Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

ebasketa [hurto]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ondarearen aurkako delitua: beste baten gauza higigarriez jabetzea, indarkeriarik gabe, larderiarik gabe eta adostasunik gabe. [Oh. ZK, 234. art. eta hurr.]

ebazpen [resolución]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazio-prozedura bukatzeko ohiko era. [Oh. 39/2015 Legea, 88. art.] 2. Administrazio-prozedura batean aztertzen diren gai eta arazoen gaineko. [Oh. 39/2015 Legea, 88. art.] 3. Pertsonei eskubideak aitortu edo obligazioak ezartzen dizkien administrazio-egintza. [Oh. 39/2015 Legea, 88. art.]

ebazpen interlokutorio [resolución interlocutoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan zehar alderdien artean sortutako arazo intzidentalen gaineko erabakia. Erabaki horrek ez dio amaierarik ematen prozesuari, ezta prozesuaren objektuaren gaineko erabakirik hartzen ere.

ebazpen irmo [resolución firme]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Errekurritu ezina den ebazpena; legeak errekurtsorik aurreikusten ez duelako, edota, nahiz eta errekurtsoak existitu, horiek aurkezteko epean alderdiek errekurtsorik aurkeztu ez dutelako.

ebazpen judizial [resolución judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organo batek, zuzenbide objektiboa egoera konkretu batean aplikatuz, alderdiek aurkeztutako auziaren gainean emandako erabakia.

ebazpenaren lekukotza [testimonio de la resolución]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. ebazpenaren testimonio.

ebazpenaren testimonio [testimonio de la resolución]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Espediente edo dokumentu baten kopia fede-emailea, fede emateko eskumena duen funtzionarioak emandakoa. Sin. ebazpenaren lekukotza.

ebikzio [evicción]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide baten galera, epai irmo baten ondorioz gertatzen dena hirugarren subjektu baten eskubidea gailendu ondoren; hau da, lehentasunezko eskubidearen ondorioz. Epai irmo bidez kendu egiten da eskuratutako eskubidea, hirugarren bati eskubide horren gaineko lehentasuna emateko.

EBko estatu kide [estado miembro de la UE]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europako estatu demokratikoa, atxikitze-tratatu baten bidez integratzen dena beste estatu kideen baldintza berberetan eta Europar Batasuneko zuzenbidea bere osotasunean betetzea onartzen duena. [Oh. EBT, 49. art.]

ediktu [edicto]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Agintari eskudunak ematen duen agindua, pertsonei zuzendu eta aldizkari ofizialetan argitaratzen dena. [Oh. 6/1985 Lege Organikoa, 236. art.] Ik. agindu 1. 2. Administrazioak argitaratzen duen iragarkia, interesdunak jakinaren gainean jartzea xede duena. [Oh. 39/2015 Legea, 44. art.] Ik. jakinarazpen. 3. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko idazkari judizialak egin, eta aldizkari ofizialetan argitaratzen den oharra, auzietan parte hartu behar duten pertsonak bertaratzeko deia jasotzen duena. [Oh. 29/1998 Legea, 49.4 art.]

edoskitzealdi [periodo de lactancia]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langilea bere umea edoskitzen ari den aldia. Egoera horrek ordaindutako baimenerako eskubidea ematen dio langileari. [Oh. LE, 37.4 art.]

edukiera [contenido, intensión]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Kontzeptu baten konnotazioa. Hura definitzen duten ezaugarrien multzoa. Sin. konnotazio.

edukitza [posesión]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Norbaitek jabe-titulurik ez, baina gauza (corpus) eta borondatea (animus) izanik, gauza horren jabetza izateko duen egitatezko egoera. Pretoreak interdiktuen bidez babestu egiten zuen egitatezko egoera hau. Sin. possessio.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gauza batekiko norbaitek duen izatezko ahalmena edo boterea. Edukitzak zilegitasuna eskaintzen dio edukitzaileari, gauzaren titularra den edo ez zehaztu gabe. Edukitza naturala, gauza fisikoki edukitzea da. Edukitza zibila, ordea, edukitze hori norberarentzat jabe gisa izatea da.

edukitzaile [poseedora, poseedor]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Edukitza duena. Ik. edukitza.

edukitzakidetza [coposesión]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona batek baino gehiagok, gauza edo ondasun beraren edukitza aldi berean dutenean gertatzen den egoera juridikoa, beti ere edukitza, kasu horretan, zatiezina dela ulertuz. Hala, edukitzaile guztiek batera egikaritzen dute gauzaren gaineko edukitza. Adibidez: etxebizitza bat, lau lagunek edukitzan dutena. [Oh. KZ, 445. art.] Ik. edukitza.

EEEZ [impuesto sobre la renta de no residentes]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga.

efektu debolutibo [efecto devolutivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. ondore debolutibo.

efektu deklaratzaile [efecto declarativo]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 1. Egintza, inskripzio, epai edo ebazpen bati dagokionez, efektu eratzailerik ez duena; aurretik badagoen eskubide edo egoera juridiko bati erreferentzia egiten diona. 2. Prozesu bati dagokionez, exekutiboa ez dena; eskubide baten deklarazioa, deuseztasuna edo kondena helburu duena.

efektu kristalizatzaile [efecto cristalizador]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ohitura baten edukiari gagozkiolarik, behar bezain nabaria den egintza batek (tratatu aldeaniztun bat, adibidez) edo estatuen adostasun orokorraren bestelako adierazpenek nahiz frogek formazio bidean dagoen ohitura baten finkatze formalean duten eragina.

efektu sortzaile [efecto creador]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Harreman juridiko bat sortzeko edo eratzeko gai den efektua.

efektu zibilen aitorpen [reconocimiento de efectos civiles]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatuaren ordenamendutik at sortutako negozio edo egoera bati efektu juridikoak aitortzea eremu zibilean, dagokion legezkotasun-kontrola gaindituta betebehar zibilak dituela bermatuz. Esaterako ezkontza kanonikoari efektu zibilak aitortzea. [Oh. KZ, 80. art.] Ik. ajuste, homologazio.

efikaz [eficaz]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eraginkorra, nahi edo espero duen ondorioa lortzen duena. Ik. eraginkortasun.

efizientzia [eficiencia]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazioa kudeatzeko irizpidea, zeinaren arabera, administrazioak ezinbesteko baliabideak baino ez ditu erabili behar interes publikoari lotutako helburuak erdiesteko. [Oh. 2/2012 Lege Organikoa, 7.2 art.] 2. Ingurumen Zuzenbideari jarraiki, naturatik eratortzen diren baliabideak era onuragarrian erabiltzea helburu duen irizpidea. [Oh. 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua. 4.1 c) art.] Sin. eragimen.

egia [verdad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Arrazionalki ukatu ezin den proposamena. 2. Proposamenaren eta adierazten duenaren arteko egokitzea.

egia formal [verdad formal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketak bilatzen duen justiziaren neurria, alderdiak asetzen dituena. Epaileak ez du bestelakorik bilatu behar. Prozesu zibilaren helburu arrunta.

egia material [verdad material]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Egitateen errealitatearekin bat datorren egoera faktikoen multzoa, zigor-prozesuan jurisdikzio-organoak bilatu behar duena.

egiatasun [veracidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Egiari edo errealitateari lotzen zaionaren nolakotasuna.

egiazkotasun [veracidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Epaiketa gidatzen duen printzipioa, egia prozesu osoan bermatzen dela aldarrikatzen duena. 2. Kreditu erakundeen oinarrizko betebeharra, kontsumitzaileei luzatzen zaien dokumentazioa egiazkoa izan behar dela ziurtatzen duena, eta hala ez izatekotan bertan oinarrituriko akordio edo klausula deusez bilakatzen duena.

egiazkotasun-presuntzio [presunción de veracidad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Funtzionarioek egindako dokumentuen edukia egiazkotzat jotzen duen printzipioa. Interesdunak printzipio horri kontrajar dakizkioke, betiere, egiazkotasuna zalantzan jartzen dituzten frogak aurkeztuta. [Oh. 39/2015 Legea, 77.5 art.] Ik. ikuskaritza. 2. Trafiko-agenteen aktei, froga-modura, aitortzen zaien balioa, non eta ez den aurkezten egiazkotasuna zalantzan jarriko duten frogarik. [Oh. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 88. art.]

egiazkotasun-printzipio [principio de veracidad]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontabilitatea zuzentzen duen printzipiotariko bat. Horren arabera, enpresariek benetako datu eta aldaketa patrimonialak jaso behar dituzte kontabilitatea eramaterakoan; egiazkoak direla bermatu behar dute, alegia. [Oh. MK, 37. art.]

egiaztapen [comprobación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Tributu-betebeharpekoek aitorpen eta autolikidazioetan jasotako egintza, elementu eta balorazioak egiaztatzea.

egiaztapen mugatu [comprobación limitada]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Prozedura honen bidez, Tributu Administrazioak egitate, egintza, osagai, jarduera eta ustiapenak egiazta ditzake, baita tributu-betebeharraren gaineko inguruabarrak ere; baina jarduketa batzuk soilik gauza ditzake. Inoiz ere ezingo zaie eskatu hirugarrenei mugimendu finantzarioei buruzko informaziorik.

egiaztapen murriztu [comprobación limitada]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen den prozedura. Haren xedea da, Tributu Administrazioko beste organo batzuek eskatuta, tributu-betebeharpeko batek aurkeztutako aitorpenen osagairen bat zerga-araudiarekin bat datorrela egiaztatzea. Era berean, prozedura hau erabil daiteke, organo horiek eskatuta, egiaztatu behar denean ea bidezkoa den eskatutako itzulketa bat, zerga pizgarri jakin bat edo zergapekoak eskatutako eraentza berezi baten aplikazioa.

egiaztatu [certificar, verificar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Egiatasuna edo doitasuna frogatu.

egikaritu [ejercer, ejercitar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu judizial batean eskubide bat baliatu.

egikaritza-agiri [título de ejecución]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Atzerritar ebazpena egikaritu ahal izateko beharrezkoa den agiria. Exequatur-a pasa ondoren, egikaritza-agiri bihurtuko da atzerritar ebazpena.

egikaritza-sistema [sistema de ejecución]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Atzerritar ebazpen bat beste estatu batean egikaritu ahal izateko jarraitzen den prozedura.

egile [autora, autor]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitua burutzen duen pertsona. [Oh. ZK, 28. art.] Sin. arau-hausle.

egile-eskubide [derecho de autora, autor]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obra artistiko, zientifiko edo literario batekiko pertsonak duen titulartasuna.

egilekidetza [coautoría]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delituan parte hartzeko modu bat, delituaren egile nagusi bat baino gehiago eta erantzukizun-maila berean aritzean datzana. Egilekide guztiek zigor bera jasotzen dute. [Oh. ZK, 27-28 art.] Ik. egile, partaide.

egilesle [otorgante]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Negozio juridiko bati bere adostasuna ematen dion pertsona. Normalean, negozio juridiko hau notarioaren aurrean gauzatzen denean erabiliko da termino hau. Negozio juridiko horretatik eratortzen diren eskubide eta obligazioen subjektuak dira egilesleak. Ik. negozio juridiko, notario.

egileste [otorgamiento]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Negozio juridiko bati adostasuna ematean datzan ekintza, bertatik eratortzen diren ondorio juridiko guztiak bere gain hartuaz. Bereziki notarioaren aurrean emaniko adostasunetan erabiltzen da. Ik. negozio juridiko, notario.

egiletsi [otorgar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Negozio juridiko bati adostasuna eman, bereziki notarioaren aurrean emaniko adostasunen kasuan. Ik. negozio juridiko, notario.

egiletza [autoría]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea 1. Delituan parte hartzeko modu nagusia. Delituzko jardueraren benetako protagonista da, delituaren hasiera eta bukaera kontrolpean dituena. Egiletza mota desberdinak daude: egile nagusi bakarra; egilekidetza, batzuk direnean; eta bitarteko egiletza, beste baten bitartez delitua egiten denekoa. [Oh. ZK, 27. eta 28. art.] Ik. egilekidetza. 2. Egiletzaren legezko kontzeptuan, egile nagusia ez ezik, induktorea eta ezinbesteko laguntzailea ere sartzen dira, eta denek zigor berbera jasoko dute. [Oh. ZK, 28. art.]

eginbehar [deber, obligación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau juridiko batek ezarritako derrigorrezko jokabidea.

eginbehar baten betetze [cumplimiento de un deber]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Bidezkotze-kausetako bat da, betebehar juridiko baten ondorioz egiten den itxurazko delitua zilegi bihurtzen duena. Lanbide jakin batzuekin lotu ohi da, hala nola mediku, polizia eta antzekoekin. Bidezkotze-kausa den neurrian, beharrezkoak eta proportzionalak diren jarduerak besterik ez dira aintzat hartzen. [Oh. ZK, 20.7 art.] Ik. bidezkotze-kausa.

eginbehar publiko [deber público]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Interes publikoa babestearren, legeak ezarrita zein agintariek hala aginduta, arduradun publikoek zein bestelako pertsonek bete beharrekoa, dela akzioz dela omisioz. [Oh. EK, 9.1 art.] Sin. betebehar publiko. Ik. interes sozial. 2. Interes publikorako onuragarriak izanik, zenbait pertsonari ezatzen zaizkien betebeharrak. [Oh. 39/2015 Legea, 18. art.] 3. Ordenamendu juridikoa betetzen dela bermatzearren Administrazioak egin beharreko ekintzak. [Oh. EK, 103.1 art.] 4. Adiera hertsian, pertsona baten egoera juridiko pasiboa, haren interes propioak ez, baizik eta beste norbaiten interesak edo erkidegoaren interes orokorrak kontuan izanda arau-xedapen batek ezarria eta pertsona horrentzat, oro har, izaera loteslea dutenak. Administrazio-egintzek zehaztuko dute, kasuan kasuko inguruabarren arabera, betebehar orokor hori, eta, era berean, administrazio-egintza horiek berek finkatuko dute zein neurritan den pertsona horren betebeharra zerbait egitea edo ez egitea. [Oh. EK, 30. eta 31. art.]; 40/2015 Legea, 140.1 c) eta 141. art. Sin. eginbehar. Ik. egoera.

eginbide [diligencia]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Administrazio-bidean edo bide judizialean, prozedura bultzatzen duen izapidea. 2. Administrazio-bidean edo bide judizialean, hainbat jardun nahiz egitate jasotzen dituen dokumentua. [Oh. 39/2015 Legea, 70. art.; 29/1998 Legea, 48., 60.-62., 64., 92., 102. bis eta 106. art.] Sin. diligentzia.

eginbide polizialak [diligencias policiales]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Hasitako ikerketa batean zehar Ministerio Fiskalaren edo instrukzio-epailearen esanetara edo hori hasi baino lehen ofizioz estatuko segurtasuneko indar eta kidegoen funtzionarioek burututako jardunen multzoa.

egintza [acto]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsonaren borondatearekin bat datorren egitatea edo ekintza. Ik. borondate-adierazpen.

egintza araugile [acto legislativo]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. lege-egintza.

egintza atipiko [acto atípico]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Tratatu sortzaileek definitzen dituzten egintzen ezaugarri formalak alde batera utzita, Europar Batasuneko erakunde batek hartutako xedapena.

egintza delegatu [acto delegado]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Batzordearen legez besteko egintza, Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak delegaturiko gaien ingurukoa. Lege-egintza baten funtsezkoak ez diren osagai jakin batzuk osatzen edo aldarazten ditu eta delegazioaren xedea, edukia, irismena eta iraupena errespetatu behar ditu. [Oh. EBFT, 290.1 art.] Sin. egintza eskuordetu.

egintza deusezkorren gaineko kaltegarritasun-adierazpen [declaración de lesividad de actos anulables]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. ekintzak kaltegarritzat hartze.

egintza ez-araugile [acto no legislativo]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. legez besteko egintza.

egintza irmo [acto firme]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Denboran eta forman aurkaratu ez den egintza eta aldatu ezin dena. [Oh. 29/1998 Legea, 28. art.] Ik. administrazio-errekurtso, administrazio-auzien errekurtso. 2. Administrazio-egintza mota bat, zeinaren aurka ezin baita administrazio-errekurtsorik jarri, ez bada ezohiko berrikuspen-errekurtsoa. [Oh. 39/2015 Legea, 122.1 eta 125. art.] Ik. berrikuspen-errekurtso.

egintza juridiko [acto jurídico]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbidezko efektuak sortzera bideratuta dagoen borondate-adierazpena. Ik. borondate-adierazpen.

egintza kaltegarrien errebokatze [revocación de actos desfavorables]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoen ahala, preskripzioepea bete ez den bitartean kargak ezartzen dituzten edo inoren kalterako diren administrazio-egintzak edozein unetan efekturik gabe uzteko eskudantzia ematen diena, betiere errebokazio hori ez bada legeek onartzen ez duten lekapen edo salbuespena, eta ez bada berdintasun-printzipioaren, interes publikoaren edo ordenamendu juridikoaren aurkakoa. [Oh. 39/2015 Legea, 109.1 art.]

egintza legegile [acto legislativo]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. lege-egintza.

egintza politiko [acto político]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Irizpidezkotasun handiko egintza, eskuarki gobernuak duen ideologiari edo pentsamoldeari atxikia, jurisdikzioak kontrolatzeko aukerak murrizten dituena. [Oh. 29/1998 Legea, 2 a) art.] 2. Gobernuak bere estrategia edo plan politikoak sustatzeko ematen duen egintza, araututako oso irizpide gutxiri men egiten diona. Ik. plangintza.

egintza prozesal [acto procesal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaileak edo auzitegiak bultzatuta edo aldeen ekimenez prozesu judizialean sortutako jarduketa, gehienbat ahozkoa; egintza prozesalak dira, adibidez, bistak, deklarazioak, galdeketak, lekukotzak, aurrez aurrekoak, esplorazioak, txostenak, peritu-txostenen berrespenak, ...

egintza tipiko [acto típico]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Tratatu sortzailean aurreikusitako arau moduak eta ezaugarriak jarraituz Europar Batasuneko erakunde batek hartutako xedapena. [Oh. EBFT, 288. art.]

egintza-batasunaren printzipio [principio de unidad de actuación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. jarduera-batasunaren printzipio.

egitamu [programa]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. programa.

egitarau [programa]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. programa.

egitasmo [plan, proyecto]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. programa.

egitate [hecho]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Errealitate materialean gertatu dena. Sin. gertaera. 2. Ondorio juridikoak dituen gertaera.

egitate baztertzaile [hecho excluyente]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketa batean, demandatzaileak bere uzia oinarritzeko aurkeztutako egitate eratzaileak gertatu zirela onartuta, ondoren gauzatuta, haiek indarrik gabe uzten dituen egitatea, demandatuak aurkeztua. Demandatzailearen uziaren aurkako eskubidea ematen dio hura geldiarazteko, enerbatzeko edo suntsitzeko.

egitate epaigarri [hecho justiciable]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesu batean zigor-tipo baten inguruan aztertzen ari den eta epaitua izango den egitatea. Sin. egitate zigorgarri.

egitate erabakigarri [hecho determinante]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazioak ebazpenak ematerakoan kontuan izan behar duen egitatezko inguruabarra, ordenamendu juridikoak jaso, eta hura aplikatzeko ezinbestekoa dena. 2. Administrazioaren irizpidezkotasuna kontrolatu eta mugatzeko baliabidea. Ik. diskrezionalitate.

egitate eragozle [hecho impeditivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketa batean demandatzaileak bere auzia oinarritzeko aurkeztutako egitate eratzaileek hasieratik ondoreak izatea ekiditen duen egitatea, demandatuak aurkeztua.

egitate eratzaile [hecho constitutivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketa batean demandatzaileak bere uzia oinarritzeko aurkeztutako egitatea, arau baten balizko edo egitatezko egoera osatzera datorrena, alegia.

egitate ez-zilegi [hecho ilícito]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Indarrean dagoen arau zehatz baten aurka egindako ekintza. Ik. erantzukizun zibil.

egitate eztabaidagarri [hecho controvertido]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketa batean alderdietako batek aurkeztu duen baina beste alderdiak onartzen ez duen egitatea eta, horregatik, froga galdatzen duena. Sin. egitate eztabaidatu, egitate liskartsu.

egitate eztabaidatu [hecho controvertido]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. egitate eztabaidagarri.

egitate iraungitzaile [hecho extintivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketa batean demandatzaileak bere uzia oinarritzeko aurkeztutako egitate eratzaileak gertatu zirela onartuta, ondoren gauzatuta, haiek ondore gabe uzten edo iraungitzen dituen egitatea, demandatuak aurkeztua.

egitate juridiko [hecho jurídico]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legez ondorioak araututa dituen ekintza.

egitate liskartsu [hecho controvertido]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. egitate eztabaidagarri.

egitate sorrarazle [hecho causante]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzako prestazioa jasotzeko eskubidea sortzea eragiten duen egitatea, betiere, horren ondorioz prestazioak eskaturiko betekizunak betetzen badira.

egitate zigorgarri [hecho punible]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. egitate epaigarri.

egitate-bide [vía de hecho]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Dagokion eskumena egikaritu gabe eta legeak ezartzen duen prozedura jarraitu gabe administrazioak burutzen duen jarduera materiala. [Oh. 39/2015 Legea, 105. art.] Ik. administrazio-jarduera material. 2. Administrazioak burutzen duen jarduera materiala, estaldura juridikorik ez duena eta edozein eratako eskubide eta interes legitimoak kaltetzen dituena. [Oh. 29/1998 Legea, 30. art.] Ik. edukitza-akzio.

egitatezko zaintza [guarda de hecho]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legez edo judizialki egindako izendapen formalik gabe adingabearen edo ezgaituaren ardura hartzea. [Oh. KZ, 303. art. eta hurr.]

egitatezko zaintzaile [guardadora, guardador de hecho]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egitatezko zaintza egikaritzen duen pertsona. Ik. egitatezko zaintza.

egite-delitu [delito de acción]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor Zuzenbidean dagoen tipo mota bat, legeak debekatutako portaera kaltegarri bat gauzatzen denean burutzen dena. Sin. egite-tipo.

egite-tipo [delito de acción]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ik. egite-delitu.

egiturazko aparteko ordu [hora extraordinaria estructural]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ohiko lana egiteko erabiltzen den aparteko ordua. Ik. aparteko ordu.

egiturazko printzipio [principio estructural]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Une historiko jakin batean nazioarteko ordenamendua inspiratzen duten oinarrizko balio juridikoak, nazioarteko gizartearen antolakuntzaren printzipio bihurtu direnak.

egoera [situación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Pertsonak administrazioarekiko daukan posizioa, obligazioak betetzeari zein eskubideak egikaritzeari dagokionez. 2. Funtzionarioaren kondizioa, zerbitzua ematen duen bitartean edo hainbat ziorengatik zerbitzu horri uzten dionean. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua. 85.-92. art.] Ik. funtzio publiko.

egoera zibil [estado civil]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsonaren egoera juridikoa, zeinak jarduteko gaitasun ezberdin bat adieraz dezakeen edo eskubide, ahalmen zein betebehar multzo baten iturri izan daitekeen. Pertsonaren egoera zibilak honako hauek: naziokotasuna, auzotasun zibila, ezkontza eta egoera familiarrak, adina eta gaitasun gabetzea. Egoera zibilak erregistro zibilean inskribatzen dira.

egoiliar [residente]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Lur-eremu jakin batean bizilekua izan, eta bertako erroldan inskribaturik dagoen pertsona. [Oh. 7/1985 Legea, 15. art.] 2. Espainiako estatuan bizi den atzerritarra, lan egin edo bizitzeko baimena daukana. [Oh. 4/2000 Lege Organikoa, 30. art.] Ik. atzerritartasun.

egoitza [domicilio]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Erroldan zehaztutakoaren arabera, pertsonaren ohiko bizilekua. [Oh. 7/1985 Legea, 16. art.] Sin. bizileku. 2. Pertsonak intimitaterako eta bizitza pribaturako eskubidea bermatzen duen tokia, legez, bortxaezina. [Oh. EK, 18.2 art.] Ik. intimitate. 3. Administrazioarekiko harremanetarako zein administraziorekin lotuta izapideak egiteko enpresek zein pertsona fisikoek zehazten duten helbidea. [Oh. 39/2015 Legea, 42.2 eta 66.1 art.]

egoitza elektroniko [sede electrónica]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazio baten inguruko informazioa modu telematikoan lortzeko herritarrek erabili ahal duten helbide elektronikoa. [Oh. 40/2015 Legea, 38. art.] Ik. prozedura 2. 2. Administrazioak kudeatzen duen webgunea, ahalbidetzen duena bai herritarrek prozedura elektronikoei dagozkien izapideak egin ditzaten eta, baita, administrazioarengandik jakinarazpenak modu telematikoan jaso ditzaten ere.

egoitza fiskal [domicilio fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zerga-helbide.

egoitza sozial [domicilio social]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Sozietatearen administrazioa eta zuzendaritza egiten diren gunea edota bere jardueraren kokaleku nagusia. Sozietatearen estatutuetan adierazi behar da non duen egoitza soziala. [Oh. KSL, 9 eta 23. c art.]

egoitza zibil [residencia civil]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arlo zibilean gerta daitezkeen ondorioetarako pertsona fisikoak zein juridikoak duen bizitokia.

egoitza-akordio [acuerdo de sede]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko erakunde batek bere egoitza kokatzen duen estatuarekin sinatutako tratatua, zeinaren bitartez harreman horren eraentza juridikoa finkatu eta bereziki erakundeak lurralde horretan izango dituen pribilegioak eta bortxaezintasunak xedatzen baitira. Sin. egoitza-hitzarmen.

egoitza-askatasun [libertad de establecimiento]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. kokatzeko askatasun.

egoitza-hitzarmen [acuerdo de sede]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. egoitza-akordio.

egoitzako estatu [estado de sede]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko erakunde batek bere egoitza kokatzen duen estatua.

egokiera-printzipio [principio de oportunidad]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. abagune-printzipio.

egokitasun-komite [comité de idoneidad]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Justizia Auzitegiko eta Auzitegi Orokorreko epaile eta abokatu nagusien eginkizunak betetzeko aurkezten diren hautagaien egokitasunari buruz, izendapenak egin aurretik, iritzia emateko eskumena duen organoa. [Oh. EBFT, 255. art.]

egonkortasun-printzipio [principio de estabilidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegu mugagabearen aldeko printzipioa, enplegua amaitzeko kausa bat behar dela aldarrikatzen duena.

egotzi 1 [imputada, imputado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. inputatu 2.

egotzi 2 [imputar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. inputatu 2.

egozgarritasun [imputabilidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Erruduna izateko, beharrezkoak diren ulertzeko eta jarduteko gaitasunak izatea.

egozketa [imputación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. inputazio.

egozketa-irizpideak [criterios de atribución]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. eskumena egozteko irizpideak.

egozpen [imputación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudiaren arabera, kasu batzuetan, nahiz eta zergadunak sarrerarik ez izan, errentaren bat lortu duela uste denean burutzen den errenta-esleipena.

egozpen objektibo [imputación objetiva]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Bi zentzutan uler daiteke: ekintzaren egozpen objektiboaren teoriaren arabera, eta emaitzaren egozpen objektiboaren teoriaren arabera. Lehenengoari jarraituz, ekintza ex ante egokia izan behar da tipikoki nabaria den arriskua sortzeko; bigarrenari jarraituz, jarduerari dagokion arriskua emaitzan gauzatu behar da.

egozte [imputación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. inputazio.

egun baliodun [día hábil]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazioaren jardunerako balioa duen eguna. [Oh. 39/2015 Legea, 30.7 art.] 2. Administrazioko jarduneko edozein egun, salbu eta larunbatak, igandeak eta jaiegun izendatutakoak. [Oh. 39/2015 Legea, 30.2 art.] Ik. epe.

egun baliogabe [día inhábil]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioko jardunerako baliorik ez duen eguna, dela larunbata edo igandea delako, dela jaiegun izendatu delako. [Oh. 39/2015 Legea, 30.2 eta 30.7 art.] Sin. jaiegun. Ik. epe.

egun fasto [día fasto]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Negozio juridikoak hitzartzeko egun balioduna. Sin. dies fas.

egun natural [día natural]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Asteko edozein egun, larunbatak, igandeak eta jaiegun izendatuak barne. [Oh. 39/2015 Legea, 30.2 art.] Ik. epe.

egun nefasto [día no fasto]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Negozio juridikoak hitzartzeko baliodun ez zen eguna. Sin. dies nec fas.

eguneko lanaldi [jornada diaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Egun bateko lanorduei dagokion lanaldia. [Oh. LE, 34. art.]

eguneko soldata [salario diario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Egun bateko lanari dagokion soldata. [Oh. LE, 29. art.]

eguneroko liburu [libro diario]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Liburu bat, zeinetan enpresari orok egunez egun erregistratzen baititu jardueraren eragiketa guztiak, kontabilitate ordenatua eramateko. Dena den, onartzen da eragiketa-multzoen kopuruak ere jasotzea, betiere hiru hilabete baino epe laburragokoak baldin badira. [Oh. MK, 28.2 art.]

ekarpen [aportación]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Bazkide bakoitzak sozietateari egiten dion ekarria, hainbat modutako izan daitekeena: dirua, ondasun materialak (higigarriak nahiz higiezinak) edo ondasun ez materialak (eskubide errealak edo kredituzkoak, patente- edo marka-eskubideak, enpresak, bezeroak, etab.). Ekarpen horiekin osatzen da ondare soziala. Ekonomikoki baloragarria izan behar du. Lana edo zerbitzu prestazioak ere izan daitezke bazkideen ekarpena sozietate pertsonalistetan, baina legeak ez du halakorik onartzen sozietate kapitalisten kasuan. [Oh. KSL, 58. art.]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergadun bakoitzak herri-ogasunari egiten dion emaria.

ekarpenezko maila [nivel contributivo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren barruan, kotizazioen arabera prestazioak ematen dituen maila.

ekarpenezko mailako prestazio [prestación de nivel contributivo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren barruan, kotizazioen arabera ematen den prestazioa, betiere, ekarpenezko mailaren baitakoa.

ekarpenezko modalitate [modalidad contributiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren barruan, kotizazioen arabera prestazioak ematen dituen atala.

ekarpenezko pentsio [pensión contributiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren barruan, kotizazioen arabera ematen den pentsioa, ekarpeneko mailaren baitakoa.

ekarpenezko prestazio [prestación contributiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren barruan, kotizazioen arabera ematen den prestazioa.

ekarpenezkoa ez den aldaera [modalidad no contributiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren barruan, kotizazioak egon ez arren prestazioak ematen dituen atala.

ekarpenezkoa ez den maila [nivel no contributivo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren barruan, kotizazioak egon ez arren prestazioak ematen dituen maila.

ekidistantziaren printzipio [principio de equidistancia]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Aurrez aurre edo alboan kokatuak dauden bi kostaldeko estaturen uren arteko banaketa zehaztuko duen lerroa marrazteko erabiltzen den irizpidea. Bi estatu horien oinarri-lerroen arteko punturik gertuenetatik distantzia berean dauden puntuak erabiltzen ditu erreferentzia moduan. Irizpide hau nazioarteko ibaien nahiz lakuen kasuan ere erabiltzen da. [Oh. IZNBK, 15. art.]

ekimen araugile [iniciativa legislativa]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. legegintza-ekimen.

ekimen legegile [iniciativa legislativa]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. legegintza-ekimen.

ekintza [acción, actuación]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Subjektu batek egindako jarduera, mundu juridikoan eragina duena.

ekintza administratibo [acto administrativo]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Administrazioaren jarduera, eragin juridikoa duena.

ekintza sindikal [acción sindical]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Askatasun sindikalaren barruan, langile afiliatuek eta sindikatuek egin ditzaketen ekintzak. [Oh. ASLO, 2. art.]

ekintzak kaltegarritzat hartze [declaración de lesividad]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu Administrazioak herri-onurarako kaltegarritzat jo ditzake interesatuen alde hartutako egintzak eta ebazpenak, baldin eta ordenamendua urratzen badute, geroago administrazioarekiko auzien bidea haien aurka erabiltzeko asmoz. Kaltegarritasun-adierazpena ezin egin daiteke behin lau urte igarota administrazio-egintza jakinarazi zenetik. Sin. egintza deusezkorren gaineko kaltegarritasun-adierazpen.

ekitaldi [sesión]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Enpresa edo erakunde batek egindako bilera. 2. Jarduera edo prozesu bat garatzen den denbora tartea. Sin. emanaldi, saio.

ekitate [equidad]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Zuzenbideak ezarritako ereduari jarraituz, bakoitzari dagokiona ematea. Sin. aequitas.Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gizabanako guztiak berdintasunez tratatu beharra ezartzen duen printzipioa, betiere, norbanakoen berezkotasunak aintzat hartuz aplikatu beharrekoa. [Oh. KZ, 3.2 eta 165. art.]

ekoizpen-arrazoi [causa productiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaren ekoizpenari dagokion arrazoia, lan-baldintzak aldatzea edo lan-kontratuak iraungitzea justika dezakeena. Sin. ekoizpeneko arrazoi.

ekoizpen-baliabide [medio de producción]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ekoizteko erabiltzen den baliabidea. Ik. ekoizpen-faktore.

ekoizpen-faktore [factor productivo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ekoizpenean eragiten duten faktoreak: lana, kapitala, eta lurra. Ik. ekoizpen-baliabide.

ekoizpen-gorabehera [circunstancia de la producción]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. ekoizpenaren gorabehera.

ekoizpen-prozesu [proceso productivo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ekoizpenaren faseak barnebiltzen dituen prozesua.

ekoizpen-sistema kapitalista [proceso productivo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Kapitalaren nagusitasunean oinarritzen den ekoizpen-sistema.

ekoizpenaren gorabehera [circunstancia de la producción]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Merkatuaren eskaera aldakorren arabera, enpresaren ekoizpenak dituen igoerak eta beherakadak. Sin. ekoizpen-gorabehera.

ekoizpeneko arrazoi [causa productiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. ekoizpen-arrazoi.

Ekonomia Itun [Concierto Económico]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. Kontzertu Ekonomiko.

ekonomia mistoko baltzu [sociedad de economía mixta]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Herri-administrazioak eta pertsona fisiko zein juridiko pribatuek ekarritako kapitala duen enpresa edo sozietatea [Oh. 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, 104., 106. eta 108. art.; 9/2017 Legea, 22. Xedapen Gehigarria.] Ik. baltzu. 2. Toki-administrazioek kapital pribatuarekin antolatu eta eman behar duten zerbitzu publikoa zeharka kudeatzen duen zuzenbide pribatuko enpresa. [Oh. 781/1986 Legegintzako Errege Dekretua. 104. art.] Ik. zerbitzu publiko.

ekonomia prozesal [economía procesal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Izapide prozesaletan denbora eta gastuak aurreztea. Aurrezte horrek ez du inolako kalterik edo galerarik eragiten prozesuaren beraren xedean. Ekonomia prozesalaren helburua da prozesu arinagoa eta merkeagoa bideratzea. Ahalik eta ahalegin txikiena eginez ahalik eta emaitzarik onena lortzea da funtsa. Doktrinak eta jurisprudentziak defendatu izan dute ekonomia prozesala, zenbait egintza prozesal errepikatu beharrik ez izatea dakarrelako eta horrek denbora eta diru aldetik sortuko lituzkeen gastuak gutxitzen dituelako, baina betiere prozesuaren berezko printzipioak —hau da, kontraesan-printzipioa, publizitate-printzipioa eta aldeen berdintasun-printzipioa— urratu gabe.

ekonomia- eta moneta-batasun [unión económica y monetaria]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europar Batasuneko estatuen ekonomia- eta diru-politikak harmonizatu eta, azkenean, moneta bakarra (euroa) ezartzea helburu duen prozesua. [Oh. EBFT, 119. art.] Sin. ekonomia- eta moneta-batasun.

ekonomia-administraziozko erreklamazio [reclamación económico administrativa]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. erreklamazio ekonomiko-administratibo.

ekonomia-eremu esklusibo [zona económica exclusiva]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ondoan egonik, lurraldeko itsasotik haratago zabaltzen den itsas eremua, lurraldeko itsasoaren oinarri-lerroetatik neurtzen hasi eta 200 itsas milietarainokoa. Eremu honek berariazko eraentza juridikoa du, zeinaren arabera kostaldeko estatuari itsas zoruaren gaineko uretan, itsas zoruan eta zorupean egon daitezkeen baliabide naturalen gaineko ikerketa, ustiaketa, kontserbazioa eta administrazioa egiteko eskubide subiranoak onartzen zaizkion. Honekin batera, kostaldeko estatuak zenbait jardueraren gaineko jurisdikzioa izango du, eta polizia- zein zehapen-eskumenak izango ditu. [Oh. IZNBK, 55-58. art.] Sin. zona ekonomiko esklusibo.

ekonomia-jarduera [actividad económica]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsonen beharrak asetzeko produktuak, gauzak edo zerbitzuak sortu edota eskualdatzeko prozesua. Sin. jarduera ekonomiko.

ekonomia-jardueraren etekin [rendimiento de actividad económica]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Lan pertsonaletik eta kapitaletik, bietatik aldi berean edo horietako batetik bakarrik, eratortzen den etekina eta zergadunak ekoizpen-bideak eta giza baliabideak, edo bietako bat bakarrik, bere kontura antolatzea dakarrena, ondasun eta zerbitzuen produkzioan edo banaketan esku hartzeko. Sin. jarduera ekonomikoen etekin.

elbarritasun [minusvalía]Pertsona baten desabantaila egoera, ezgaitasun edo gaitasunaren murrizpen fisiko edo psikologiko batetik eratorria, eta zenbait ekintza gauzatzea zaildu edo ezinezko bihurtzen duena. Adina, sexua eta faktore sozial eta kulturalak aintzat hartzen dira elbarritasuna neurtzeko.

elegantia iuris [elegantia iuris]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Zuzenbide gaietan eta teknika juridikoan jurista erromatarrei aitortzen zitzaien adimen eta trebezia.

elementu diskrezional [elemento discrecional]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazio-egintzan agertzen den hitz, kontzeptu edo arazo bat, zeinaren edukia ez baita garbi zehazten arauaren testuan. 2. Administrazioak ordenamendu juridikoa aplikatzen duenean, hainbat irtenbide edo interpretazio dakarren hitz edo kategoria. [Oh. 39/2015 Legea, 35.1 i) art.]

elizate [anteiglesia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bizkaian, hiribildu ez den udalerria. Izan ere, elizako atean biltzen ziren bertako biztanleak herriari zegozkion erabakiak hartzeko. Historikoki, elizateetan aplikatu izan da osorik Bizkaiko Foru Zuzenbidea. Ik. hiribildu.

elkargo ofizial [colegio oficial]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Titulazio bereko pertsonek osatzen duten zuzenbide publikoko erakundea, titulazio horri lotutako lanbidea arautu, kideen interesak babestu eta ordezkatzeko xedez eratua. [Oh. 2/1974 Legea, 1. art.] Ik. entitate instituzional. 2. Lanbide batzuk egikaritzeko arauak eta eskakizunak ezartzen dituen erakunde publikoa.

elkarrekiko aintzatespen [reconocimiento mutuo]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea 1. Lege-harmonizaziorik ezean, barne-zirkulazioko askatasunak eta benetako barne-merkatu bat egotea bermatzen dituen printzipioa, murrizketak ezartzeko aukera baztertzean oinarritzen dena. 2. Teknika juridikoa, zeinaren arabera, Europar Batasuneko estatu batek beste estatu kideek ezarririko arauketa nazionala berearen baliokidetzat hartzen baitute.

elkarrekikotasun [reciprocidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Nazioarteko erlazioei eta izaera honetako hitzarmenei dagokienez, elkarrekikotasun-printzipioak xedatzen du bi aldeei eskainiko zaizkien bermeak, onurak eta zigorrak parekoak izango direla. [Oh. EK, 13.2 art.] 2. Elkarrekiko laguntzaz eta konfiantzaz jardutearen nolakotasuna.

elkarrekikotasun [sinalagma]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Alderdi kontratatzaileek elkar behartzeko borondatea erakustea.

elkarren arteko adostasun [mutuo acuerdo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-kontratua amaitzeko modua, bi alderdien adostasunean oinarritutakoa. [Oh. LE, 49. art.]

elkarren bermerako baltzu [sociedad de garantía recíproca]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kapital aldakorreko sozietatea, xede mutualista duena, alegia, beren kide direnei krediturako bidea erraztea. Horretarako, kideen kredituak bermatzen ditu sozietateak. Hori horrela, baltzu hauek finantza-erakundeen izaera dute eta, ondorioz, Espainiako Bankuaren ikuskaritzaren menpe daude.

elkarte [asociación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Helburu komun bat lortzeko biltzen den pertsona taldea, zeinari legeriak nortasun juridikoa esleitzen dion. Espainiako ordenamendu juridikoan, Konstituzioaren 22.1 artikuluan jasotzen den “elkartzeko” oinarrizko eskubidearen adierazpena da elkartea. Interes publikoa edo interes partikularra izan dezake helburu.

elkarte profesional [asociación profesional]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Profesio bereko langileak biltzen dituen elkartea.

elkartekide [socia, socio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Elkarte bateko kide edo bazkidea.

elusioaren aurkako klausula [cláusula antielusión]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Egitate zergagarria gertatzea erabat edo partzialki saihesten denean edo oinarria edo tributu-zorra gutxitzen denean aplikatzen den klausula; betiere bi inguruabar hauek betetzen dituzten egintzen edo negozioen bidez gutxitzen denean: a) banaka zein batera hartuta, nabarmen geratzea izandako emaitza lortzeko guztiz artifiziozkoak edo desegokiak direla egintza edo negozio horiek; b) egintza edo negozio horien erabilerak ez ekartzea ondorio juridiko edo ekonomiko garrantzitsurik, ez bada aurrezpen fiskala eta egintza edo negozio arrunt edo egokiekin lortuko ez ziren ondorioak. Sin. itzurpenaren aurkako klausula, tributu-araua aplikatzeko gatazka.

emakida [concesión]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Zerbitzu publikoak zeharka emateko Administrazioak erabiltzen duen teknika edo baliabide juridikoa. [Oh. 7/1985 Legea, 85.2 b) art.] Ik. zerbitzu publiko. 2. Herri-jabaria erabili eta okupatzeko, Administrazioak ematen duen titulua, betiere erabilera eta aprobetxamendua esklusibotasunez eta instalazio edo lan iraunkorren bidez egin dadin esleitzen dena. [Oh. 33/2003 Legea, 86.3 art.] 3. Pertsona pribatu zein publikoek obrak eta zerbitzuak kudeatzea helburu duen administrazio-kontratua. [Oh. 9/2017 Legea, 14. eta 15. art.]

emakidadun [concesionaria, concesionario]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Emakida eskuratzen duen pertsona fisiko zein juridikoa. Ik. emakida. 2. Zerbitzu edo lan publikoak kudeatzeko kontratua esleitzen zaion pertsona fisiko zein juridikoa. [Oh. 9/2017 Legea, 14. eta 15. art.]

emanaldi [sesión]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. ekitaldi.

emantzipazio [emancipación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egintza juridikoa, zeinaren bidez, 16 urte baino goragoko adingabeak adinez nagusiak duen jarduteko gaitasuna eskuratzen duen. Emantzipatuaren jarduteko gaitasuna mugatua dago eta, horrexegatik, garrantzi ekonomiko handia duten erabakiak ezin ditu bere gurasoen edo kuratoreen parte hartzerik gabe hartu. Baimenik gabe gauzatzen diren egintzak deuseztagarriak dira. Emantzipazioa lortzeko bideak bi dira: gurasoek baimendutakoa eta judizialki lor daitekeena. Emantzipazioa erregistro zibilean inskribatu behar da, hirugarrenen aurrean efektuak izan ditzan. [Oh. KZ, 314. art. eta hurr.]

emate [dación]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Zor baten ordainketari begira, ondasun bat entregatzea zorra kitatzeko.

emphyteusis [enfiteusis]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. enfiteusi.

emptio-venditio [compraventa]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. salerosketa.

enbargaezintasun [inembargabilidad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Ebazpen bat betearazteko administrazioak edo jurisdikzioak ondasun edo eskubidea ezin bahitua. 2. Herri-jabariko ondasunen ezaugarria eta printzipioa. [Oh. 33/2003 Legea, 6. art.] Ik. jabari publiko.

enbargo [embargo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ondasun zehatz bat, higiezin edo higigarria, epailearen zaintzapean jartzea, enbargoa duenaren izendapena dagokion erregistroan ezarriz edo gauza gordailuan ezarriz. Enbargoa kautelazko neurri gisa ezartzen da erabaki administratibo edo judizialaren zain, eta baita exekuzio prozeduren neurri ordaintzaile edo betearazle gisa ere. Exekuzio prozeduran enbargoan dagoen ondasuna enkante publikoan besterentzen da, erantzuleak bere betebeharra bete ezean, eskubidedunaren interesa asetzeko. Sin. bahi, bahitura 1.

enbargo prebentibo [embargo preventivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Kautelazko neurri gisa ondasun bat prozesu baten menpe jartzea. Sin. aurreneurrizko enbargo.

enbargo-eginbide [diligencia de embargo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Premiamendu-prozedura batean ondasun baten bahitura jasotzen duen dokumentua.

enbaxada [embajada]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 1. Enbaxadore bat buru duen maila goreneko misio diplomatikoa. 2. Atzerrian kokatzen den misio diplomatiko iraunkor baten egoitza.

endosu [endoso]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Deklarazio kanbiarioa zeinaren bitartez, titulu kanbiarioaren edukitzaileak (endosugileak), bere sinaduraren bidez, beste pertsona bat (endosu-hartzailea) legitimatzen baitu dokumentuan adierazten den eskubidea balia dezan mugaeguna iritsitakoan. Dena den, mugaeguna iritsi aurretik endosu-hartzaileak dokumentua beste pertsona bati transmititzeko aukera dauka, eta, horrela, endosu-katea eratzen da. Endosu bidez transmititutako kreditu-eskubidea dokumentuan literalki adierazitakoa da. Horrek esan nahi du tituluaren edukitzaileak posizio independente eta autonomoa duela bere aurretik hartzekodun izan diren pertsonekiko. Alegia, edukitzaileak ez du jasan beharko zordunak pertsona horien aurka inter-partes balia dezakeen salbuespenik, non eta ez duen titulua eskuratu, zorduna berariaz kaltetzeko. [Oh. KLTL, 14-24. art.]

enerbazio [enervación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Utzarazpen-prozesu batean demandatutako maizter edo errentariak, utzarazpena ekiditeko, demandatzaileari zor diona ordaintzeko edo beraren esku jartzeko duen ahalmena.

enfiteusi [enfiteusis]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Errenta bat (canon enphyteuticum), zergak ordainduz, eta lurren ustiaketa etengabe eginez, beste inoren lurraldearen gainean gozatzeko eta ustiatzeko eskubide erreala, heriotzarekin iraungitzen ez dena. Sin. emphyteusis.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gozamen-eskubide erreal mugatua, zehazki zentsu eskubide erreal mota bat. Enfiteusian zentsualistak gauza higiezin baten jabetza soila mantentzen du eta zentsudunari jabetza erabilgarria transmititzen dio; zentsualistak honen truke urtero kanon bat jasotzeko eskubidea eskuratzen du, eta ondasun higiezina kanonaren ordainketara lotzen da, kanona ordaindu ezean jabetza osoa berreskuratuz. Ik. eskubide erreal mugatu, gozamen-eskubide, jabetza, zentsu.

enfiteusi-zentsu [censo enfitéutico]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zentsualistak ondasun higiezin baten jabetza erabilgarria transmititzen dueneko zentsu mota; zentsualistak, jabetza soila mantentzen du eta, eskualdatutako jabetza erabilgarriagatik kanon bat jasotzeko eskubidea eskuratzen du. [Oh. KZ, 1605. art.] Ik. zentsu.

enkante [subasta]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Pertsona batek administrazioari zor dion diru-kopuru bat ordaindu ezean, enbargatu diren ondasun eta eskubideak preziorik altuena eskaintzen duenari esleitzeko era, administrazioaren beraren edo jurisdikzioaren erabakiz aplikatzen dena, premiamendu-bidearen prozedurari amaiera emanez. [Oh. 39/2015 Legea, 101. art.] Ik. premiamendu-bide.

enkante judizial [subasta judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Exekuzio-prozesu baten magalean ondasunak egikaritzeko era, parte hartzen dutenen artean eskaintza onena egiten duenari esleitzen dizkiona. Jasotako diruarekin zorra ordaintzen zaio betearazleari, eta soberakina betearaziari itzultzen.

enplegagarritasun [empleabilidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langile batek, bere ezaugarri eta formazioaren arabera, enplegatua izateko dituen aukeren zenbatespena.

enplegatu [persona empleada]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Beste batentzat lanean ari den pertsona.

enplegatu publiko [empleada pública, empleado público]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio nahiz erakunde publiko baten zerbitzuan diharduen langilea. Funtzionarioa edo lan-harremaneko langilea izan daiteke.

enplegatzaile [empleadora, empleador]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enplegu-emaile.

enplegatze-agentzia [agencia de colocación]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegua eskaintzen dutenen eta enplegua eskatzen dutenen artean lan-bitartekaritza egiten duen agentzia. [Oh. EL, 33. art.]

enplegatze-eskaintza [oferta de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-merkatuan egiten den eskaintza, enplegu-eskatzaileei zuzenduta.

enplegatze-eskaintza egoki [oferta de empleo adecuada]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegu-eskatzaileak ezinbestean onartu beharreko eskaintza. Onartu ezean, zigor administratiboa jaso dezake eskatzaileak. [Oh. GSLO, 301. art.]

enplegatze-tasa [tasa de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enplegu-tasa.

enplegu [empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ordaindutako lana.

enplegu autonomo [empleo autónomo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Norbere kontura egindako lana. [Oh. LAE, 1. art.]

enplegu bete [pleno empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegu-eskatzaile guztiek enplegua lortzen dutenean herrialde, eskualde edo jendarte batek duen enplegu-egoera. [Oh. EK, 40.1 art; EL, 1. art.]

enplegu egoki [empleo adecuado]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileari eskaintzen zaion enplegua, ezinbestean onartu beharrekoa. Onartu ezean zigor administratiboa jaso dezake eskatzaileak.

enplegu egonkor [empleo estable]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-kontratu mugagabean oinarrituriko enplegua.

enplegu prekario [empleo precario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aldi baterako kontratuan oinarrituriko enplegua, oro har, lan-baldintza eskasak dituena.

enplegu publikoaren eskaintza [oferta de empleo público]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazioan zein erakunde publiko batean hornitu nahi diren plazak —funtzionarioenak nahiz kontratupeko langileenak— betetzeko deialdia onartzen duen administrazio-egintza. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua. 70.1 art.] 2. Administrazioak behar dituen giza baliabideei buruzko neurriak jasotzen dituen dokumentu edo bitartekoa. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 70.3 art.]

enplegu-aniztasun [pluriempleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aldi berean, langileak enplegu bat baino gehiago edukitzea.

enplegu-aniztasuneko egoera [situación de pluriempleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aldi berean enplegu bat baino gehiago duen langilearen lan-egoera.

enplegu-baldintza [condición de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegua lortzeari edo enplegua galtzeari loturiko edozein baldintza.

enplegu-bolumen [volumen del empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpleguaren kantitatearen neurketa.

enplegu-bulego [oficina de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegu-politikaz arduratzen den bulegoa.

enplegu-egonkortasun [estabilidad del empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpleguaren egonkortasun.

enplegu-emaile [empleadora, empleador]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langilea enplegatzen duen pertsona. [Oh. LE, 1.1 art.] Sin. enplegatzaile.

enplegu-erregulazioko espediente [expediente de regulación de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako, edo ekoizpenekoengatik, lan-kontratuen geldiera edo amaiera proposatzen duen txostena. [Oh. LE, 47. art.]; LE 51. art.

enplegu-eskaera [demanda de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-merkatuan egiten den eskaera, enplegu-eskaintzaileei zuzendua.

enplegu-eskaintza [oferta de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-merkatuan egiten den eskaintza, enplegu-eskatzaileei zuzendua.

enplegu-eskaintza publiko [oferta pública de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-merkatu publikoan egiten den eskaintza, enplegu-eskatzaileei zuzendua.

enplegu-eskatzaile [demandante de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-merkatuan, enplegua eskatzen duen pertsona.

enplegu-plan [plan de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpleguaren aldeko plana, botere publikoek diseinatua.

enplegu-plan nazional [plan nacional de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Estatu mailako enpleguaren aldeko plana, botere publikoek enplegu-tasa igotzeko diseinatua.

enplegu-politika [política de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegua sustatzeko eta langabeziari aurre egiteko neurri publikoen multzoa. [Oh. EL, 1. art.]

enplegu-politika aktibo [política activa de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegua sustatzeko neurri publikoen multzoa. [Oh. EL, 36. art.]

enplegu-politika pasibo [política pasiva de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langabeziaren kontrako neurri publikoen multzoa.

enplegu-tasa [tasa de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan egiteko adina duen populazioan (16 urtetik aurrera) enplegua dutenen portzentajea. Sin. enplegatze-tasa.

enplegu-zentro berezi [centro especial de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpleguaz arduratzen den zerbitzua.

enplegu-zerbitzu [servicio de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpleguaz arduratzen den zerbitzua.

enplegu-zerbitzu publiko [servicio público de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpleguaz arduratzen den zerbitzu publikoa.

enplegu-zuzenbide [derecho del empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpleguaren eta langabeziaren arloak arautzen dituen zuzenbidaren atala.

enpleguaren egonkortasun [estabilidad del empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegu mugagabea. Egoera horretan enplegua amaitzeko kausa bat behar da ezinbestean. Sin. enplegu-egonkortasun.

enpleguaren egonkortasuneko printzipio [principio de estabilidad del empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegu mugagabearen aldeko printzipioa, enplegua amaitzeko kausa bat behar dela aldarrikatzen duena.

enpleguaren sustapen [fomento del empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegua areagotzearen aldeko politika.

enplegurako akordio pertsonal [acuerdo personal de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langabetuak sinaturiko dokumentua, langabetuaren eta enplegu-zerbitzu publikoaren eskubideak eta betebeharrak finkatzen dituena. [Oh. EL, 41. art.]

enplegurako europar estrategia [estrategia europea de empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Europar Batasunaren enplegu-politika jasotzen duen tresna. [Oh. EL, 1. art.]

enplegurako irispide [acceso al empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegua lortze aldera ematen den urratsa, lanean hasteari dagokiona.

enplegurako irispiderako berdintasun [igualdad en el acceso al empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Pertsona guztiek enplegua lortzeko orduan tratu bera izan dezaten eta diskriminaziorik jasan ez dezaten bermatu beharreko baldintza.

enplegurako lanbide-prestakuntza [formación para el empleo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegua lortzera bideratutako prestakuntza, eskuarki, enpleguaren ardura duen Administrazio publikoaren eskumenekoa. [Oh. EL, 40. art.]

enpresa [empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Merkatura ondasunak edo zerbitzuak ekoizten dituen unitate ekonomikoa.

enpresa azpikontratista [empresa subcontratista]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa batek bere jarduera egin dezan kontratatzen duen bigarren enpresa. Enpresa horrek bere langile propioekin egingo du jarduera. [Oh. LE, 42. art.]

enpresa erabiltzaile [empresa usuaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aldi baterako enplegua behar duenean, aldi baterako laneko enpresaren zerbitzuak kontratatzen dituena. [Oh. LE, 42. art.]

enpresa erabiltzailearen erantzukizun [responsabilidad de la empresa usuaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aldi baterako laneko enpresaren zerbitzuak kontratatzen dituen enpresak lana ematen dien aldi baterako enpresaren langileekiko duen erantzukizuna. [Oh. LE, 42. art.]

enpresa erabiltzaileko langile [persona trabajadora de la empresa usuaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aldi baterako laneko enpresaren zerbitzuak kontratatzen dituen enpresako langilea, enpresa erabiltzaile horrek kontrataturikoa. [Oh. LE, 42. art.]

enpresa erantzule [empresa responsable]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hutsegiteren bat egon denean erantzukizun juridikoa duen enpresa.

enpresa lantoki anitzeko [empresa con más de un centro de trabajo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. lantoki anitzeko enpresa.

enpresa nagusi [empresa principal]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Bere jarduera egin dezan beste enpresa batekin kontrata egiten duen enpresa. Enpresa kontratista kontratatzen duen enpresa. [Oh. LE, 42. art.]

enpresa transnazional [empresa transnacional]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Estatu batean baino gehiagotan jarduera ekonomikoa duen enpresa.

enpresa-akordio [acuerdo de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuaren eta enpresako langileen ordezkarien artean egindako akordioa, teknikoki hitzarmen kolektiboaz bestelakoa. Sin. enpresako akordio. Ik. akordio kolektibo.

enpresa-batzorde [comité de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresan diharduten langile kopurua 50ekoa edo handiagoa denean enpresako langileak ordezkatzen dituen organoa. [Oh. LE, 63. art.] Sin. enpresa-komite. Ik. langileen delegatu.

enpresa-batzordeko kide [miembro del comité de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa-komitean diharduen langilea. [Oh. LE, 66. art.] Sin. enpresa-komiteko kide.

enpresa-entitate publiko [entidad pública empresarial]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Ondare propioa kudeatzeko ahala eta berezko nortasun juridikoa duen zuzenbide publikoko erakundea, bere finantzaketa nagusiki merkatutik eratorritako diru-sarreren bidez lortzen duena. [Oh. 40/2015 Legea, 103.1 art.] 2. Administrazioei edo erakunde autonomiadunei atxikita, prezio baten truke prestazio jarduerak, interes publikoko zerbitzuak edo ondasunak kudeatzen edo ekoizten dituen entitatea. Izendapen hau erabiliko da arlo edo sektore publiko estatal, foral zein lokalean. Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoan, aldiz, zuzenbide pribatuko entitate publiko deituko da. [Oh. 40/2015 Legea, 103.2 art.]

enpresa-komite [comité de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpresa-batzorde.

enpresa-komiteko kide [miembro del comité de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpresa-batzordeko kide.

enpresa-kuota [cuota empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzari kotizatzerakoan, enpresaburuari ordaintzea dagokion zatia. Ik. enpresaren ekarpen.

enpresa-ondorengotza [sucesión empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpresaburu-aldaketa.

enpresa-subrogazio [subrogación empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-harremanean, enpresaburu batek lehen zegoen enpresaburuaren lekua betetzea. [Oh. LE, 44. art.]

enpresa-talde [grupo de empresas]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ikuspegi ekonomikotik talde gisa funtzionatzen duen enpresa multzoa, enpresa bakoitzak bere nortasun juridiko propioa duela. Sin. enpresen talde.

enpresa-zuzendaritza [dirección de la empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaren zuzendaritza-boterea egikaritzen duen esparru edo organoa. [Oh. LE, 20. art.] Sin. enpresako zuzendaritza.

enpresaburu [empresaria, empresario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lana ordaindu, zuzendu, eta lanaren fruitua bereganatzen duen subjektua. [Oh. LE, 1. art.] Sin. enpresari.

enpresaburu erantzule [persona empresaria responsable]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hutsegiteren bat egon denean erantzukizun juridikoa duen enpresa.

enpresaburu indibidual [persona empresaria individual]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Bakarka hartutako enpresa.

enpresaburu-aldaketa [sucesión de empresas]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-harremanean, enpresaburu batek lehen zegoen enpresaburuaren lekua betetzea. [Oh. LE, 44. art.] Sin. enpresa-ondorengotza.

enpresaburu-elkarte [asociación empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak biltzen dituen elkartea. [Oh. EK, 7. art.] Sin. enpresaburuen elkarte, enpresari-elkarte.

enpresaburuaren agindu [orden empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak, dagokion zuzendaritza-boterea egikarituz, ematen duen bete-beharreko agindua. [Oh. LE, 20. art.]

enpresaburuaren erabaki kolektibo [decisión empresarial colectiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak, aldebatez hartu, eta langileengan eragin kolektiboa duen erabakia.

enpresaburuaren erantzukizun [responsabilidad empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hutsegiteren bat egon denean enpresaburuak duen erantzukizun juridikoa.

enpresaburuaren kaudimengabezia [insolvencia empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak bere zor guztiak ordaintzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez edukitzea. [Oh. LE, 33.6 art.]

enpresaburuaren nortasun juridiko [personalidad jurídica de la persona empresaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak duen nortasuna, forma juridiko zehatz batean islatua.

enpresaburuaren zuzendaritza-botere [poder de dirección empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak duen nortasuna, forma juridiko zehatz batean islatua. [Oh. LE, 20. art.] Ik. zuzendaritza-botere.

enpresaburuen betebehar [obligación empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak langilearen lana zuzentzeko duen boterea.

enpresaburuen elkarte [asociación empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpresaburu-elkarte.

enpresaburuen ordezkaritza [representación empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuari lan-zuzenbideak ezarritako betebehar juridikoa.

enpresako akordio [acuerdo de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpresa-akordio.

enpresako esparru [ámbito de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresari dagokion esparrua, enpresa maila gainditzen ez duena.

enpresako hitzarmen kolektibo [convenio colectivo de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa mailako esparrua duen hitzarmen kolektiboa, al egia, enpresa maila gainditzen ez duena. [Oh. LE, 87. art.]

enpresako hitzarmenaren lehentasun [prioridad del convenio de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboen artean konkurrentzia edo talka dagoenean, enpresa mailakoak besteen gainetik duen lehentasuna. [Oh. LE, 84.2 art.]

enpresako lantoki [centro de trabajo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. lantoki.

enpresako zuzendaritza [dirección de la empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpresa-zuzendaritza.

enpresaren bideragarritasun ekonomiko [viabilidad económica de la empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aurrera begira, enpresak bizirauteko duen aukeraren zenbatespena.

enpresaren ekarpen [aportación empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzari kotizatzerakoan, enpresaburuari ordaintzea dagokion zatia. Ik. enpresa-kuota.

enpresaren eskualdaketa [transmisión de empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa bat eskuz aldatzea, eta, horren ondorioz, lan-harremanean, enpresaburu batek lehen zegoen enpresaburuaren lekua betetzea.

enpresaren funtzionamenduaren beharrizan [necesidades de funcionamiento de la empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaren funtzionamenduari dagokion arrazoia, lan-baldintzak aldatzea edo lan-kontratuak iraungitzea justifikatu dezakeena.

enpresaren ordezkari [representante de la empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburua ordezkatzen duen ordezkaria.

enpresaren titular [titular de la empresa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaren atzean dagoen eta nortasun juridikoa duen enpresaburua. [Oh. LE, 1. art.]

enpresari [empresaria, empresario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpresaburu.

enpresari indibidual [empresaria, empresario individual]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Enpresaria edo merkataria den pertsona naturala. Printzipioz, edozein pertsona natural, adin nagusiko eta jarduteko gaitasun osoa duena izan daiteke enpresari edo merkatari indibidual, betiere merkatuan ohikotasunez jarduera ekonomikoren bat eginez gero. Konstituzioak hiritar guztientzat aitortzen du profesioa edo lanbidea aukeratzeko eskubidea. Ondorioz, edonork du merkataritzako izaera duen profesioa izateko legezko aukera. [Oh. MK, 1.1, 4 eta 5. art.; EK, 38. art.] Sin. merkatari indibidual.

enpresari sozial [empresaria, empresario social]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Merkatuan jarduteko pertsona juridiko forma aukeratu duen enpresaria. Enpresaria pertsona juridikoa da, ez ordea bere bazkideak. Aukera hau Konstituzioak aitortzen duen elkartzeko oinarrizko eskubidearen isla da. Enpresa sortzeko elkartzen diren pertsonek (natural zein juridikoek), oro har, askatasuna dute edozein forma juridiko aukeratzeko. Hala ere badira salbuespenak. Adibidez, kasu batzuetan, legez ezarrita dago merkatuan zenbait jarduera egiteko forma juridiko zehatza erabiltzeko obligazioa (adibidez, bankugintzan edo asegurugintzan). [Oh. MK, 1.2 art. eta EK, 22. art.]

enpresari-elkarte [asociación empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpresaburu-elkarte.

enpresen arteko subrogazio [subrogación empresarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-harremanean, enpresaburu batek lehen zegoen enpresaburuaren lekua betetzea. [Oh. LE, 44. art.]

enpresen inskripzio [inscripción de empresas]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Bere jarduera ekonomikoa hasi baino lehen, enpresak Gizarte Segurantzako sisteman inskribatzeko duen betebeharra.

enpresen talde [grupo de empresas]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. enpresa-talde.

entitate instituzional [entidad institucional]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazioak sortu, zuzendu, finantzatu eta ikuskatzen duen erakunde publikoa, arauek ezarritako beharrizan publiko jakinak asebete edo helburu zehatzak lortzen dituena. [Oh. 40/2015 Legea, 84.1 art.] Sin. arlo publiko instituzional, sektore publiko instituzional. Ik. enpresa-entitate publiko, erakunde autonomiadun. 2. Lurraldeko administrazioaren menpe dagoen erakunde publikoa, bere arau sortzaileak jasotzen dituen helburuak eta eginkizunak betetzen dituena. [Oh. 40/2015 Legea, 88.-108. art.]

entitate kudeatzaile [entidad gestora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. erakunde kudeatzaile.

entitate laguntzaile [entidad colaboradora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzen duten entitate pribatuak. Entitate horiek dira Gizarte Segurantzari laguntzen dioten mutuak eta enpresak. [Oh. GSLO, I. Tit, VI. kap.]

entitate lokal [entidad local]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Toki-administrazioaren zati den erakundea, Toki Autonomiaren Europako Gutunak eta Konstituzioak aitortzen duten toki-autonomiaren bermea aplikatzen zaiona. [Oh. EK, 137.1 art.] Sin. toki-erakunde. 2. Udala, probintzia, Balear eta Kanaria Uharteak, eskualdeak, metropoli-aldeak eta udalen mankomunitateak. [Oh. 7/1985 Legea, 3. art.] 3. Nortasun juridikorik ez daukan toki-erakundea, udalerriko lurraldea baino txikiagoa dena, autonomia-erkidego batzuetako arauei jarraiki. [Oh. 7/1985 Legea, 24.bis art.] Ik. mankomunitate.

entzunaldi [audiencia]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Interesdunei espedientea erakutsi eta horiek alegazioak aurkeztea helburu duen izapidea, administrazio zein jurisdikzio prozedura batzuetan egin behar dena. [Oh. 39/2015 Legea, 82. art.] Ik. administrazio-prozedura. 2. Zehapen-prozeduretan ustezko erantzuleari eman behar zaion izapidea, Administrazioak aurkeztutako frogak eta alegazioak aurkaratu ahal izan ditzan. [Oh. 39/2015 Legea, 82.4 art.] Ik. kontraesan-printzipio. 3. Administrazio-prozeduretan ebazpen proposamena eman aurretik egin behar den izapidea. [Oh. 39/2015 Legea, 82.1 art.]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Alderdiek alegazioak egin ahal izateko edo, kasua denean, frogak baloratzeko, prozesuan zehar burutu daitekeen izapidea.

epai [sentencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Epaileak edo epaimahaiak emandako ebazpen judiziala. Horren bidez aldeek eginiko eskaerei erantzuten zaie, eta amaiera ematen zaio auzialdi horretako prozesuari eta, errekurtsoen bidea agortuta, prozesuari berari, behin betiko. Epaian lekua eta data, erabakia zer epailek edo epaimahaik hartu duen eta magistratu txostengilea nor den zehazten da. Epai hori arrazoitua izango da, eta xedapenaz gain, hor jasoko dira, batetik, gertakariaren aurrekariak, aparteko paragrafo zenbakituetan bereizita; bestetik, frogatutako gertakariak; eta, azkenik, epai aren oinarrian dauden zuzenbideko oinarriak.

epai baiesle [sentencia estimatoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Osorik edo partzialki auzibidera jo duenaren nahiak betetzen dituen epaia.

epai bidezko babes [tutela judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. babes judizial.

epai bidezko babes eraginkorrerako eskubide [derecho a la tutela judicial efectiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. babes judizial eraginkorrerako eskubide.

epai deklaratibo [sentencia declarativa]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu judiziala abian jarri dutenen eskubideak aitortzen dituen epaia; hau da, epaiak eskubideak adierazten ditu eta haien efektuak, egon daitezkeen kezkak uxatuta.

epai deuseztatzaile [sentencia anulatoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Egintza juridiko bat indarrik gabe uzten duen epaia: ondorio gabe uzten du arau bat, egintza juridiko bat, egintza administratibo bat edo egintza prozesal bat. Beraz, galdu egiten dira arau horren eragin arautzailea edo erregulatzailea zein eragin indargabetzailea, eta, errotik akastuna izanik, arau hori inoiz existitu ez balitz bezala da.

epai eratzaile [sentencia constitutiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Besterik gabe aurreko egoera juridiko bat ontzat eman ordez egoera juridiko berri bat sortzen duen epaia. Aldarrikatzen den egunetik beretik du eragina epai horrek. Epai eratzaileak dira, adibidez, dibortzioa, adopzioa edo enpresa baten likidazio judiziala erabakitzen duena. Epai horiek gauza epaituaren maila absolutua izaten dute sarri. Bide ematen diote alde baten nahiari, baina ez dute eginbehar bat betetzeko zigorrik ezartzen; besterik gabe, eskubidea aldarrikatzen dute eta egoera juridiko berri bat sortzen dute aldeen artean, edo lehendik zegoena aldatzen edo bertan behera uzten dute.

epai ezesle [sentencia desestimatoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzibidera jo duenaren nahiak aintzat hartzen ez dituen epaia; hau da, eskaria alde batera uzten duena.

epai irmo [sentencia firme]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Errekurritu ezin den epaia, horren kontra legeak errekurtsorik aurreikusten ez duelako, posibleak diren errekurtso guztiak agortu direlako edo errekurritzeko legez zehaztutako epea igaro delako.

epai prozesal huts [sentencia meramente procesal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Forma-akats edo -okerrak direla-eta uzia ebazten ez duen epailearen azken erabakia. Sin. prozesal hutsa den epai.

epai-agindu [orden judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. agindu judizial.

epai-barruti [partido judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. barruti judizial.

epai-boterearen gobernu [gobierno del poder judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. botere judizialaren gobernu.

epai-karrera [carrera judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. karrera judizial.

epai-mugape [demarcación judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. auzitegi-mugape.

epai-organo [órgano jurisdiccional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. jurisdikzio-organo.

epai-polizia [policía judicial]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Epaitegi eta auzitegiei, bai eta Ministerio Fiskalari ere, delituen ikerketan eta sententzien betearazpenean laguntza ematen dien polizia.

epaiaren oinarri faktiko [fundamento fáctico de la sentencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiaren atal bat, egitateak agertzen dituena: bai alderdiek planteatzen dituzten egitateak, bai frogatutzat ematen diren egitateak; azken horiek frogaren praktikaren ondorioz onartuak izango dira eta arrazoituak.

epaiaren xedapenezko zati [parte dispositiva de la sentencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Alderdiek prozesuan planteatu dituzten eskaera konkretuei buruzko erabakia; egindako eskaera guztiak onartuak edo ez onartuak izango dira, eta judizioaren kosten inguruan ere erabakia azalduko du.

epaiaren zuzenbideko oinarri [fundamentos de derecho de la sentencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiaren oinarri juridikoa; hau da, hartuko den erabakian zuzenbidea aplikatuz eta interpretatuz oinarritzat hartzen den arrazoia.

epaien bikoiztasun [duplicidad de sentencias]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Egitate berberengatik bi epai gauzatzen diren egoera.

epaiketa [juicio]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Epaileak gatazka ebazteko legearekin bat eta alderdiek jardundakoarekin bat egiten duen barne-gogoeta. 2. Prozesua bera. 3. Prozesuko ekitaldi nagusia: epailea aurrean dela alderdiek arrazoibideak ematen dituzten eta froga burutzen duten unea. Sin. judizio.

epaiketa arrunt [juicio ordinario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Adierazpenezko prozesu zibilen eredua, Prozedura Zibileko Legearen 249. artikuluak jasotzen dituen kasuetan erabiltzen dena. Sin. judizio arrunt.

epaiketa aurreko arazo [cuestión prejudicial]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. arazo prejudizial.

epaiketa aurreko entzunaldi [audiencia previa al juicio]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Adierazpenezko prozesu zibil arruntean, demandari erantzun ondoren eta epaiketaren egintzaren aurretik burutzen den fasea. Sin. judizio aurreko entzunaldi.

epaiketa azkar [juicio rápido]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Larritasun txikiko delitu zehatz batzuen epaitzeari aplikagarri zaion prozesua, instrukzio fasean eta ahozko epaiketaren prestaketan prozedura-berezitasunak dituena. Beraren aplikazio-eremua irizpide hauen menpe dago: 1) gehienez bost urteko zigor askatasun-gabetzailea duen delitua izatea, eta zigorra bestelakoa denean, bakarka, batera edo hautabidez, gehienez hamar urtekoa izatea, zenbatekoa edozein izanda; 2) polizia-atestatuaren bitartez prozesua hasi izana; 3) poliziak atxilotutako pertsonaren bat egotea eta guardiako epaitegiaren esku jarri izana edo, atxiloturik ez izanik, atestatuan salatu moduan agertzen dela-eta, norbaiti guardiako epaitegian agertzeko zitazioa egin izana; eta 4) baldintza hauetako bat betetzea: a) delitu goria izatea; b) delitu hauetako bat izatea: lesioak, derrigortzeak, mehatxuak edo ohiko indarkeria fisikoa nahiz psikikoa, delitu horiek familia-eremuan egin badira; eta c) egitate zigorgarriaren instrukzioa ustez erraza izatea. [Oh. PKL, 795-803. art.]

epaiketa kanbiario [juicio cambiario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. kanbio-epaiketa.

epaiketa plenario [juicio plenario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Gatazka juridikoa inolako alegazio- eta froga-muga gabe aztertzen duen epaiketa. Haren emaitzak gauza epaituaren indarra lortzen du. Sin. judizio plenario.

epaiketa sumario [juicio sumario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Gatazka juridikoa, alegazio eta frogei dagokienez, mugekin aztertzen duen epaiketa. Ondorioz, haren emaitzak ez du gauza epaituaren indarra lortzen.

epaile [jueza, juez]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Pretoreak zabaldutako pribatuetan batean zotz eginez edo alderdiekin hala adostuta epaia (sententia) emateko enkargua zuen herritarra, horretarako berariaz izendatua. Epaileek ez zuten zertan zuzenbidean aditu izan haien zeregina ez baitzen frogak aztertu eta epaia ematea besterik. Sin. iudex.Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Epaitzeko eta epaitutakoa betearazteko eginkizuna duen funtzionario publikoa. Beren eginkizunean, planteatzen zaizkien gaiekiko inolako interes objektiborik gabe jardun behar dute epaileek, eta inpartzialak eta burujabeak izan behar dute. Era berean, epaileek aldaezinak ere izan behar dute (ikusi independentzia, inpartzialtasun judizial, aldaezintasun). Epaitzerakoan, epaileek legeari eta zuzenbideari soilik men egin behar diote; horrek esan nahi du, eskatutako babesa ematen den edo ez erabakitzeko, zuzenbide objektiboaren arauekin bat etorriz jardun behar dutela. Era berean, beren eginkizunaren jardunean erantzukizuna ere badute, eta, zenbait kasutan, diziplinazko erantzukizuna eta zigor-erantzukizuna izan dezakete. [Oh. EK, 112. eta 127. art.; BJLO, 12-16. art.]

epaile arrunt [jueza ordinaria, juez ordinario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaile independente eta inpartziala, konstituzio- eta lege-bermeekin ezarria eta aurretiaz zehaztutako eskumenaren barruan eta prozedurarekin bat jarduten duena. [Oh. EK, 24.2 art.] Ik. legezko epailearen printzipio.

epaile dekano [jueza decana, juez decano]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Hamar epaitegi edo gehiago dauden herrietan epaitegi horien titularrek legearen arabera esleitutako eginkizunak betetzeko aukeratzen duten epailea. Lau urtean behin berritu behar da hautaketa, edo hautatuak, edozein arrazoi dela medio, kargua uzten duenean. Hamar epaitegi baino gutxiago dauden udalerrietan, eskalan posturik baxuena betetzen duen epaile edo magistratuak beteko ditu dekanoaren eginkizunak.

epaile disidente [jueza, juez disidente]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Epaiaren kontra bozkatu eta bere desadostasunaren arrazoiak azaltzearren, epaiaren zati xedatzailearen edo oinarri juridikoen kontra dituen argudioak jasotzen dituen testua aurkezten duen epailea.

epaile naturalaren printzipio [principio de la jueza o juez natural]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. legezko epailearen printzipio.

epaile-sindiko [jueza-síndica, juez-síndico]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ohituran oinarrituta dagoen Valentziako Uren Auzitegiko kidea.

epailearen erabaki [decisión judicial]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. erabaki judizial.

epailearen inpartzialtasun [imparcialidad judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. epailearen inpartzialtasun-printzipio.

epailearen inpartzialtasun-printzipio [principio de imparcialidad judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzioan jarduten ari den epailearen posizio neutrala jardun horren eraginpean dauden alderdiekiko; neutraltasuna edo epaileak prozesu batean aurrez aurre dauden aldeetako baten al de edo kontra aurretiko jarrerarik ez izatea. Sin. epailearen inpartzialtasun.

epaimahai [jurado]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Akusatua epaitzen duen eta epaia ematen duen pertsona-taldea.

epaitegi [juzgado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Epaile bakar batek eratutako jurisdikzio-organoa.

epaitu [juzgar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Justizia administratu. 2. Auzi judizial bat erabaki. 3. Epaia eman. 4. Epailearen edo magistratuaren eginkizunak bete.

epaitza [fallo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Aldeen nahien gaineko ebazpena, kondenan zehaztutako kopuruari eta kostuei buruzko adierazpena. 2. Epaiaren azken zatia, zati erabakigarria.

epaitze [enjuiciamiento]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. judiziamendu.

epatu [emplazar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Alderdi demandatuari edo interesdunari epaiketaren berri jakinarazi, eta bere legezko eskubide edo interesen alde agertzeko epe bat eman.

epatze [emplazamiento]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazioarekiko auzi-jurisdikzioko errekurtsoa aurkezten denean, administrazioak espedientean agertzen diren interesdun guztiei egiten zaien deialdia. [Oh. 29/1998 Legea, 48.1 art.] 2. Administrazioak alderdi guztiei jakinarazpen bat egitea, bederatzi eguneko epean jurisdikzio organoaren aurrean bertara daitezen. [Oh. 29/1998 Legea, 49.1 art.]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jakinarazpen prozesalaren egintza bera. Haren bidez, deialdia jasotzen duen pertsonak aukera du epe jakin batean epaiketan bertaratzeko eta jarduteko.

epatze-gutun [carta de emplazamiento]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europako Batzordeak estatu kide bati luzatzen dion eskaera, tratatuetan edo zuzenbide eratorrian jasotako obligazioren bat ez duenean bete; horren bidez, epe bat ematen zaio estatu kideari oharrak aurkez ditzan. Ik. ez-betetzeagatiko prozedura.

epe [plazo]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Administrazio-prozeduraren edozein izapide edo jarduera egiteko ezartzen den denbora-tartea [Oh. 39/2015 Legea, 29. art.] 2. Urtetan, hilabetetan, egunetan eta ordutan zenbatzen den aldia, Administrazioak zein interesdunek kontuan izan behar dutena izapideak eta jarduerak burutzen dituztenean. [Oh. 39/2015 Legea, 31.2 art.] 3. Eskubideak hartu edo galtzeko eta administrazio-ahalak egikaritzeko aukera ematen duen denbora-tartea. [Oh. 39/2015 Legea, 24.1 art. eta 40/2015 Legea, 30. art.] Ik. epemuga, preskripzio-epe.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zerbait emateko, egiteko edo ez egiteko ezarrita dagoen mugatutako denbora-bitartea. Ik. epearen onura, epemuga, funtsezko epemuga, kaduzitate, preskripzio.

epe exekutiboko errekargu [recargo del período ejecutivo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Epe exekutiboan hiru errekargu mota daude: errekargu exekutiboa (% 5), premiamendu-errekargu murriztua (% 10), eta premiamendu-errekargu arrunta (% 20).

epealdi [período]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aldizkako tributuetan egitate zergagarriak (adibidez, errenta lortzea) denboran zehar irauten du. Legeak jarraikortasun hori epealdietan zatitzen du eta zergaldi bakoitzetik betebehar bat sortzen da.

epearen onura [beneficio del plazo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazio jakin bat betetzeko alderdiek ezarritako epea hartzekodunaren eta zordunaren mesederako dela sumatzea edo presumitzea. Baina posible da ondorioztatzea, kasu zehatz batean, epea euretariko baten alde bakarrik ezarri dela. Hala, alderdiek adosten dutenean hartzekodunak ezingo duela zordunaren prestazioa epea bete arte galdatu (pacto de non petendo), ondoriozta daiteke epea zordunaren alde ezarri dela. Aldiz, alderdiek adosten badute zordunak ez duela eskubiderik obligazioa betetzeko epea heldu arte (pacto de non solvendo), sumatuko da epea hartzekodunaren alde ezarri dela. Ik. epe.

epemuga [término]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Epearen hasierako edo amaierako une zehatza (hasierako epemuga eta azken epemuga, hurrenez hurren). [Oh. 1/2000 Legea, 132. art.; 39/2015 Legea, 29. art.] Ik. epe.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Prozedurazko egintza bat aurrera eramateko denbora muga. 2. Negozio juridiko baten ondorioak menperatzeko edota prestazio zein betebehar bat aurrera eramateko ezartzen den denbora zehaztapena. Ik. preskripzio.

erabaki [decisión]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europar Batasuneko erakundeek hartzen duten egintza juridikoa, bere osagai guztiei dagokienez betebeharreko izaera duena. Erabakia hartzaile espezifiko bati zuzen dakioke edo ez. [Oh. EBFT, 288. art.]

erabaki judizial [decisión judicial]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Botere judizialak kasu bati erantzuna emateko adierazten duen irizpena edo erabakia, epaiak barne. Sin. epailearen erabaki.

erabaki kolektibo [decisión colectiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak, aldebatez hartu, eta langileengan eragin kolektiboa duen erabakia. Ik. enpresaburuaren erabaki kolektibo.

erabakimen [albedrío, arbitrio]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. aukeramen.

erabateko desgaikuntza [inhabilitación absoluta]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Eskubideez gabetzeko zigorra: nagusia edo erantsia izan daiteke. Zigortuak dituen ohore, enplegu eta kargu publiko guztiez behin betiko gabetzea dakar, nahiz eta hautapenekoak izan. Horrez gain, zigorrak ezgaitasuna dakar horiek guztiak lortzeko kondenaren denboraren bitartean. [Oh. ZK, 41. art.]

erabateko deuseztasun [nulidad plena]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. deuseztasun.

erabateko deuseztasun [nulidad absoluta]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Egintza administratiboaren baliogabetasuna, administrazioak 39/2015 Legearen 47.1 artikuluak ezartzen dituen akatsak egitearen ondorioz sortzen dena. [Oh. 39/2015 Legea, 47.1 art.] Sin. deuseztasun absolutu, zuzenbide osoko deuseztasun. Ik. baliogabetasun. 2. Pertsona askori eragiten dien baliogabetasuna, administrazioak ordena publikoari eraso egiten dion jarduera ez-zilegia egin izanaren ondorioz sortzen dena. [Oh. 29/1998 Legea, 72.1 art.] 3. Administrazioak onartutako erregelamenduaren baliogabetasuna, honako xedapen hauek urratzeagatik sortzen dena: Konstituzioa, Legea, goi lerruneko arauak. 4. Administrazioak onartutako erregelamenduaren baliogabetasuna honako printzipio hauek bortxatzearen ondorioz sortzen dena: lege erreserba eta zigortzeko xedapenen atzeraeraginik eza, betiere, xedapen eta printzipio horiek aldekoak ez badira. [Oh. 39/2015 Legea, 47.2 art.]

erabateko ezintasun iraunkor [incapacidad permanente total]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ezintasun iraunkorraren maila. Maila hau aitortuko da langileak ezin duenean jarraitu bere ohiko lana egiten, baina beste lanak egin ditzakeenean. [Oh. GSLO, 194. art.]

erabateko gehiengo [mayoría absoluta]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Hauteskundeetan, guztira emandako botoetatik erdiak baino gehiago aldekoak direnean lortzen den gehiengoa.

erabateko langabeziagatiko prestazio [prestación por desempleo total]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aldi baterako zein behin betiko lan egiteari utzi ondoren langileari jasotzea dagokion prestazioa. [Oh. GSLO, 262.2 art.]

erabilera [uso]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Lurzorua aprobetxatzeko era, lurralde-antolamenduak, hirigintzak edo ingurugiroari buruzko plangintzak adierazten duten moduan egitekoa. [Oh. Besteak beste, Eusko Legebiltzarrak onartutako 4/1990 edo 2/2006 Legeak.] 2. Pertsonek, herri-jabariko ondasunei ematen dieten erabilera. Jabari publikoa baliatzeko hiru modu nagusi daude: erkidea (orokorra nahiz berezia) eta pribatiboa. [Oh. 33/2003 Legea, 85.1, 85.2 eta 85.3 art.]

erabilera-eskubide [derecho de uso]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Titularrari gozamen mugatua aitortzen dion eskubide erreal eskualdaezina; titularrak eskubidea izango du ondasunarenen fruituak jasotzeko bere eta beraren familiaren beharrizanak asetzeraino. [Oh. KZ, 524. art.]

erabilgarritasun publiko [utilidad pública]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. onura publiko.

erabiltzaile [usuaria, usuario]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Zerbitzu publikoen hartzailea. 2. Beste pertsona baten gauzak zenbait mugarekin erabiltzeko eskubidea duen pertsona.

eragile [inductora, inductor]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Beste pertsona bat edo beste batzuk, presio psikologikoaren bidez, delitu egitera induzitzen dituen pertsona. [Oh. ZK, 28. art.]

eragin [inducir]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Ekintza bat egitera edo zerbait pentsatzera bultzatu. Zuzenbidearen eremuan, eskuarki, ekintza kaltegarriekin edo legez kontrakoekin du zerikusia. 2. Logikaren esparruan, lege orokor bat gertaera partikularren ezagueran oinarritzea.

eragin frogagarri [eficacia probatoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Frogabideek epaiketan duten eraginkortasuna. Sin. eraginkortasun frogagarri.

eragin orokor [eficacia general]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboak eragina izatea bere aplikazio eremuko langile eta enpresaburu guztiengan. Langileen estatutuko hitzarmen kolektiboek duten eraginkortasuna. [Oh. LE, 82.3 art.]

eragin prozesal [eficacia procesal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesua bukaeraraino eramateko alderdiek planteatutako egintzek edo jarduerak eragina eta ondorioak izatea.

eragindako partaidetza [participación provocada]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketan jada alderdi direnetako batek edo gehiagok eskatuta, ordura arte hirugarren izan dena alderdi bihurtzea. Normalean demandatuak eskatu ohi du, hirugarrena bere tokian jartzeko eta hala, berak, epailearen baimenarekin, epaiketa uzteko.

eraginkortasun [eficacia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eragina sortzeko gaitasuna; eragina juridikoa da ondorio juridikoak sortzen dituenean. Kode Zibilak, arauen eraginkortasun juridikoaren ildora ondokoa dio: legea ez ezagutzeak ez duela lege edo arauaren eraginkortasuna ekiditen, legea bete egin behar dela kasu guztietan.

eraginkortasun [eficiencia]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Espero edo nahi den efektua lortzeko ahalmena. Lortu beharreko emaitzak berandutzerik gabe edo ezinbesteko eragozpenik gabe erdiestean datza.

eraginkortasun frogagarri [eficacia probatoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. eragin frogagarri.

eraginkortasun pertsonal [eficacia personal]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboak aplikazio-eremuko langileriari dagokionez duen eraginkortasuna.

eraginkortasun pertsonal mugatu [eficacia personal limitada]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboak arau eraginkortasuna edukitzea bakarrik alderdi sinatzaileetan afiliatuta edo asoziatuta dauden langile eta enpresaburuengan. Langileen Estatutuaren betekizunak betetzen ez dituzten hitzarmen kolektiboek duten eraginkortasuna da. [Oh. LE, 82.3 art.]

eraginkortasun pertsonal orokor [eficacia personal general]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboak arau-eraginkortasuna edukitzea bere aplikazio eremuko langile eta enpresaburu guztiengan. Langileen estatutuko hitzarmen kolektiboek duten eraginkortasuna da.

eraginkortasun zuzen [eficacia directa]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Justizia Auzitegiak europar arauei aitorturiko ezaugarria, zeinaren arabera, arau horiek arauen hartzaileak, hau da, estatuak eta herritarrak, berehala behartzen baitituzte eta hartzaileek galda baitezakete barne-auzitegietan arauak bete daitezen. [Oh. EBJAren epaia, C- 26/1962, Van Gend en Loos vs Holanda.] Sin. efektu zuzen, eragin zuzen.

eraginkortasun-printzipio [principio de eficacia]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Printzipio honen arabera, ordenamendu juridiko bat edo arau bat eraginkorra izango da, baldin eta berau ematean ezarritako helburuak ondo betetzen badira. [Oh. EK, 103. art.]

eraginkortasunik ez [ineficacia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eraginkorra ez denaren nolakotasuna. Kontratuen ikuspuntutik, berezko efektuak sorrarazten ez dituen kontratuaren nolakotasuna. Kontratuzko eraginkortasun ezaren arrazoiak ezberdinak izan daitezke. Hala nola, kontratuaren baliozkotasunarekin erlazionatuak daudenak (deuseztasuna eta deuseztagarritasuna). Edota, kontratuaren eraketa arrunta izan arren, kontratuak efektuak galtzea sorrarazten dutenak. Azken hauen artean, suntsiarazpena, errebokazioa edota hutsaltzea aurki daitezke. Ik. deuseztasun, deuseztagarritasun, errebokazio, hutsaltze, suntsiarazpen.

eragite [inducción]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Beste pertsona bat edo batzuk delitua burutzera bultzatzean datzan partaidetza mota. Egiletzarekin parekatzen da zigorra ezartzeari begira. [Oh. ZK, 28.a art.]

eragozpen [objeción]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu edo nazioarteko erakunde kontratatzaile batek beste batek egindako tratatu-erreserba batekiko desadostasuna adierazten duen aldebakarreko adierazpena. Horren bitartez, elkarrekin izango dituzten harremanetan tratatu hori indarrean jartzea eragotzi daiteke edota erreserbak aipatzen dituen xedapenak aplikaezin ere bihur daitezke. Erreserbaren jakinarazpena jasotzen denetik gehienez ere 12 hileko epean formulatu behar da idatziz, baina edozein unetan erretira daiteke. [Oh. TZVK, 20.4, 21.3 eta 22. art., 25/2014 Legea, 2. s) art.]

eragozpen fiskal [objeción fiscal]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Konbikzioak alegatuta, derrigorrezko zergak ordaintzeari uko egitea edo objektatzea. Esaterako, pazifismoan oinarrituta, errenta aitorpenena egiterakoan, helburu militarretara bideratzen den portzentajea estatuari ordaindu beharrean, haren baliokidea elkarte bakezale bati dohaintzan ematea. Eragozpen fiskala ez dute bidezkotzat jo ez administrazioak, ezta auzitegiek ere. Sin. kontzientzia-eragozpen. Ik. objekzio fiskal.

erailketa [asesinato]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Giza biziaren aurkako delitua, inguruabar hauetako bat gertatzen denean burutzen dena: maltzurkeria; prezio, saria edo hitzematea; ankerkeria, edo biziaren aurkako delitua burutzea beste delitu bat errazteko edo ezkutatzeko asmoz. [Oh. 139. eta 140. art.]

erakunde 1 [entidad, organismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Pertsona juridikotzat hartzen den edozein elkarte.

erakunde 2 [institución]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Sistema politiko baten oinarrizko antolamendua. Sin. instituzio, instituzio publiko. 2. Ideia baten inguruan antolatu diren arau eta harremanen multzoa. Sin. erakunde juridiko. Ik. antolakunde, organizazio.

erakunde juridiko [institución jurídica]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ordenamendu juridikoaren egiturazko antolakuntzarako balio duen elementua.

erakunde kriminal [organización criminal]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Bi pertsonak baino gehiagok, modu adostu eta koordinatuan eta delituak gauzatzeko helburuarekin, mugagabeko epealdirako osatutako elkarte egonkorra. [Oh. ZK, 570 bis art.]

erakunde kudeatzaile [entidad gestora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren arlo bat kudeatzen duen organo publikoa. [Oh. GSLO, V. kap. 1. atala.] Sin. entitate kudeatzaile.

erakunde publiko [institución pública]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Interes publiko bat betetzen duen organismoa. Sin. instituzio publiko.

erakunde-orekaren printzipio [principio de equilibrio institucional]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. oreka instituzionalaren printzipio.

erakundetu [institucionalizar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Erakunde-izaera eman. 2. Elkarte bati legezko izatea aitortu.

erakuts-zalekeria [exhibicionismo]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Sexu-ukigabetasunaren aurkako delitua, adingabe edo ezgaien aurrean erakuspen-egintza lizunak gauzatuz burutzen dena. [Oh. ZK, 185. art.]

eranskin [apéndice]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Espainiako Kode Zibila aldarrikatu zenean, Estatuko lurralde batzuek zuten berezko zuzenbide zibila jasotzen zuen testua. Foru-zuzenbide horiek, eranskinetan jasoak, Espainiako Kode Zibilari atxikitzea adostu zen. Aragoik bakarrik aldarrikatu zuen bere eranskina, 1925ean.

erantsitako prestazio [prestación accesoria]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kapital-sozietateetan ekarpenaz besteko prestazioa, kapital soziala osatuko ez duena eta estatutuetan ezarri ahal izango dena, haren eduki konkretu eta zehatza adieraziz, doan ala ordainsari baten truke emango den esanez eta hura ez betetzeak duen klausula penala ere azalduz. [Oh. KSL, 86. art.]

erantzukizun [responsabilidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egindako kaltea ordaintzeko betebeharra. Ik. erantzukizun zibil, kontratuzko erantzukizun.

erantzukizun kriminal [responsabilidad criminal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ordena juridikoaren kontrakoa eta zigor-legeen arabera zigorgarria den egitate zehatz bat burutzeak dakarren erruduntasuna. Zigor-legeek tipifikatutako delituzko egitatea burutzeak dakarren ondorio juridikoa. Sin. zigor-erantzukizun.

erantzukizun mugatu [responsabilidad limitada]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Egitura korporatiboa duten merkataritza-sozietateetan bazkideek duten erantzukizun-onura, kapital sozialera egiten duten ekarpenaren mugarekin erantzungo baitute sozietatearen zorrengatik eta ez euren ondasunekin. [Oh. KSL, 1. art.]

erantzukizun mugatuko sozietate [sociedad de responsabilidad limitada]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kapital-sozietatea, zeinean kapitala, sozietate-partaidetzatan banaturik, bazkide guztien ekarpenen bidez osatzen baita eta bazkideek ez baitute sozietatearen zorren gain inolako erantzukizun pertsonalik. [Oh. KSL, 1.2 art.]

erantzukizun unibertsal [responsabilidad universal]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazioa betetzen ez denean, zordunak bere oraingo eta etorkizuneko ondasun guztiekin erantzuteko obligazioa.

erantzukizun zibil [responsabilidad civil]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Inor ez kaltetzeko obligazioa urratzean sortutako kaltea ordaintzeko sortzen den obligazioa. Ik. erantzukizun, kalte.

erantzukizun-printzipio [principio de responsabilidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ingurumen-zuzenbidean garatu den printzipioa, Hans Jonasi egotzia. Printzipio honen arabera, gizakien jarduerek bateragarriak izan behar dute gizakiak Lur planetan bizitzearekin. Sin. erantzukizunaren printzipio.

erantzukizunaren printzipio [principio de responsabilidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. erantzukizun-printzipio.

erantzukizunpeko adierazpen [declaración responsable]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Interesa duen pertsona batek sinatzen duen agiri bat da, zeinean bere erantzukizunaren pean honakoak adierazten baititu: betetzen dituela indarrean den araudiak eskubide edo ahalmen bat aitortzeko edo hura baliatzeko ezarritako betekizunak, badituela hori egiaztatzen duten agiriak, Administrazioaren esku jarriko dituela agiriok hark hala eskatzen dionean, eta konpromisoa hartzen duela aurreko betebehar horiek betetzeko aitorpen edo baliatze horri dagokion denbora osoan. [Oh. 39/2015 Legea, 69. art.]

erantzule [responsable]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Zerbaitengatik edo norbaitegatik ezinbestean erantzuten duena.Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zordun nagusiarekin batera legeak, tributu-betebeharpeko gisa izendatzen duen pertsona edo erakundea. Legean kontrako xedapenik ez badago, erantzukizuna subsidiarioa izango da. Sin. tributuaren erantzule.

erantzule kriminal [responsable criminal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delituzko egitate bat burutzeagatik epaiak errudun deklaratutako pertsona fisiko edo juridikoa. Sin. zigor-erantzule.

erantzule solidario [responsable solidaria, solidario]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu-betebeharpeko mota bat. Haren aurka egiteko ez da beharrezkoa zordun nagusiaren aurka premiamendu-bidea hastea; aski da zordun nagusiak borondatezko epean ez ordaintzea eta erantzukizun-adierazpena egotea.

erantzule subsidiario [responsable subsidiaria, subsidiario]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu-betebeharpeko mota bat. Haren aurka egiteko ez da aski zordun nagusiak (edo erantzule solidarioak, baldin halakorik bada) tributu-zorra epe barruan ez ordaintzea. Horrez gain, erantzukizun-adierazpena egon behar du, eta administrazioak zordun nagusiaren aurka premiamendu-bidea erabili behar izan du baina zorra kobratzea lortu gabe.

erantzule zibil [responsable civil]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delituzko egitatea burutzearen ondorioz, kalte-galerak egonez gero, gauzaren itzulketari, kaltearen konponketari edo kalte-galeren ordainketari aurre egin behar dion pertsona. Haren kontra zuzentzen da akzio zibila, zigor-prozesuari metaturiko prozesu zibilean. [Oh. ZK, 110. art.]

erantzule zibil subsidiario [responsable civil subsidiaria, subsidiario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delituzko egitatearen egile izan gabe, eta zuzeneko erantzule zibilak erantzun ez duelako, izaera zibileko delituaren ondorioei aurre egin behar dien pertsona.

eraso [agresión]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 1. Indarraren erabilera ez-zilegiaren bitartez estatu batek beste baten kontra hasitako gatazka armatua. [Oh. BN 3314 (XXIX).] Sin. agresio, agresio-gerra, eraso-gerra, gerra. 2. Indarraren erabilera ez-zilegiarekin lotuta dagoen nazioarteko zuzenbideko krimena, zeina, baldintza zorrotzak tarteko, Nazioarteko Auzitegi Penalean epaitzen baita. [Oh. NAPE, 5. eta 8. bis art.]

eraso-gerra [guerra de agresión]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. eraso.

eratzaile [constituyente]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. konstituziogile.

eratze-tratatu [tratado constitutivo]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. tratatu sortzaile.

erdibideko arautze-metodo [método de reglamentación indirecto]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Nazioarteko egoera pribatutik eratorritako gatazkari konponbide materialik ematen ez dion arautze-mota.

erditze-suposizio [suposición del parto]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Faltsuki erditze bat norbere buruari egoztean datzan delituzko jarrera, inongo haurdunaldirik izan gabe bere ondorioak, erditzearen ondorengotza barne, bereganatuz.

eremu [ámbito]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Toki, leku, espazio edo lurralde baten inguramendua edo inguruko muga. [Oh. lat. ambitus.] 2. Arau baten baliozkotasunaren zehaztapena, araua noiz, non eta zeini aplikatzen zaion esaten duena. Sin. aplikazio-eremu.

eremu ultraterrestre [espacio ultraterrestre]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Aire espaziotik haratago kokatzen den nazioarteko interesa duen eremua. Espazio horren esplorazio eta erabilera, —baita Ilargia bera eta gainontzeko astroak ere—, askatasun- eta berdintasun-printzipioetan oinarritzen da: estatuen eskuratze-ezintasuna, erabilera baketsua, nazioarteko kooperazioa eta elkarren arteko laguntza.

erkide [comunera, comunero]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erkidego batean parte hartzen duen pertsona.

erkidego [comunidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Herri, eskualde edo nazio bateko pertsonen multzoa. [Oh. lat. comunitas.] Sin. komunitate. 2. Akordio politiko eta ekonomikoen bidez lotutako nazioen multzoa. Adibidez, Europar Erkidegoa. 3. Ezaugarri edo interes berdinak elkarren artean dituzten pertsonen multzoa (erkidego erlijiosoa, linguistikoa). 4. Espainiako estatuaren lurralde-antolamenduaren barruan, entitatea duen lurraldeetako bakoitza (autonomia-erkidegoa).Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona batek baino gehiagok eskubide beraren titulartasuna aldi berean dutenean sortzen dena. Jabetza zatikatuan ez bezala, erkidego kasuan pertsonek eskubidearen titulartasuna bere osotasunean izango dute. Sin. komunitate.

erkidegoko metodo [método comunitario]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. metodo komunitario.

erlatibismo [relativismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Doktrina epistemologikoa, zeinaren arabera, ezagutzaren baliozkotasuna sorburuko testuinguruko aldagaien araberakoa baita: lekua, denbora, garai historikoa, kultura....

erlatibismo juridiko [relativismo jurídico]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbidea egia osokoa ez dela aldarrikatzen duen ikuspegia.

erlatibismo kultural [relativismo cultural]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Kultura guztien printzipio eta ezaugarriek balio bera dutela aldarrikatzen duen ikuspegia.

erlazio juridiko-tributario [relación jurídico tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributuen aplikazioagatik sortzen diren obligazio eta betebeharren, eskubide eta ahalmenen multzoa. Sin. harreman juridiko-tributario.

erlijio gutxitu [minoría religiosa]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Jarraitzaile kopuruagatik, nagusi diren erlijioekin alderatuta, kide gutxiago dituzten erlijioak. Estatu demokratikoetan, erlijio-askatasunaren titular dira eta neurriak aurreikusi ohi dira eskubide hori diskriminaziorik gabe baliatu ahal izan dezaten.

erlijio-askatasun [libertad religiosa]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Erljio-sinesteak izateko zein ez izateko eskubidea, sineste horiek libreki eratu, aldatu, adierazi, besteei igorri, irakatsi eta horien arabera jarduteko ahala ematen duena. Agerbideetan, legez babestutako ordena publikoa izango da eskubide honen muga bakarra; zehazkiago, gainerakoen eskubide eta askatasunak errespetatzea, hala nola segurtasun, osasun eta moralitate publikoaren zaintzarekin zerikusia dutenak. [Oh. EK 16.1 art., 7/1980 Lege Organikoa, Erlijio-askatasunari buruzkoa, 3.1 art.]

erlijio-ente [ente religioso]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Justizia Ministerioko Erlijio-entitateen Erregistroan inskribatu daitezkeen erlijio-izaera duten organizazioak. Horien artean, eliza, erlijio-konfesio eta komunitateak, erlijio-ordena eta kongregazioak eta hauen eremuan eraturiko elkarte eta federazioak. [Oh. 594/2015 Errege Dekretua, Erlijio Entitateen Erregistroa arautzen duena.]

erlijio-konfesio [confesión religiosa]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Erlijio-askatasunaren titular kolektiboa zentzu zabalean. Erlijio baten jarraitzaile-taldea egitura organikoan bilduta. [Oh. EK, 16. art.]

erljiio-konfesioekiko harreman-eredu [modelo de relación con las confesiones religiosas]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatuak erlijioekin harremanak bideratzeko dituen aukerak. Aukera horien arteko bat izan daiteke botere politiko eta erlijiosoen arteko identifikazioa, baina baita batak bestea ezeztea ere. Europan, banaketa progresiboa eman eta gero, oro har, konfesionaltasuna gainditu da. Herrialde demokratikoetan, neutraltasuna eta eremu banaketa dira irizpide nagusi. Ik. estatu konfesional, estatu laiko, estatu laizista, estatu neutral.

ermandadeko testamentu [testamento de hermandad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. testamentu mankomunatu.

eroskeria [cohecho]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Administrazio publikoaren aurkako delitua, agintari edo funtzionario publikoak, bere onurarako edo beste inoren onurarako, emaria, mesedea edo edozein motatako ordainketa jasotzea edota eskaintza edo hitzematea onartzea, bere karguan aritzean kargu horri dagozkion eginbeharretako bat ez egiteko, edo eginbeharren aurkako egite bat gauzatzeko burutzen dena. [Oh. ZK, 419. art. eta hurr.]

erosle [compradora, comprador]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Prezio zehatz baten truke beste batek saltzen dion gauza jakina eskuratzen duen pertsona.

erosteko aukera [opción de compra]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide bat, zeinaren bidez, titularrak nahi izanez gero, objektu bat (higigarria edo higiezina) erosteko aukera egikari dezakeen, aurrez ezarritako prezioa ordainduz. Jabetza erregistroan inskriba daiteke eskubide hau, hirugarrenen aurka jarri ahal izateko.

errakuntza [error]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratuaren funtsezko betekizuna den adostasuneko akatsa; errakuntzak adostasuna baliogabetzen duen kasua. Adostasuna lortu da, baina akatsa izan da arrazoia, beraz ez da baliozko adostasuna. Akatsak kontratuko funtsezko betekizun bati buruzkoa izan behar du adostasun eza dagoela ondorioztatzeko. Hau da kontratuaren objektu, kausa edo subjektuen gaineko errakuntza, akatsa.

errebertsio [reversión]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Aurreko jabeari gauza bat itzultzea.

errebindikazio [reivindicación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Tituludunak bere jabetza berreskuratzeko eta berea dela aldarrikatzeko egikaritzen duen akzioa. Ik. jabetza.

errebokaezintasun [irrevocabilidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Burutu ostean atzera bota ezin daitekeen egintza juridikoaren nolakotasuna. Adib. Adopzioa edo emantzipazioa, egintza errebokaezinak dira. Behin burutuz gero, ezingo dira berriz egikaritu.

errebokagarri [revocable]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bertan behera utz daitekeen erabakiaren izaera, aurreko egoerara itzultzeko.

errebokagarritasun [revocabilidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erabaki bat bertan behera uzteko ahalmena aurreko egoerara itzuliz.

errebokatu [revocar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Alde bakarraren erabakiz, bertan behera utzi.

errebokatze [revocación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga Administrazioaren administrazio-egintza, berak emandako beste administrazio-egintza bat ondorerik gabe uzten duena.

errebokatze-akzio [acción revocatoria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Errebokazioa eragiteko asmoz egikaritu beharreko akzioa.

errebokazio [revocación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erabaki bat bertan behera utziz aurreko egoerara itzultzea.

erreferendum [referéndum]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Bozketa zuzena, zeinean gizarte batek erabaki behar baitu proposamen zehatz bati buruz, bera onartzeko edo baztertzeko. Demokrazia zuzenaren tresna bat da. [Oh. EK, 92. art.] Sin. plebiszitu.

erreforma-errekurtso [recurso de reforma]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Pertsona bakarreko jurisdikzio-organoek zigor-prozesuan emandako ebazpen interlokutorioen aurkako errekurtso arrunt eta ez-debolutiboa, erabakiaren aldaketa edo baliogabetzea eskatzeko jartzen dena. [Oh. PKL, 216-217. eta 766.1 art.]

errefusatu [recusar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Modu legitimoan epaimahai, epaile, peritu edo dena delako batek prozedura edo epaiketa batean jardutea galarazi. Sin. errekusatu.

errefusatze [recusación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legean aurreikusitako independentzia falta dela-eta, epaile edo magistratu bat auzi batetik kanpo uzteko jarraitzen den prozedura. Sin. errekusatze, errekusazio.

errefusatze-intzidente [incidente de recusación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaile baten inpartzialtasunik ezaren susmoak daudenean gauzatzen den izapide prozesala. Sin. errekusazio-intzidente.

errefuxiatu politiko [refugiada política, refugiado político]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Arrazagatik, erlijioagatik, herritartasunagatik, gizarte-talde bateko kidea izateagatik nahiz iritzi politikoengatik jazarria izateko duen beldur sendoa dela eta, bere herritartasunari dagokion lurraldetik kanpo dagoen pertsona da, bere herrialdera itzuli ezin daitekeena edo itzuli nahi ez duena. Nazionalitaterik ez duten pertsonen kasuan, bere ohiko bizilekura hedatuko lirateke aurreko egoerak.

errefuxiatu politikoen estatutu [estatuto de refugiada política, refugiado político]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Hirugarren estatu bateko nazional baten edo apatrida baten kasuan, estatu batek egiten duen errefuxiatu izaeraren aitorpena.

errege [monarca, rey]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Monarkia baten gizonezko estatuburua. [Oh. lat. rex.] 2. Subiranotasun nazionalaren eta erakunde monarkikoaren ordezkaritza duen gizonezkoa.

erregela [norma]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. arau.

erregela [regla]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Giza jarduera zuzentzen duen irizpidea.

erregelamendu [reglamento]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Administrazio publikoek emandako arau-xedapen juridikoa, izaera orokorra eta abstraktua duena, eta ordenamendu juridikoaren baitan legearen nahiz lege-lerruneko arau-xedapenen menpe dagoena. [Oh. EK, 97. art.] Sin. araudi, arautegi.EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europar Batasuneko erakundeek hartzen duten egintza juridikoa, irismen orokorra duena, bere elementu guztiei dagokienez betebeharrekoa dena eta estatu kide guztietan zuzenean aplikagarri dena. [Oh. EBFT, 288. art.]

erregelamendu betearazle [reglamento de ejecución]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Legez besteko izaera duen erregelamendua Batzordeak edo, zenbait kasutan, Europar Batasuneko Kontseiluak hartzen duena Europar Batasunaren egintza juridikoki lotesleak exekutatzeko baldintza uniformeak behar direnean. [Oh. EBFT, 291. art.] Sin. exekuzio-erregelamendu. Ik. exekuzio-egintza.

erregelamendu betearazle [reglamento ejecutivo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Lege baten edukia garatzen eta zehazten duen erregela-multzoa. Prozedura legegilearen aldetik, erregelamendu betearazleak onartzeko ezinbesteko da Estatu Konseiluaren txostena.

erregelamendu delegatu [reglamento delegado]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Legez besteko izaera duen erregelamendua, Batzordeak Europako Parlamentuaren edo Europar Batasuneko Kontseiluaren delegazioz hartzen duena, lege-egintza baten funtsezkoak ez diren osagaiak osatzeko edo aldatzeko. [Oh. EBFT, 290. art.] Sin. erregelamendu eskuordea. Ik. egintza delegatu.

erregelamendu eskuordea [reglamento delegado]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. erregelamendu delegatu.

erregelamendu laboral [reglamento laboral]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. lan-erregelamendu.

erregeorde [regente, virrey]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Errege edo erregina legitimoaren adingabetasun-, ez egote- edo ezintasun-egoeretan gobernu edo estatu baten gidaritzan beraren lekua hartzen duen gizonezkoa.

erregeordetza [regencia, virreinato]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Estatu monarkiko batean eratzen den behin-behineko gobernua, errege edo erregina legitimoaren adingabetasun-, ez egote- edo ezintasun-egoerari aurre egitekoa. 2. Errege zein erregin-orde baten gobernualdia.

erregetza uzte [abdicación]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. abdikazio.

erregimen [régimen]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Lurralde baten gaineko sistema politiko eta soziala. 2. Jarduera bat antolatzen duen arauen multzoa. Sin. erregimen juridiko.

erregimen juridiko [régimen jurídico]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. erregimen.

erregina [monarca, reina]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Monarkia baten emakumezko estatuburua. [Oh. lat. regina.] 2. Subiranotasun nazionalaren eta erakunde monarkikoaren ordezkaritza duen emakumezkoa.

erreginorde [regente, virreina]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Legitimoki izendatua izan den printze nahiz printzesa baten edo errege nahiz erregina baten ordez erreinua gobernatzen edo zuzentzen duen emakumezkoa, baldin eta hura adingabea bada, desgaitua bada edo kanpoan badago.

erreginordetza [regencia, virreinato]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Legitimoki izendatua izan den printze nahiz printzesa baten edo errege nahiz erregina baten ordez erreginordeak erreinua gobernatzen edo zuzentzen duen epea.

erregistro [registro]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Miaketa. 2. Zuzenbidearen arlo jakin bati dagozkion datuen eta gertakizun zein ekintzen dokumentazioaren ardura duen erakunde publikoa; adibidez, Jabetza Erregistroa, Erregistro Zibila.

Erregistro Zibil [Registro Civil]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erregistro publikoa, zeinetan inskribatzen diren pertsonen egoera zibilari buruzko gertaera guztiak (jaiotza, izen-abizenak, ezkontzak, seme-alabak, dibortzioak, heriotza...).

erregistro-publizitate [publicidad registral]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Hirugarrenen aurkako egintzen edo egoeren legezko publizitatea, Merkataritza Erregistroan inskribatzen dena. Hori horrela, hirugarrenek ezin izango dute argudiatu ez zutela erregistroak jasotako informazioa ezagutzen. Era berean, publizitate honek trafikoa babesten du, hirugarrenei ezingo baitzaie aurka jarri argitaratzen ez denik. [Oh. MEE, 9. art.]

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusia [Dirección General de los Registros y del Notariado]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Estatu erakundea, Justizia Ministerioan kokatzen dena, eta funtzio nagusitzat erregistro eta notariotzen antolamendua duena. Besteak beste, lege-proiektuak prestatu, administrazio-espedienteak izapidetu eta erabaki, eta erregistro zein notariotzen barne funtzionamendua arautzen ditu.

erregistroko ziurtagiri [certificación registral]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erregistro publiko bateko informazioaz baliatzeko erregistratzaileak interesatuari luzatzen dion agiri publikoa, erregistrotik kanpo bertako liburuen edukia islatzeko bidea dena. [Oh. HL, 233-237. art.]

erregu-errekurtso [recurso de súplica]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Pertsona anitzeko jurisdikzio-organoek zigor-prozesuan emandako ebazpen interlokutorioen aurkako errekurtso arrunt eta ez-debolutiboa, erabakiaren aldaketa edo baliogabetzea eskatzeko jartzen dena. [Oh. PKL, 236. eta 237. art.] Sin. suplika-errekurtso.

erregulatu [reglamentar, regular]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Araudi baten jardunbidea zehaztu. Sin. arautu.

erregulatzaile [reguladora, regulador]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Erregulatzen duena 2. Organo erregulatzaileak dira herri bateko bizitza ekonomiko eta sozialeko funtsezko sektore estrategikoen funtzionamendu zuzena bermatzen dutenak.

erregulazio [regulación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zerbait normaltasun-egoerara ekartzeko bidea. 2. Erregulatzeko ekintza.

erregutze-errekurtso [recurso de suplicación]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Justizia auzitegi nagusiaren gizarte arloko salan bere barrutiko epaitegiek emandako ebazpenen aurka jar daitekeen errekurtsoa..

errekargu exekutibo [recargo ejecutivo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea % 5eko errekargua. Borondatezko epean ordaindu ez den zorra premiamendu-probidentzia jakinarazi aurretik ordaintzen denean aplikatzen da.

errekerimendu [requerimiento]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Jakinarazpen prozesalaren jarduketa, prozesuaren alde bati edo hirugarren bati zuzendua eta ez-egiteren bat edo jokabideren bat egin dezala agintzeko helburua duena.

errekisitoria [requisitoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzipetua deitzeko, bilatzeko eta epailearen esku jartzeko agintzen duen jurisdikzio-organoaren manamendua. Errekisitoria ematen da auzipetuak bizileku ezagunik ez duenean, ihes egin duenean edo non dagoen jakiterik ez dagoenean. [Oh. PKL, 835. art.]

erreklamazio ekonomiko-administratibo [reclamación económico-administrativa]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Administrazio-errekurtso mota berezia, tributu-araudiak hartarako ezarritako administrazio-errekurtsoari jarraituz tributuak, hauen gaineko errekarguak eta tributu-zehapenak aplikatzeko egintzen legezkotasuna berrikustea helburu duena. [Oh. 39/2015 Legea, 112.4. art.; 58/2003 Legea, 226. art. eta 227. art.] Sin. ekonomia-administraziozko erreklamazio. Ik. administrazio-errekurtso.

errekonbenitu 1 [reconvenida, reconvenido]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jatorriz demandatzailea denak, demandatuak beraren kontra errekonbentzio-demanda jartzen duenean, bateratutako prozesuan hartzen duen estatusa.

errekonbenitu 2 [reconvenir]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jatorrizko prozesuan demandatua denak, berari dagokion prozedura baliatzea beraren demandatzailearen kontra beste uzi bat (edo gehiago) jartzeko; haren ondorioz uzi- eta prozesu-metaketa sortzen da.

errekonbentzio [reconvención]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jatorrizko prozesuan demandatua denak, beraren demandatzailearen kontra beste uzi bat (edo gehiago) jartzeko helburuarekin dagokion prozedura baliatzean gertatzen den fenomeno prozesala; haren ondorioz, uzi- eta prozesu-metaketa sortzen da.

errekonbentzio-demanda [demanda reconvencional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. demanda errekonbentzional.

errekurritu [recurrir]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ebazpen judizial baten aurkako errekurtsoa jarri.

errekurtso [recurso]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Jurisdikzio-organoak edo Justizia Administrazioaren letraduak emandako ebazpenen aurka lege prozesalak aurreikusitako inpugnazio-bidea. Haren bitartez, ebazpenak ukitutako alderdiek ebazpenaren aldaketa edo baliogabetzea eskatzen dute; ebazpena eman duen organo beraren edo goragokoa den beste baten esku geratzen da erabakia.

errekurtso arrunt [recurso ordinario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jarri ahal izateko zio gisa alderdiaren kalte edo ebazpenarekiko desadostasun soila eskatzen duen errekurtsoa.

errekurtso debolutibo [recurso devolutivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Hierarkikoki inpugnatutako ebazpena eman duen organoa baino gorago dagoen batek erabakitzen duen errekurtsoa.

errekurtso ez-debolutibo [recurso no devolutivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Inpugnatutako ebazpena eman duen organo berak aztertzen eta erabakitzen duen errekurtsoa.

errekurtsogile [recurrente]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Errekurtsoa jartzen duen alderdia.

errekusatu [recusar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. errefusatu.

errekusatze [recusación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-prozedura baten izapidetzearen edozein unetan interesdunek langile edo agintari publiko baten arbuiatzea edo errefusatzea galdatzeko duten eskubidea, gai bat ebatz ez dezan edo arazo batean esku har ez dezan bere inpartzialtasuna zalantzan jar dezaketen arrazoiak daudelako tartean (40/2015 Legeko 23.2 artikuluan zerrendatzen direnak, alegia). [Oh. 40/2015 Legea, 24. art.] Ik. abstentzio.

errekusatze [recusación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. errefusatze.

errekusazio [recusación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. errefusatze.

errekusazio-intzidente [incidente de recusación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. errefusatze-intzidente.

errelebu-kontratu [contrato de relevo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Partzialki jubilatzen den langileak utzitako lanaldia betetzeko beste langile batekin egiten den kontratua. [Oh. LE, 12. art.]

errelebu-langile [persona trabajadora relevista]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Partzialki jubilatzen den langileak utzitako lanaldia betetzeko kontratatua den langilea. [Oh. LE, 12. art.]

erremate [remate]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Enkantean eskainitako eskaintza onena onartzea. Legean ezarritako gutxienekoak betez, Justizia Administrazioaren letraduak egiten du eskaintza hori, eta eskaintza egiten duenari lehentasuna ematen dio enkantean jarritako ondasuna eskuratzeko.

errenta [renta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan pertsona batek izandako sarrerak (lanaren, kapitalaren eta jarduera ekonomikoen etekinak, ondare-irabaziak eta -galerak eta errenten egozpenak).Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun batek ematen duen onura.

errenta konputagarri [renta computable]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzan, betekizun gisa gehienezko errenta kopuru bat ezartzen denean, kopuru horretan kontuan hartu behar den errenta. Ik. diru-sarrera konputagarri.

errenta orokor [renta general]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Estatuan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kontzeptu hauetaz osatutako errenta: lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak, kapitalaren etekinak (salbu kapital higigarriaren etekin gehienak), ondare-irabaziak eta -galerak eskualdaketa batetik ez datozenean, eta errenten egozpenak.

errentak eratxikitzeko araubide [régimen de atribución de rentas]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei egozten zaizkie errenten esleipen-eraentzan dauden entitateen (adibidez, sozietate zibilak) errentak, kasu bakoitzean aplikagarri diren arauen edo itunen arabera.

errentak indibidualizatze [individualización de rentas]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan errenta-iturriaren titularra den ezkontideari bakarrik egoztea errentak, alde batera utziz ezkontzaren eraentza juridikoa.

errentamendu [arrendamiento]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Alderdi bat (locator edo errentatzaileak) beste alderdi bati (conductor, colonus, inquilinus errenteru edo maizterrari) prezio baten truke (pensio, merces, honorarium, soldata, prezio edo errenta) gauza kontsumiezin baten erabilera utzi edota lan edo zerbitzua eskaintzera behartzen duen adostasunezko kontratu sinalagmatiko perfektua. Sin. locatio-conductio.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err. Kontratu bat, zeinaren bidez, kontratugile batek (errentatzaileak) bere gain hartzen duen beste alderdiari (errentariari) gauza baten gozatzea edo erabilera emateko obligazioa, epe zehatzerako eta prezio jakinaren truke.

errentari [arrendataria, arrendatario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Errentamendu kontratuan, errentatzailearen gauza, epe zehatz batean eta prezio jakinaren truke, erabili edo gozatzen duen pertsona.

errentatzaile [arrendadora, arrendador]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Errentamendu kontratuan, epe zehatzerako eta prezio jakinaren truke, beste alderdiari gauzaren gozatzea edo erabilera emateko obligazioa bere gain hartzen duen pertsona.

erreposizio-errekurtso [recurso de reposición]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. berraztertze-errekurtso.

errepresalia [represalia]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. kontraneurri.

errepresalia armatu [represalia armada]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Indar armatuan oinarritutako neurri hertsatzailea, estatu batek egin duen akzio ez-zilegiaren ondorioz kaltetua izan den estatuak erantzun moduan hartzen duena. Nazioarteko Zuzenbideak debekatu egiten ditu indar armatuaren horrelako erabilerak.

errepublika [república]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Herriaren boterearen isla den gobernu-era errepresentatiboa, zeinaren arabera hauteskunde-prozesu baten ondorioz aukeratzen baita estatuburua edo presidentea.

erreserba [reserva]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Orokorrean, beharra dagoenerako edo kasua denerako gordetzen diren gauzen multzoa. 2. [lege erreserba] Konstituzio batek esklusibotasunez botere legegileari gorde dizkion gaitasunen multzoa; debekatuta dago gaitasunok beste botereei eskuordetzea.Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko tratatu aldeaniztun batekiko obligatzeko adostasuna adierazteko unean estatuak edo nazioarteko erakunde batek egindako aldebakarreko adierazpena, helburu duena estatu horrekiko tratatuaren hainbat xedapenen efektu juridikoak baztertzea edo aldatzea. [Oh. TZVK, 2.1 d) eta 19. art.; TNAL, 2. r) eta 17. art.]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gauza bat prebentiboki gordetzea.

erreserba mental [reserva mental]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratuzko adostasuna adieraztean, alderdietako batek barne nahia (kontratuzko borondatea) ez den beste borondate-adierazpen bat egiten duenean gertatzen den egoera.

erreserba-hartzaile [reservataria, reservatario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jarunspenaren erreserba-onura duen pertsona. Ik. jaraunspen.

erreserba-zentsu [censo reservatario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zentsualistak zentsudunari ondasun higiezin baten jabetza transmititzen dioneko zentsu mota; ordainez, zentsudunak kanon bat ordaindu behar dio urtero zentsualistari. Berme gisa, zentsudunak jaso duen ondasun higiezina grabatu egiten da zentsualistaren aldeko eskubide erreal mugatu honekin. Ik. zentsu.

erreserbagile [reservista]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunspenaren erreseba eratu behar duen pertsona. Ik. jaraunspen.

erresistentzia [resistencia]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zerbait jasaten duen edo zerbaiti aurre egiten dion pertsonaren jarrera. 2. Aldaketa politiko, sozial eta kultural iraultzailea egin nahi dutenen protesta-taktika.Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan alderdi pasiboa ez kondenatzea edo haren absoluzioa eskatzea. Sin. aurka egite.

erresuma [reino]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Errege edo erregina gobernuburu duen lurraldea. 2. Monarkia batek gidatzen duen estatua.

erretentzio [retención]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legeak hartzekodunari zordunaren gauza bat eskuan hartzeko ematen dion eskubidea, zordunak ordaindu arte.

erretiro [jubilación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Adina dela-eta zerbitzu-harremana nahiz karrerako funtzionario-izaera galtzeko dauden arrazoietako bat. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 63. eta 67. art.]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak bere adinagatik lana utzi eta pentsioa jasotzeko duen eskubidea. Sin. jubilazio.

erretiro aurreratu [jubilación anticipada]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak arrazoi desberdinengatik adin arrunta bete baino lehen erretiratzeko duen eskubidea. Langileak pentsioa jasotzeko eskubidea dauka; alabaina, hainbat kasutan adin arruntari dagokiona baino txikiagoa izango da.

erretiro partzial [jubilación parcial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langile berak erretiro-pentsio partziala jasotzea lan partziala egitearekin bateragarria egiten duen erretiro mota. [Oh. LE, 12. art.]

erretiro-adin [edad de jubilación]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Erretiroa hartu ahal izateko, betekizun gisa, legeak ezartzen duen adina.

erretiro-pentsio [pensión de jubilación]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Erretiro arrazoiagatik langileari dagokion bizi arteko prestazioa.

erretiro-pentsiorako irispide [acceso a la pensión de jubilación]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Eskaturiko betekizunak betez gero, erretiro-pentsiorako eskubidea aitortzea.

erretortsio-neurri [medida de retorsión]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Hirugarren estatu batek aldez aurretik egindako egintza ez-zilegi bati erantzun gisa estatu batek autotutela neurri moduan aurrera eramaten dituen ekintza kaltegarri zein ez-lagunartekoak, betiere, nazioarteko zuzenbidearekin bat datozenak. Neurri horien helburua da estatua bultzatzea hark egindako egintza ez-zilegia etetera eta bere ondorioak konpontzera. Sin. bihurtze-neurri.

errolda [censo]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ezaugarri jakin batzuk jasotzen dituen toki bateko biztanleen zerrenda.

erru [culpa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona bati, betebeharraren izaera, subjektua, denbora eta lekuaren inguruabarrak kontuan izanik, egokitzen zaion arreta ez izateak dakarren egoera. Betebeharrak adierazten ez duenean zein arreta izan behar duen hura betetzean, guraso on batek izango lukeena da eskatzeko modukoa. [Oh. KZ, 1104. art.] Sin. kulpa.

erru larri [culpa grave]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Betebeharraren izaera, subjektua, denbora eta lekuaren inguruabarrak kontuan izanik, norbaiti galda dakiokeen arreta argi eta nabarmen urratzen duen portaera mota. Zenbait alorretan, doloaren erantzukizun bera aurreikusten zaio arretaren urraketa larri honi.

errubrika [rúbrica]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Negoziatzaileek sinatzeko botere osoa jaso ez duten kasuetan edo sinadura formala zeremonia solemne batean lehen mailako agintariek egitea negoziatu den kasuetan egiten den tratatu baten sinadura laburra (normalean, negoziatzaileen inizial hutsak daramatzana).

errudun [culpable]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Egite edo ez-egite baten errua duen pertsona edo erruaren egozpena jaso duena. Sin. hobendun, kulpadun.

erruduntasun [culpabilidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Portaera tipiko eta zuzenbide-kontrakoa egileari egozteko baldintzak betetzen diren aztertzen duen delituaren kategoria. Haren barruan aztertzen dira egozgarritasuna, zuzenbide-kontrakotasunaren ezagutza eta beste portaera baten galdagarritasuna. [Oh. ZK, 14.3, 20.1, 20.2, 20.3, 20.5, 20.6 eta 454. art.] Ik. beharrizan-egoera 1, beldur gaindiezin, debeku-oker, egozgarritasun.

erruduntasun-printzipio [principio de culpabilidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Erruduntasuna baztertzen duten kausak gertatzen ez direnean delitugileari zuzenbide-kontrakoa den ekintza bat egoztean datzan printzipioa.

errugabetasun [ausencia de culpabilidad, inocencia]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Erruduntasun-gabezia.

errugabetasun-presuntzio [presunción de inocencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Akusatuaren oinarrizko eskubidea eta berme prozesala. Haren ondorioz, prozesu batean beharrezko bermeak errespetatuz burutako karguko gutxieneko jarduera frogagarriaren bitartez erruduntasuna frogatu arte, pertsona oro errugabea da.

erruztatu 1 [inculpada, inculpado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Pertsona, zeinaren kontra zigor-ikerketa zuzentzen baita.

erruztatu 2 [inculpar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Pertsona zehatz baten aurka zigor-ikerketa zuzendu.

esakune [enunciado, frase]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zentzu betea eta autonomia sintaktikoa duen hitz-multzoa.

esanbidezko [expresa, expreso]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Espresuki adierazia, isilbidezko egintzaren aurkako kontzeptua.

eseki [suspender]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuko ekintza edo ekitaldi bat geldiarazi edo aldi baterako atzeratu.

esekipen [suspensión]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Epe eta baldintza batzuk betez gero zigor askatasun-gabetzaileen exekuzioa etetea baimentzen duen instituzioa. [Oh. ZK, 80. art.]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Aurreikusitako arrazoiengatik prozesuko jarduketak geratzea eta aldi baterako atzeratzea.

esentzialismo [esencialismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Existentzialismoari aurre eginez, funtsaren nagusitasuna existentziaren gainean sostengatzen dela aldarrikatzen duen doktrina.

eskaintza [oferta]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Borondate-adierazpena, zeinaren bidez, kontratu bat egitea proposatzen zaion beste pertsona bati. Kontratuen eremuan, eskaintza onartzen den unetik eratzen da kontratua, eta sortzen dira alderdien arteko lotura juridikoa eta obligazioak. [Oh. KZ, 1258. art.]

eskaintzapeko prestakuntza [formación de oferta]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enplegu-zerbitzu publikoek programatu eta eskainitako lanbide-prestakuntza.

eskakizun [(derecho de) petición]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Pertsona batek duen ahalmena, erakunde edo botere publikoei egoera zein gertakizun baten berri ematekoa eta hari aurre egiteko eskatzekoa. [Oh. EK, 29. art.] Sin. eskakizun-eskubide. Ik. eskakizun-eskubide.

eskakizun-eskubide [derecho de petición]Ik. eskakizun.

eskala [escala]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Funtzionarioak taldekatzeko sistemetako bat (kidego, espezialitate edo beste sistema batzuen antzerakoa), aurretiko hautaketa-prozesu batean egiaztatu diren ezagutza eta gaitasun komunak aintzat hartuz egiten dena. Funtzionarioen hautaketa eraginkortasunez antolatzea eta lanpostuak multzokatzea du xede. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 75.1 art.]

eskalafoi [escalafón]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Kidego edo karrera profesional jakin bateko funtzionarioen zerrenda, euren maila, antzinatasuna edo merezimenduak irizpidetzat hartuz sailkatzen dituena.

eskatzeko kari [causa de pedir]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. causa petendi.

eskirol [esquirol]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Grebalarien ordez lanean ari den langilea.

esklabotza [esclavitud]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Jaiotzez edo bestelako kausen ondorioz (zorrak, gerra, auzi baten ondorioaren zigorra) beste gizaki edo erakunde baten esklabo (servus) edo morrontzan dagoen gizakiak duen askatasun eza. Sin. servitus, mancipium.

esklusibitate-printzipio [principio de exclusividad]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. [Zentzu positiboan] Eginkizun jurisdikzionala epaileek eta epaimahaikideek soilik bete dezaketela ezartzen duen printzipioa; hau da, berek soilik epaitu dezakete eta epaitutakoa betearazi. 2. [Zentzu negatiboan] Organo jurisdikzionalak eginkizun jurisdikzionaletan baino jardun behar ez duela dioen printzipioa.

eskola judizial [escuela judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaileak eta magistratuak hautatzeko eta prestatzeko zentroa.

eskola-aseguru [seguro escolar]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzan, ikasleen araubide berezia. [Oh. GSLO, 10. art.]

eskritura publiko [escritura pública]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Notarioak baimendutako dokumentua. Instrumentu publikoa da, eta bere edukiak egiazkotasun presuntzioa dauka, hain zuzen dokumentuan parte hartzen duten subjektu edo alderdien identitatea, edukiarekiko adostasuna, epea eta lekua.

eskritura sozial [escritura social]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Sozietate-kontratua jasotzen duen eskritura publikoa. Eskritura honen inskripzioaren bidez haiek aukeratutako sozietate motari dagokion nortasun juridikoa lortuko dute kapital-sozietateek. [Oh. KSL, 33. art.]

esku garbien teoria [teoría de las manos limpias]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu baten nazioarteko erantzukizuna aldatzen duen inguruabarra. Izan ere, egintza baten ondorioz kaltetuta izan den subjektuak kaltea sortu duen ekintzan nahita edo zuhurtziagabekeriaz jokatu duela frogatzen bada, inguruabar horrek eragina izango du erreparazioa finkatzeko orduan.

esku-hartze humanitario [intervención humanitaria]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Bere naziokotasuna kontuan hartu gabe, sarraski-egintzek mehatxatutako populazioen biziak babestu nahian, estatu batek bere mugetatik kanpo egiten duen aldebakarreko indarraren erabilera.

eskualdaezin [intransmisible]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsonaz pertsona besterendu ezin daitezkeen ondasun edo eskubideen izaera, legeak izaera hori ematen dielako. Adib. Nortasunaren eskubideak edo eskubide politikoak. Era berean besterenezinak dira, izaera publikoko ondasunak; ibaiak, hondartzak eta abar. Sin. transmitiezin.

eskualdatu [transmitir]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zerbait eskuz edo jabez aldatu. Sin. transmititu.

eskualdatzaile [transmitente]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide edo obligazio baten titulartasuna eskualdatzen duen pertsona fisiko zein juridikoa. Sin. transmititzaile. Ik. besterentze, eskualdatze, transmisio.

eskualdatze [transferencia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. besterentze.

eskualde [cuadrilla]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. kuadrilla.

eskualdearteko zuzenbide [derecho interregional]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Estatu baten barruan ordenamendu juridiko bat baino gehiago dagoenean, ordenamendu horien arteko harremanak eraentzen dituen Zuzenbideari deritzo Eskualdearteko Zuzenbide.

eskubide [derecho]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Legeak zein autoritateak gure alde ezarri duen oro egiteko edota exijitzeko aukera. [Oh. ZK, 229.2 art.] 2. Norberaren egoeratik edota besteekiko harremanetatik eratortzen den ahalmena. [Oh. ZK, 229.2 art.] 3. Justizia, arrazoia. [Oh. ZK, 229.2 art.]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratu edo negozio juridikoaren eragin-gabetasun automatikoa, jatorrizkoa eta egiturazkoa. [Oh. ZK, 229.2 art.] 4. [derecho subjetivo]Zuz. T. Arau juridikoak pertsona ororen al de ezarri duen oro egiteko edota exijitzeko aukera.

eskubide erreal [derecho real]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gauzen gaineko eskubide edo erregimen juridikoa. Pertsona batek edo gehiagok gauza baten gainean duten botere eta ahalmen multzoa biltzen duen eskubidea. Berehalako botere zuzena ematen dio titularrari eta erga omnes efikazia du, hau da: eskubidea urratzen duen edonoren aurrean defenda liteke. Eskubide errealak dira: jabetza, edukitza, gozamen-eskubidea, erabiltzeko eskubidea eta biztantzeko eskubidea, zortasuna, zentsua eta enfiteusia, azalera eskubidea, hipoteka, bahia, antikresia, tanteoa eta erretraktoa.

eskubide erreal mugatu [derecho real limitado]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabetza-eskubideak baino ahalmen gutxiago dituen eskubidea; honek definitzen du mugatu izaera; eskubide erreal mugatuek jabetza mugatzen dute. Nahiz eta zerrenda ez den itxia, arautuak diren eskubide erreal mugatuak dira: gozamen-eskubidea, erabiltzeko eskubidea eta biztantzeko eskubidea, zortasuna, zentsua eta enfiteusia, azalera eskubidea, hipoteka, bahia, antikresia, tanteoa eta erretraktoa.

eskubide oneko itxura [apariencia de buen derecho]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. fumus boni iuris.

eskubide sindikal [derecho sindical]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Askatasun sindikalaren esparruan langileari edo sindikatuari dagokion eskubidea. [Oh. ASLO, 2. art.]

eskubide subirano [derecho soberano]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Subiranotasuna iturri bakar duen eskuordetu gabeko jatorrizko botere edo eskubidea.

eskubide xedagarri [derecho disponible]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Normalean ondasunen inguruko eskubidea, alderdiek nahi duten moduan egikaritu dezaketena.

eskubide-abusu [abuso de derecho]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide baten gehiegizko egikaritza. Eskubide bat, fede onak eta eskubide horren helburuak berak finkatutako mugak gaindituz egikaritzea.

eskubide-egikaritza [ejercicio del derecho]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ordenamendu juridikoak eskubide bakoitzari aitortutako eremu legitimoan, eskubide horren edo horien titularrak titularrak oztoporik gabe baliatzea dagokion ahalmena edo jarduera. Sin. eskubideen egikaritza, eskubidea baliatzea.

eskubide-gatazka [conflicto de derechos]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Subjektu batek duen eskubidearen egikaritzeak, beste subjektu baten eskubidearekin talka egiten duenean gertatzen den egoera. Kasuan kasu erabaki behar da bi eskubideen artean zein gailentzen den. Adibidez: informazio eskubidearen eta intimitate eta ohorearen arteko eskubide-gatazka.

eskubide-haztapen [ponderación de derechos]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Eskubideen arteko gatazka bideratzeko saiakera teknikoa, lehian dauden eskubideen egikaritza bateratua bilatzen duena. Bakoitzaren eremu legitimoa eta mugak aztertu ondoren murriztapenak beharko balira, proportzionaltasuna izango da irizpide. Sin. eskubideen haztapen.Kontz. Ask. Zuz. Ik. eskubide-ponderazio.

eskubide-ukaezintasun [irrenunciabilidad de derechos]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak kontratu bitartez lanaren zuzenbideak aitortzen dizkion eskubideei ezin diela uko egin ezartzen duen printzipioa.

eskubide, lanbide edo kargu baten bidezko egikaritza [cumplimiento de un deber o ejercicio legítimo de un derecho, oficio o cargo]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Penala ez den arau batek baimentzen duen esparruan jardutean portaera tipiko bat burutzen duenari aplikagarri zaion bidezkotze-kausa. [Oh. ZK, 20.7 art.]

eskubidea baliatzea [ejercicio del derecho]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. eskubide-egikaritza.

eskubideen arteko gatazka [conflicto de derechos]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. eskubide-gatazka.

eskubideen arteko ponderazio [ponderación entre derechos]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. eskubide-ponderazio.

eskudantzia-gatazka [conflicto de atribuciones]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio berekoak izanik, hierarkia-loturarik ez duten administrazio-organoen artean sortzen den gatazka, betiere, administrazio-prozedura bukatu gabe duten gaiei buruzkoa. Horretarako eskumena duen administrazio bereko organo bati dagokio eskudantzia-gatazka ebaztea. [Oh. 40/2015 Legea, 14.3 art.]

eskudun [competente]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gai jakin bat ebazteko autoritatea duena.

eskuduntza [competencia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Organo jurisdikzional zehatz bati auzi jakin baten gainean ebazteko ahalmena aitortzen dion erregela. Jarraitu beharreko irizpideak hiru dira: irizpide objektiboa, gatazkaren objektuan oinarrituko dena, lurralde-irizpidea eta irizpide funtzionala, organo jurisdikzionalaren jarduera prozesala aintzat hartzen duena. Sin. eskumen.

eskuetsi [autorizada, autorizado]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Eskuduna izan gabe ere, ekintza bat egiteko baimena eskuratu duena. 2. Norbait ordezkatzeko baimendutako pertsona.

eskuhartze zientifiko [intervencionismo científico]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanaren zuzenbidea sortu baino lehen, lanaren mundua eta bere arazoak ezagutzeko egindako saioa.

eskumen [competencia]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Estatuak eta autonomia erkidegoek egikari ditzaketen funtzioak, betiere, Konstituzioak eta autonomia-erkidego bakoitzeko estatutuak, hurrenez hurren, esleitutakoak. [Oh. EK, 148. art. eta 149. art.] Sin. eskuduntza. 2. Administrazio-organo bati soilik dagokion jarduteko ahalmena, 40/2015 Legearen arabera uko egin ezin zaiona. [Oh. 40/2015 Legea, 8.1 art.] Sin. eskuduntza. Ik. administrazio-organo.Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz., Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Epaitegi edo auzitegi batek gai bati buruz ezagutzeko duen ahalmena, ordena jurisdikzional bereko gainerako organo guztiak kanpoan uzten dituena. Organo judizialen eskumena hiru kategoriatan banatzen da: eskumen objektiboa, eskumen funtzionala eta lurralde-eskumena.

eskumen esklusibo [competencia exclusiva]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europar Batasunaren eskumeneremua, zeinean Europar Batasunak bakarrik onartu ahal izango baititu zuzenbidearen arabera lotura-indarra duten egintzak. Estatu kideek soilik egikari ahal dituzte eskumenok Europar Batasunak horretarako ahalmena ematen badie edota Europar Batasunaren egintzak aplikatzeko bada. [Oh. EBT, 2.1 eta 3. art.]

eskumen funtzional [competencia funcional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan sortzen diren gorabeherak, epaien aurka jarritako errekurtsoak eta epai horiek betearazteko balizko eginkizuna zer epailek edo auzitegik bideratuko dituen zehazten duen eskumena.EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Helburu zehatzak lortzeko sortuak izan diren xede funtzionaleko erakundeak diren heinean, nazioarteko erakundeei dagokien eskumena, Estatuek duten xede integraleko lurralde-eskumenarengandik ezberdintzen dena. Sin. eskuduntza funtzional.

eskumen generiko [competencia genérica]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Araubide juridikoa lau ordena jurisdikzionaletan zatitzen duen irizpidea; lau ordena hauetan, hain zuzen: zuzenbide zibila, zigor-zuzenbidea, lan-zuzenbidea eta zuzenbide administratiboa.

eskumen inplizitu [competencia implícita]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Tratatuetan jasotako helburu bat erdiesteko Europar Batasunari zabaltzen zaion aukera beharrezko eskumenik berariaz aurreikusi ez denean edo, aurreikusi arren, berau nahikoa ez denean. [Oh. EBFT, 352. art.]

eskumen objektibo [competencia objetiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaitzeko ahalmena, planteatzen den uzi prozesalaren arabera, jurisdikzio-ordena konkretu bateko organo jurisdikzionalen artean banatzea ahalmentzen duen irizpidea.

eskumen partekatu [competencia compartida]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Legegintzarako eta juridikoki lotesleak diren egintzak hartzeko ahalmenean Europar Batasunak eta bere estatu kideek elkarbanatzen duten eremua. Estatuek soilik egikari dezakete eskumen hau Europar Batasunak egikaritu ez badu edo egikaritzeari utzi badio. Europar Batasunak eskumen hau egikaritzerakoan subsidiariotasun eta proportzionaltasun printzipioak errespetatu behar ditu. [Oh. EBFT, 2.2 eta 4. art.] Ik. subsidiariotasun-printzipio.

eskumen-arazo [cuestión de competencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ordena jurisdikzional bereko bi organo jurisdikzionalek, eskumen objektiboa eta funtzionala finkatu ondoren, prozedura jakin baten berri jakiteko beren burua eskuduntzat edo ez-eskuduntzat hartzen dutenean sortzen den gorabehera prozesala.

eskumen-gatazka [conflicto de competencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ordena jurisdikzional desberdinetako organo jurisdikzionalek prozedura jakin baten berri jakiteko beren burua eskuduntzat edo ez-eskuduntzat hartzen dutenean sortzen den gorabehera prozesala.

eskumen-immunitate [inmunidad de jurisdicción]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Estatu baten eskumenaren salbuespena da, zeinaren arabera estatu horretako epaitegiek ez baitute, ratione materiae, auzia ezagutzeko eskumenik. Hori horrela, estatu bateko epaitegiek ezin izango dute partikular batek atzerriko estatu baten edota honen organo baten aurka jarritako auzia ezagutu, baldin eta estatu atzerritarra edo bere organoak jure iure-arekin aritzen baldin badira. [Oh. BJLO, 21.2 art.]

eskumen-irizpideak [criterios de competencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. eskumena egozteko irizpideak.

eskumena egozteko irizpideak [criterios de atribución de la competencia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzi jakin bat epaitzeko eskumena esleitzeko irizpideak. Objektiboak, funtzionalak eta lurraldekoak izan daitezke. Sin. atribuzio-irizpideak, egozketa-irizpideak, eskumen-irizpideak.

eskumenaren eskuordetze [delegación de (la) competencia]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Eskumenaren egikaritza eskumen horren titularra ez den administrazio bereko administrazio-organo bati esleitzea, eskumen hori atxikiz legeak aurreikusitako kasuetan eta moduan. [Oh. 40/2015 Legea, 9.1 art.] Sin. eskumenaren delegazio. Ik. eskumen.

eskumiku [excomunión]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Eliza katolikoaren kasuan, komunitate erlijiosotik baztertzea eta sakramentuak jasotzeko debekua dakarren agintari erlijiosoen erabakia.

eskuordetu [delegar]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona edo erakunde batena den funtzio bat edo erantzukizun bat beste bati esleitu, haren lekuan edo haren ordez egikaritu dezan.

eskuordetza [delegación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskuordetzeko ekintza eta horren ondorioa.

eskuratze-preskripzio [prescripción adquisitiva]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabegoa zein beste eskubide erreal bat eskuratzeko erakunde juridikoa, itxura juridiko bat babesten duen denbora jakin bat igarotzeagatik gauzatzen dena. Ik. preskripzio, preskripzio azkentzaile.

eskusio-onura [beneficio de excusión]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Exekuzio prozedura batean exekutatua izango den fidatzaileak duen eskubidea, hartzekodunari galdatzeko, aldez aurretik, zordun nagusiaren ondasunak exekutatzeko, hauek bahituz eta salduz. Ik. fidantza, fidatzaile.Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Sozietate kolektiboaren zorrekiko, bazkide kolektiboen erantzukizun subsidiarioa adierazten du, haien ondarea ezin izango baita exekutatu aurretiaz ez bada egiten sozietate-ondarearen eskusioa. [Oh. MK, 237. art.]

esleipen [adjudicación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Esleitzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Ondasun jakin bat pertsona zehatz batena dela adieraztea.

esleipen-printzipio [principio de atribución]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europar Batasunaren eta bere estatu kideen artean egiten den eskumenen mugarritzea eraentzen duen printzipioa. Estatu kideek Tratatu sortzaileetan egiten dute eskumenen egikaritzaren esleipena Europar Batasunaren alde. [Oh. EBT, 5. art.]

esleitu [adjudicar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zerbait norbaitena dela edo norbaiti edo zerbaiti dagokiola ebatzi.

espetxe-zigor [pena de prisión]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Kondenatua mugitzeko askatasunaz gabetzen duen eta egoitza kartzelan finkatzera behartzen duen zigorra; zigorraren sailkapenaren arabera, presondegiko erregimenetako bat aplikatuko zaio. [Oh. ZK, 35. art.] Sin. kartzela-zigor. Ik. kartzela-zigor iraunkor berrikusgarri.

espetxealdiaren ordezpen [sustitución de la pena de prisión]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor Kodea aldatu zuen 1/2015 Lege Organikoak 88. artikulua (espetxealdiaren ordezpena arautzen zuena) indargabetu zuen, eta ordezpena zigorraren betearazpenaren etetearen arauketarekin bateratu da sistema orokor batean. [Oh. ZK, 80. art.]

espetxeratu [presa, preso]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. preso.

espetxeratu prebentibo [presa preventiva, preso preventivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. preso prebentibo.

espromisio [expromisión]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Harreman juridikoan zordun subjektuaren aldaketa edo hirugarren batengatik ordeztea. Hirugarrena izango da zordun berria, baina aldaketa gauzatu ahal izateko hartzekodunaren adostasuna behar da.

establezimendu iraunkor [establecimiento permanente]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan bi inguruabarrek definitzen dute establezimendua: a) zergadunak Espainiako estatuan instalazioak edo lanlekuak izatea; b) Espainiako estatuan jardutea baimendutako agente baten bidez.

estaltze [encubrimiento]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Justizia-administrazioaren aurkako delitua, modu hauetakoren batez gauzatzen da (baina delituan parte hartu gabe): delituaren probetxu, ekoizkin edo preziotik onura ateratzeko laguntza emanez; delituaren gorputza, efektuak edo tresnak ezkutatzeko, aldatzeko edo deuseztatzeko asmoz; edo ikerketa saihesteko edo erantzuleei bilaketatik edo harrapaketatik ihes egiteko laguntza emanez. [Oh. ZK, 451. art.]

estatu [estado]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Lurralde jakin baten gainean esklusibotasunez botere politikoa egikaritzen duten erakundeen multzoa, barne- eta kanpo-subiranotasuna duena.

estatu akonfesional [estado aconfesional]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Inolako konfesiorik bere egiten edo jarraitzen ez duen estatua. Erlijio gaietan neutral edo inpartzial agertzen den estatua. [Oh. EK, 16.3 art.] Sin. estatu ez-konfesional, estatu neutral.

estatu ez-konfesional [estado no confesional]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. estatu akonfesional.

estatu kide [estado parte]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Bere burua tratatuaz lotzea adostu duen eta berari dagokionez tratatua indarrean dagoen estatua. [Oh. TZVK, 2. g) art.] Sin. alderdi den estatu.

estatu kideen nazio-identitatearekiko errespetu-printzipio [principio del respecto a la identidad nacional de los estados miembros]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Printzipio honen arabera Europar Batasunak estatu kideen nazio-identitatea errespetatuko du. Nazio-identitatea estatuen funtsezko egitura politikoari eta konstituzio-egiturari lotuta dago, eta toki- zein eskualde-autonomiari dagokion egitura ere hartzen du barne. [Oh. EBT, 4.2 art.]

estatu konfesional [estado confesional]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Erlijio bat ofizial deklaratu erlijio horri lehentasun-egoera eskaintzen dion estatua. Azpieredu doktrinaletan, erlijio ofiziala egiazko bakartzat jo ohi da. Ofizialtasuna oinarritu daiteke arrazoi historiko edo soziologikoetan ere. Konfesionaltasun-mailak eragina du herritarren eskubide eta askatasunetan.

estatu laiko [estado laico]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Fenomeno erlijiosoaren aurrean neutraltasuna agertzen duen estatua, eremu politiko eta erlijiosoaren arteko banaketan oinarritzen dena. Neutraltasuna herritarren erlijio-askatasuna berdintasun egoeran bermatzeko baldintza da, eta eremu-banaketa ezinbesteko da saihesteko elkarri inolako injerentziarik egin diezaioten. Ik. estatu neutral, inpartzialtasun, laikotasun, laikotasun positibo.

estatu laizista [estado laicista]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Erlijioarekiko balorazio negatiboa eginda eta estatuaren helburuekin bateraezina dela iritzita, erlijioa eremu publikotik kanporatu beharrekoa dela edo kasurik muturrenekoetan, debekatu edo desagertu beharrekoa dela kontsideratzen duen estatu-eredua. Ik. laizismo.

estatu neutral [estado neutral]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Inolako erlijiorik bere egin gabe inpartzial agertuko den estatu-eredua; ez du baloraziorik egiten, baina ez da indiferente. Estatu demokratikoetan, hauxe kontsideratzen da aukerarik egokiena erlijio-askatasunetik ondorioztatzen den aniztasuna bideratzeko. Ik. estatu akonfesional, estatu laiko, laikotasun.

estatu-eredu [modelo de estado]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatuak duen forma politikoa zein antolatzeko izan dezakeen aukera edo modua. Esaterako, Konstituzioaren arabera, Espainiako estatua zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa da, autonomikoa eta, Konstituzio Auzitegiaren arabera, akonfesionala edo laikotasun positibokoa. [Oh. EK, 1.1, 2. eta 16. art.]

estatu-legedi [legislación estatal]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Gorte Nagusiek onartutako legedia. [Oh. EK, III. tit. 2. atalburua.]

estatu-zerga [impuesto estatal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga ezartzeko eta eraentzeko ahalmenaren titularra Estatua izatea. Sin. zerga estatal.

estatuaren aintzatespen [reconocimiento de estado]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu berri baten existentzia eta hura nazioarteko zuzenbidearen subjektutzat hartzeko borondatea espresuki edo isilbidez egiaztatzen duen egintza eskumenekoa eta deklaratiboa. Aintzatespen honek berarekin batera estatu horren gobernuaren aintzatespena dakar.

estatuaren erlijio [religión del estado]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatu batean ofizial den erlijioa. Zehazki, kategoria honetan sartzen dira erreforma protestantea gailendu zen herrialdeetan, bertako eliza kristauak Erromako Aita Santuaren menpetik atera eta erresumako printzearen babespean, ofizial izendatu zirenak. Aurrerago estatu izango diren erresuma horietako eliza propioak, non erresumako printzea izango baita, halaber, eliza horien buru.

estatuaren ondare-erantzukizun [responsabilidad patrimonial del estado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Justizia Administrazioak bere jardunean pertsonen gainean sortutako oinaze eta kalteengatik kalte-ordainak emateko Justizia Ministerioaren aurrean gauzatzen den prozedura administratiboa, betiere kontuan izanik kaltetuak ez duela kaltea jasateko betebehar juridikorik.

estatuaren zuzenbide [derecho del estado]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatuak botere publikoen bitartez eratutako ordenamendu juridikoa. Estatu neutraletan, eremu politiko eta erlijioso arteko banaketa dela eta, erlijio-konfesioek dituzten ordenamenduekiko independente izango da.

estatuen oinordetza [sucesión de estados]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu batek beste bat ordezkatzea, bere gain hartuz lurralde baten nazioarteko harremanak egikaritzeko erantzukizuna. [Oh. TEOH, 2. b) art.]

estatuko abokatu [abogada, abogado del estado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Estatuko abokatuen kidegoko funtzionario publikoa. Edozein jurisdikzioren aurrean —dela barne-zuzenbidekoa, dela nazioartekoa— Estatuko Administrazio Orokorra eta horren organismo publikoak eta konstituzio-organoak ordezkatzea eta epaiketetan juridikoki defendatzea da beraren egitekoa, baita Estatuko Administrazio Orokorrari eta horren organismo publikoei aholkularitza ematea ere.

estatuko administrazio [administración (general) del estado]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Funtzio publikoak betetzeko estatuaren zerbitzuan dagoen antolakuntza juridiko publikoa, hierarkikoki antolatutako organoek osaturikoa, nortasun juridiko bakarrarekin jarduten duena, eta estatu osoko lurraldean eskumenak dituena.

estatuko fiskal nagusi [fiscal general del estado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ministerio Fiskal osoaren burua. Fiskalei betetzen duten zerbitzuaren eta dituzten eginkizunen araberako aginduak eta argibideak emateko ahalmena du.

estatus [estatus, status]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Pertsona batek gizartean edo tal de sozialaren barruan hartzen duen posizioa.

estatutu [estatuto]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-antolakuntzarako arau-xedapen juridikoa, autoantolatzeko tresna gisa erabiltzen dena.

estipulatzaile [estipulante]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratu edo hitzarmenen eduki diren estipulazioak (arau-indarra dutenak) sortu, garatu eta ezarri dituen kontratuko alderdia.

estipulazio [estipulación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Antzinako sponsio-tik zetorren alde bakarreko, zuzenbide hertsiko eta izaera formal eta solemneko hitzezko kontratu abstraktu eta ez-kausala, galde-erantzunen eskemari jarraitzen diona. Horren bidez, erantzungileak galdegilerari (stipulator) lotzen zion bere burua. Sin. stipulatio.

estortsio [extorsión]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ondarearen aurkako delitua; norbaitek irabaziak lortzeko asmoz eta indarkeria edo larderia erabiliz beste pertsona bat egintza edo negozio juridikoa bat egitera edo ez egitera behartzea pertsona horren edo beste inoren ondarearen kalterako. [Oh. ZK, 243. art.]

estradizio [extradición]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Nazioarteko elkarlaneko prozedura bat, helburu hauetako bat lortzeko sinatzen dena: beste herrialde batean dagoen pertsona bat delitua burutu duen estatuan epaitu ahal izateko, edo bete beharreko zigorra betearazi ahal izateko.

eszedentzia [excedencia]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. lan-eszedentzia.

eszeptizismo [escepticismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Inongo ezagutza irmorik ez dagoela aldarrikatzen duen doktrina filosofikoa.

eszeptizismo etiko [escepticismo ético]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Balorazio edo judizio moralen baliozkotasuna zehazteko arrazoizko metodorik ez dagoela eta ezaguera morala ezinezkoa dela aldarrikatzen duen doktrina.

etekin [rendimiento]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona batek edo gauza batek ematen duen produktua edo utilitatea.

etekin oso [rendimiento íntegro]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan pertsona fisiko batek lortutako etekinak —murrizpenak eta gastu kengarriak aplikatu gabe—.

etendura [interrupción]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Preskripzioa gertatzeko igaro behar den denbora geldiaraztea, auziz edo auziz kanpoko erreklamazio bidez, edo zordunak zorra aitortuaz. [Oh. KZ, 1973. art.]

etete [suspensión]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-egintzen eraginkortasuneko printzipio orokorraren haustura. Administrazio-bidean, errekurtsoa ebazteko eskumena duen organoari dagokio geldiera erabakitzea. Auzibidean, berriz, epaileek eta tribunalek ere erabaki dezakete egintza administratibo baten berehalako egikaritza, kasuan kasu, jokoan dauden eskubide eta interesei kalteak sor diezazkioketela edo atzeraezineko egoerak sor ditzaketela uste dutelako. [Oh. 39/2015 Legea, 117. art. eta 29/1998 Legea, 129-136. art.]

etika [ética]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Ongia eta gaitza zein hauek moralarekin eta giza portaerarekin dituzten harremanak aztertzen dituen diziplina filosofikoa. 2. Gizarte batean giza portaera balioesten eta zuzentzen duten ohituren eta arauen multzoa.

etika araugile [ética normativa]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Sistema arauemaileak justifikatzen dituzten printzipio orokorrak zehazten saiatzen den etikaren adarra, arauak zergatik zehaztu argudiatzeko arrazoibidea eskaintzea xede duena.

etxe-langile [persona empleada doméstica]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuaren etxean, eta etxeko lanak eginez, lan egiten duen langilea. Lan-harreman berezi gisa dago arautua.

eudemonismo [eudemonismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Helburua zoriona lortzea bada, helburu hori erdiesteko egiten den guztia onargarria dela aldarrikatzen duen teoria etikoa.

eugenesia [eugenesia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Biologia zientzien parte bat, oinordetza-lege biologikoak ikasten eta aztertzen dituena, giza espeziearen hobetzea bilatu nahian.

euro [euro]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ekonomia- eta diru-batasunaren azken fasera iritsi eta eurogunea osatzen duten Europar Batasuneko estatu kideen legezko dirua. Ik. Eurogune.

euro zonalde [eurozona, zona euro]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. Eurogune.

euroaren gune [eurozona, zona euro]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. Eurogune.

Eurogune [eurozona, zona euro]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Diru ofizial gisa euroa bere egin duten Europar Batasuneko estatu kideen taldea. Sin. euro zonalde, euroaren gune. Ik. euro.

Europako Egonkortasun Mekanismoa [Mecanismo Europeo de Estabilidad]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Euroguneko herrialdeek 2012an sortutako nazioarteko erakundea. Bere xedea laguntza finantzarioa emango duen mekanismo egonkorra bat eratzea da, estatu kideren batek finantzaketa-arazo larriak dituenean laguntza eman diezaion, betiere, Euroguneko egonkortasun finantzarioa babesteko ezinbestekoa denean. [Oh. Europako Egonkortasun Mekanismoaren Tratatu Sortzailea, 2012ko otsailaren 2koa.]

Europako Erkidegoa [Comunidad Europea]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea 1992ko Maastrichteko Tratatuan 1957ko Erromako Tratatuetan sorturiko Europako Ekonomia Erkidegoaren jarraipen eta oinordeko gisa definitzen den erakundea, eta Lisboako Tratatuarekin Europar Batasunak ordezkatu duena.

Europar Batasuna [Unión Europea, UE]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Integraziozko nazioarteko erakundea, legitimitate bikoitzean —demokratikoan eta gobernu-artekoan— oinarritzen dena. Europar Erkidegoetako estatu kideek 1992an eratua, eta Lisboako Tratatuaz geroztik Europako Erkidegoa ordezkatu, eta hari jarraipena eman diona. [Oh. EBT, 1. art.]

Eurosistema [Eurosistema]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europako Banku Zentralak eta Euroguneko estatuetako banku zentralek osatutako diru-agintaritza; diru-batasuna bideratzea eta prezioen egonkortasuna lortzea dira horren helburu nagusiak. [Oh. EBFT, 282.1. art.]

eutanasia [eutanasia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Oinaze fisiko nahiz psikologikoz, sendabiderik gabe, oro har, bizitzaren amaieran edo bere buruaz jabe izateko desgaitasun kroniko eta larriko egoeran dagoen pertsonaren heriotza bideratzea, haren duintasuna eta borondatea errespetatuz, informazio osoa eskainiz eta baliabide egokiak erabiliz. Legeak ezarritako mugez haratago, delitu da Zigor Kodean, gaur egun (2019).

exegesi [exégesis]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zerbaiten azalpena edo interpretazioa; eskuarki, egile baten lan edo testu zehatz baten gainekoa.

exekutatu 1 [ejecutada, ejecutado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. betearazi 1.

exekutatu 2 [ejecutar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. betearazi 2.

exekutatzaile [ejecutante]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. betearazle 1.

exekuzio [ejecución]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. betearazpen.

exekuzio espezifiko [ejecución específica]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. betearazpen espezifiko.

exekuzio generiko [ejecución genérica]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. betearazpen generiko.

exekuzio-agindu [despacho de la ejecución]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Betearazpenezko prozesu zibilean, demanda eta berari laguntzen dion betearazpen-titulu edota -dokumentua aztertu ondoren, epaileak harekin jarraitzeko ematen duen autoa.

exekuzio-demanda [demanda ejecutiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. betearazpen-demanda.

exekuzio-direktiba [directiva de ejecución]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. zuzentarau betearazle.

exekuzio-egintza [acto de ejecución]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren arau lotesleen aplikazioa gauzatzea. Estatuen eskumenekoa izanik, exekuzio-baldintza uniformeak behar direnean Batzordeari, edo justifikaturiko egoera berezietan Kontseiluari, esleitzen zaiena. [Oh. EBFT, 291. art.] Sin. betearazpen-egintza.

exekuzio-erregelamendu [reglamento de ejecución]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. erregelamendu betearazle.

exekuzio-immunitate [inmunidad de ejecución]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Beste estatu baten organoek estatuaren edo bere ondasunen kontra har ditzakeen neurri hertsakor zein erabaki judizial edo administratiboen aurrean estatua babesten pribilegioa. [Oh. BJLO, 21. art., 16/2015 Lege Organikoa, 2. b) art., Nazio Batuen Konbentzioa estatuen eta beren ondasunen jurisdikzioimmunitateei buruzkoa (2004).] Sin. betearazpen-immunitate.

exekuzio-prozesu [proceso de ejecución]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. betearazpen-prozesu.

exekuzio-titulu [titulo ejecutivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. betearazpen-titulu.

exekuzio-uzi [pretensión ejecutiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. betearazpen-uzi.

exekuzio-zuzentarau [directiva de ejecución]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. zuzentarau betearazle.

exequatur [exequátur]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Atzerriko ebazpen bat eskatzen den estatuan ebazpen hori egikaritza-agiri bihurtzen duen prozedura. Exequatur-ak atzerriko ebazpenari ondorio egikaritzaileak esleitzen dizkio Espainian.

exhorto [exhorto]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaile edo auzitegi batek beste bati zuzendutako ofizioa, bere jurisdikzio-esparrutik kanpo eginbide prozesal bat egiteko laguntza eskatzen duena.

exijigarritasun [exigibilidad]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributua galdagarri bilakatzea, sortzapenarekin bat edo ondoren; horrek tributuaren ordainketa egitea eskatzen du. Tributu bakoitzaren araudiak ordaindu beharreko kuota edo haren zati bat sortzapenarena ez den beste une batean galda daitekeela ezar dezake (adibidez, PFEZ sortzapena urte-bukaeran gertatzen da, baina zorra galdatzen da hurrengo urtean autolikidazioaren epean). Sin. galdagarritasun.

ez-betetze [incumplimiento]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligaziozko erlazio juridikoaren objektua (prestazioa) aurrera ez eramatea. Ez-betetzea hiru motatakoa izan daiteke: betetze atzeratua (prestazioa epez kanpo egikaritzen denean), betetze akastuna (prestazioa hitzartu denaz bestelako moduan egikaritzen denean), eta, ez-betetze absolutua (prestazioa egikaritzen ez denean). Obligazioaren ez-betetzeak sortutako kalteak ordaintzeko obligazioa sortzen du. Ik. berandutza, kalte, kontratuzko erantzukizun.

ez-betetzeagatiko prozedura [procedimiento de incumplimiento]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europar Batasuneko arauen arabera estatu kideei dagozkien obligazioen urraketak kontrolatu eta egiaztatzeko prozedura. Prozedura hau Batzordeak gidatzen duen lehen fase administratibo batek eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean gauzatzen den bigarren fase jurisdikzional batek osatzen dute. [Oh. EBFT, 258.-260. art.]

ez-egite [omisión]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Egileak galdagarri zitzaion portaera bat aurrera ez eramatean datzan delitu mota. Bi ez-egite mota daude: ez-egite hutsa eta ez-egitearengatiko egitea. [Oh. ZK, 11., 195., 196., 226., 227., 407., 408., 450. eta 476. art.]

ez-egiteagatiko errekurtso [recurso por omisión]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Akzio-bide honen bitartez Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Europar Batasuneko erakunde, organo edo organismoen ez-egiteen legezkotasuna kontrolatzen du, eta Europar Batasuneko zuzenbidearen kontrakoak diren ala ez erabaki. [Oh. EBFT, 265. art.] Sin. ez-egitearen aurkako errekurtso.

ez-egitearen aurkako errekurtso [recurso por omisión]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. ez-egiteagatiko errekurtso.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga [Impuesto sobre la Renta de No Residentes]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kasu hauek zergapetzen dituen zerga: a) Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren, baina lurralde horretan establezimendu iraunkorrik gabe diharduten pertsona fisikoek eta entitateek lortutako errenta; b) Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren pertsona fisikoek eta entitateek bertan helbideratutako establezimendu iraunkorraren bitartez lortutako errenta. Sin. EEEZ.

ez-xedapenezko prozesu [proceso no dispositivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Behin hasita, bere objektua alderdien eskuetatik kanpo duen prozesua.

ezagutze-saio [rueda de reconocimiento]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. taldeko ezagutze-saio.

ezarpen-arau [norma de funcionamiento]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Ik. funtzionamendu-arau.

ezduin [indigna, indigno]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezduintasun kausan egonik, epaileak oinordetzeko ezgai adierazi duena Ik. ezduintasun.

ezduintasun [indignidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Oinordeko izateko ezintasun erlatiboa, ahaideen arteko lege betebeharrak eta betebehar naturalak ez betetzeak ekar dezakeena. Ez da beti ondorio zuzena, oinordekideek ez badute demandarik jartzen ez da beti aplikatu behar. Ik. oinordeko, senipartedun.

ezduintasun-arrazoi [causa de indignidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. ezduintasun-kausa.

ezduintasun-kausa [causa de indignidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaile baten oinordekoa ezduina dela adierazi ahal izateko legeak aurreikusten duen eta derrigorrez bete behar den betekizuna, oinordekoaren jarrera errefusagarri batean oinarritutakoa. Sin. ezduintasun-arrazoi.

ezespen [desestimación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu judizial batean epaileak edo epaimahaiak aldeetako baten eskabide edo nahiak modu arrazoituan baztertzea.

ezetsi [desestimar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Epai baten bidez edo bestelako ebazpen judizial edo administratibo baten bidez aldeetako baten nahia baztertu.

ezezko elkarrekikotasun [reciprocidad negativa]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Aintzatetsi nahi den ebazpenaren jatorrizko estatuan espainiar epaileen epaiak aintzatesten ez direnean sortzen den egoera.

ezeztapen [negación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zerbaiti uko egiteko ekintza. 2. Zerbaitek edo norbaitek eskatzen duenari edo nahi duenari ematen zaion ezezko erantzuna.

ezgai [incapaz]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere burua gobernatzea galarazten dioten gaixotasun edo gabezia fisiko edo psikiko iraunkorrak dituen pertsona. Ezgaia den pertsona izan daiteke judizialki ezgaitua, baina ez da derrigorrezkoa ebazpen judizial hori pertsona bat ezgaia dela aitortzeko. [Oh. KZ, 199. art. eta hurr.] Ik. ezgaitasun, ezgaitu.

ezgaitasun [incapacidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jarduteko gaitasuna murrizten duen egoera. Trafiko juridikoan pertsona batek dagokion gaitasuna ez duela adierazten du. Ezgaitasunak ez dakar, derrigorrez, ezgaitzea. Ezgaitzea aukera bat da eta judizialki deklaratu behar da. Adinez nagusiak zein adingabeak ezgaitu daitezke, azken hauen kasuan adin-nagusitasunera heltzean adimen urrikoak izaten jarraituko dutela uste bada. Adimen-galera larri eta iraunkorrak sortzen dituzten gaixotasunak edo ezintasunak pertsona bat ezgaitzeko kausak dira. Ezgaitzea fisikoa edo psikikoa izan daiteke. Ezgaitze-epaiak adierazten du murrizketa horren zenbaterainokoa (osoa edo partziala izan daiteke) eta ezgaituaren gaineko babes-erakundea. Egoera aldatzen bada, epaiaren edukiak eta neurriak berrikusi behar dira. Sin. desgaitasun.Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. ezintasun.

ezgaitu [incapacitar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Norbait ezgai deklaratu. Sin. desgaitu.

ezgaitze [incapacitación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona bat ezgai deklaratzen duen ebazpen judiziala. Sin. desgaitze.

ezgaitze-epai [sentencia de incapacitación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Epailearen ebazpena, pertsona fisiko bati jarduteko gaitasuna murrizten diona, behar duen babes erakundea jarriz.

ezgaitze-prozedura [proceso de incapacitación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jarduteko gaitasuna kendu edo aldatzeko prozedura. Ik. ezgaitze.

ezinbesteko indar [fuerza mayor]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko obligazio batekin bat ez datorren estatu edo nazioarteko erakunde baten egitatearen ez-zilegitasuna baztertzen duen inguruabarra, aintzat hartzen dena baldin eta egitate hori estatuaren edo erakundearen kontroletik at dagoen eutsi ezinezko indar batek edo ezusteko gertaera batek eragin badu, eta kasuaren inguruabar horietan materialki ezinezko bada obligazio hori betetzea. [Oh. NZBren artikuluen proiektua (2001) nazioarteko egitate ez-zilegietatik ondorioztatzen den estatuen erantzukizunari buruzkoa, 23. art.]

ezinbesteko laguntzaile [cooperador necesario]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitua gauzatzeko beharrezkoa zen ekintza baten bitartez laguntzen duen pertsona. Egiletzat hartuko da zigorra ezartzeari begira. [Oh. ZK, 28 b art.]

ezintasun [imposibilidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zerbait egiteko aukerarik edo ahalik eza. Ik. ezgaitasun.Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Istripuen edo gaixotasunen ondorioz, langileak lan egiteko duen ezintasuna. Sin. ezgaitasun.

ezintasun iraunkor [incapacidad permanente]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Osasun tratamendua jaso ondoren ere, ustez, behin betiko izaera duen ezintasuna, lan egiteko gaitasuna gutxitu edo ezabatzen duena. [Oh. GSLO, 193. art.] Ik. aldi baterako ezintasun.

ezintasun iraunkor absolutu [incapacidad permanente absoluta]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ezintasun iraunkorraren maila. Maila hau aitortuko da langileak lanean jarraitu ezin duenean, ez bere ohiko lana egiten, ezta bestelako lanetan ere. [Oh. GSLO, 194. art.]

ezintasun iraunkor partzial [incapacidad permanente parcial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ezintasun iraunkorraren maila. Maila hau aitortuko da, baldin eta, lan egiteko gaitasuna gutxitu arren, langileak lanean jarrai badezake. [Oh. GSLO, 194. art.]

ezkonsari [dote]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gaztelako Zuzenbidean, emaztearen ondasun kopurua, senarrak administratuko duena ezkontzaren kargak arintzeko. Euskal Zuzenbidean, ezkondu ondoren bikotearen familiaren baserrira sartu berri den ezkontideak ekarritako ondarea, baserria oinordetzan jasotzen duen ezkontideak bere anaiarreben seniparte falta orekatzeko erabiltzen duena. Sin. dote.

ezkontide [cónyuge, consorte]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontza-loturaren alderdia. Gizonezkoarekin zein emakumezkoarekin ezkonduta dagoen pertsona. Ik. ezkontza.

ezkontza [matrimonio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Sexu bereko zein ezberdineko pertsonen arteko lotura juridikoa. Ezkontza zibilaren adierazgarria den adostasunak forma zibila zein erlijiosoa onartzen du. [Oh. KZ, 45. art. eta hurr.]

ezkontza kanoniko [matrimonio canónico]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Eliza katolikoaren ordenamendu kanonikoaren arabera egindako ezkontza. Kontratu juridiko izateaz gain, dimentsio erlijiosoa du. Ezkontideen ongizatea eta seme-alabak izan eta hauek heztera bideratua. Deseginezina, heterosexual eta monogamoa da. Ik. ezkontza-deuseztasun kanoniko.

ezkontza-deuseztasun kanoniko [nulidad matrimonial canónica]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Eliza katolikoaren ordenamendu kanonikoak ezkontza baliozkoa izateko dituen eskakizunak bete gabe egindako ezkontza. Elizako auzitegien epaiek erabakiko dute deuseztasuna baina efektu zibiletarako homologatu egin beharko da. [Oh. KZ, 80. art.] Sin. ezkontza-nulitate kanoniko. Ik. doitze, efektu zibilen aitorpen, homologazio.

ezkontza-kapitulazio [capitulación matrimonial]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontza bitartean indarrean egongo den eraentza ekonomikoa edo bestelako akordioren bat ezartzeko, ezkontideek sinatzen duten ituna. Eskritura publikoan egin behar da, ezkondu aurretik edo ondoren. Eraentza ekonomikoa aldatzea ahalbideratzen du. Ik. banatze-eraentza, ezkontzaren ondasun-eraentza, foru-komunikazio, irabazpidezko erkidego, partaidetza-eraentza.

ezkontza-nulitate kanoniko [nulidad matrimonial canónica]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. ezkontza-deuseztasun kanoniko.

ezkontza-sistema [sistema matrimonial]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ordenamendu orokorraren azpisistema, ezkontza zibilen eta erlijiosoen arteko harremana adierazten duena, zehaztuz ezkontza erlijiosoek efektu zibilak izango dituzten ala ez eta zein baldintzatan.

ezkontzaren ondasun-eraentza [régimen económico matrimonial]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontzan ezargarria den araubide ekonomikoa. Ezkontideek, ezkondu aurretik edo ondoren, egiten dituzten ezkontza-kapitulazioen bitartez eraentza ezarri edo aldatu ahal izango dute. Ezkontza-kapitulaziorik sinatzen ez badute, dagokion legezko ondasun-eraentza ezartzen da. Ik. banatze-eraentza, ezkontza, ezkontza-kapitulazio, ezkontzaren ondasun-eraentza, foru-komunikazio, irabazpidezko erkidego, partaidetza-eraentza.

ezohiko errekurtso [recurso extraordinario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. aparteko errekurtso.

ezohiko legitimazio [legitimación extraordinaria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Pertsona bati epaiketan aritzeko legeak egiten dion aintzatespena. Legitimazio berezia da; izan ere, prozesu zibilean ohiko legitimazioa alderdiek berek prozesuan aritzeko duten interesaren baieztapen hutsa da.

ezohiko prozedura [procedimiento extraordinario]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ohiko prozeduraz kanpo (cognitio in ordinem), Kristo ondorengo I. mendetik aurrera, pixkana-pixkanaka, Zuzenbide Erromatarrean nagusitu ziren prozeduren artean hirugarrena. Sin. cognitio extra ordinem.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus