Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

dammun iniuria datum [culpa aquiliana]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. kulpa akiliarra.

debekatu [prohibir]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zerbait egiten ez utzi, batik bat Zuzenbidez edo aginduz, eta zigor baten mehatxupean.

debekatutako froga [prueba prohibida]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan erabili ezin den froga, hura lortzeko oinarrizko eskubideak urratu direlako.

debeku [prohibición]Admin Zuz, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zerbaiten erabilera edo betearaztea galaraztea.

debeku-oker [error de prohibición]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Egileak burututako egitatearen ez-zilegitasunari buruzko okerra, gaindiezina izanez gero erantzukizun penala baztertzen duena. Okerra gaindigarria izanez gero, zigorra arinduko da. [Oh. ZK, 14.3 art.] Ik. erruduntasun.

deduzigarritasun [deducibilidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau-sistema estatikoen ezaugarria, sistemaren barneko menpeko arauak sistema bereko arau independenteetatik logikoki deduzitzen direla berekin dakarrena.

defendatzaile [defensora, defensor]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Zerbaiti edo norbaiti babesa ematen dion pertsona. 2. [(Herriaren) Defendatzailea] Nafarroan eta Espainian herritarren eskubideak bermatzen dituen agintaritza, hango botere exekutiboak edo legegileak herritarrei eragin diezazkiekeen abusuen aurka jarduten duena. Ik. Ararteko.Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketan defentsa-lanak egiten dituen pertsona.

defendatzaile judizial [defensora, defensor judicial]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Behin-behineko babes erakundea. Defendatzaile judiziala gainontzeko babes-erakundeek estaltzen ez dituzten hutsuneak betetzeko izendatzen da. Hala nola, ordezkariaren eta ordezkatuaren arteko interes-gatazka gertatzen denean; ordezkariak funtzioak uzten dituenean; beste ordezkari bat izendatu bitartean, edo, tutorea izendatzeko prozedurak iraun bitartean.

defentsa [defensa]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketan ordezkatutako pertsonaren interesen alde abokatuak burututako egintza.

defentsa-eskubide [derecho de defensa]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Benetako babes judizialean bildutako eskubidea. Haren bidez, edozein prozeduratan alderdiek kontraesanean alegatu eta frogatu ahal izango dituzte beren uziak, eskubideak eta interesak, defentsa-gabeziarik sortu gabe.

defentsa-gabezia [indefensión]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura judizialean, modu bidegabean, alderdien defentsa-aukerak mugatzearen edo eragoztearen ondorioz sortutako egoera. Sin. babesgabetasun 2, babesgabezia.

defentsa-idazki [escrito de defensa]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura laburtuko ahozko epaiketa hasteko autoa eman ostean, alderdi akusatuaren defentsak aurkezten duen dokumentua. Akusazioekiko ondorio zenbatu eta korrelatiboak zehazten dira idazkian, haietariko bakoitzari dagokionez adostasuna edo desadostasuna adieraziz, eta frogak eskatzen dira. [Oh. PKL, 784. art.]

dei [citación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. zitazio.

dei [convocatoria]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. deialdi.

deialdi [convocatoria]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Kide anitzeko organo baten kideei helarazitako bilerarako iragarkia edo komunikazioa, gai-zerrenda barne duena. Sin. dei. 2. Ekintza baten iragarki publikoa, interesa duten pertsonei zuzendua, interesdunek hartan parte hartu ahal izan dezaten egindakoa, eta, oro har, herritarrak jakinaren gainean jartzeko argitaratua.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona bati edo gehiagori, ekintza konkretu batean parte har dezaten helarazten zaien iragarki edo idatzia. Adibidez: Jabetza Horizontalean, edo sozietateetan, bileretan parte hartu ahal izateko, jabekide guztiei edo bazkide guztiei helarazten zaien iragarkia. Ik. bokazio.

deklaratu beharraren dispentsa [dispensa de la obligación de declarar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legeak zehaztutako kasuetan deklaratu beharra ez betetzeko lekukoek duten ahalmena. Deklaratzeko betebeharretik askatuta daude: auzipetuari dagokionez, aurrekoenganako eta ondorengoenganako zuzeneko lerroan dauden ahaideak, haren ezkontidea, odolbidezko nahiz sabeleko neba-arrebak eta bigarren gradu zibilerainoko albokoak; auzipetuaren abokatua, hark defendatzaile gisa abokatuari azaldu dizkion egitateei dagokienez; ikertu, auzipetu edo akusatuak, eta aurreko pertsonen arteko elkarrizketa eta komunikazioen itzultzaile eta interpreteak, haien itzulpen edo interpretazioak ukitutako egitateei dagokienez. [Oh. PKL, 416. art.] Sin. deklaratu beharraren lekapen.

deklaratu beharraren lekapen [dispensa de la obligación de declarar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. deklaratu beharraren dispentsa.

deklarazio [declaración]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan, auzia argitzeko, froga gisa aintzakotzat hartutako alderdien edo lekukoen azalpena. Sin. adierazpen.Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. aitorpen.

deklarazio interpretatzaile [declaración interpretativa]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. adierazpen interpretatzaile.

deklinatoria [declinatoria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Kasuan kasuko demandatuak edo prozesuko alderdi pasibo izan daitekeen edonork auziaz ezagutzen ari den epai-organoaren jurisdikzio edo eskumen falta salatzeko duen tresna prozesala.

