EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa
Epaitegiak | Arau-xedapenak | Zergak | Hiztegia | Glosarioa
Calvo klausula [claúsula Calvo] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu batek atzerriko partikularrekin egindako kontratuen kasuan ezartzen den kontratu bidezko praktika zaharkitua, zeinaren arabera partikular horiek estatu horretako nazionalekin parekatuz, xedatzen baita estatu horren autoritateen aurrean erreklamazioak aurkezteko eta bere babes diplomatikoari uko egiteko obligazioa.
causa expropiandi [causa expropiandi] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Nahitaezko desjabetzea justifikatzen duen onura publiko edo gizarte-interesa. [Oh. Nahitaez Desjabetzeko Legea, 9. art. eta hurr.]
causa petendi [causa petendi] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Herritarrek epaileen aurrean aurkezten duten eskaeraren edo uziaren justifikazio eta oinarria. Arlo pribatuan, alegia, egitateak. Sin. eskatzeko kari.
cognitio [cognición] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. kognizio, prozedura 1.
cognitio extra [ordinem procedimiento extraordinario] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. ezohiko prozedura.
cognitor [representante procesal] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. ordezkari prozesal.
commodatum [comodato] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. komodatu.
consilium domesticum [consejo doméstico] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. ahaide-kontseilu.
consul [cónsul] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. kontsul.
culpa akiliarra [damnum iniuria datum, culpa aquiliana] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Bidegabekeria edo negligentzia tarteko, pertsona batek beste baten aurka egindako delitu pribatua, mina edo kalteak eragiten dituena. Lex Aquilia de damno batek sortu zuenez, gaur egun “kulpa akiliar” izenez ezagutzen da. Aurrerago, bi kulpa mota bereizi zituen Zuzenbide Erromatarrak
Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga
ISBN: 978-84-1319-091-4