak. [Oh. EBT, 1. art.; EBOEG, 42. art.] Ik. hurbiltasun-printzipio.

garraio-kontratu [contrato de transporte]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, zeinaren bidez garraiolariak betebeharra hartzen baitu, prezio baten truke, bere erantzukizunpean eta denbora jakin batean, gauzak edo pertsonak leku batetik bestera eramateko. [Oh. SLGKL, 2.1 art.]

gastu publiko [gasto público]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Beharrizan publikoak aurrera eramateko estatuak aurrekontuen bitartez egiten duen ordainketa.

gatazka [conflicto]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Desadostasuna, bat ez etortzea. 2. Norgehiagokak sorturiko guda- edo borroka-egoera.

gatazka aldakor [conflicto móvil]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Gatazka-arauaren lotura-puntua zehazteko balio duen inguruabarra aldatzen denean sortutako arazoa.

gatazka kolektibo [conflicto colectivo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileen interes kolektiboaren inguruan sortu eta azaleratutako gatazka.

gatazka kolektiboko neurri [medida de conflicto colectivo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gatazkaren alderdi batek, langileenak zein enpresaburuenak, beste alderdiari aurre egiteko harturiko presio neurria.

gatazka-arau [norma de conflicto]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Nazioarteko egoera pribatua Estatu zehatz batean kokatzen duen nazioarteko zuzenbide pribatuko araua. Estatu horretako ordenamenduak nazioarteko egoera pribatua eraendu behar du. Erdibideko arautze-metodoa darabil. Aginduzko araua da. [Oh. KZ, 12.6 art.]

gau eta eguneko epaitegi [juzgado de guardia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. guardiako epaitegi.

gauekotasun [nocturnidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanaren ezaugarria, soldata osagarrirako eskubidea eragin dezakeena.

gauza epaitu [cosa juzgada]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legeak epai irmo bati aitortzen dion eragin loteslea, objektu bera duen beste prozesu bat eragozten duena (eragin materiala), eta epai irmoaren aurkaezintasuna adierazten duena (eragin formala). Sin. res iudicata.

gauzen zuzenbide [derecho de cosas]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun ekonomikoen ikuspuntu estatikoa jorratzen duen Zuzenbide Pribatuaren arloa. Ondasunen sailkapena, titulartasun motak, gauzen gaineko eskubideak, mugak eta iraupena; gauzen eskubideak eskuratzeko eta galtzeko erak arautzen dituena.

gehiagotze eskubide [derecho de acrecer]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Borondatezko oinordetzan gertatzen den eskubidea. Testamentugileak pertsona bat baino gehiago deitu badu jaraunspen zati batean eta hauetariko batek bere zatia jaso nahi ez badu edo ezin badu, besteek hartuko dute hari zegokiona, testamentugileak kontrakorik esaten ez badu. Ik. ordezkatze-eskubide.

gehiegizko foro [competencia exorbitante, foro exorbitante]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Estatuaren naziokotasuna duten pertsonen egoera hobetzeko legegileak estatu bateko epaitegiei esleitzen dien eskuduntza.

gehiengo kualifikatu [mayoría cualificada]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Arau orokor gisa Kontseiluak erabakiak hartzeko darabilen gehiengoa. Gehiengo kualifikatua lor dadin, estatu kideen % 55aren aldeko botoa behar da, gutxienez, eta estatu kide horiek, gutxienez, Batasuneko biztanleriaren % 65 ordezkatzea. [Oh. EBT, 16.3 eta 16.4 art.]

genero [género]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten rola. Pertsona bati, sexu bateko edo besteko jaiotzeagatik kulturalki egokitzen zaizkion balioen, sentimenduen, jarreren, jokabideen, gaitasunen, interesen, funtzioen nahiz rolen multzoa. Emakumezkoari genero femeninoa atxikitzen zaio eta gizonezkoari genero maskulinoa. Sexu-genero sistema bitarra gainditzearren, genero neutroa edo hirugarren generoa onartu da hainbat herrialdetan.

genero-identitate [identidad de género]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Sexu-genero sistema bitarraren baitan (emakumea edo gizona), generoa estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kulturala izanik (femeninoa eta maskulinoa), genero-identitatea pertsona bakoitzak bi genero horiekiko, modu batean edo bestean, garatzen duen (edo ez duen) identifikazioa. Pertsona cisgeneroa izango da bere sexu-organoen arabera esleitu zaizkion sexuaren eta generoaren artean disonantziarik agertzen ez duena. Aldiz, pertsona transgeneroa izango da bere sexu-organoen arabera esleitu zaizkion sexuaren eta generoaren artean disonantziaren bat agertzen duena. Ik. genero.

genozidio [genocidio]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Nazioarteko Komunitatearen aurkako delitua, nazio, etnia, arraza edo erlijio talde bat, edota desgaitasunen batengatik bereizten den talde bat oso-osorik edo zati batean suntsitzeko asmoz egiten dena. [Oh. ZK, 607. art.]

gentlemen agreements [gentlemen agreements]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Hitzez hitz hartuta, gizonen arteko akordioa. Arrunki, praktika diplomatikoan, garrantzi txikiko gaiak arautzeko adosten diren nazioarteko zuzenbideko subjektuen ordezkarien arteko akordioak. Akordio hauek ez dute efektu juridikorik sortzen hitzarmena egin dutenen arteko konpromisoaz haratago. Espainiar zuzenbideak izaera araugilerik ez duten nazioarteko akordiotzat jotzen ditu.

gerorapen [aplazamiento]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-obligazioak betetzeko dagoen epearen atzerapena. Sin. ordainketa geroratze.

gertaera [hecho]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. egitate.

gertagarri [contingencia]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzan, gizarte-arriskua gauzatzean gertatzen dena. Adibidez, gaixotasuna, istripua.

giza baliabide [recurso humano]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresan, lan-indarra eskaintzen duen pertsona.

giza baliabideen plangintza [planificación de recursos humanos]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioak onartutako plana, xede duena, bai eraginkortasuna lortzea zerbitzuen prestazioan, eta baita ere efizientzia bermatzea eskuragarri dauden baliabide ekonomikoen erabileran, betiere, aintzat hartuz zein den pertsonalaren banaketa, haien prestakuntza, promoziorako bidea, mugikortasuna eta lantaldearen dimentsiorik egokiena. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 69.1 art.]

giza eskubide [derecho humano]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Goi mailako arauetan aitortutako eskubideak pertsonaren duintasuna eta nortasunaren garapen librea aldarrikatzen dutenak, oro har nazioarte mailako tratatu, hitzarmen eta aldarrikapenetan jasotzen dira, esaterako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean.

giza eskubideen errespetuaren printzipio [principio del respeto a los derechos humanos]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren eta bere estatu kideen balio komuna. [Oh. EBT, 2. art.]

giza hilketa [homicidio]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Giza biziaren aurkako delitua, beste pertsona baten biziari erasotzen diona. [Oh. ZK, 138. art.]

giza portaera [conducta humana]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Pertsona baten jokabide behagarrien multzoa. 2. Giza jokabidearen adierazpena, hots, gizakiak egiten duena.

gizabanako [individuo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Besteengandik bakandurik, beregaintasun osoa ezagutua duen pertsona. Sin. indibiduo.

gizaki [ser humano]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Pertsona, giza espezieko banakoa. 2. Gizakiaren natura akastuna berezko duena.

gizakien salerosketa [trata de seres humanos]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Indarkeria, larderia edo engainua erabiliz, edota nagusitasun- edo beharrizan-egoeraz nahiz biktimaren ahuleziaz abusatuz, biktima atzematean, garraiatzean, lekualdatzean, hartzean, harrera egitean edo ostatu ematean burutzen den delitua, helburua hauetakoren bat bada: bortxazko lanak edo zerbitzuak, esklabotza edo esklabotzaren, mirabetzaren edo eskaletasunaren antzeko praktikak inposatzea, sexu-ustiaketa —pornografia barne—, gorputz organoak ateratzea edo hertsapenezko ezkontzak egitea. [Oh. ZK, 177 bis art.]

gizalege [conducta, proceder]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Hitzartutakoaren edo aurreikusitakoaren arabera ordenatutako akzio-multzoa. 2. Pertsona baten jokatzeko modua; egoera jakin batean erantzuteko egiten dituen akzioen multzoa.

gizarte [sociedad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Pertsona-talde antolatua, erregela juridikoen zein ohiturazko erregelen arabera erlazionatu, eta une zein leku zehatz batean kultura eta zibilizazio bera partekatzen duena.

gizarte justu [sociedad justa]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gizarte horretan aintzat hartzen den justiziaren ideia betetzen duena. Adibidez, bakoitzari dagokiona ematen dion gizartea.

gizarte monokultural [sociedad monocultural]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Soberania-eremu berean, kultura-kode edo identitate bakarra edo ia nagusitasun osokoa duen gizartea. Egungo gizarte demokratikoetan ez dago horrelako adibide garbirik, gehiengoen kulturarekin batera, agertzen baitira gutxiengoenak ere. Ik. asimilazio, segregazio.

gizarte multikultural [sociedad multicultural]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Soberania-eremu berean kultura-kode edo identitate ezberdineko talde anitz biltzen dituen gizartea, desberdintasun etniko, linguistiko, erlijioso edo nazionalen ondorioz eratutakoa. Herrialde demokratikoetan talde horien onarpenaren eta dagozkien eskubideen aitorpenaren alde egiten da eskuarki. Ik. gizarte-aniztasun, multikulturalismo.

Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen mutua [mutua colaboradora con la seguridad social]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzen duten entitate pribatuak. Enpresaburu-elkarteak dira.

gizarte-aniztasun [pluralismo social]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gizarte demokratikoetan aitortutako pluraltasunaren eta oinarrizko eskubideen garapenaren ondorioz sortutako aukera ugaritasuna. Aukera ugaritasun hori izan daiteke, besteak beste, ondorengo arrazoiak direla eta: kultura, hizkuntza, erlijioa, ideologia, pentsamoldea, bestelako inguruabar pertsonalak edo sozialak. Sin. gizartearen aniztasun.

gizarte-arrisku [riesgo social]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzan, gizarte osoak duen arriskua. Adibidez, gaixotasuna, istripua. Sin. arrisku sozial.

gizarte-babesaren maila [nivel de protección social]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte-babesaren barruko atala. Maila nagusiak hauek dira: gizate-laguntza, derrigorrezko maila publikoa (Gizarte Segurantza), eta maila osagarri pribatua.

gizarte-integrazio [integración social]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gehiengoak eta gutxiengoak dauden gizarteetan, minoriekiko kanporatze- eta marjinazio-prozesuak gaindituz, norberak dituen berezitasunekin eta berdintasuneko egoeran gizarteratua egotea. Ik. gizarte-kohesio.

gizarte-kohesio [cohesión social]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gizarteak duen gaitasuna integrazioa bideratzeko, bertako kideen artean oinarrizko beharrizanak bermatuz, pobrezia eta gizarteko desberdintasun ekonomiko, sozial, kultural eta juridikoak gaindituz, eta polarizazio eta gizarte hausturak saihestuz. Ik. gizarte-integrazio.

gizarte-segurantza [seguridad social]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Pertsonen beharrizan-egoerak babesteko sistema publikoa. [Oh. EK, 41. art.]

gizartearen aldeko lan [trabajo en beneficio de la comunidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Eskubideez gabetzeko zigorra, norbait herri-onurako jarduera jakin batzuetan ordaindu gabeko laguntza ematera behartzen duena. [Oh. ZK, 49. art.] Ik. gizartearentzako lan.

gizartearen aniztasun [pluralismo social]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. gizarte-aniztasun.

gizartekide [miembro de la sociedad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gizartearen parte dena.

gizatasun [humanidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Gizaki guztien berezko nolakotasuna. 2. Gainerako pertsonengan maitasuna, ulermena edo elkartasuna sentitzeko ahalmena.

gizatasun-printzipio [principio de humanidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Estatu demokratiko batean ezartzen diren zigor guztiak gizatiarrak izan daitezen, ius puniendiak duen muga bat.

gizateriaren aurkako delitu [delito de lesa humanidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Nazioarteko Erkidegoaren aurkako delitua, biztanleria zibilaren edo haren zati baten aurkako eraso orokor edo sistematikoen bidez burutzen dena. [Oh. ZK, 607 bis art.]

gobernu [gobierno]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Egitura politiko-administratibo bat (estatua, erkidegoa, lurralde historikoa, udala, saila...) zuzentzen duen pertsonen eta erakundeen multzoa. Gobernatzeko akzioa.

gobernu-sala [sala de gobierno]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzitegi Gorenean, Auzitegi Nazionalean eta gobernu-eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetako auzitegi nagusietan eratutako kide anitzeko organoa. Oro har, auzitegi horiek ez dira jurisdikzionalak izaten dagozkien esparruetan.

goi-ordezkari [alta, alto representante de la Unión para asuntos exteriores y política de seguridad]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkari.

gomendio [recomendación]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko erakundeek hartzen duten egintza juridiko ezloteslea. Eskuarki, jarraitzeko jokabide bat edo egoera edo portaera bat aldatzeko oharra adierazten du. [Oh. EBFT, 288. art.]

gora jotzeko errekurtso [recurso de alzada]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. gorako errekurtso.

gorako errekurtso [recurso de alzada]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Egintza administratibo baten aurkako errekurtsoa, egintza eman zuen organo beraren aurrean edo goragoko organoaren aurrean aurkezten dena, azken horrek aztertu eta ebatz dezan. [Oh. 39/2015 Legea, 121. art.] Sin. gora jotzeko errekurtso.

gordailapen [depósito]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Pertsona batek (gordailugileak edo deponens) beste pertsona bati (gordailu-hartzailea edo depositariius) gauza higikor bat dohainik zaintzeko orduan egiten den aldebiko kontratu erreal, ez-perfektua. Kontratu honen arabera, gordailugileak hala eskatzen dionean, gauza itzuliko dio gordailu-hartzaileak. Sin. depositum.

gordailu [depósito]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bi pertsonaren arteko kontratua, zeinaren bitartez alderdietako batek beste bati gauza bat gordetzeko obligazioa bereganatzen duen.

gordailu judizial [depósito judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu zibilean epaileak, alderdi baten eskariz, erabakitzen duen kautelazko neurria, gauza bat epailearen esku uzten duena.

gordailutze [depósito]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 1. Nazioarteko tratatu aldeaniztunen jatorrizko testua zaintzan jartzea. 2. Nazioarteko tratatu aldeaniztunen kasuan, estatuek beren aldebakarreko adostasunaren instrumentuak gordailuzainari ematea. Horren bitartez, estatu batek adostutakoak efektuak izango ditu nazioarteko ordenamenduan. Sin. deposito.

gordailuzain [depositario]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko tratatu aldeaniztunen jatorrizko testua zaintzeko eta horri loturik doazen gainontzeko funtzioak egikaritzeko enkargua jasotzen duen estatu, nazioarteko erakunde edo funtzionarioa. [Oh. TZVK, 76. art.]

gordailuzain judizial [depositario judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu zibilean, epaileak kautelazko neurri baten menpe jarri duen gauza bat zaintzeko ardura duen pertsona.

gorroto-delitu [delito de odio]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zio diskriminatzaileengatik burutzen den delitua, Zigor Kodeko 22.4 artikuluan aurreikusitako astungarrietako bat betetzen bada. [Oh. ZK, 22.4 art.]

gozamen-eskubide [usufructo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabearena den ondasuna zein eskubidea erabiltzeko eta gozatzeko eskubidea. Gozamendunak ezingo du bere eskubidearen objektu den ondasuna xedatu, eta bere forma eta izaera errespetatu beharko du, eraketa-tituluak edo legeak beste gauza bat adierazten ez duten bitartean. Giza merkataritzaren barne dagoen edozein gauza izan daiteke gozamen-eskubidearen objektua. Bai fruituak ematen ez dituen horietakoa, edo fruituak ematen dituena. Azken kasu honetan, gozamendunak fruituak, naturalak eta zibilak, jasotzeko eskubidea izango du. Sin. usufruktu. Ik. fruitu.

gradu pertsonal [grado personal]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Funtzionario batek betetzen duen edota bete izan duen lanpostuagatik zein beste meritu batzuengatik sendotua duen ordainsari-maila.

greba [huelga]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-uzteak presio neurri gisa erabiltzeko langileek duten eskubidea. Presio-neurri hau beren interesen alde, eta enpresaburuen aurka baliatu ahal izango dute, horren ondorioz zigorrik jaso gabe. [Oh. EK, 28.2 art.]

grinaldi [estado pasional]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigorra arintzen duen inguruabar orokorra, zoroaldia, itsualdia edo antzekoa den beste edozein egoera sorrarazten duena. [Oh. ZK, 21.3 art.]

guardiako epaitegi [juzgado de guardia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Guardiako funtzioak betetzea dagokion jurisdikzio-organoa. Herri bakoitzean dauden instrukzio-epaitegiak edo lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak txandakatzen dira guardiako zerbitzua emateko. Sin. gau eta eguneko epaitegi.

guda-delitu [delito de guerra]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Gatazka armatuaren kasuan, babesturiko ondasun eta pertsonen aurka egindako delitua. [Oh. ZK, 608. art. eta hurr.]

guraso-ahal [patria potestad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gurasoek emantzipatu gabeko seme-alaben gainean duten utzi ezinezko eskubide eta betebehar multzoa (Iturria: Erregistro Zibila. Hiztegia). Guraso-ahala umeen onuran erabili beharko da beti, hauen nortasuna kontuan hartuz eta errespetatuz. Guraso-ahala osatzen duten eskubideak eta betebeharrak umeen arlo pertsonalean, ondarezkoan eta ordezkapenean egikaritzen dira. [Oh. KZ, 154. art. eta hurr.]

gutxiengo [minoría]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Nagusigoa duen gehiengoarengandik desberdinduz, kopuruz murritzagoak diren taldeak, beren identitatearen adierazgarritzat jo daitezkeen ezaugarri komunak dituztenak. Ezaugarri horiek, nazionalak zein ez, etnia, erlijio, hizkuntza, tradizio edota ohituretan oinarrituak egongo dira eskuarki. Bizi diren gizartean, nortasun bereziari eutsi eta sustatu nahi dute diskriminaziorik gabe. Ik. gutxiengo indigena, gutxiengo nazional.

gutxiengo indigena [minoría indígena]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatu multikulturaletan, mendebaldeko bizimodutik eta kulturatik desberdinduta, hainbat herrialdetan dauden jatorrizko etnia edo herrietako kideak. Gehiengoen aldean, murritzagoak dira kopuruz, berezko kultura izan ohi dute eta bizimodu kolektiboa garatu. Aldarrikatzen dute lurrarekiko loturaren aitortza eta lur horretan bizitzeko eskubidea. Ik. gutxiengo.

gutxiengo nazional [minoría nacional]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatu multikulturaletan, nazionalitate berbereko herritar izanda, gehiengoarengandik desberdinduta kultura, etnia, erlijio, hizkuntza, tradizio arrazoiak direla eta, identitate bereko gutxiengoak, beren nortasuna diskriminaziorik jasan gabe bermatu nahi dutenak. Ik. gutxiengo.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus