EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa
Epaitegiak | Arau-xedapenak | Zergak | Hiztegia | Glosarioa
factoring-kontratu [contrato de factoring] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, zeinaren bidez, enpresa batek factoring-enpresa baten esku uzten baitu bere bezeroenganako dituen kreditu komertzialak. Kasuaren arabera, kreditu komertzialak eskualdatu edo kobrantza-komisioan bereganatuko dira, eta factoring-enpresak zordunaren kaudimengabeziaren arriskua bere gain hartuko du edo ez.
faktore [factor] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Besteren konturako enpresa baten kudeatzailea, enpresa administratu, zuzendu eta enpresarekin zerikusia duten gauzen inguruan kontratatzeko ahalmenak dituena, enpresariak egokitzat jo duenaren arabera. [Oh. MK, 283. art.]
falta [falta] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor Kodea aldatu zuen 1/2015 Lege Organikoak falten desagerpena ekarri zuen. Faltak ziren legeak zigor arinekin zigortzen zituen arau-hausteak. Egun, Zigor Kodean arautzen diren arau-hausteak hauek dira: delitu astunak, astuntasun txikiagoko delituak eta delitu arinak. [Oh. ZK, 13. art.]
faltsutasun [falsedad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Egiazkotasunik edo benetakotasunik eza. 2. Hitzen edo ideien eta egitateen arteko desadostasuna.
familia [familia] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Erromako gizarte-antolamenduan zuzenbide berezkoa (sui iuris) zen paterfamilias delakoak haren senide (alieni iuris) eta esklabo guztien gaineko funtsezko botere eta ahalmen erlijioso eta politikoa zuen gune txikiena. Sin. familia.
familia-eredu [modelo de familia] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatu demokratikoetan, afektibitatea eta sexualitatea bideratzeko askotariko aukerak daudelako ideian oinarriturik, aintzat hartzen diren familia egiturak. Konstituzioak, oro har, familiaren babes sozial, ekonomiko eta juridikoa segurtatzen du eta seme-alaben berdintasuna bermatzen du, hauek ezkontzazkoak zein ezkontzaz kanpokoak izan. [Oh. EK, 39. art.]
familia-protokolo [protocolo familiar] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Familia-enpresako kideen artean egindako akordio bat, familia-enpresaren testuinguruan, familiaren eta enpresaren arteko harremanak arautzea helburu duena, jabetzaren, gobernuaren eta kudeaketaren alderdiei dagokienez. [Oh. 171/2007 ED, 2. art.]
fas [fas] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Erroma zaharreko pontifize-zuzenbidearen arabera zuzenbidearekin bat datorren egintza; nec fas, aitzitik, Zuzenbidearekin bat ez datorren egintza da. Horren arabera, fas egunak (dies fasti) baliodunak ziren, eta nec fas egunak (dies nec fasti) baliogabeak. Sin. fas.
fede on [buena fe] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbidearen printzipio orokorra, jokabide zintzo eta leialari erreferentzia egiten diona. Ik. fede txar.
fede publiko erregistral [fe pública registral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun higiezinen eta hauen gaineko eskubide errealen gaineko titulartasuna zehazteko balio duen presuntzioa. Hala, Jabetza Erregistroan inskribatuak dauden eskubide errealak, inskripzio-idazpenean adierazten den eran titularrarenak direla presumituko da. Halaber, ondasun higiezinen zein eskubide errealen titulartasuna inskribatua duen jabeak, edukitza ere baduela presumitzen da. Ik. eskubide erreal, inskripzio, Jabetza Erregistro.
fede txar [mala fe] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide edo ondasun baten jabetza, edukitza edo beste edozein abantaila lortzea, horren ez egokitasun edo ez zilegitasunaren berri izanik. Fede txarra fede onaren kontrako printzipioa da. Ondorio ezberdinak izan ditzake kasuz kasu, ekintza deuseza dela adieraztea, jokabide horrek eragindako kalteak ordaindu beharra eta abar. [Oh. KZ, 7. art.] Ik. fede on.
fidantza [fianza] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zordunak hartzekodunari zorra ordainduko diola ziurtatzeko helburua duen berme pertsonala. Fidantzaren bidez, fidatzaileak, hartzekodunaren baimenarekin, bere gain hartzen du zorraren ordainketa zordunak ordaintzen ez duen kasuetan.
fidantza-kontratu [contrato de fianza] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, zeinaren bidez, fidatzaileak betebeharra baitu zerbait ordaindu edo betetzeko zordunaren ordez, baldin eta zordunak egiten ez badu. Hortaz, fidatzailearen betebeharrak izaera subsidiarioa du, eta zordunak dagozkion betebeharrak betetzen ez dituenean kontratu honek fidatzailea behartzen du, salbu eta fidatzaileak ez badu betebehar solidarioa hartzen zordunarekin batera. Azken kasu horretan, subsidiariotasuna ez da izaten fidantzaren ezaugarri nagusia. [Oh. KZ, 1822. art.]
fidatzaile [fiadora, fiador] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beste bati dagokion betebeharraren bermatzailea. Ik. fidantza.
fideicommissum [fideicomiso] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. fideikomiso.
fideikomiso [fideicomiso] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Erregu moduan eta formak zaindu gabe, ordenamendu juridikoaren araberako xedatzaile batek fiduziario (fiduciarium) bati azken-nahietan egiten dion eskaria, hirugarren baten alde (fideicommissarius) jarduteko helburu duena. Horren bidez, fiduziario horren fidesaren esku uzten da jaraunspena bera osorik, eta eskatzen zaio, haren kuotaren bat edo gehiago hirugarren bati (fideicommissarius) transmiti diezaion edota dela gauza konkretu bat emateko, dela fideikomisarioaren alde zerbait egiteko, dela enkargu berezi bat betetzeko. Fiduziarioaren borondatearen araberakoa zenez (fides), enkargua erregu aditzen bidez adierazten zen (rogo, volo, peto, desidero, fideicommitto), eta ez latinez ez ezik, baita beste hizkuntza batzuetan ere (bolimai). Legatuak ez bezala, dokumentu honek ez zuen egitura edo forma berezirik. Sin. fideicommissum. ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazio Batuen Erakundearen autoritatepean ezarritako lurraldea, bere administrazioa estatu kide bati akordio berezi bidez egokitu zaiona eta Administrazio Fiduziarioko Kontseiluak gainbegiratzen duena. [Oh. NBG, 77. art.]
fides [fe] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Obligazioetan eta edozein negozio juridikotan hitzartutakoari zor zaion leialtasuna edo fidelitatea.
fiduziario [fiduciaria, fiduciario] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaileak ahalorde bidez izendatzen duen konfiantzazko pertsona, bera hil ostean, bere oinordetza ordenatzeko. Ik. komisario, oinordetza-fiduzia.
finantza-aktibo [activo financiero] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. aktibo finantzario.
finantza-kontrol [control financiero] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Administrazioaren ekonomia- eta finantza-kudeaketaren barne-kontrola.
finantza-orekaren printzipio [principio de equilibrio financiero] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aurrekontu bakoitzean sarrerak gastuen zenbatekoa estaltzeko adinakoak izatera behartzen duen printzipioa.
finantzaketa lotuko gastu [gasto con financiación afectada] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Beste erakunde batzuekin hala adostu delako (edo beren izaera edo berariazko baldintzengatik) diru-sarrera jakin eta zehatzekin osorik edo zati batean finantzatzen den gastua.
finantzaketa-koefiziente [coeficiente de financiación] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aurrekontuko gastu bat egiteari lotutako aurrekontuko sarrera guztiak —onartuak eta onartzeko daudenak— aurrekontuko gastu horren zenbateko osoaz —egindakoaz eta egitekoaz— zatitzetik ateratzen den emaitza.
finantzen aurretiazko taula [cuadro de financiamiento previsional] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. aurreikusitako finantzaketa-taula.
finka [finca] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zentzu materialean, jabetzaren objektu izan daitekeen lurreko edozein azalera itxi.
finka erregistral [finca registral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabetza Erregistroan folioa irekitzen duen ondasun higiezina (finka materialarekin bat etor daitekeena edo ez) edo administrazioaren emakida. Ik. finka, folio, immatrikulazio.
finka-bereizte [segregación de finca] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erregistro eginkizun baten ondorioz, finka batetik zati bat kentzea edo bereiztea finka berri bat eratzeko edo beste bati osatzeko.
fiskal [fiscal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ministerio Fiskaleko kidea. Legalitatearen, herritarren eskubideen eta legeak babes tutako interes publikoaren alde justiziaren jarduna sustatzea da beraren eginkizuna, ofizioz edo interesdunek eskatuta, eta baita auzitegien independentzia zaintzea eta haien aurrean gizarte-interesa asebetetzea ere.
fiskal buru [fiscal jefe] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Espainiako probintzia-hiriburu guztietan dauden fiskaltzetan lan egiten duten fiskalen burua edo arduraduna, eta ondorioz fiskaltza bakoitzeko agintari gorena.
fiskal nagusi [fiscal general] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ministerio Fiskal osoaren buruzagitza duen pertsona, Gobernuak proposatuta, Erregeak izendatua, aurrez Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta Diputatuen Kongresuko komisioak entzunda.
fiskaltza [fiscalía] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ordena judizialeko bulego baten aurrean diharduen ministerio publikoa.
fisko [fisco] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ogasun Publikoa.
fitxategi [fichero] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Izaera pertsonaleko datuen inguruan antolatutako multzo oro, edozein delarik ere multzo hori sortu, biltegiratu, antolatu eta multzo horretara sartzeko modua edo modalitatea. [Oh. 15/1999 Lege Organikoa, 3.b art.]
flexisegurtasun [flexiseguridad] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. malgusegurtasun.
folio [folio] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erregistroko inskripzioen liburuan finka bakoitzak irekitzen duen orria, hortik hasita finka horren historia erregistrala sortzen duena. Ik. finka, finka erregistral, inskripzio, Jabetza Erregistro.
forma-akats [vicio deforma] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbideko egintza batek bere baliozkotasunerako edo konfiguraziorako legeak eskatzen dion baldintza formalen bat ez betetzeagatik osatutako formazko edo prozedurazko akatsa. Sin. formazko akats.
forma-urraketa [quebrantamiento de forma] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren erregulartasunari modu larrian kalte egiten dion forma-betekizunen haustea. Zigor-prozesuan kasazioan errekurritu ahal izateko zioetariko bat da.
formalismo [formalismo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Forma juridiko garbien teoria garatzen duen Zuzenbidearen Filosofiaren Eskola. Ez ditu errealitate sozialaren eduki enpirikoak eta helburuak aintzat harten. 2. Zuzenbidearen ikuskera, zeinaren arabera, argudio juridikoa justifikatzeko iturri bakarra zuzenbide positiboa baita.
formazko akats [vicio deforma] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. forma-akats. ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. akats formal.
formula bidezko prozedura [procedimiento formulario] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Kristo aurreko II. mendeko lex Aebutiak indarrean jarritako idazkien (formulas) bidez eginiko prozedura, zeinaren arabera, alderdiek hautatutako ofiziozkoa ez den epaile batek (iudex), frogak aztertu ondoren, epaia (sententia) ematen baitzuen, aurreko legis actiones prozeduraren bi faseetako banaketa errespetatuz. Sin. agere per formulas.
foro baztertzaile [foro exclusivo, competencia exclusiva] ◆ Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Legegileak beste estatuetako auzitegi eta epaitegi guztiak baztertuz, estatu bateko epaitegiei auzien ezagutzarako esleitzen dien eskudantzia. Horren arabera, alderdiek ere ezin izango diete beste estatu bateko eskuduntzarik esleitu.
foru [fuero] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaitegien lurralde-eskumena zehazten duen araua.
foru-administrazio [administración foral] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Euskadiko Lurralde Historikoetako eta Nafarroako gobernu eta administrazio-organoak, tokiko erakunde gisa. [Oh. EAEko Autonomia Estatutua, 3. art. eta 13/1982 Lege Organikoa (LORAFNA), 28.bis art.]
foru-aldundi [diputación] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. diputazio.
foru-arau [norma foral] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Euskadiko Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiek onartzen duten izaera orokorreko eta goi-mailako xedapena. [Oh. 27/1983 Legea, 8. art.] Sin. arau foral. ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Foru lurraldeek egiten dituzten legeen pareko araua. Arau horien bidez, zergak eta prozedurak arautzen dira.
foru-diputazio [diputación foral] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. diputazio.
foru-komunikazio [comunicación foral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bizkaiko Zuzenbide zibilean, ezkontideen legezko erregimen ekonomikoa. Hautazko erregimen ekonomikoa da, halaber, ezkontideen eta erregistratutako izatezko bikoteentzat.
foru-lege [ley foral] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Nafarroako Foru Komunitateko Parlamentuak Nafarroaren eskumenekoak diren arloak arautzeko onesten duen arau-xedapena. [Oh. 13/1982 Lege Organikoa, 20. art.]
foru-lurralde [territorio foral] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Foruak aplikatzen diren administrazio-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa; Nafarroa ere foru-lurraldea da.
foru-saka [saca foral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Tronkaleko senideek gauzatzen duten akzioa eskualdaketa deusezteko eta tronkaleko ondasuna lehentasunez eskuratzeko, ondasun horren jabeak, senide horiei ondasuna lehenago eskaini gabe, hirugarren bati kostu bidez eskualdatu badio. Sin. saka-eskubide. Ik. onibar, tronkaleko ondasun, tronkaleko senide, tronkalitate.
forudun [aforada, aforado] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Foru- edo lurralde-zuzenbide jakin bat aplikagarri duen pertsona. Pertsona foruduna da lurralde bateko foruaren edo legeriaren eremupean kokatzen dena. Ik. forugabe.
forugabe [no aforada, no aforado] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Foru- edo lurralde-zuzenbide jakin bat aplikagarri ez duen pertsona. Ik. forudun.
forum prorrogatum [forum prorrogatum] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Prozeduran parte hartzea eskatzen duten hainbat egintza prozesal gauzatzearen bitartez, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren (NJA) eskuduntzaren isilbidezko onarpena.
frankizia-kontratu [contrato de franquicia] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, zeinaren bidez, enpresa eskubidea ematen baitio frankizia-emaileak frankizia-hartzaile denari produktu edo zerbitzuak merkaturatzeko bere sistema ustiatzeko. [Oh. TMAL, 62. art.]
froga [prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Alde batek, arau prozesalean araututako bitartekoen bidez, aurkeztutako jarduketa prozesala. Horren bidez, bere nahiaren oinarria aldarrikatu eta egiaztatzeko ahalegina egiten du, prozesu judizialean bere esanaren egiazkotasuna arrazoitzeko.
froga dokumental [prueba documental] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Idatziz edo euskarri materialean jasotako frogabidea; auzi batean alegatutako zerbaiten egiazkotasuna edo faltsutasuna erakusteko eta begien bistako egiteko datu sinesgarriak edo erabiltzeko modukoak jasotzen ditu. Sin. dokumentu bidezko froga, dokumentu-froga, dokumentuzko froga, froga-dokumentu.
froga legal [prueba legal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legeak gertakari jakin bat egiaztatzeko eskatzen duen frogabide zehatza. Sin. legezko froga.
froga pertsonal [prueba personal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Norbanako baten adierazpenetan oinarritutako froga. Mota horretakoak dira, esaterako, alderdien itaunketa, lekukoak eta adituak.
froga-aldi [periodo de prueba] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Prozesu judizial batean, frogak aurkezteko epea. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Interesdunek alegatutako egitateak Administrazioak egiazkotzat jotzen ez dituenean zein prozeduraren izaerak hala eskatzen duenean, prozeduraren egoki deritzon froga guztiak egin daitezen instruktoreak irekitzen duen fasea, gutxienez, hamar egunekoa eta, gehienez, hogeita hamarrekoa. [Oh. 39/2015 Legea, 77.2 art.]
froga-baliabide [medio de prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Prozesu batean zenbait gertakari egiazkoak direla frogatzeko aurkezten diren iturriei edo objektuei bide emateko jarduera bakoitza. Horien bidez, aldeen baieztapenak egiazkoak edo gezurrezkoak diren erabakitzeko elementuak eskuratuko ditu epaileak. Sin. frogabide.
froga-balorazio [valoración de la prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epailearen jardun intelektuala, prozesuan azaldutako frogen bidez aldeek aldarrikatutako gertakariak benetan gertatu diren ala ez jakiteko sinesgarritasuna eskuratzea helburu duena.
froga-dokumentu [prueba documental] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. froga dokumental.
froga-egintza [acto de prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren amaieran bildutako gertakarien zehaztasuna edo zehaztugabetasuna argitu ahal izateko prozesu batean aldeek agertzen duten dinamismoa. Jarduera honetan ez da kontuan hartzen frogabide materialak aurkeztea soilik; aitzitik, bildutakoa balioesteko unean epaileak egiten duen adierazpen intelektuala ere jasotzen da. Ikuspegi horretatik, jakintzarako legezko iturri bat sortzen duen jardueratzat har daiteke, eta jakintza hori ezinbestekoa da arlo jurisdikzionalean erabaki bat hartzeko unean.
froga-eskaera [petición de prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu judizialean parte hartzen duten alderdiek organo jurisdikzionalari beren uziko egitateak frogatzeko proposatzen dituzten frogabideak eskatzea.
froga-gauzatze [práctica de la prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Aldeek egiaztatu gabeko gertakariak egiaztatzeko edo gertakari horien harira aldeen artean dauden desadostasunak ebazteko izapidea. Eskatu eta onartutako frogak egiten dira izapide horretan.
froga-hastapen [principio de prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. froga-printzipio.
froga-iturri [fuente de prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren aurretiko elementua edo gorabehera: dagokion frogabidearen bidez zuzenbidera ekarrita, gertakari bat positiboki edo negatiboki finkatzeko erabiltzen da balorazio judizialean.
froga-jarduera [actividad probatoria] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan aztergai den auziaren materialtasuna argitzeko eta ondorio juridikoak zehazteko egiten den borondatezko eta ezaguerazko adierazpen eta adierazpen intelektual oro, legez arautua eta esku-hartzaileek prozesuan esandakoa.
froga-karga [carga de la prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren aldeetako bati bere nahiak arrazoitzeko aipatzen dituen gertakariak eta gorabeherak egiaztatzeko ezartzen zaion betebeharra. Sin. froga-zama.
froga-printzipio [principio de prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu judizialean egikaritzen den uzia ebatzi baino lehen, hari egiazkotasun-zantzua ematen dion edozein froga. Sin. froga-hastapen.
froga-zama [carga de la prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. froga-karga.
frogabide [medio de prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. froga-baliabide.
frogaren balioespen aske [libre valoración de la prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. frogaren balorazio aske.
frogaren balorazio aske [libre valoración de la prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Froga baloratzeko sistema. Haren arabera erabakia hartu behar duen organoak froga baloratuko du bere kontzientziaren arabera edo bere esperientzia-ereduak kontuan izanik eta irizpide logiko eta arrazionaletan oinarrituz. Sin. frogaren balioespen aske.
frogaren balorazio legal [valoración legal de la prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Froga baloratzeko sistema. Haren arabera legeak zehaztuko du frogak izan beharreko balioa. Sin. frogaren legezko balorazio.
frogaren legezko balorazio [valoración legal de la prueba] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. frogaren balorazio legal.
frogatutako egitateak [hechos probados] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaitutako gertakarien artean organo judizialak egiazkotzat jo eta epaiaren ebazpenerako funtsezkoak diren gertakarien kontakizun historikoa.
fruitu [fruto] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gauza batek ematen duen produktua edo emaitza. Alor zibilean hiru motatakoak izan daitezke: naturalak (gauzaren edo animaliaren berezko fruituak), industria-fruituak (lan egitearen ondorioz sortutakoak) eta zibilak (ekoizpenak ematen dituztenak, adibidez etxe baten errenta).
fumus boni iuris [fumus boni iuris] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisprudentziak erabilitako irizpideetako bat da, auziaren mamia aurrez epaitu gabe, epaiketarako elementu nahikoa badagoen behin-behinean erabakitzeko, eta, horien arabera, prozedura bideratzen den bitartean kautelazko neurriak hartzeko. Sin. eskubide oneko itxura.
fundazio [fundación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Irabazi-asmorik gabeko nortasun juridikoa duen interes publikoko erakundea, interes orokorreko helburua lortzeko sortua izan dena. Ik. elkarte, korporazio.
funtsezko betekizun [elemento esencial] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Guztizko zerbaiten elementu edo zati eratzailea. Zuzenbide Zibilaren alorrean, funtsezko betekizun kontzeptuak kontratuaren eraketara garamatza; kontratua sortzeko behar diren funtsezko betekizunak dira adostasuna, objektua eta kausa. Funtsezko betekizunen bat falta bada kontratua ez da sortzen.
funtsezko epemuga [término esencial] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Prestazio edo betebehar baten burutzeari baliozkotasun epea ezartzen dion epemuga; berandutzarik ez da onartzen, epez kanpoko prestazio edo betebeharra ez betetzat joko da. Ik. berandutza.
funtzio jurisdikzional [función jurisdiccional] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. jurisdikzio-funtzio.
funtzio publiko [función pública] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio Zuzenbideak araututako estatutu-harreman bidez, herri-administrazioaren edo bestelako erakunde publiko baten zerbitzuan diharduen pertsonen multzoa. Ik. bitarteko funtzionario, enplegatu publiko, funtzionario publiko, karrerako funtzionario.
funtzionamendu-arau [norma de funcionamiento] ◆ Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Gatazka-arauen ezarpen praktikoak sortutako arazoak konpontzeko erabiltzen den araua. Sin. ezarpen-arau.
funtzionario publiko [funcionaria pública, funcionario público] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza 1. Legearen zuzeneko xedapenaren bidez, hautaketa bidez zein agintaritza eskudunak egiten duen izendapenaren bidez, funtzio publikoen jardueran parte hartzen duen funtzionarioa. [Oh. ZK, 24.2 art.] 2. Administrazio publikoan edo erakunde publiko batean Administrazio Zuzenbideak araututako estatutu-harreman bidez ordaindutako zerbitzuak eskaintzen dituen pertsona. Karrerako funtzionario edo bitarteko funtzionario izan daiteke. Nolanahi ere, funtzionario publikoei dagozkie, soil-soilik, ahal publikoen egikaritzan edo Estatuaren eta administrazio publikoen interes orokorren babesean zuzenean edo zeharka esku-hartzea dakarten eginkizunak. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 8., 9. eta 10. art.] Ik. enplegatu publiko, karrerako funtzionario.
furtum [furtum] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Maula bidez (contrectatio rei alienae fraudulosa) eta lapurreta egiteko asmo betez (animus furandi) burututako egintza, irabazi-asmoz egindakoa. Hiru kasu hartzen ditu barne: gauza bat ostea, ebatsitakoa erabiltzea eta edukitza ostea. Egungo Zigor Zuzenbideko ebasketarekin eta lapurretarekin alderatuz, erdibidean legoke Zuzenbide Erromatarrean jasotako egintza hau.
furtum ez-flagrante [robo no flagrante, hurto no flagrante] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ageri-agerikoa ez den furtum egintza. Lapurtutako gauzaren balio bikoitza ordaindu beharra zekarren zigor gisa. Sin. furtum nec manifestum.
furtum flagrante [robo flagrante, hurto flagrante] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ageri-ageriko lapurreta egiten harrapatutakoari egotzitako delitu pribatua. Hasieran, heriotza-zigorra zekarren. Geroago, lapurtutako gauzaren balioaren laukoitza ordaintzera zigortzen zen delitugilea. Sin. furtum manifestum.
furtum manifestum [furtum manifestum] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. furtum flagrante.
furtum nec manifestum [furtum nec manifestum] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. furtum ez-flagrante.
Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga
ISBN: 978-84-1319-091-4