dekretu [decreto]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ministroen Kontseiluak bere eskumenen barruan egindako arau juridikoa.Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Justizia Administrazioaren letraduaren ebazpen arrazoitua, legeak aurreikusitako egoeretan ematen dena. Oro har, demanda onartzeko edo letraduak prozedurari amaiera emateko erabiltzen den ebazpen mota.

delazio [delación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Oinordeko gisa egiten den deialdi zehatza. Deituak jaraunspena onartzeko edo zapuzteko aukera izango du (ius delationis).

delegazio [delegación]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Pertsona edo talde batek hirugarren bati ematea berari dagokion botere edo gaitasunen bat.

delitu [delito]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Legeak zigortzen dituen dolozko edo zuhurtziagabekeriazko egiteak eta ez-egiteak. [Oh. ZK, 10. art.]

delitu erdipribatu [delito semiprivado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. delitu erdipubliko.

delitu erdipubliko [delito semipúblico]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jazartzeko, biktimaren aldez aurreko salaketa eskatzen duen delitua. Sin. delitu erdipribatu.

delitu gori [delito flagrante]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delitua, delitugilea hura egiten ari dela edo egin berri duela ustekabean harrapatzen denean. Modu berean, delitu goritzat hartzen da, delitu hori egin eta segituan delitugilea atxilotzen denean edo segika ibiltzen zaionean, baldin eta jazarpenak irauten badu edo jazarpena eteten ez bada delitugilea jazartzaileen eskumenetik kanpo ez dagoen bitartean, eta baita ere delitua egin eta berehala delitugilea harrapatzen denean efektu, tresna edo arrastoak dituela, horiek ahalbidetzen badute delituaren parte-hartzea susmatzea. [Oh. PKL, 795.1.1 art.]

delitu jarraitu [delito continuado]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Egitate tipiko anitz prozesu bakar eta jarraitu baten zati moduan ulertuak izatea; hau da, egitateak aurretik prestatutako plan oso baten zati direnean edo sortutako aukera berdina erabiliz egiten direnean. Erantzuleari arau-hauste astunenaren zigorra ezarriko zaio goiko erdian, baldin eta urratutako arauak izaera berekoak edo antzekoak badira. [Oh. ZK, 74. art.]

delitu pribatu [delito privado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jazartzeko, ofendituaren edo beraren legezko ordezkariaren kereila eskatzen duen delitua. Delitu pribatuak dira partikularren kontrako iraina eta kalumnia. [Oh. ZK, 215.1 art.]

delitu publiko [delito publico]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ofizioz jazargarria den delitua. Horregatik, nahiz eta ofendituak edo kaltetuak delituzko egitatea ez salatu edo kereila ez jarri, Ministerio Fiskalak egikarituko du zigor-akzioa.

delitu-jazarpen [persecución del delito]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delituzko egitateak eta haien erantzuleak ikertzera, frogatzera eta zigortzera zuzendutako jarduera prozesala. Sin. delituaren jazarpen.

delitu-lotura [conexión de delitos]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaitu beharreko delituzko egintzen arteko lotura, guztiak prozedura bakar batean epaitzea dakarrena. Sin. delituen lotura.

delitu-masa [delito masa]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitu jarraituaren modalitate bat, soilik ondarearen aurkako arau-hausteen kasuan gerta daitekeena, betiere, pertsona askori eragiten badie eta larritasun nabarmeneko egitatea bada. Beraz, “iruzur kolektibo” egoeran egongo ginateke, non subjektu aktiboek ez baitute elkarrekin harremanik, pertsona multzo bati sortzen baitie kalte ekonomikoa. [Oh. ZK, 74.2 art.]

delitu-pilaketa erreal [concurso real de delitos]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Egitate-aniztasun baten ondorioz delitu bat baino gehiago eratzea. Erantzuleari delitu guztien zigorrak ezarriko zaizkio batera betetzeko; hori bideragarria ez bada, bata bestearen ondoren beteko dira haien astuntasunaren hurrenkeraren arabera, betiere, kodeak ezarritako mugak betez. [Oh. ZK, 73., 75. eta 76. art.]

delitu-pilaketa ideal [concurso ideal de delitos]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Egitate bakarrak delitu bi edo gehiago eratzea. Erantzuleari arau-hauste astunenaren zigorra goiko erdian ezarriko zaio. Zigor horrek ezin du gainditu arau-hausteak banaturik zigortuz gero ezarri beharreko zigorren baturak dakarren zigorra; bestela, arau-hausteak banaturik zigortuko dira. [Oh. ZK, 77. art.]

delitua kalifikatze [calificación del delito]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Burututako delituzko egitatea legearen arabera egokia den zigor-tipoan sartzea. [Oh. PKL, 649. art.]

delituaren gorputz [cuerpo del delito]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Delituzko egitatearen objektua den elementu edo pertsona. 2. Delituzko egitatea eta haren erantzulea argitzeko baliagarria den edozein elementu. [Oh. PKL, 334. art. eta hurr.]

delituaren jazarpen [persecución del delito]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. delitu-jazarpen.

delituaren teoria orokor [teoría general del delito]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zuzenbide positibotik abiatuta, delituaren teoria orokorrak delitu guztien edo delitu talde baten ezaugarri komunak egituratzen ditu. Ezaugarri horiek Zigor Zuzenbidearen zati orokorrean daude.

delituen lotura [conexión de delitos]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. delitu-lotura.

delitugile [autora, autor del delito]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Delituzko egitatearen subjektu aktiboa, delitua egin duena. 2. Orokorrean, delituzko egitatean parte hartzen duena.

demanda [demanda]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Herritarrak, epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea egikarituz, prozesuari hasiera emateko aurkezten duen dokumentua edota prozesuaren hasierako fasea. Idazki honen edukirik garrantzitsuena demandatzaileak epaileari aurkezten dion uzia da.

demanda errekonbentzional [demanda reconvencional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Demandatuak, demandaren erantzuna aprobetxatuz, demandatzaileak martxan jarri duen prozedura berean beste uzi bat edo gehiago sartzeko dokumentua, uzi-metaketa bati bide ematen diona. Sin. errekonbentzio-demanda.

demandaren anotazio prebentibo [anotación preventiva de la demanda]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. demandaren prebentziozko oharpen.

demandaren erantzun [contestación a la demanda]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Herritarrak, bere epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea egikarituz, beraren kontra hasi den prozesuaren eta uziaren erreakzio gisa aurkezten duen dokumentua. Normalean, salbuespenak jaso ohi ditu.

demandaren onarpen [admisión de la demanda]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Herritarrak jarritako demanda aztertzeari eta, beraz, eskatutako prozesuari epaileak baiezkoa ematea. Auzibitartea sortzen da haren ondorioz. Ik. auzibitarte.

demandaren prebentziozko oharpen [anotación preventiva de la demanda]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Inskriba daitekeen ondasun edo eskubide baten gainean eragina izan dezakeen epai bat lortu nahi den kasuan erabiltzen den kautelazko neurria. Sin. demandaren anotazio prebentibo.

demandaren zabalkuntza [ampliación de la demanda]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketa batean, hasieratik jarri den uziari (edo uziei) beste bat edo gehiago gehitzea jatorrizko demandatu edo demandatuen kontra, edota, halaber, hasieratik jarri den uzia (edo uziak) beste pertsona batzuen kontra aurkeztea.

demandatu 1 [demandada, demandado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Epaiketa batean posizio pasiboa betetzen duen alderdia. Sin. alderdi demandatu.

demandatu 2 [demandar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Demanda aurkeztu.

demandatzaile [demandante]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. alderdi demandatzaile.

demandatzaile zibil [actora, actor civil]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. auzi-jartzaile zibil.

demarkazio-prozesu [proceso de demarcación]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Mugarri izena hartzen duten marka iraunkorren bitartez, aldez aurretik nazioarteko tratatu nahiz erabaki judizial batek finkatutako muga bat lekuan bertan zehaztea dakarren ekintza teknikoa.

demokrazia [democracia]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Herritarren gobernua. 2. Gobernua eta estatua antolatzeko modu bat, non herritarren subiranotasuna aitortzen baita. Gobernariak aukeratu eta kontrolatzeko ahalmena dute herritarrek.

demokraziaren printzipio [principio de democracia]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europar Batasunaren zein estatu kideen balio komuna. [Oh. EBT, 2. art.]

denbora luzeko langabe [persona desempleada de larga duración]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langabezian denbora luzez dagoen langabea; eskuarki, urtebetetik gora. [Oh. EL, 30. art.]

denbora luzeko langabezia [desempleo de larga duración]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Denbora luzekoa den langabezia, eskuarki, urtebetetik gorakoa. Mota honetako langabeak enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituztenen artean kokatu ohi dira. [Oh. EL, 30. art.]

denbora-egozpen [imputación temporal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Denbora-irizpideak erabiliz, zerga baten oinarri zergagarrian epe bateko sarrera eta gastuak noiz sartu adierazten duen erregela.

denbora-eremu [ámbito temporal]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboaren iraupenari dagokion eremua. [Oh. LE, 86. art.]

deontologismo [deontologismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau moralak guztiz autonomoak edo sui generis direla defendatzen duen ikuskera filosofikoa.

deposito [depósito]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. gordailutze.

depositum [depósito]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. gordailapen.

derogatu [derogar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Lege edo arau bat indar gabe utzi, gehienetan beste batekin ordezkatuz. 2. Indargabetu.

derogazio [derogación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arauak indarrik gabe uzteko ekintza eta horren ondorioa, jadanekotasuna galtzean datzana. Sin. indargabetze.

derrigorrezko hezkuntza [educación obligatoria]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Konstituzioak aurreikusten du oinarrizko hezkuntza nahitaezko eta doakoa izango dela denentzat. Legeak, hain zuzen ere, hamar urteko eskolaldia aurreikusten du 6-16 urte bitartean. Botere publikoek zerbitzu publikoen bitartez bermatuko dute derrigorrezko hezkuntzarako eskubidea. [Oh. EK, 27.1, 27.4, 27.5 art., 2/2006 LO, 4. art.]

derrigorrezko konkurtso [concurso necesario]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Zordunaren hartzekodunetariko baten eskariz hasitako konkurtsoa. Hartzekodunak bere konkurtso-eskaera zordunaren kontrako enbargua exekutatzeko tituluan oinarritu behar du, dagokion zorra ordaintzeko ondasun nahikorik izan ez denean. Egoera horretaz gain, legeak zordunaren kaudimengabezia adierazten duten zenbait presuntzio ezartzen ditu, eta horiek ere balia ditzakete hartzekodunek konkurtso-eskaerak oinarritzeko. [Oh. KL, 2.4 eta 3.1 art.]

derrigorrezko oinordeko [sucesora forzosa, sucesor forzoso]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. senipartedun.

derrigorrezko prestazio pertsonal [prestación personal obligatoria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Pertsonak derrigorrez egin beharreko prestazioa. Derrigortasunak lan-harremanetik kanpo kokatzen du prestazio hau, ez baita borondatezkoa. [Oh. LE, 1.1 art.]

derrigortasun [obligatoriedad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Nahitaezkoa edo beharrezkoa denaren nolakotasuna.

derrigortze [coacción]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Indarkeria erabiliz beste bati legeak debekatzen ez duena egiten eragoztea edo egin nahi ez duena egitera behartzea. Zigorra astunduko da derrigortzearen helburua oinarrizko eskubide baten egikaritzea ekiditea denean. Derrigortzeak, aldiz, zigor arinagoa izango du portaerek izaera arina dutenean. [Oh. ZK, 172-172 ter art.]

desadostasun [desacuerdo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Adostasun eza, harreman juridiko berriaren sorrera galaraziko duena.

desadostasun-akta [acta de disconformidad]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. desadostasuneko akta.

desadostasuneko akta [acta de disconformidad]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ogasunak likidatutakoarekin ados ez dagoelako zergapekoak edo bere ordezkariak sinatzen ez duen akta edo adostasun eza jasotzen duena. Sin. desadostasun-akta.

desafektazio [desafectación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ondasun baten afektazioaren amaiera zehazten duen deklarazioa. Horren ondorioz, ondasun hori jabari publikoko izatetik ondarezko ondasun izatera pasatzen da.

desenkusa absolbitzaile [excusa absolutoria]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Legez zehazturiko egoera, zeinaren arabera delitua zigor gabe geratzen baita. Portaera zuzenbide-kontrako eta tipikoa izango da, eta erruduntasuna dago, baina politika kriminaleko arrazoiak direla-eta ez da zigorra ezarriko. Adibidez, Zigor Kodearen 268. artikuluaren arabera, guraso eta seme-alaben arteko ebasketak ez dira zigorgarriak izango.

desgaikuntza [inhabilitación]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Eskubideez gabetzeko zigorrak dira: kargu publikoaz gabetzen dutenak edo hautatua izateko eskubidea ukatzen dutenak; lan-jarduera zehatza mugatzen dutenak; edo guraso-ahalmenaren eskubidea, edo tutoretza-, zaintza- zein kuradoretza-eskubideak kentzen dituztenak.

desgaikuntza berezi [inhabilitación especial]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Eskubideez gabetzeko zigorra, kondenaren aldi bitartean enplegu edo kargu publikorako zein hautagai izateko eskubideez gabetzen duena, eta orobat lanbide, ogibide, industria nahiz merkataritzarako eskubideez edota guraso-ahalaren eskubideaz eta tutoretza-, zaintza- edo kuradoretza-eskubideez. [Oh. ZK, 42. art. eta hurr.]

desgaitasun [discapacidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Pertsona baten ezaugarria, desgaitasunik ez duenarekiko desabantaila egoeran kokatzen duena, baita ere lanaren eremuan.

desgaitasun [incapacidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. ezgaitasun.

desgaitasun-gradu [grado de discapacidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Desgaitasuna neurtzeko tasa. % 33tik aurrera, pertsona, teknikoki, desgaitasuna duen pertsonatzat joko da.

desgaitu [incapacitar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. ezgaitu.

desgaitze [incapacitación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. ezgaitze.

desjabetu [expropiar]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Interes publikoa arrazoi delarik legearen barruan pertsona bati jabego bat kendu, normalean haren truke kalte-ordain bat emanez.

desjabetze [expropiación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Gizarte-intereseko arrazoiak direla eta, eskubide bat, bidezko interesak zein jabetza pribatua kentzea, horren truke kalte-ordaina emanda.

desjaraunspen [desheredación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Sin. jaraunsgabetze.

deskargu-froga [prueba de descargo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Akusatuaren errugabetasuna oinarritzen duen eta epailearen balorazioaren menpe dagoen froga.

deskolonizazio [descolonización]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Atzerriko potentzien menderatze politiko, sozial edota ekonomikoan dauden herrien kasuan, gobernu propioa osatu ahal izan dezaten egiten den prozesua.

deskontzentrazio [desconcentración]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Boterea zein eskumenak tituludun den organoaren mende dauden beste organo batzuen artean banatzea. [Oh. 40/2015 Legea, 82. art.]

deslegeztapen [deslegalización]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ordura arte legez araututako gai bat handik aurrera erregelamenduz arautuko dela adierazten duen legea. Sin. deslegalizazio.

deslokalizatu [deslocalizar]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa lan-kostu txikiagoak dauden beste leku batera joatea.

deslokalizazio [deslocalización]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa lan-kostu txikiagoak dauden beste leku batera joatearen fenomenoa.

deslotu [desvincular]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Zenbait pertsonaren edo gauzaren artean dauden loturak desegin.

deslotze-tesi [tesis de desvinculación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Akusatzaileek egitateak akats nabariz kalifikatzeagatik, epaitu behar duen jurisdikzio-organoak erabil dezakeen ahalmena. Haren bitartez, alderdi akusatzaileek egindako kalifikazioa oker dagoela adierazten du, hartatik deslotzen da eta bere aburuz egokia dena proposatzen. [Oh. PKL, 733. art.]

desobedientzia zibil [desobediencia civil]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Arau jakin bat betetzeari uko egitea, desadostasuna adierazteko erreakzio kolektibo eta baketsu gisa. Herrialde demokratikoetan, neurri honek helburu nagusi du arauaren bidegabekeria agerian jartzea eta gehiengoa sentsibilizatuz berau alderaraztea.

desplazamendu [desplazamiento]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuaren erabakiz, langilea aldi baterako lantokiz aldatzea, bere ohiko bizilekua aldatzea eragiten dion beste leku batera. [Oh. LE, 40.6 art.] Ik. lekualdaketa.

destino-osagarri [complemento de destino]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Funtzionarioen ordainsariaren zatia, lanpostuaren edo graduaren araberakoa.

deszentralizazio [descentralización]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Autonomia-erkidego, probintzia edo udalerri moduko estatuarenaren azpiko lurralde-antolakuntza, izaera politiko zein administratiboa izan dezakeena. 2. Estatuarenaren azpiko egiturei modu autonomoan jarduteko ahal zabalak aintzatesten duen estatua antolatzeko era. 3. Lurralde-administrazioen barruan kokaturik dauden mendeko erakundeen zein erakunde tutelatuen aldeko eskumenen eskualdatzea.

determinazio askerako eskubide [derecho de libre determinación]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. autodeterminazio-eskubide.

deusez [nulo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Balio juridikorik ez duen egintzari dagokion izaera.

deuseztagarri [anulable]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Baliogabetu daitekeen egintzari dagokion izaera.

deuseztagarritasun [anulabilidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Legeak pertsona jakin batzuei ematen dien bitarteko juridikoa, akastuna den egintza edo kontratu batek balioduna edo baliogabea izan behar duen erabakitzeko. Sin. deuseztasun erlatibo.

deuseztapen-errekurtso [recurso de anulación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Akusatua egon gabe emandako kondena-epaien aurka balia daitekeen ezohiko inpugnazio-bidea. Baldintzei eta prozedurari dagokienez, legeak apelazio-errekurtsoari egiten dio erreferentzia. [Oh. PKL, 793.2 art.]

deuseztapen-intzidente [incidente de nulidad]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu baten emaitzaren kontra errekurtsorik ezin jar daitekeenean, oinarrizko eskubideak urratu direlakoan edo babesgabezia sortu duten forma-akatsak egon direlakoan, prozesu bat ezeztatzeko eskaria eta ondorengo izapidetzea. [Oh. PZL, 228. eta BJLO, 241. art.]

deuseztasun [nulidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Egintza juridikoaren edo prozedura judizialaren erabateko edo jatorrizko baliogabetasuna. Sin. erabateko deuseztasun, nulitate, zuzenbidezko deuseztasun.

deuseztasun erlatibo [nulidad relativa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. deuseztagarritasun.

deuseztasun-akzio [acción de nulidad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Egintza, kontratu edo xedapen baten deuseztasuna aitortzea bilatzen duen akzioa. [Oh. 39/2015 Legea, 106. art.]

deuseztatu [anular]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Egintza bat baliogabetu.

deuseztatzeko errekurtso [recurso de anulación]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Europar Batasuneko zuzenbidearen aurkakoak diren ekintzen gaineko legezkotasun-kontrola egikaritzeko aukera zabaltzen duen akzio-bidea. [Oh. EBFT, 263., 264. eta 266. art.]

dialektika [dialéctica]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Diskurtso edo eztabaida batek bere baitan biltzen dituen arrazoibideen eta argudiaketen multzoa. 2. Kontrakoak diren arrazoibide zein argudioak alderatu eta azalduz diskurtsotan edo eztabaidetan egia aurkitzea ahalbidetzen duten teoria eta teknika erretorikoak.

dibidendu [dividendo]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kapital-sozietateetan lortutako onuretatik bazkideei banatzen zaien zatia, betiere legean nahiz sozietatearen estatutuetan zehaztutako baldintzak eta mugak errespetatuaz egiten dena. Dibidenduak banatu ahal izateko oinarrizko baldintza hauxe da: banaketaren ondorioz, sozietateko ondare netoaren balioa kapital soziala baino baxuagoa ez izatea. Ondare netoa kapital soziala baino baxuagoa denean, onurak zuzendu behar dira kopuruen arteko alde hori konpentsatzearren. Onuren banaketa egiten denean, bazkideak eskubidea du dagozkion dibidenduak jasotzeko, bere azkio edo partizipazio-kopuruaren arabera. [Oh. KSL, 273.2 art.]

dibortzio [divorcio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontza lotura judizialki desegitea. Ezkontideek dibortzioa adostasunez edo banaka eska dezakete. Ezkontza desegitearekin bat, ezkontzak sortutako efektu juridikoak bertan behera geratzen dira. [Oh. KZ, 81. art. eta hurr.]

dies a quo [dies a quo]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Epearen zenbaketa hasten den data.

dies ad quem [dies ad quem]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Epea amaitzen den data.

dies fas [día fasto]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. egun fasto.

dies nec fas [día nefasto, día no fasto]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. egun nefasto.

digesta [digesto]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. digesto.

digesto [digesto]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra 1. Jurisprudenteen erantzunak eta gainerako jurisprudentzia biltzeko balio zuen juristak berak egindako idatzien bilduma. 2. Justiniano enperadoreak jurisprudentzia erromatar klasikoa biltzeko eta argitaratzeko 50 liburutan jasotako obra. Sin. digesta, digesta lustiniani, pandectae.

diktadura [dictadura]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Erregimen politiko mota bat, non pertsona batek edo pertsona talde batek mugarik gabeko botere osoa baitu. 2. Erregimen politiko mota hori duen estatua.

diligentzia [diligencia]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Dokumentu publikoa, gertaerak jasotzeko nahiz zergapekoaren edo jarduketekin zerikusia duen pertsonaren adierazpenak biltzeko erabiltzen dena. Ezin izango du zergen likidazio-proposamenik eduki.

dimisio [dimisión]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Norbaitek zerbaiti uko egitea, bereziki kargu bati.

diplomazia [diplomacia]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu batek bere kanpo-politika aurrera eramateko egikaritzen dituen akzioen multzoa.

diplomazia aldeaniztun [diplomacia multilateral]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 1. Nazioarteko Erakundeen baitan egikaritzen den diplomazia. 2. Nazioarteko konferentzietan delegazioen parte-hartzearen bitartez egikaritzen den ad hoc diplomazia. Sin. diplomazia multilateral.

diplomazia egonkor [diplomacia permanente]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Atzerrian kokatzen diren egitura egonkorren bitartez (enbaxadak nahiz bestelako bulegoak) estatu batek bere kanpopolitika aurrera eramateko egikaritzen dituen akzioen multzoa. Sin. diplomazia iraunkor.

diplomazia iraunkor [diplomacia permanente]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. diplomazia egonkor.

diplomazia multilateral [diplomacia multilateral]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. diplomazia aldeaniztun.

diputatu [diputada, diputado]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Diputatuen Kongresuko kidea. 2. Foru-diputazioen arduraduna.

Diputatuen Kongresua [Congreso de los Diputados]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Diputatuz osaturiko Gorte Nagusien parte den ganbera. 2. Herritarren ordezkaritza duen Parlamentuko behe-ganbera.

diputazio [diputación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Espainiako estatuan, eraentza orokorreko probintzietako erakunde administratiboa. 2. Euskal Autonomia Erkidegoan, lurralde historikoei dagokien erakunde administratiboa. Ik. aldundi. Sin. foru-aldundi, foru-diputazio.Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Diputazio iraunkorra. Gorte Nagusietako ganbera bietan dagoen organoa, oporraldietan eta Parlamentua desegitean ganberaren funtzioak bere gain hartzen dituena. [Oh. EK, 56.1, 3 art.]

direktiba delegatu [directiva delegada]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. zuzentarau delegatu.

diru-betearazpen [ejecución dineraria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Betearazpen orokorra; betearaziaren ondaretik ondasun batzuk atera, diru bihurtu eta betearazleari ordaintzera zuzendutako betearazpena. Sin. diru-exekuzio.

diru-exekuzio [ejecución dineraria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. diru-betearazpen.

diru-gordailu [depósito de dinero]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, zeinaren bitartez kreditu-erakundea bezeroak entregatu dion diru-kopuruaren jabe bihurtzen baita, bezeroak hala eskatutakoan edo itundutako epea amaitzean, beste hainbeste itzultzeko obligazioa hartzen baitu. Gordailu mota honi diru-gordailu irekia esaten zaio, bezeroak dirua xedatzeko edo erabiltzeko duen aukera kontratuaren funtsezko elementua delako. Gainera, gordailu honen izaera juridikoa irregularra da, kreditu-erakundeek dirua gordailuan jasotzearen truke interes edo prezio bat ordaintzen dietelako bezeroei. [Oh. MK, 307. 3.]

diru-laguntza arrunt [subvención corriente]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ondasunak sortzen eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei edo erakundeei herri-administrazioak ematen dien diru-laguntza.

diru-politika bateratu [política monetaria única]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Prezioen egonkortsuna erdiesteko euro-sistemak garatutako sistema, interes-tasak eta euro zonaldeko diru-kopuruaren kontrolean oinarri duena. [Oh. EBFT, 127. art.]

diru-prestazio [prestación económica]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Objektu gisa dirua duen Gizarte Segurantzaren prestazioa. Sin. diruzko prestazio.

diru-sarrera konputagarri [ingreso económico computable]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzan, betekizun gisa gehienezko diru-sarrera kopuru bat ezartzen denean, kopuru horretan kontuan hartu behar den diru-sarrera.

diruzaintza [tesorería]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Herri-ogasunaren helburuetarako dagoen finantza-baliabideen multzoa.

diruzaintza-geldikin [remanente de tesorería]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Herri-administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontuen likidaziotik datorren geldikina. Sin. diruzaintzako gerakin.

diruzaintza-kontu [cuenta de tesorería]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean diruzaintza nagusiak egindako eragiketak biltzen dituen kontua.

diruzaintzako eragiketa [operación de tesorería]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ordainketen eta kobrantzen kudeaketa-jarduera.

diruzaintzako gerakin [remanente de tesorería]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. diruzaintza-geldikin.

diruzko lan-etekin [rendimiento de trabajo de naturaleza dineraria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Lana egiteagatik jasotzen den dirua.

diruzko lansari [retribución dineraria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Dirutan ordaintzen den ordainsaria.

diruzko prestazio [prestación económica]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. diru-prestazio.

diruzko zehapen [sanción dineraria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. diruzko zigor.

diruzko zigor [sanción dineraria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Dirutan ordaindu beharreko isuna. Sin. diruzko zehapen.

diruzkoa ez den zehapen [sanción no dineraria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. diruzkoa ez den zigor.

diruzkoa ez den zigor [sanción no dineraria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Dirutan ordaindu behar ez den isuna.

diskrezionalitate [discrecionalidad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Legeek administrazio-organoei esleitutako jardun ahalmena, zeinaren bidez arauek eskainitako aukeren artean egokiena hauta baitezakete. Sin. diskrezionaltasun.

diskrezionalitate tekniko [discrecionalidad técnica]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-diskrezionalitatearen manifestazioa, zeinaren bidez administrazio-organo eskudunak ebazpen jakin bat onartzeko duen hautemate-askatasuna handitzen baita, azken hori izaera teknikoko irizpideetan oinarrituta. Sin. diskrezionaltasun tekniko.

diskrezionaltasun [discrecionalidad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. diskrezionalitate.

diskrezionaltasun tekniko [discrecionalidad técnica]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. diskrezionalitate tekniko.

diskriminazio [discriminación]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Pertsona bat beste batekiko egoera analogoan egonda, arrazoizko justifikaziorik gabe okerrago tratatzea arraza, sexua, erlijioa, pentsamoldea edo beste edozein inguruabar pertsonal edo soziala dela eta. Espainiako Konstituzioak berariaz debekatzen ditu jokabide diskriminatzaileak. [Oh. EK, 14.1 art.]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Bidezkoa ez den tratua, talde jakin baten partaidea izateagatik norbaiti ematen zaiona. Berdintasun-printzipioa urratzea baino haratago doa, erasotako taldearen aurkako bidegabekeriak sustrai historiko sakonak dituelako. Diskriminazio larriak delitua osa dezake. Sin. bereizkeria.

diziplina-ahalmen [poder disciplinario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak bere kontratuko betebeharretan huts eginez gero, enpresaburuak langilea zigortzeko duen ahalmena, enpresaburuari aitortzen zaion zuzendaritza-boterean oinarritutakoa. [Oh. LE, 58. art.]

diziplina-araubide [régimen disciplinario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuaren diziplina-ahalmena arautzen duen arau-multzoa. [Oh. LE, 58. art.]

diziplina-erantzukizun [responsabilidad disciplinaria]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Herri-administrazioen zerbitzura diharduten langileei euren eginkizunak eta karguak betetzean egin behar ez dituzten arau-hausteak zehazten dituen eta, egitekotan, bakoitzari dagokion administrazio-zehapen edo -zigorra ezartzen duen araubidea. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 93. art.] 2. Herri-administrazioekin mendekotasun bereziko harremana duten pertsonek egin behar ez dituzten arau-hausteak eta, egitekotan, bakoitzari dagokion administrazio-zehapen edo -zigorra ezartzen duen araubidea.

diziplinazko falta [falta disciplinaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak bere kontratuko betebeharretan huts egitea. Hutsegite hori enpresaburuak zigor dezake, bere diziplina-ahalmena baliatuta. [Oh. LE, 58. art.]

doako justizia [justicia gratuita]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. doako laguntza juridiko.

doako lagapen [cesión gratuita]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioari lurrak emateko betebeharra, dela berdeguneak, aisialdi-guneak edo hornidura publikoak egiteko, dela eraikuntzarako, betiere, legez dagokion probetxuaren portzentajearen mugetan.

doako laguntza juridiko [asistencia jurídica gratuita]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Izaera prozesaleko eskubide publiko subjektiboa, akzio-eskubidea egikaritzeko edo prozesu batean aurka egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea egiaztatzen duenari dagokiona; hori dela eta, prozesuak dakartzan gastuetatik erabat edo partzialki salbuetsita geratzen da. Sin. doako justizia.

dogma [dogma]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zientzian, erlijioan edo bestelako sistemetan onartzen den printzipio ukaezin eta erantzunezina.

dogmatika [dogmática]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zuzenbidearen adituek egiten edo garatzen duten jarduera Sin. zientzia juridiko. 2. Zuzenbide positiboari buruz zuzenbidearen adituek duten baloraziozko iritzien multzoa.

dohaineko kontratu [contrato gratuito]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazioak alderdi batentzat soilik sorrarazten dituen kontratua. Eskuzabaltasun hutsa, hartzailearen kontraprestazioa galdatzen ez duena. Kontratuaren ondorioz, beraz, batek bakarrik jasotzen du onura. Adibidez: dohaintza, komodatoa edo mandatua dohaineko kontratuak dira guztiak, alderdiek lorturiko abantaila, ezeren truke lortzen baitute hauetan guztietan. Ik. dohaintza-kontratu, komodatu, mandatu.

dohaintza [donación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskuzabaltasun egintza juridikoa, non subjektu batek beste baten mesedetan berea den gauza xedatzen duen, betiere beste subjektuak gauza onartzen badu. Doako izaera duen kontratua da; dohaintza-emaileak dohaintzaren truke ez du ordainik jasotzen. Ik. dohaintza-emaile, dohaintza-hartzaile.

dohaintza-emaile [donante]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere ondarean dagoen zerbait dohaintzan ematen duen subjektua. Dohaintzan zerbait emateko jarduteko gaitasun osoa behar da, edo kasuan kasu jarduteko gaitasuna osatu egin beharko da. Ik. dohaintza, dohaintza-hartzaile.

dohaintza-eskritura [escritura de donación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Dohaintza jasotzen duen eskritura publikoa. Ondasun higiezinen dohaintzen perfekziorako (existentziarako) ezinbesteko betekizuna da hau. Dohaintza-eskriturak eskaintza eta onarpena jaso ahal du, edo, hauetariko borondate-adierazpen bakoitza eskritura publiko ezberdin batean jasoa egon daiteke. Ik. dohaintza-kontratu.

dohaintza-hartzaile [donataria, donatario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Dohaintzan eman zaiona onartzen duen subjektua. Gaitasun ikuspegitik dohaintza hartzaile izateko ez dago eragozpenik, norbaiti dohaintza onartzeko ezgaitasuna ezarri zaion kasua salbu. Betekizun bakarra dohaintza ulertzeko gaitasuna da; oinarrizko ulermen falta duen subjektuaren kasuan bere ordezkariek onartzen dute dohaintza. Ik. dohaintza, dohaintza-emaile.

dohaintza-kontratu [contrato de donación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratu mota bat, zeinaren bidez pertsona batek, doako tituluz (kontraprestaziorik espero gabe) beste baten alde gauza bat xedatu eta azken honek onartzen duen. [Oh. KZ, 618. art. eta hurr.]

doikuntza [ajuste]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Sin. doitze. Ik. ajuste.

doitze [ajuste]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Sin. doikuntza. Ik. ajuste.

doktrina [doctrina]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zientzia juridikoaren adituek emandako iritzien multzoa. Materia zehatz baten inguruko doktrina juridikoa. [Oh. KZ, 4.1 art.] 2. Arlo jakin batean adituek ezarritako irizpideen multzoa.

doktrinatu [adoctrinar]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Uste sendoen zein konbikzioen eraketa-prozesuan, ideia eta sinesteak sarraraztea, eta, horren bidez, norbaiten askatasuna bidegabeki mugatzea. Herrialde demokratikoetan, bereziki saihestekoa adingabeen kasuan eta hezkuntzaren eremuan; baita komunikabideen eremuan, iritzi publiko librearen eratzea baita babestu beharreko balioa. Sin. doktrinatze.

doktrinatze [adoctrinar]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea doktrinatu.

dokumentatutako froga [prueba documentada]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Froga baten emaitza jasotzen duen dokumentua, froga-balioa duena.

dokumentu [documento]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Zentzu zabalean, pentsamenduaren adierazpenen euskarri izateko erabiltzen den objektua. Idazkiak ez ezik honelakoak ere dokumentuak dira: mapak, argazkiak, filmak eta adierazpenei eusteko baliatzen diren beste objektuak. 2. Dokumentu legala, agintaritza batek emandakoa.

dokumentu bidezko froga [prueba documental]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. froga dokumental.

dokumentu-froga [prueba documental]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. froga dokumental.

dokumentuzko froga [prueba documental]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. froga dokumental.

dokumentuzko kreditu [crédito documentario]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, zeinaren bitartez arautzen baita, elkarrengandik urruti dauden pertsonen arteko salerosketa-kontratuko obligazioak bete ahal izateko, alderdiek itundu duten kreditu-erakundearen parte hartzea. Kontratu honen arabera, kreditu-erakundeak eroslearen kontura jarduten du eta salerosketaren prezioa ordaintzeaz arduratzen da, betiere saldutako gauzen adierazle diren dokumentuak saltzailearengandik jasotzen dituenean.

dolo [dolo]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitua egiteko modu nagusietako bat, delituaren gaineko jakintzan eta nahian oinarritua. Intentsitatearen arabera maila desberdinak onartzen ditu: lehen mailako zuzeneko doloa edo asmoa, bigarren mailako zuzenekoa eta inoizkako doloa. [Oh. ZK, 10. art.] Ik. zuhurtziagabekeria.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratua egitean fede txarrez jokatzea, maltzurkeriaz; alderdi batek maltzurkeriaren bidez kontratuko beste alderdiaren adostasuna lortzea. Doloa badago borondatean akatsa dago. Maltzurkeriaz jokatu duenak, kontratuko alderdia engainura eraman du honen adostasuna lortzeko; engainurik gabe ez litzateke adostasunik egongo edo adostasuna ezberdina izango litzateke. Ik. fede txar.

dolo erasotzaile [dolo inicidental]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratuan adostasuna lortzera zuzendutako engainua edo maltzurkeria, baina ez adostasuna lortu izanaren arrazoia; horregatik kontratu hauek baliozkoak izango dira. Engainua ez da adostasunaren arrazoia, baina bai adostasunaren eta kontratuaren eduki zehatzaren erantzulea; engainurik gabe edukia ezberdina izango litzateke, nahiz eta kontratua bera mantendu egingo litzatekeen. Horregatik doloa erasotzailea denean, adostasuna eman duen alderdiak indemnizazioa eskatzeko eskubidea izaten du. Ik. dolo.

dolo larri [dolo grave]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Doloz jokatu duen alderdiaren engainu edo maltzurkeriarik gabe, beste alderdiaren adostasuna lortuko ez litzatekeeneko kasua. Larria edo eragilea ere esaten zaio. Engainua da adostasuna lortu izanaren arrazoia. Doloa larria den kasuan kontratua deusezta daiteke, adostasuna engainuz eman duenak edo honen ordezkoek hala eskatzen badute. Ik. dolo.

dominium [dominio]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Zuzenbide berezkoa (sui iuris) duen hiritar erromatarrak okupazio (occupatio), tradizio (traditio), mantzipazio (mancipatio), pretorearen aurreko lagapen (in iure cessio) edota usukapio (usucapio) bidez lortutako esklabo eta ondasun mantzipagarri eta mantzipaezinen gaineko jabetza-titulua. Sin. mancipium, proprietas.

dote [dote]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. ezkonsari.

duintasun [dignidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Begirunea merezi duenaren nolakotasuna. 2. Pertsona ororen eskubidea, norbanako eta gizartekide izateagatik besteen partetik begirunea eta balioespena jasotzekoa.

dumping sozial [dumping social]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-kostu apalak dituzten herrialdeek eragiten duten efektua, enpresek hara jotzen dutenean merkeago ekoitzi ahal izango baitituzte beren produktu eta zerbitzuak.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus