EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa
Epaitegiak | Arau-xedapenak | Zergak | Hiztegia | Glosarioa
a quo organo [órgano a quo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Aurkaratzen den ebazpena eman duen organoa.
ab intestato oinordetza [sucesión ab intestato] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. legezko oinordetza.
abagune-printzipio [principio de oportunidad] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Prozesu zibila informatzen duen printzipioa; haren arabera, herritarrak dira, beren autonomiaren egikaritzan, gatazka bat pairatzen dutenean, hura ebazteko prozesura jotzea erabaki dezaketenak; izan ere, ofizioz ezin has daiteke. Behin prozesua hasita, herritarraren interesa da prozesua informatzen duena. 2. Ministerio Fiskalak, interes publikoa larriki eraginda ez dagoenean, zigor-jazarpena ez hasteko edo hasitakoari bukaera emateko ahalmena. Sin. aukera-printzipio, egokiera-printzipio.
abandonu [abandono] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak bere lana uztea enpresaburuari jakinarazi gabe. Legez kontrako jokabidea da, eta lan-harremanaren iraungipena eragiten du.
abdikazio [abdicación] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Erresuma baten subiranotasuna edo koroa beste pertsona baten esku uztea edo hari uko egitea. [Oh. EK, 57. art.] Sin. erregetza uzte.
abeniko [acuerdo] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. adiskidetze-akordio.
abintestato oinordetza [sucesión ab intestato] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. legezko oinordetza.
abokatu [abogada, abogado] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Zuzenbideko profesionala, lanean jarduten duena dela bere bezeroei laguntza juridikoa emateko, dela beste subjektu batzuen aurrean bere interesak juridikoki babesteko, edota dela judizio auzietan zein prozedura administratiboetan bere eskubide eta interesak babesteko, betiere, abokatutza jarduera arautzen duten arauetan ezarritako irizpideak kontuan hartuz. Gainera, gai juridikoen inguruko aholkularitza lanak ere egin ditzake. ◆ Zuz. Err. Sin. advocatus, cognitor, orator, rhetor.
abokatu nagusi [abogada, abogado general] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko Justizia Auzitegiaren kidea. Bere eginkizuna, inpartzialtasun eta independentzia osoz, arrazoitutako ondorioak publikoki aurkeztea izango da, bere esku hartzea galdatzen duten auzietan. Abokatu nagusiak Auzitegiari laguntzen dio baina haren ondorioak eta irizpenak ez dira lotesle. [Oh. EBT, 19.2 art.; EBFT, 252. art.]
abokatuen elkargo [colegio de abogadas y abogados] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Abokatuak biltzen dituen zuzenbide publikoko korporazioa. Haren funtzio nagusiak hauek dira: lanbidearen egikaritzaren ordenazioa eta kideen interesen defentsa eta ordezkaritza. Abokatuen Elkargo baten kidea izatea beharrezkoa da abokatutzan jardun ahal izateko. Ik. abokatu.
abokatutza [abogacÃa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Abokatuaren lanbidea edo honen jarduera juridikoa. 2. Jarduneko abokatuen multzoa.
abokazio [avocación] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-organo batek hierarkikoki beherago dagoen beste organo batek daukan gai bat ezagutu edo ebazteko eskumena bereganatzea. Eskuordetzaren kontrako prozesua. [Oh. 40/2015 Legea, 10. art.] Sin. bereganatze.
abortu [aborto] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Haurdunaldiaren etetea, dela borondatez eraginda dela kausa naturalak medio. [Oh. 2/2010 Lege Organikoa eta ZK, 144. art. eta hurr.]
absentismo [absentismo] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langilea aldizka lanera ez joatea, arrazoi justifikatuak direla eta. [Oh. LE, 52. d) art.]
absolutismo [absolutismo] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Antolakuntza politiko ez-demokratikoa, zeinaren arabera pertsona edo pertsona talde batek mugarik gabeko boterea ezartzen baitu. 2. Botere osoa kontzentratzen zuen dominazio-erregimen feudala.
absoluzio [absolución] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Prozesuari amaiera ematen dion jurisdikzioorganoaren erabakia. Horren bidez, egin zaion eskaera (demandatzaileak aurkeztutako uzia zein akusatzaileak egindako akusazioa) ezesten du jurisdikzio-organoak.
abstentzio [abstención] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Bozketa batean botorik ez ematea. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Prozedura administratibo batean parte hartzen ari den administrazio publiko batentzat lan egiten duen autoritate edo langile batek parte hartze horri uko egiteko egintza, hain zuzen ere, prozedura horrekin harreman berezi bat izateagatik egiten dena. [Oh. 40/2015 Legea, 23. art.] Sin. uko egite. ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaile eta magistratuen inpartzialtasuna bermatzeko bitartekoa. Horren bidez, legeak aurreikusitako arrazoiak daudenean, epaileak zein magistratuak auzi bat ezagutzeari uzteko eskaera egiten du.
abusu [abuso] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Erabilera okerra, bidegabea edo gehiegizkoa.
actio [acción] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. akzio 2.
actio libera in causa [actio libera in causa] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea “Egozgarritasun eza” egoeran eginiko delitu-portaera; zigorgarria izango da, subjektu aktiboa egoera horretara bere borondatez heldu delako gero delitu egitea ahalbidetzeko.
actio popularis [actio popularis] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nahiz eta egintza ez-zilegirik zuzenean ez kaltetu, edozein estatuk erantzukizuna erreklamatzeko akzioa egikaritzeko duen aukera. lus accusandiaren (akusatzeko eskubidearen) adierazpenetako bat da.
actio Publiciana [acción Publiciana] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Gauzaren edukitzaileak usukapioa burutzeko denbora nahikoa ez pasa arren, pretoreak iraungitzat ematen duen fikziozko akzioa, gauzaz jabetzeko aukera ematen duena (actio ficticia).
ad hoc sala [sala ad hoc] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide PublikoaGai zehatz bat aztertzeko zein denbora-tarte jakin baterako eratutako auzi-aretoa.
ad quem organo [órgano ad quem] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Errekurtso debolutiboa aztertuko duen organoa. Aurkaratzen den ebazpena eman duen organoaren goiko organoa.
ad referendum [ad referendum] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nagusiak, dagokion autoritate eskudunak, agintariak edo, azken finean, horretarako boterea duenak onartzekotan gauzatutako egintza.
adhesio [adhesión] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. atxikitze.
adhesio-instrumentu [instrumento de adhesión] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. atxikitze-instrumentu.
adierazpen [declaración] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Jendaurrean zerbait aditzera emateko egiten den azalpena. 2. Norbaitek bere barnean dituen iritzi, ideia edo bestelakoak kanporatzea. ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. deklarazio.
adierazpen hutseko epai [sentencia meramente declarativa] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Mota bereko uzia onartzen duen epaia; hau da, epailearen adierazpen hutsarekin asetzen den uzia onartzen duen epaia.
adierazpen interpretatzaile [declaración interpretativa] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Edozein unetan estatu batek parte den nazioarteko tratatu aldeaniztun bati dagokionez egiten duen borondate-adierazpena, zeinaren bitartez zehazten baita haren xedapen baten edo gehiagoren interpretazioa eta irismena. [Oh. 25/2014 Legea, 2.t art.] Sin. deklarazio interpretatzaile.
adierazpen-askatasun [libertad de expresión] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Pentsamendu, ideia eta iritziak —hitzez, idatziz nahiz beste edozein bidez— askatasunez adierazteko edo zabaltzeko eskubidea. [Oh. EK, 20.1.a art.]
adierazpen-babes [tutela declarativa] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Eskubidea aitortzea helburu duen jurisdikzio-babes mota. Herritarrak jurisdikzio-organoari eskatzen dio auzi zehatza epai dezala, hots, eskubidearen adierazpena egin dezala. Sin. adierazpenezko babes. Ik. babes deklaratibo.
adierazpen-prozesu [proceso declarativo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Herritarrek organo jurisdikzionalei aurkeztutako uziaren araberako prozesu mota. Haren helburua zuzenbidea egoera zehatz batean aplikatzea da, eskubidea zein harreman juridikoa aitortuz, sortuz, eraldatuz edo iraungiz edota alderdietako bat zerbait egitera, ematera edo ez egitera behartuz. Sin. adierazpenezko prozesu, prozesu deklaratibo.
adierazpenezko babes [tutela declarativa] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. adierazpen-babes.
adierazpenezko prozesu [proceso declarativo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. adierazpen-prozesu.
adin [edad] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Norbait edo zerbait sortu zenetik igaro den denbora.
adin-nagusi [mayor de edad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Adin-nagusitasuna eskuratu duen pertsona fisikoa.
adin-nagusitasun [mayorÃa de edad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsonaren jarduteko gaitasun osoaren adierazlea. Espainiar ordenamendu juridikoaren arabera, adin-nagusitasuna 18 urterekin eskuratzen da automatikoki. Salbuespenak salbu, adin nagusia une horretan ordu arteko babes-erakundeen menpetik irteten da, eta beste inoren laguntzarik eta baimenik gabe eskubideak eta betebeharrak egikaritzeko gaitasuna izaten du.
adinez gaitu [habilitada, habilitado de edad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere kontura bizi den adingabea. Gurasoen adostasunez emantzipatutzat hartzen da. Emantzipazioa deklaratzen duen ebazpen judizialik ez dagoenez, guraso-ahala etenda geratzen da soilik eta erreboka daitekeen egoera bat da. Ez da Erregistro Zibilean inskribatu behar eta, ondorioz, ez du fede oneko hirugarrenengan efekturik izaten. [Oh. KZ, 303. art. eta hurr.]
adingabe [menor de edad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Hemezortzi urtetik beherako pertsona fisikoa. 2. Adin-nagusitasuna eskuratu ez duena.
adingabeen usteltzeari buruzko delitu [corrupción de menores] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Sexu-ukigabetasunaren aurkako delitua, adingabea sexu-izaerako jokabide batean parte hartzera behartzen duena eta adingabe horren nortasunaren bilakaerari edo garapenari kalte egiten diona. [Oh. ZK, 189. art.]
adingabetasun [minorÃa de edad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gaitasun juridikoa mugatua duen 18 urte baino gutxiagoko pertsonaren egoera. Gaitasun oso falta hau dela eta, adingabeak bere kabuz egikaritu ezin dituen egintzetarako legezko ordezkariak ditu. Funtzio hau betetzea gurasoei edo tutoreei dagokie guraso-ahalaren edo tutoretzaren eraentzak ezartzen dituzten erregelen arabera. Horiek ordezkatzen dute adingabea bere kabuz hartu ezin dituen erabaki pertsonaletan zein ondarezkoetan.
adiskidetze [conciliación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gatazkak konpontzeko ordezko bidea. Haren bidez, alderdiek arazoari konponbidea ematen diote hirugarren inpartzial baten esku-hartzeari esker.
adiskidetze-ahalegin [intento de conciliación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Adiskidetzailearen laguntzarekin, prozesuko alderdiak adostasuna lortzen saiatzea. Sin. adiskidetze-saio.
adiskidetze-akordio [acuerdo de conciliación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Adiskidetzailearen laguntzarekin, prozesuko alderdiek lortutako adostasuna. Sin. abeniko.
adiskidetze-akta [acta de conciliación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Adiskidetze-saioan gertaturikoa jasotzen duen agiria.
adiskidetze-batzorde [comisión de conciliación] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko gatazkak konpontzen eta aldeen ikuspuntuak hurbiltzen saiatzen den zenbaki bakoitiko kidez osatutako organua, egitateen zein aplikagarria den zuzenbidearen inguruko irizpen ez-lotesleak aurkezten dituena. Sin. kontziliazio-batzorde.
adiskidetze-egintza [acto de conciliación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Interes kontrajarriak dituzten bi alderdiren arteko gatazka juridikoa konpontzeko tresna, epaitegietan demanda jarri baino lehen, alderdien borondatez, alderdi horien artean, eta epailearen aurrean, adostasuna bilatzen duen egintza juridikoa.
adiskidetze-orri [papeleta de conciliación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Prozesuko alderdi demandatzailearen kontziliazio-eskaera jasotzen duen agiria.
adiskidetze-saio [intento de conciliación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. adiskidetze-ahalegin.
aditu-froga [prueba pericial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zuzenbidea ez den beste edozein arlotan ezagutza duen pertsonak, epaiketa batean, idatziz zein ahoz, eztabaidatutakoa epaileari ulertzen laguntzeko egindako jarduera. Sin. peritu bidezko froga.
aditu-txosten [informe pericial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zuzenbidea ez den beste edozein arlotan ezagutza duen pertsonak, epaiketa batean eztabaidatutakoa epaileari ulertzen laguntzeko aurkezten duen lan idatzia. Sin. adituaren txosten, peritu-irizpen.
adituaren txosten [informe pericial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. aditu-txosten.
administratu [administrada, administrado] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoaren jarduerak ukitzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
administratzaile [administradora, administrador] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondare oso bat edo ondare baten parte diren ondasun bat edo batzuk administratzeko funtzioa betetzen duen pertsona.
administrazio [administración, administración pública] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Nortasun juridiko propioa daukan erakundea, botere exekutiboa ordezkatuz, interes orokorra babestu eta sustatzea helburu izan behar duena; eskuarki, hainbat organok osatua. [Oh. 39/2015 Legea, 2. art.] Ik. administrazio publiko.
administrazio autonomiko [administración autonómica] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Autonomia erkidego batean botere betearazlea ordezkatzen duen erakunde multzoa.
administrazio desleial [administración desleal] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ik. bidegabeko eralgitze.
administrazio laboral [administración laboral] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. lan-administrazio.
administrazio lokal [administración local] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. toki-administrazio.
administrazio publiko [administración pública] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Nortasun juridiko propioa daukan erakundea, botere exekutiboa ordezkatuz, interes orokorra babestu eta sustatzea helburu izan behar duena; eskuarki, hainbat organok osatua. [Oh. 39/2015 Legea, 2. art.] Sin. administrazio.
administrazio-ahal [potestad administrativa] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Errealitatearen eremu batean jarduteko arauek administrazio-organoei esleitzen dieten botere-kuota: ahal erregelamendugilea, ahal zigortzailea, eta abar. [Oh. 29/1998 Legea, 2. art.]
administrazio-ahalmen [facultad administrativa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbideak pertsona bati emandako jarduteko aukera. Hiru eratakoak izan daitezke, gutxienez: pertsona-izaerari lotutakoak, harreman juridiko baten edukia osatzen dutenak eta eskubide baten edukia osatzen dutenak. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-organo batek gai zehatz baten inguruan jarduera bat aurrera eramateko daukan aukera. Administrazio publikoaren kasuan ere, mota anitzekoak daude: esate baterako, pertsona juridiko publikoaren izaerari lotutakoak, harreman juridiko baten edukia osatzen dutenak eta eskubide nahiz ahalen edukia osatzen dutenak. Nahiz eta askotan eskumenaren parekotzat hartu, ahalmen asko izango dira eskumenaren edukia.
administrazio-auzien errekurtso [recurso contencioso-administrativo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-egintzak —ebazpenak zein izapidetze-egintza kualifikatuak— eta erregelamenduak organo judizialen aurrean errekurritzeko tresna. [Oh. 29/1998 Legea, 25., 29. eta 30. art.]
administrazio-auzien jurisdikzio [jurisdicción contencioso-administrativa] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Erakunde judiziala, erabakiak hartzeko eskumena duena administrazio publikoa auzi bateko parte denean zein izaera administratiboa duten jardueren inguruan erabaki behar denean. Administrazioaren jarduerarik eza eta egitate-bidea ere inpugna daitezke inpugnazio-bide hau erabiliz. [Oh. 29/1998 Legea, 1. art.]
administrazio-egintza [acto administrativo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Erregelamendu ahala ez den beste edozein ahal baliatuz herri administrazioak hartutako erabakia edo bideratutako jarduera. Horren bidez, administrazioak zerbait adierazten, betearazten, egiaztatzen edo aholkuak ematen ditu. [Oh. 39/2015 Legea, 34-36. art.] 2. Zenbait kasutan, duen zehaztapena zein egiaztapena pertsonen eskubide eta obligazioei buruz. [Oh. 39/2015 Legea, 88. art.] Ik. administrazio-prozedura, erregelamendu, xedapen orokor. Sin. egintza administratibo. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondare oso baten edo zati baten kudeaketa helburu duen egintza juridikoa, ondasunaren balioa kontserbatzea eta hark ekoitzitako fruituak eskuratzea bilatzen duena.
administrazio-erregistro [registro administrativo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Dokumentuen sarreren eta irteeren idazpenak egiteko izapidea. [Oh. 39/2015 Legea, 16.1. art.] 2. Dokumentuen erregistroa egiten den administrazio-zerbitzua. [Oh. 39/2015 Legea, 16.1 art.]
administrazio-errekurtso [recurso administrativo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Auzitara jo aurretik administrazioaren aurrean jarritako errekurtsoa, dela administrazio publiko baten egintza baten, dela administrazioaren isiltasunaren aurka jartzen dena. Errekurtso ohikoenak honakoak dira: berraztertze-errekurtsoa, gorako errekurtsoa eta ez-ohiko berrikuspen-errekurtsoa. [Oh. 39/2015 Legea, 112. art.]
administrazio-espediente [expediente administrativo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-prozedurako jarduketak (denboran zehar taxututako izapide-segidak, administrazio-ebazpenaren aurrekari eta oinarri direnak, alegia) islatzen eta biltzen dituen euskarri dokumentala. [Oh. 39/2015 Legea, 70.1 art.]
administrazio-jarduera material [actividad administrativa material] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Interes orokorra asetzeko administrazioak aurrera eramaten duen jarduera ez-formala, egintza administratibo, erregelamendu eta mota horretako beste jarduera juridiko formalei kontrajartzen zaiena: jarduera informatiboa, gizarte-zerbitzuak ematea, adibidez. [Oh. 29/1998 Legea, 25. art.] Sin. administrazio-jarduera tekniko.
administrazio-jarduera tekniko [actividad administrativa material] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. administrazio-jarduera material.
administrazio-karrera [carrera administrativa] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Funtzionario publikoek beraien karrera profesionalean gora egiteko edo promozionatzeko dituzten aukeren multzoa. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 14.c) art. eta 6/1989 Legea, 44. art.]
administrazio-kontratu [contrato administrativo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Interes orokorra ase edo sustatzeko administrazio batek edo administrazio baten menpe dagoen beste entitate batek formalizatutako kontratua. Hainbat kontratu mota jasotzen dira kategoria honetan, guztiak araudi berezi bati lotuak. [Oh. 9/2017 Legea, 2. eta 20. art.] Ik. sektore publikoko kontratu.
administrazio-organo [órgano administrativo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-organoa administrazioaren egituran txertatua dagoen atal bereizia da, zeregin propioak dituena. Administrazioa (bere osotasunean harturik) nortasun juridikoaren jabe da; administrazio-organoek, ordea, ez dute nortasun juridiko propiorik, administrazio osoaren nortasun juridikoaz balia badaitezke ere. Administrazio-organoek hirugarrenen aurrean eragin juridikoak sortzeko gaitasuna duten administrazio-atalak dira, baita administrazioak erabakiak hartze aldera ezinbestekoak diren jarduketak burutzen dituzten administrazio-atalak ere. Ezaugarri hori kontuan izanik administrazio-organoak eta administrazio-unitateak desberdintzen dira. Administrazio-unitateak egitura organikoetako oinarrizko antolakuntza-elementuak dira. Unitateen barnean, lanpostuak edo dotazioak daude, eginkizunen arabera funtzionalki lotura dutenak eta, organikoki, buruzagitza komun bat dutenak. Administrazio-unitate konplexuak ere badaude, beren baitan bi unitate txikiago edo gehiago barne hartzen dituztenak. [Oh. 40/2015 Legea, 5. eta 56. art.] Sin. organo administratibo.
administrazio-prozedura [procedimiento administrativo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoak bere funtzioen egikaritzan diharduenean zaindu edo jarraitu behar duen izapide multzo arautua. Sistema honek administrazioaren jardueraren kontrola ahalbidetzen du. [Oh. Espainiako Konstituzioa, 105. art.]; Ik. administrazio-espediente.
administrazio-unitate [unidad orgánica] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. unitate organiko.
administrazio-zuzenbide [derecho administrativo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioaren funtzionamendua eta antolakuntza, eta administrazioek beste subjektuekin dituzten harremanak ordenatzen eta aztertzen dituen zuzenbidearen adarra.
administrazioarekiko auzien prozesu [proceso contencioso-administrativo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Herritarrek edozein administrazioren kontra aurkeztutako erreklamazioak aztertzeko prozesu mota. Botere judizialak administrazioaren edo botere betearazlearen egintzak kontrolatuko ditu eta legearekin bat datozen adieraziko du.
administrazioaren ondare-erantzukizun [responsabilidad patrimonial] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. ondare-erantzukizun.
administrazioaren ondare-ondasun [bien patrimonial] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. ondare-ondasun.
adostasun 1 [conformidad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Ados egotea edo bat etortzea. 2. Onesteko ekintza eta horren ondorioa. ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuan aurreikusitako aukera prozesala. Hari esker, akusatuak aukera du bere kontra aurkeztutako akusazioa onartzeko eta ahozko epaiketarik egin gabe prozedura bukatuko da.
adostasun 2 [consentimiento] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko subjektu batek obligazio bat bere egiteko edota hura betetzetik salbuesteko egiten duen borondate-adierazpena. Adierazpen horren eraketa irregularrak deusez bihurtu dezake adierazpena bera. ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Biktimak egilearen portaera onartzea. Erantzukizuna baztertzeko kausa izan daiteke. Horretarako, biktimak, baldintza zehatz batzuk tartean direla, egilearen portaera onartzen du; onespen hori eduki ezean portaera hura delitua litzateke. Arrazoiak bi izan daitezke: portaera atipikoa bihurtzea edo bidezkotze-kausa dela ulertzea.
adostasun-akats [vicio del consentimiento] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egintza juridiko bat aurrera eramateko beharrezkoa den adostasunean nahasmendua eragin dezakeen akatsa. Adostasun-akatsa errorean, doloan edota biolentzian oinarritua egon daiteke, eta egintza juridikoaren beraren deuseztasuna ekar dezake. [Oh. KZ, 1245. art.]
adostasun-akta [acta de conformidad] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. adostasuneko akta.
adostasun-epai [sentencia de conformidad] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Akusatuak akusatzaileak eskatutako zigorra onartzearen ondorioz ematen den ebazpen judiziala. Epaiketan akusatzaile batzuk izanez gero, eskatutako zigorrik altuenarekiko adostasuna adierazi behar du akusatuak. Sin. adostasuneko epai.
adostasuneko akta [acta de conformidad] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu-beharpekoak ikuskapen-aktaren edukia oso-osorik onartzen duenean (hau da, ikuskapen-aktan jasotako egitateekin eta likidazio-proposamenarekin ados dagoenean) erabiltzen den akta. Ikuskapen-aktak ikuskatzaileak egindako agiri publikoak dira. Sin. adostasun-akta.
adostasuneko epai [sentencia de conformidad] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. adostasun-epai.
adpromissio [adpromissio] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Aurretik sortutako obligazio bat ordainduko duela hitz ematen duen hirugarren batekin (sponsor) sponsio edo stipulatio hitzezko kontratuaren bidez hitzartutako berme-akordioa. Haren jatorrian, zordun nagusiak bere gorpuarekin ordaindu behar zuen (solutio in noxa).
ADR teknika [técnica ADR] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Estatu Batuetan eta sistema anglosaxoian oinarri duen gatazkak konpontzeko jurisdikzioz kanpoko eredua. Arazoari amaiera emango dion erabakia lortzeko gaian teknikoa den hirugarren batek lagunduko du. Teknika horien adibide ditugu: negoziazioa, bitartekaritza, adiskidetzea eta arbitrajea.
aduana [aduana] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Organismo publikoa, itsasalde eta mugetan jartzen dena, eta nazioarteko joan-etorrian inportatu eta esportatzen diren ondasun eta salgaien erregistroa egitea eta kasuan kasuko zergak ezartzea helburu duena.
aduana-batasun [unión aduanera] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren integrazio ekonomikoaren fasea. Aduana-batasunak ondorio hauek dakartza: estatu kideen arteko salgaien inportazio-esportazioetako aduana-tarifak eta ondorio baliokideak dituzten beste ordainarazpenen debekua eta hirugarren herrialdeekiko harremanetan aduana-tarifa erkidearen ezarpena. [Oh. EBFT, 28. art.] Ik. salgaien zirkulazio aske.
aduana-zerga [arancel de aduana] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Merkantziak esportatzeko edo inportatzeko aduanetako-lerro bat zeharkatze hutsagatik ordaintzen den tributua.
advocatus [abogada, abogado] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. abokatu.
aequitas [equidad] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. ekitate.
afektazio [afectación] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Eskubideak zein ondasunak interes orokorreko erabilera publiko batera zuzentzea. Normalean nahitaezko desjabetze-prozeduretan gauzatzen da. [Oh. 1954ko Nahitaezko Desjabetze Legea, 9. art.] 2. Ondasun edo eskubideek jabari publikoko izaera eskuratzeko beharrezko den egintza. Horren bidez, ondasuna zein eskubidea erabilera orokorrari edo zerbitzu publikoari atxikitzen zaio. [Oh. 33/2003 Legea, 65. art.] Sin. xedemate. Ik. jabari publiko, zerbitzu publiko.
afekzio-sari [premio de afección] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Nahitaezko desjabetzea jasan duen desjabetuari balio justuaz gain ematen zaion % 5eko sari gehigarria. [Oh. 1954ko Nahitaezko Desjabetze Legea, 47. art.]
afiliazio sindikal [afiliación sindical] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langilea sindikatu baten kide izateko aukera, askatasun sindikalean oinarritua. [Oh. EK, 28.1 art., ASLO, 1-3. art.]
afinitate [afinidad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontide bien arteko zein ezkontide bakoitzaren eta beste ezkontidearen ahaideen arteko ahaidetasun-lotura. Ik. ahaide.
aforismo [aforismo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbide-zientziaren alorreko printzipio bat adierazten duen doktrinazko esaldi laburra.
agente diplomatiko [agente diplomático] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Bere egitekoak direla eta, berariazkoak diren pribilegio zein immunitateak dituen misio diplomatiko baten langile-taldeko kidea. [Oh. HDVH, 29-41. art.]
agente kontsular [agente consular] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Bulego kontsularreko buru kategoria duen funtzionario kontsularra.
agere [actuar / procedimiento] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. akzioa indarrean jarri, prozedura 2.
agere per formulas [procedimiento formulario] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. formula bidezko prozedura.
agerraldi [comparecencia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Jurisdikzio-organoan aurkeztean burututako egintza prozesala. Sin. agertze.
agertze [comparecencia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. agerraldi.
agindu 1 [mandato, orden] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Agintea duenaren borondate-adierazpen loteslea, gizabanako edo giza talde baten portaera bideratzeko ematen dena. Sin. manu, manamendu.
agindu 2 [mandar, ordenar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Egin behar dena edo egin behar ez dena adierazi. Agintea duenari dagokio. Sin. manatu. Ik. manamendu, manatu.
agindu 3 [prometer] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Norbaitek zerbait egingo duela hitz eman. Sin. promes egin.
agindu judizial [orden judicial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organoaren erabakia, jasotzailea zerbait egitera, ez egitera edo egiteari uztera behartzen duena. Sin. epai-agindu.
aginduzale [imperativista] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Arau juridiko oro agindutzat jotzen duen Zuzenbidearen ikuskera. 2. Arau juridikoaren ikuskera aginduzalea defendatzen duen teorialaria.
aginduzko arau [norma imperativa] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatuen Nazioarteko Komunitateak bere osotasunean onartu eta aintzatetsitako araua, kontrako akordiorik onartzen ez duena eta bakarrik maila berekoa den nazioarteko zuzenbide orokorreko beste ondorengo arau batek alda dezakeena. [Oh. TZVK, 53. art.] Sin. arau inperatibo, ius cogens.
agintaldi [mandato] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Edozein erakundetako hautetsiek agintea egikaritzeko duten epea.
agintari [autoridad] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Agintea duen pertsona.
agintaritza [autoridad] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Agintea gauzatzen den kargua edo erakundea.
aginte [poder] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Agintzen duenaren eskua edo boterea.
aginte betearazle [poder ejecutivo] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Estatuaren aginte independenteetako bat, botere legegilearekin eta judizialarekin batera. Estatuaren eguneroko kudeaketaren ardura du eta, besteak beste, hari dagozkio legeen aplikazio eta garapena, eta ahalmen araugilea. 2. Aginte legegileak garatutako eta aginte judizialak administraturiko legeak egikaritzea bermatzen duen organoa.
aginte esleitzaile [poder adjudicador] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. botere esleitzaile.
aginte judizial [poder judicial] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Gizarte batean justizia banatzeko ardura duen estatu-agintea.
aginte legegile [poder legislativo] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Parlamentuek egikarituriko agintea, lege-mailako arauak onartzeko dituzten eskumenen arloan burutzen dutena. 2. Legeak garatu, berregin edo indargabetzen dituen organoa.
aginte-desbideratze [desviación de poder] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ahalmen administratiboak erabiltzea, ahalmen horiek esleitzen dituzten arauek ezarritakoez bestelako helburuak lortzeko. Aginte-desbideratzeak egintzaren deuseztagarritasuna ekarriko du. [Oh. 39/2015 Legea, 48.1 art.] Sin. botere-desbideratze.
aginteen banaketa [separación de poderes] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Egoera bat, zeinean organo publiko desberdinek gauzatzen baitituzte estatuaren eginkizun legegile, betearazle eta judiziala. Haren helburua da botere horien arteko independentzia, gobernatuen askatasuna eta zerbitzu publikoen funtzionamendu egokia bermatzea. 2. Aginteen banaketa eta bata bestearekiko independentzia aldarrikatzen duen printzipioa, zeinaren arabera bakoitzak bere funtzioak egikaritzen baititu.
agintekeria [despotismo] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Beste pertsonen gain nagusikeria, botere-abusua edo gehiegizko indarra erabiltzea. 2. Legeen mugez kanpo dagoen aginte mota.
agiri publiko [documento público] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Notarioak edo enplegatu publiko eskudunak legeak agindutako solemnitateekin baimentzen edo eskuesten duen dokumentua. Parte hartzaile, epe eta egitateari buruzko froga egiten du agiri publikoak.
agiri-faltsutze [falsedad documental] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Agiri publikoak, ofizialak, merkataritza-agiriak eta telekomunikazio-zerbitzuen bidez bidalitako idatz-agiriak faltsifikatzeko delitua. [Oh. ZK, 390. eta hurr. art.]
agorpen [agotamiento] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delituaren egileak bere helburua lortzean gertatzen den iter criminisaren fasea. Ik. burutze, konspirazio, saiakera, zirikatze.
agregazio [agregación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabetza Erregistroan inskribatutako finka baten aldaketa juridikoa dakarren figuretariko bat. Agregazioaren bidez, hainbat finka edo hauetako hainbat zati batu egiten dira. Finka irenslea dago eta besteak honi atxikitzen zaizkio, denak Erregistroan inskribatuak egonik. Atxikitzen diren finkek edo zatiek ez dute gainditzen finka irenslearen hedaduraren bostena. Finka irensleak ez du folio berria irekitzen. Ik. finka.
agresio [agresión] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. eraso.
agresio-gerra [guerra de agresión] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. agresio.
ahaide [pariente] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jatorri komuna duen familia bereko pertsona. Ahaideak izan daitezke, lerro zuzenekoak edo alboko lerrokoak. Lerro zuzeneko ahaideak dira gurasoak eta hauen ondorengoak (seme-alabak, bilobak...) eta gurasoak eta hauen aurrekoak (aita eta ama, aitita eta amama...). Alboko lerrokoak dira, ordea, enbor edo jatorri komuna dutenak (anai-arrebak, lehengusu-lehengusinak...). [Oh. KZ, 915. art. eta hurr.] Ik. alboko ahaide, aurreko ahaide, ondorengo ahaide.
ahaide-kontseilu [consejo familiar] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Paterfamilias den familiako buruari erabakiak hartzeko aholku ematen duen senideez osatutako batzorde ez-erabakigarria. Sin. consilium propinquorum, consilium domesticum.
ahaidego [parentesco] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. ahaidetasun.
ahaidetasun [parentesco] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jatorri komuna duen familia bereko pertsonen arteko lotura. Sin. ahaidego, senidetasun.
ahal [potestad] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ordenamendu juridikoak emaniko jardunerako botere orokorra; botere horren titulartasunak ez dakar betebeharrak dituzten subjektuen existentzia, baizik eta botere horrek eragin diezaiekeen eta berari lotuta dauden subjektuen existentzia.
ahal diskrezional [potestad discrecional] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arauek administrazio-organoen alde aurreikusten dituzten ahalak, zeintzuen arabera administrazioari erabakitzeko aukera ematen baitzaio bere irizpide propioak aplikatuz. Guztiz arautuak ez dauden ahalen kasuan, administrazio-organoek aukera dute horiek interpretatzeko eta baita horien inguruan erabakitzeko ere . [Oh. 39/2015 Legea, 35.1.i) art.]
ahaldun [titular de la potestad] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ahala duen pertsona, kargua edo erakundea.
ahaldundu [apoderar, facultar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Norbaiti zerbaitetarako boterea edo ahalmena eman. Sin. ahalmendu, ahalordetu.
ahalegin fiskal [esfuerzo fiscal] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Nazio baten presio fiskalaren eta nazio barruko errentaren (per capita errenta) arteko harremana.
ahalgabetze [desapoderar, suspender] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Ahala duenari ahal hori kentzea. 2. Arau edo ekintza baten ondorioen aldi baterako geldiera.
ahalmen [capacidad, facultad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zerbait egiteko edo ez egiteko ahala edo gaitasuna. ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Atribuzioa edo eskumena.
ahalmen erregelamendugile [potestad reglamentaria] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Botere-betearazleak eta herri-administrazioek arauak sortzeko duten ahalmena. [Oh. 50/1997 Legea, 26. art.; 39/2015 Legea, 128. art.]
ahalmen jurisdikzional [potestad jurisdiccional] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Estatuaren subiranotasunetik eratorritako boterea; era ezeztaezinean epaituz eta epaitutakoa betearaziz, zuzenbidea kasu konkretuetan aplikatzean datza. Ahalmena, independenteak diren epaile eta magistratuz osatutako epaitegi eta auzitegiek esklusibotasunez egikaritzen dute. Sin. jurisdikzio-ahalmen.
ahalmendu [apoderar, facultar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. ahaldundu.
ahalorde [poder] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ordezkatuaren eremu juridikoan aritzeko ordezkariari ematen zaion ahalmena. Ik. mandatu, mandatu-hartzaile, mandatugile.
ahalorde-emaile [poderdante] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ahalordea ematen duena. Ik. ahalorde.
ahalordetu [apoderar, facultar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. ahaldundu.
ahozko bista [vista oral] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ahozkotasun-printzipioak bildutako bermeak errespetatuz epaile edo magistratuaren aurrean burututako ekitaldia; oro har, epaiketa egiteko edo intzidente baten gainean erabakitzeko. Sin. ahozko ikustaldi. Ik. bista.
ahozko epaiketa [juicio oral] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuko fase nagusia, jurisdikzio-organoa epaia emateko oinarrizko materialaz hornitzen duena. Sin. ahozko judizio.
ahozko ikustaldi [vista oral] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. ahozko bista.
ahozko judizio [juicio oral] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. ahozko epaiketa.
ahozkotasun [oralidad] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. ahozkotasun-printzipio.
ahozkotasun-printzipio [principio de oralidad] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Egintza judizialak ahoz eta erabaki behar duen organoaren aurrean burutzea lehenesten duen prozedura-printzipioa. Haatik, printzipioak ez du ekiditen egintza guztiak edo haietako zenbait idatziz jasotzea. Ahozkotasun-printzipiotik ondorioztatzen dira hurrekotasuna, kontzentrazioa eta publikotasuna. Sin. ahozkotasun.
aintzatetsi [reconocer] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Norbaitek egindako ekintza edo norbaiten egoera jakina —eskubide bat, esate baterako— onartzen dela adierazi.
aitatasun [paternidad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Aitaren eta seme-alaben arteko lotura juridikoa. Aitatasuna judizialki edo judizioz kanpo ezar daiteke, eta zehaztua geratzen denean, indarrean sartzen dira ordenamendu juridikoak seme-alabatasunari egokitzen dizkion eskubide eta obligazioak. [Oh. KZ, 112-141. art.]
aitatasun-prestazio [prestación de paternidad] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren sistemak aitatasunagatik langile bati aldi baterako aitortzen dion eskubidea, lanik egin gabe diru-kopuru bat eskuratuta. [Oh. GSLO, 183-185. art.]
aitorpen [declaración] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Tributu Administrazioari aurkezten zaion eta, tributuak aplikatzeari begira, edozein gertaera garrantzitsu egin izana aitortu edo agerian uzten duen edozein dokumentu. Sin. deklarazio.
aitorpen arrunt [declaración ordinaria] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aitorpen mekanizatua edo autolikidazio-proposamena ez den modalitatea.
aitorpen erraztu [declaración simplificada] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Jarduera ekonomikoak burutzen dituzten pertsona fisikoek zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztuaren arabera kalkula ditzakete beren jardueren etekin garbiak, betiere burututako jarduera guztien eragiketa bolumena ez bada 600.000 â‚-tik gorakoa.
aitorpen mekanizatu [declaración mecanizada] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Errenta Mekanizatuko Bulegoetan egiten den aitorpena. Horretarako, zergadunak hitzordua eskatu behar du aldez aurretik telefono zenbaki batera deituz edo interneteko helbide batean eskatuz.
aitorpen osagarri [declaración complementaria] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Lehendik aurkeztutakoa osatu edo aldatzeko erabiltzen den aitorpena. Aitorpen osagarriak aurkeztu ahal izateko, aurreko aitorpenean baino zenbateko handiagoa ordaindu behar da edo aurreko aitorpenean baino zenbateko txikiagoa konpentsatu edo itzuli behar da.
aitortu [confesar, reconocer, declarar] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Zerbaitetan parte hartu izana onartu edo ezagutu. 2. Aldebakarreko ekintza bidez hirugarren batek jarduera bat baliozkotu. ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Lekukotasuna eman. 2. Zerbait edo norbait halakotzat ezagutu.
aitortza [confesión, reconocimiento] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitugileak prozedura judiziala bere kontra doala jakin aurretik agintaritzari delituaren berri ematean datzan inguruabar aringarria. [Oh. ZK, 21.4 art.] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Zerbaitetan parte hartu izana onartzea edo ezagutzea. 2. Aldebakarreko ekintza bidez hirugarren batek jarduera bat baliozkotzea.
aitortzaile [declarante] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga bat aitortzen duen pertsona edo erakundea.
ajuste [ajuste] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatuarena ez den beste ordenamendu baten eremuan sortutako egitate edo negozio juridiko bat estatuko legeekin bat etor dadin egiten den doikuntza. [Oh. KZ, 80. art.] Sin. doikuntza. Ik. homologazio, efektu zibilen aitorpen.
akats [defecto, vicio] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau zein egintza juridikoak baliozkoak ez izatea dakarren hutsa edo gabezia, baliozkotasun-baldintzak ez betetzean datzana.
akats formal [vicio formal] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau zein egintza juridikoak baliozkoak ez izatea dakarren hutsa edo gabezia, formazko baliozkotasun-baldintzak ez betetzean datzana. Sin. formazko akats.
akats judizial [error judicial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zuzenbidearekin bat ez etortzeagatik ebazpen judizialean gertatzen den okerra edo errakuntza. Akatsa sortzeko arrazoiak, besteak beste, honako hauek ditugu: arau juridikoen aplikazio okerra, egitateen balorazio okerra edota oinarrizko froga-elementuak ebazpenean ez jasotzea. Akats judizialak Justizia Administrazioaren funtzionamenduari lotutako estatuaren erantzukizuna sor dezake. Sin. oker judizial.
akats material [vicio material, vicio sustantivo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau zein egintza juridikoak baliozkoak ez izatea dakarren hutsa edo gabezia, materiazko baliozkotasun-baldintzak ez betetzean datzana. Sin. materiazko akats, akats substantibo.
akats prozesal [defecto procesal, error procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Arau prozesaletan oinarri duen okerra. Hots, okerrak formarekin du lotura; ez, ordea, auziaren muinarekin.
akats substantibo [vicio material, vicio sustantivo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. akats material.
akats-zuzenketa [rectificación de errores] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Egintza edo erreklamazioaren ebazpena eman duen organoak akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak zuzenduko ditu edozein unetan, ofizioz edo interesatuak eskatuta, betiere preskripzio-epea igaro ez bada. Sin. oker materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak zuzentze.
akonfesionaltasun [aconfesionalidad] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Inolako konfesiorik jarraitzen ez duenaren nolakotasuna. Ik. estatu akonfesional.
akordio [acuerdo] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Borondateak batzen dituen subjektu edo organoen arteko hitzarmena. Ik. hitzarmen. ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatuak erlijio-konfesioekin sinatutako lankidetzarako hitzarmena. [Oh. 7/1980 Lege Organikoa, 7. art.] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko negoziazio, nazioarteko konferentzia edota nazioarteko erakunde baten baitan parte-hartzaileek lortzen duten elkarrekiko adostasuna. Ik. hitzarmen, tratatu.
akordio arbitral [acuerdo arbitral] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Konpromiso klausularen edo akordio independentearen itxura har dezakeen aldeen arteko akordioa, zeinak helburu baitu arbitrajearen bitartez ebaztea aldeen artean sortu diren edo etorkizunean sor daitezkeen gatazkak. Sin. hitzarmen arbitral.
akordio kolektibo [acuerdo colectivo] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuaren eta enpresako langileen ordezkarien artean egindako ituna, teknikoki hitzarmen kolektiboaz bestelakoa.
akreditazio-aniztasun [multiplicidad de acreditaciones] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Misio buru batek hainbat estatutan bere funtzioak aldi berean egikari ditzan estatu batek emandako akreditazioa. [Oh. HDVH, 5. eta 6. art.]
akta [acta] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Organo kolegiatu baten batzarretan gertatutako eztabaiden nondik norakoak zein horietan hartutako erabakiak gorde eta islatuko dituen dokumentua. 2. Hainbat egitate edo adierazpen egiaztatzeko edo haien fede emateko, administrazio organoek, organo judizialek eta fedemaile publikoek egindako dokumentua, egiaztatu edo fedemandakoak Zuzenbidearen arloan dagokion eragina nahiz ondorioak izan ditzan osatzen dena. ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu-ikuskatzaileak araudian ezarritako kasuetan egiten duen agiri publikoa. Ikuskatzailearen egiaztapenen eta ikerketen emaitza bildu eta zergapekoaren tributu-egoerari buruz bidezko erregularizazioa proposatzeko erabiltzen da edo egoera hori zuzentzat jotzen du. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea [Oh. 40/2015 Legea, 18. art.]
aktibo finantzario [activo financiero] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Finantza-tresna, erosleari edo inbertitzaileari eskubidea ematen diona aktiboaren saltzailearengandik edo jaulkitzailearengandik diru-sarrerak jasotzeko etorkizunean. Aktibo finantzario bat eskuratzearen ondorioz saltzailea edo jaulkitzailea finantzatu egiten da eta horren truke eskuratzaileak diru-sarrera batzuk jasoko ditu etorkizunean. Aktibo finantzario baten eskuratzaileak etorkizunean jasoko dituen diru-sarrerak aktibo horren jaulkitzailearen jardueraren bilakaeraren menpe egongo dira. Beraz, aktibo finantzario bat eskuratzeak bere jaulkitzailearen arriskuaren zati bat onartzea dakar. Aktibo finantzarioen ezaugarrietako bat arriskua da, besteak errentabilitatea eta likidezia izango dira. [Oh. KPO, 9. araua.] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Finantza-tresna, alde bateko finantza-aktibo bat zein beste alde bateko finantza-pasibo bat edo kapital-tresna bat sortuko duen edozein kontratu. Kontzeptu horren barruan sartzen dira: beste erakunde batzuen kapital-tresnak edo ondare garbiaren tresnak, hirugarren batengandik dirua edo beste finantza-aktibo bat jasotzeko eskubideak, edo hirugarren batekin finantza aktibo edo pasiboak trukatzeko eskubideak, potentzialki aldekoak diren baldintzetan. Halaber, kontzeptu honen barruan sartzen dira baloreetan adierazitako zorrak, kreditu-eragiketak, deribatuen eragiketak, eta bestelako edozein betebehar galdagarri eta nahitaezko, hirugarren bati dirua edo beste finantza-aktibo bat emateko, edota hirugarren batekin finantza-aktibo edo -pasiboak trukatzeko, baldintza txarretan. Sin. finantza-aktibo.
aktuario [actuario] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Egiaztapen- eta ikerketa-jarduketak egiten dituen ikuskatzailea.
akusatu 1 [acusada, acusado] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuko beharrezko alderdi pasiboa, akusazio-idazkiaren bitartez gauzatutako akusazioa pairatzen duena. [Oh. PKL, 760 III, 368., 371., 373., 448., 512., 687. art.] Ik. alderdi akusatu.
akusatu 2 [acusar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-akzioa egikaritu pertsona zehatz baten kontra.
akusatzaile [acusadora, acusador] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuko posizio aktiboko alderdia, zigor-akzioa egikarituz akusazioa gauzatzen duena. Sin. alderdi akusatzaile.
akusatzaile partikular [acusadora, acusador particular] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuko alderdi akusatzailea, zigor-akzioa egikaritzen duen delituak ofenditua dena. Prozesuan jarduteko legitimazio arrunta dauka eta Espainiako Konstituzioaren 24.1 artikuluan du oinarri. [Oh. EK, 24.1 art.]
akusatzaile pribatu [acusadora privada, acusador privado] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuko alderdi akusatzailea, delitu pribatu batek ofenditua izateagatik kereila aurkezten duena. Delitu pribatuak jazartzeko prozesuetan bera da zigor-akzioaren titular bakarra eta, horregatik, akusatzaile bakarra.
akusazio 1 [acusación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Kalifikazio- edo akusazio-idazkien bitartez pertsona akusatua eta hari leporatzen zaizkion egitateak zehaztea, delituaren kalifikazioa jasoz eta egokiak diren zigorrak ezartzeko jurisdikzio-organoari epaitzeko eskatuz. Ik. akusazio-idazki.
akusazio 2 [acusación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Akusazioa gauzatzen duen alderdi prozesala. Sin. akusatzaile, alderdi akusatzaile.
akusazio-idazki [escrito de acusación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura laburtuan Ministerio Fiskalak eta gainerako alderdi akusatzaileek aurkeztutako dokumentua; haren helburua da ahozko epaiketaren hasiera eskatzea eta pertsona akusatua, delituzko egitateak, haien kalifikazio juridikoa, egiletasun-maila eta inguruabar aringarri edo astungarriak eta ezarri beharreko zigorra zehaztea. Era berean, dokumentu horretan epaiketaren ekitaldian burutzeko frogak eskatzen dira, kalifikazio juridiko zibila jasotzen da eta erantzukizun eta erantzule zibilak zehazten. [Oh. PKL, 781.1 art.]
akusazio-printzipio [principio acusatorio] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesua eraentzen duen printzipioa. Haren arabera, epaileak ezin du ofizioz zigor-akzioa egikaritu, ezta prozesuko objektua zehaztu ere.
akusazio-sistema [sistema acusatorio] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Kontrajartze zigor-sistema prozesal bat, zeinean alderdiak (akusatzailea eta akusatua) aukera-berdintasunean baitaude epaile inpartzial baten aurrean. Sistema honetan alderdiek emandako froga eta argudioetan bakarrik oinarrituz emango du epaileak absoluzioa edo kondena.
akusazio-sistema formal [sistema acusatorio formal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Akusazio- eta inkisizio- sistemen zeinuak biltzen dituen zigor-sistema prozesala. Espainiako zigor-sistema prozesalaren oinarria da.
akzesio [accesión] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Lurraldearen gaineko eskumena bereganatzeko titulu juridikoa. Honen bitartez, estatuaren lurraldea zabaltzen da bere egiten baitu batzen, eransten edo inguruan dagoena, dela kausa natural baten ondorioz, edo gizakiaren esku-hartzearen ondorio gisa. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun baten titularrak duen eskubidea bere egiteko ondasunak ekoizten duena edota ondasunari, naturalki edo artifizialki, atxikitzen zaiona. Jabetza eskubideak barnebiltzen duen ahalmena da: ondasun nagusiaren titularra ondasun horren osagarrien eta fruituen titularra ere bada. Osagarriak nagusiari jarraitzen dio. Ik. ondasun, ondasun higiezin, ondasun higigarri.
akzio 1 [acción] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Sozietate anonimoak jaulkitzen duen balore negoziagarria, kapi tal aren zati alikuota bat adierazten duena eta tituludunari bazkide izaera ematen diona. Akzioak zatiezinak eta pilagarriak dira eta titulu edo kontu idazpenen bidez ordezka daitezke. [Oh. KBL, 1, 90, 113 eta 118. art.]
akzio 2 [acción] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Prozesu bat zabaltzeko, demandatua edo kaltegilea pretorearen aurrera eramateko, epaile bat alderdien artean hautatzeko, eta frogak aztertu ondoren epaia emateko, ordenamendu juridikoak partikularrei eskaintzen dien baliabide juridikoa. Sin. actio. ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. akzio-eskubide.
akzio publiko [acción pública] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Edozein herritarrek prozedura administratibo batean edo administrazioarekiko auzibidezko jurisdikzioan prozesu batean parte hartzea ahalbidetzen duen legitimazioa, baita prozedura edo prozesu horretan interes zuzenik ez duenean ere. Aukera hau ez da orokorra, eta lege bidez xedatzen da. [Oh. 29/1998 Legea, 19.1.h) art.] Sin. herri-akzio 2.
akzio zuzen [acción directa] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legeak hartzekodun jakin batzuei ematen dien boterea edo ahalmena, hartzekodunak bere izenean egikaritzeko zordunaren akzioa eta ez zordunaren izenean.
akzio-eskaintza [ofrecimiento de acciones] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delituak ofenditu eta kaltetuak izan direnei bidezko zigor-akzioak eta akzio zibilak egikarituz prozesuan parte hartzeko aukeraren berri ematean datzan egintza prozesala. [Oh. PKL, 109. eta 706. art.]
akzio-eskubide [derecho de acción] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Interesen edo eskubideen babesa eskatzeko jurisdikzio-organoetara jotzeko eskubide publikoa. Sin. akzio 2.
akzio-metaketa [acumulación de acciones] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. akzioen metaketa.
akzioen metaketa [acumulación de acciones] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura bakarrean uzi bat baino gehiago eta uzi horien prozesuak bateratzea, ekonomia prozesala eta azkartasuna irabazteko eta kontraesanezkoak diren epaiak ekiditeko. Sin. akzio-metaketa.
alargun-pentsio [pensión de viudedad] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren sistemak alarguntasunagatik langile bati aitortzen dion bizi arteko eskubidea, zeinaren arabera, hildako langilearen diru-sarreraren ordez diru kopuru bat eskuratuko baitu alargunak. [Oh. GSLO, 219-221. art.]
alargun-prestazio [prestación de viudedad] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren sistemak alarguntasunagatik langile bati aitortzen dion eskubidea, zeinaren arabera, hildako langilearen diru-sarreraren ordez diru-kopuru bat eskuratuko baitu alargunak. [Oh. GSLO, 222. art.]
alarma [alarma, estado de alarma] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. alarma-egoera.
alarma-egoera [alarma, estado de alarma] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Ordena publikoa arriskuan jar dezakeen egoera; batez ere, hondamen naturalak, osasun-krisiak, zerbitzu publikoen geldierak edo hornikuntza ezak sorrarazirikoa. Sin. alarma. 2. Hondamen naturalak, osasun-krisiak, zerbitzu publikoen geldierak edo hornikuntza ezak sorrarazitako egoera berezia dela-eta gobernuak aitor dezakeen egoera, normaltasunera itzuli bitartean aldi baterako gaitasun bereziak ematen dizkiona.
albaramendu [sedición] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ordena publikoaren aurkako delitua: agerian eta modu nahasian altxatzea, indarrez edo legezko bideetatik kanpo, legeen aplikazioa edo funtzionario publikoei beren funtzioan bidezko eran jardutea edo beren erabakiak edo ebazpenak betetzea eragozteko. [Oh. ZK, 544. art. eta hurr.]
albazea [albacea] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentugileak izendatutako pertsona, testamentugilea bera hiltzean bere testamentuaren exekuzioaz arduratzen dena. Pertsona bat baino gehiago izenda daiteke albazea, aldi berean edo jarraian. Euskal Zuzenbide zibilean, albazearen funtzioak maiz komisarioak betetzen ditu, nahiz eta bi pertsona ezberdin izan daitezkeen. Sin. testamentu-betearazle.
alboko ahaide [pariente colateral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Alboko lerroan familiakoei erreferentzia egiten dion terminoa (neba-arrebak, osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak...). Ik. ahaide.
aldaberritze-greba [huelga novatoria] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboaren edukia aldatzeko egiten den greba.
aldarrikapen [declaración, proclamación, promulgación] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Aldebakarreko ekitaldi batzuei (adibidez, gerrate-adierazpena) eta, oro har, nazioarteko akordio aldeaniztun eta ez-lotesleei loturik aurkezten den dokumentua. 2. Gertaera edo egoera juridiko baten baieztapena. ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Testu juridiko bat ofizialki indarrean sartzen dela adieraztean datzan ekintza eta horren ondorioa. Sin. promulgazio. 2. Zerbaiten defentsa aldarrikatzean datzan ekintza eta horren ondorioa.
aldarrikatu [proclamar, promulgar] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Era ospetsu edo solemne batean lege bat edo beste xedapen orokor bat argitaratu. [Oh. EK, 91. art.] Sin. promulgatu. 2. Kargu edo hierarkia batzuetarako norbait izendatu. 3. Zerbaiten defentsan agertu
aldeaniztasun [pluralidad de partes] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erlazio juridiko batean, posizio juridiko ezberdinak egotea. Obligaziozko erlazioetan, bi alderdi daude: zorduna eta hartzekoduna, nahiz eta zordunaren posizioan, edo hartzekodunaren posizioan, pertsona bat baino gehiago egon daitekeen. Aldeaniztasuna, beraz, ez da subjektu-aniztasunarekin nahastu behar. Ik. subjektu-aniztasun.
aldebakarreko egintza [acto unilateral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Alderdi bakar baten borondatez eta bere parte hartzearen ondorioz sorturiko gertakaria.
aldebakarreko kontratu [contrato unilateral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazio nagusia alderdi bakarrarentzat sortzen duen kontratua. Dohaintza, aldebakarreko kontratua litzateke, alderdi bakarrak gauzatzen baitu prestazioa, eskuzabaltasun hutsean oinarrituz, beste alderdiaren kontraprestaziorik gabe ordainetan.
aldebakarreko negozio [negocio unilateral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona batek egiten duen borondate-adierazpena, zeinaren bitartez betebehar juridiko bat berenganatzen duen. Legeak, kasu bakoitzean, ezartzen duen efikazia juridikoa izaten du. Esate baterako, testamentua egitea, jaraunspena onartzea edo ahalordea norbaiti ematea aldebakarreko negozio juridikoak dira. Ik. negozio juridiko.
aldebakartasun [unilateralidad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Alde bakarra duenaren izaera. 2. Alde bakarrari betebeharrak ezartzen dizkionak duen izaera. 3. Alde bakar baten borondateak ondorioak sortzen dituenaren izaera. Ik. dohaintza, fidantza, gordailu, komodatu, testamentu.
aldebiko kontratu [contrato bilateral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bi alderdientzat obligazioak sortzen dituen kontratu mota. Adibidez, salerosketa kontratuan, alde batek bere gain hartzen du ondasun bat emateko obligazioa eta beste aldeak, prezio bat ordaintzekoa.
aldebikotasun [bilateralidad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Alde bi dituenaren izaera. 2. Alde biei eskubide zein betebeharrak ezartzen dizkionak duen izaera.
alderdi 1 [parte] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketa batean agertzen diren bi posizioetako edozeinetan bere interesak defendatzeko agertzen den herritarra. Sin. alderdi prozesal, prozesuko alderdi. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beraien artean kontratua egiten duten aldeetako bakoitza edo negozio berean interesa duen alde bakoitza. Alderdi bakoitzak, normalean, posizio juridiko ezberdina du kontratu edo negozioan. Alderdi bakoitza subjektu bakar batez edo subjektu anitzez osatua egon daiteke.
alderdi 2 [partido] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Herritarrek politikan eta botere publikoan parte hartzea ahalbidetzen duen erakundea, programa, oinarri eta ideia jakin batzuen arabera antolatuta dagoena. 2. Interes, printzipio, balio edo helburu berak partekatzen dituzten pertsonen elkarte antolatua, ideologia eta programa bati jarraitzen diona.
alderdi akusatu [parte acusada] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. akusatu 1.
alderdi akusatzaile [parte acusadora] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. akusatzaile.
alderdi apelatu [parte apelada] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. apelatu 1.
alderdi apelatzaile [parte apelante] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Alderdia zeinaren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen baita. Sin. apelatzaile.
alderdi demandatu [parte demandada] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. demandatu 1.
alderdi demandatzaile [parte demandante] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Prozesu bateko subjektu aktiboa; epai-organoari babesa eskatzen dio uzi bat aurkeztuta. Sin. auzijartzaile, demandatzaile.
alderdi den estatu [estadoparte] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. estatu kide.
alderdi indibidual [parte individual] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-harremanean subjektu indibidual gisa diharduen langile edo enpresaburua.
alderdi kolektibo [parte colectiva] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-harremanean subjektu kolektibo gisa diharduen langileen ordezkaria, enpresaburua, edo enpresaburuen ordezkaria.
alderdi negoziatzaile [parte negociadora] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Negoziazio kolektiboan, langileen interesak edo enpresaburuen interesak defendatzen dituen alderdia. [Oh. LE, 87. art.]
alderdi prozesal [parte procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. alderdi 1.
alderdi-aniztasun [pluralidad de partes] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesua osatzen duten posizioetako bietan edo edozeinetan interes bat baino gehiago agertzean gertatzen den fenomeno prozesala. Sin. alderdien aniztasun.
alderdi-aniztasun ebentual [pluralidad de partes eventual] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesua osatzen duten posizioetako bietan edo edozeinetan interes bat baino gehiago agertzeko aukera. Sin. alderdien aniztasun ebentual.
alderdien aniztasun [pluralidad de partes] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. alderdi-aniztasun.
alderdien aniztasun ebentual [pluralidad de partes eventual] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. alderdi-aniztasun ebentual.
alderdien autonomia [autonomÃa de las partes] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanaren Zuzenbideak lan-harremanaren bi alderdiei, biei batera, beren interesak modu autonomoan defendatzeko aitortzen dien ahalmena.
alderdien autonomia kolektibo [autonomÃa coletiva de las partes] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanaren Zuzenbideak negoziazio kolektiboaren bi alderdiei biei batera, arau eraginkortasuna duten hitzarmen kolektiboak adosteko aitortzen dien ahalmena. [Oh. EK, 37.1 art.]
alderdien ekarpen-printzipio [principio de aportación de parte] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesua informatzen duen printzipioa; haren arabera, alderdiak dira epaiketara egitateak ekarri eta horien gaineko froga eska ditzaketen bakarrak. Epaileak horiekin bat erabakiko du auzia.
alderdien galdeketa [interrogatorio de parte] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuko froga; alderdi batek besteetariko batek edo gehiagok galdera batzuei erantzuteko eskatzea epaileari. Sin. alderdien itaunketa.
alderdien itaunketa [interrogatorio de parte] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. alderdien galdeketa.
aldi baterako errenta [renta temporal] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan denboran mugatuta kobratzen den errenta, kapital higigarri gisa tributatzen duena.
aldi baterako ezintasun [incapacidad temporal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Osasun tratamendua jasotzen ari den langilearen egoera, ustez, aldi baterako izaera duen ezintasuna. GSLO, V. kapitulua. Ik. ezintasun iraunkor.
aldi baterako hornikuntza-erregimeneko epaile [jueza, juez en régimen de provisión temporal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Lehiaketetan hutsik geratu den epaile-hutsunea behin-behinean betetzen duen epailea. Prozedura arrunten bidez hutsunea bete arte aritzen da jardunean.
aldi baterako kontratu [contrato temporal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Iraupen mugatua duen lan-kontratua. Legezko justifikazioa behar du, printzipioz, lan-kontratuak iraupen mugagabekoak direlako.
aldi baterako prestazio [prestación temporal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Iraupen mugatua duen prestazioa. Prestazio hauek subsidio izaera dute.
aldizkako azterketa unibertsal [examen periódico universal] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak, giza eskubideen arloan zein nazioarteko araudiaren aplikazioaren inguruan egikaritzen duen kontrol-tresna, hitzarmenezko izaera ez duena. Horren bitartez, estatuek aldian-aldian aurkeztu behar dituzten txostenak aztertzen eta baloratzen dira. Txosten horiek giza eskubideen arlokoak zein nazioarteko obligazioen betetze mailaren ingurukoak izan ohi dira.
aldizkako lan finko [trabajo fijo discontinuo] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aldizkako lana, iraupen mugagabearen lan-kontratuaren baitakoa. Urtero, sasoi jakin batean egiten den lana.
aldizkari ofizial [diario oficial] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioek arauei eta orotariko izaera duten erabakiei publikotasuna emateko erabiltzen duten buletina. [Oh. 39/2015 Legea, 131. art.]
aldundi [Diputación] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea EAEren esparruan probintzia eremuko administrazioa osatzen duen erakundeetako bat. Probintzia eremuko gobernu-organoa. [Oh. Espainiako Konstituzioa, 141. art.] Sin. diputazio.
alegatu [alegar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ahoz zein idatziz argudiatu, uzi baten aldeko egitateak zein zuzenbidezko arrazoiak aurkeztuz.
alegazio [alegación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Eztabaidagai diren egitateen zein eztabaidagaiari aplikagarri zaizkion arau juridikoen gaineko arrazoitzea. Jurisdikzio-organoari interesatuak egindako argudiaketa, hark gatazkaren gainean erabaki dezan. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Interesdunak prozedura administratibo baten baitan aurrera eramaten duen egintza, xede duena gai baten inguruko argudio juridikoak edota egitatezko argudioak aurkeztea. Prozedura administratiboaren fase edo izapide zehatz batzuetan egin daiteke bakarrik. [Oh. 39/2015 Legea, 76. art.]
alikuota beherakor [alÃcuota decreciente] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Karga-tasa mota bat, non oinarri zergagarria handitu ahala txikiagoa baita karga-tasa.
alikuota gorakor [alÃcuota creciente] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Karga-tasa mota bat, non oinarri zergagarria handitu ahala handiagoa baita karga-tasa.
alkar-poderoso [alkar-poderoso] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontideek edo erregistratutako izatezko bikotekideek, testamentu-ahalorde bidez bata bestea komisario izendatzea. Ik. komisario.
alkate [alcalde] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Udal bateko gobernuburua. 2. Udal-batzarreko lehendakaria, akordioak betearazten dituena.
alta-egoera [situación de alta] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanean eta kotizatzen ari denean langileari dagokion Gizarte Segurantzako egoera. Gizarte Segurantzak babesa emateko galdatzen duen betekizun orokorra. [Oh. GSLO, 139. art.]
alta-egoera berezi [situación de alta especial] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Greba edo ugazaben itxierako egoeretan, lanik eta kotizaziorik ez izan arren, ematen den alta egoera. [Oh. GSLO, 166. art.]
altarekin parekatutako egoera [situación asimilada al alta] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hainbat egoeratan, lanik ez egon arren, ematen den alta egoera. [Oh. GSLO, 166. art.]
altxor publikoaren kontu [cuenta del tesoro público] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-administrazioaren esparruan, ogasun publikoek zerga-bilketa eta direlako diru-emateak errazteko daukaten banku-kontua (era askotakoak izan daitezke). Araututa egoten da.
amaiera [extinción] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-harremanaren amaiera. [Oh. LE, 49. art.] Sin. azkentze.
amatasun [maternidad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Amaren eta seme-alaben arteko lotura juridikoa. Amatasuna judizialki edo judizioz kanpo ezar daiteke, eta zehaztua geratzen denean, indarrean sartzen dira ordenamendu juridikoak seme-alabatasunari egokitzen dizkion eskubide eta obligazioak . [Oh. KZ, 112-141. art.]
amatasun-baja [baja de maternidad] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren sistemak amatasunagatik langile bati aldi baterako aitortzen dion eskubidea, zeinaren arabera langileak ez baitu lanik egingo eta ezta enplegua ere galduko. [Oh. GSLO, 177-180. art.]
amatasun-prestazio [prestación de maternidad] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren sistemak amatasunagatik langile bati aldi baterako aitortzen dion eskubidea, zeinaren arabera, lanik egin gabe diru kopuru bat eskuratuko baitu langileak.
amicitia [amicitia] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Honestitas, virtus, officium, aequitas, bona fides printzipioaz josirik zegoen zenbait pertsonaren arteko (amici) laguntasun leiala. Ciceronen esanetan, amicitia-rik gabe ez zegoen Erroman ez surik, ezta urik ere.
anaiarte [hermandad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Interes bera daukaten pertsonek osatutako taldea. Gehienetan gai erlijiosoekin lotuta daude. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arabako Lurralde Historikoan, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna duen tokientitatea, udal eta kontzejuak (edo kontzejuak bakarrik) elkarrekin mankomunatuz, beren ardurako lan eta zerbitzuak batera eskaini eta kudeatu ahal izateko sortua.
analogia [analogÃa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Hutsune juridikoak betetzeko metodoa, arrazoi berdintasunak eraginda, arau juridiko baten ondorioak horrek aurreikusten ez dituen kasuei luzatzean datzana. Analogia hitzak antzekotasunari egiten dio erreferentzia. Bi motatakoa izan daiteke: analogia iuris eta analogia legis. [Oh. KZ, 4.1 art.]
analogia iuris [analogia iuris] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Auziaren egitatezko kasuaren antzeko araurik ezean, printzipio orokorrak aplikatzea auziari erantzuna emateko.
analogia legis [analogia legis] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arau batek kasu zehatza arautu ez arren, oinarri berdina duen antzeko kasu bati aplikatzea.
anarkia [anarquÃa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Estatuaren antolaketarik eza edo gobernu-egitura eza. 2. Botererik ezak giza talde batean edo gizarte batean sorrarazten duen egoera nahasia.
anarkismo [anarquismo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gizabanakoaren askatasuna lortzeko xedez Estatu-erakundeak desagertzearen alde egiten duen doktrina politiko iraultzailea.
anatozismo [anatocismo] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zor den diru kopuru baten interesen kapitalizazioa. Maileguan jasotako kapital batek eragiten dituen interesak ordaintzen ez direnean, berandutza horrek beste interes batzuk sortzen ditu. Ordaindu gabeko interes kantitate hori maileguan jasotako kapitalari gehitzen zaio eta, ondorioz, interes berriak kalkulatzen dira kapital zifra berri horrekiko, zorraren zama areagotzen dutenak.
aniztasun [pluralidad] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoaren oinarrizko printzipio konstituzionala. Haren bitartez, biztanleriaren interesen defentsa-bideak legitimatzen dira. Alderdi politiko, sindikatu eta enpresa elkarteen bitartez gauzatzen da.
aniztasun juridiko [pluralismo jurÃdico] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Lurralde jakin batean egoera faktiko berdinak erregulatzen dituzten sistema juridiko ezberdinak aldi berean egotea. 2. Monismo juridikoari aurre egiten dion teoria-multzoa.
aniztasun politiko [pluralismo polÃtico] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Lehiakide diren aukera politiko anitz egon daitezen bermatzen duen sistema politikoen bereizgarria. 2. Sistema parte-hartzaile ordezkagarrietan elkarren aurka lehian diharduten elite ezberdinak daudela aldarrikatzen duen Estatuaren teoria pluralista.
ankerkeria [ensañamiento] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Biktimaren sufrimendua nahita eta modu ez-gizatiarrean handitzean datzan inguruabar astungarria; delitua exekutatzeko beharrezkoak ez diren pairamenak jasanarazten zaizkio biktimari. [Oh. ZK, 22.5 art.]
antijuridiko [antijurÃdico] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zuzenbidearen kontrakoa dena. Sin. zuzenbide-kontrako.
antikresi [anticresis] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun higiezinen gaineko bermezko eskubide erreala. Hartzekodunak ondasun higiezin jakin baten edukitza jasotzen du eta ondasun horretatik eratortzen diren fruitu eta errentekin bere kredituaren amortizazioa gauzatzen du, lehenengo interesak likidatuz eta, azkenik, kapital nagusia. Ik. errenta, fruitu, kreditu-eskubide.
antinomia [antinomia] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Sistema juridiko berekoak diren eta baliozkotasun-esparru bera duten bi arauen arteko bateraezintasuna.
antolaketa [organización] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio bat osatzen duten organoen jarduerak ordenatzeko ekintza. [Oh. 40/2015 Legea, 54. art.]
antolaketarako eginbide [diligencia de ordenación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. ordenazio-eginbide.
antolakunde [organización] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Gizatalde bat, pertsona batzuez osatua, egiteko batzuk dituena eta administrazio sistema bat dela medio helburu bat lortzeko asmoz egituratua. Sin. organizazio. Ik. erakunde 2.
antolakuntza-arrazoi [causa organizativa] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaren antolakuntzari dagokion arrazoia, lan-baldintzak aldatzea edo lan-kontratuak iraungitzea justifika dezakeena. [Oh. LE, 51.1 art.] Sin. antolakuntzako arrazoi.
antolakuntza-botere [poder de organización] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak langileen lana antolatzeko duen boterea. [Oh. LE, 1.1 art.]
antolakuntzako arrazoi [causa organizativa] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. antolakuntza-arrazoi.
aparteko berrikuspen-errekurtso [recurso extraordinario de revisión] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu Administrazioaren egintza irmoen eta ekonomia-administraziozko auzitegien ebazpen irmoen aurka interesatuek, kasu batzuetan (adibidez, epai irmoaren bidez faltsuak direla adierazitako lekukotza edo dokumentuek ebazpenean eragin handia izatea) jar dezaketen errekurtsoa.
aparteko errekurtso [recurso extraordinario] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organo batek hartutako erabakiak aurkaratzeko bidea, ebazpen zehatz batzuen kontra eta legeak aurreikusitako arrazoiengatik soilik aurkez daitekeena. Sin. ezohiko errekurtso.
aparteko ordainsari [paga extraordinaria] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. aparteko paga.
aparteko ordu [hora extraordinaria] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanordu arruntez haratago egiten den lanordua. [Oh. LE, 35. art.]
aparteko paga [paga extraordinaria] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hileroko ohiko soldataz gain ordaintzen den soldata. [Oh. LE, 31. art.] Sin. aparteko ordainsari.
apartheid [apartheid] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Zapalketa eta menerapen sistematikoko erregimen instituzionalizatua, arraza-talde batek beste arraza-talde baten edo gehiagoren gain inposatutakoa.
apatrida [apátrida] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Inongo estatuk, bere legediaren arabera, bere nazionaltzat hartzen ez duen pertsona. [Oh. AEH, 1.1 art.]
apelatu 1 [parte apelada] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Apelazio-errekurtsoa jartzen duen alderdia. Sin. alderdi apelatu.
apelatu 2 [apelar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Apelazio-errekurtsoa jarri.
apelatzaile [apelante] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. alderdi apelatzaile.
apelazio [apelación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. apelazio-errekurtso.
apelazio-errekurtso [recurso de apelación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Jurisdikzio-organo batek hartutako erabakiak aurkaratzeko bidea. Haren bidez egitezko zein zuzenbidezko elementuak berrikus ditzake ebazpena eman duen organoaren goragokoak. Sin. apelazio.
aplikagarritasun [aplicabilidad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Aplika daitekeen arauaren nolakotasuna.
aplikazio-eremu [ámbito de aplicación] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau juridikoak edo bestelakoak aplikagarri diren esparrua, denborazkoa, espaziala, pertsonala zein materiala izan daitekeena. ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. eremu.
aplikazio-eremu funtzional [ámbito de aplicación funcional] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboaren aplikazio-esparrua, betiere, enpresaren edo sektorearen araberakoa.
aplikazio-eremu pertsonal [ámbito de aplicación personal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboaren aplikazio-esparrua, betiere, bere eraginpean dauden langileen araberakoa.
apologia [apologÃa] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitua edo haren egilea goratzeko, justifikatzeko edota gutxiesteko jarduna. Batzuetan beste delitu baten prestamen-ekintza da, batzuetan delitu independente eta autonomo gisa tipifikatzen da Zigor Kodean. [Oh. ZK, 18. art. eta 578. art.]
arartekaritza [buenos oficios] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Gatazkak modu baketsuan konpontzeko prozedura, aldeen arteko harremana ahalbidetzeko edo berrezartzeko hirugarren inpartzial baten parte hartzean datzana. Prozedura hau ez da jurisdikzionala. Hirugarren inpartzialak, bestalde, ez du negoziazioan parte hartzen, ezta proposamenik ere egiten. [Oh. NBG, 33. art.] Sin. arartekotasun, jardunbide egokiak, ofizio onak.
Ararteko [Defensor del Pueblo Vasco] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Euskadiko Autonomia Erkidegoko herritarren eskubideen babeslea. [Oh. EAEko Estatutua, 15. art.] Ingelesez: Ombudsman. Estatu-mailan dagoen antzeko erakundea: Herriaren Defendatzailea.
arartekotasun [buenos oficios] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. arartekaritza, ofizio onak.
arau [norma] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Agindu edo manua. Sin. erregela. 2. Giza portaera bideratzeko funtzioa duen erregela.
arau aplikagarri [norma aplicable] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Kasu jakin bat ebazteko erabili daitekeen erregela, errealitatean gaurkotu den egitatezko suposamendu jakin bat bere baitan hartzen duena.
arau eratorri [norma derivada] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau-sistema batean sistema bereko beste arau baten ondorio logikoa dena.
arau eratzaile [norma constitutiva] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arautzen dituen gertakari instituzionalak sorrarazten dituen erregela.
arau etiko-moral [norma ético moral] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Norberaren konbikzio edo uste sendoetan oinarritutako arauak, pertsonarentzat lotesle izan daitezkeenak, betiere, kosmos-ikuspegi, filosofia edo antzerakoen arabera. Arau juridikoen kasuan ez bezala, estatu demokratiko ez konfesionaletan ez dagokie botere publikoei arau horien betearazpena.
arau foral [norma foral] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. foru-arau.
arau heteronomo [norma heterónoma] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau sortzaile batek beste eragileen portaera bideratzeko emandako erregela. ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Botere publikoak alderdien autonomia kolektibotik kanpo emandako araua.
arau hoberenaren printzipio [principio de norma más favorable] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. arau mesedegarrienaren printzipio.
arau indargabetzaile [norma derogatoria] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Xedapen edota arau jakinak indargabetzen dituen erregela.
arau inperatibo [norma imperativa] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Subjektuen borondate autonomiaren eremutik kanpo dagoen arau juridikoa. Haren edukia nahitaez bete behar da. Zuzenbide Zibileko arauak, oro har, xedagarriak dira, eta aplikagarri izango dira alderdiek besterik hitzartu ezean. Beste eremu batzuetan ere badira arau inperatiboak, hala nola kontsumo zuzenbidean, etxebizitza errentamenduetan eta abar. ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. aginduzko arau.
arau juridiko [norma jurÃdica] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Sistema juridiko bati dagokion erregela, betiere, barnekotasun-irizpide jakinen araberakoa. Sin. zuzenbidezko erregela. 2. Esakune edo xedapen juridiko baten esanahia.
arau justu [norma justa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Justiziazko printzipio jakinen edota printzipio moral jakinen araberakoa den erregela.
arau konbentzional [norma convencional] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko tratatua iturri duen araua.
arau konsuetudinario [norma consuetudinaria] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. ohiturazko arau.
arau material berezi [norma material especial] ◆ Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Nazioarteko egoera pribatuei erantzun juridiko zuzen, berehalako eta sustantiboa ematen dien araua. Honelako arauek ez diote igorpenik egiten beste estatuetako inolako legeri.
arau mesedegarrienaren printzipio [principio de norma más favorable] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Eduki kontrajarria duten arauak daudenean, langileentzat mesedegarriena dena aplikatu behar dela dioen printzipioa. [Oh. LE, 3.3 art.] Sin. arau hoberenaren printzipio.
arau orokor [norma general] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Subjektuaren irizpidearen arabera, subjektu mota zehaztugabeei zuzenduriko erregela. Egokieraren irizpidearen arabera, berriz, egokiera zehatzik aurreikusten ez duena.
arau positibo [norma positiva] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Gizakiak sorturiko araua. 2. Herrialde bateko agintari eskudunak, indarraren erabileraren monopolioa duenak, emandako araua.
arau preskribatzaile [norma prescriptiva] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Portaera jakinak derrigorrezkotzat, debekatutzat edo baimendutakotzat jotzen dituen erregela. Sin. preskripzio.
arau tekniko [norma técnica] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Helburu jakina erdiesteko beharrezkoak diren bitartekoak zehazten dituen erregela.
arau-bateraezintasun [incompatibilidad normativa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Sin. arauen bateraezintasun. Ik. antinomia.
arau-hausle [autora, autor] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ik. egile.
arau-hauste [infracción, violación de normas] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Araua ez betetzean datzan ekintza eta horren ondorioa.
arau-hierarkia [jerarquÃa, jerarquÃa normativa] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arauen arteko harremana antolatzeko orduan zein arau dagoen beste baten gainetik adierazten duen printzipioa. Printzipio honen arabera, gai bat arautzeko arau bat baino gehiago aplika badaiteke, gorago dagoen arauak izango du lehentasuna, betiere, ezarritako hierarkiaren arabera. [Oh. 39/2015 Legea, 128. art.] Sin. arauen hierarkia-sistema. Ik. hierarkia.
arau-lerrun [rango normativo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Hierarkikoki ordenaturiko arau-sistema baten barruan arau edo testu juridiko bati dagokion maila, indar normatiboarekin lotzen dena.
arauaren eraginkortasun [eficacia normativa] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboak bere aplikazio betebeharren eremuko langile eta enpresaburuengan duen betebeharren eraginkortasun. [Oh. LE, 82.3 art.]
araubide [normativa, reglamentación] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Giza jardunbide jakinak arautzen edo xedatzen dituen arau-multzoa. Sin. araudi, arautegi.
araubide berezi [régimen especial] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren araubide orokorraz gain, ekarpeneko mailan dagoen edozein araubide. [Oh. GSLO, 10. art.]
araubide orokor [régimen general] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren ekarpeneko mailan dagoen araubidea, araubide berezi ak dituzten itsas langileei eta meatzariei izan ezik, besteren konturako langile guztiei dagokiena.
araudi [normativa] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jarduera edo gai zehatz bat xedatzen duen arauen eta printzipioen multzoa.
arauemaile [normador] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. araugile.
arauen bateraezintasun [antinomia] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. arau-bateraezintasun.
arauen hierarkia-sistema [jerarquÃa normativa] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. arau-hierarkia.
araugile [regulador] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arauak ekoizten dituen subjektu edo organoa. Sin. arauemaile.
araugintza [desarrollo normativo, elaboración de normas] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arauak sortzean datzan ekintza edo jarduna.
araugintza-ekimen [iniciativa legislativa] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. legegintza-ekimen.
arauketa [regulación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egitatezko egoera bat bideratzeko onartu den arau multzoa.
arautegi [reglamento] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Lege bat garatzeko onartzen den beheragoko mailako erregulazioa. ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. erregelamendu.
arautu [reglamentar, regular] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Egoera edo giza portaera bat arau jakinen menpean jarri.
arauturiko ahal [potestad reglada] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arauek administrazio organoen al de aurreikusten dituzten ahalak, arau bidez zehazturik eta baldintzaturik daudenak. Honela, administrazio-organoek ez dute aukerarik izango beren irizpide propioak erabiltzeko ahal horiek baliatzean. Aitzitik, automatikoki egikarituko dira.
arauturiko elementu [elemento reglado] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioaren erabaki bat osatzen duten elementuen artean, arauek aurretiaz deskribatu eta zehaztutakoak. Eskuarki prozedura, helburua eta eskuduntza izaten dira elementu arautuak. Elementu horiei dagokienez, administrazioak ez du irizpide propiorik aplikatzeko aukera. [Oh. 29/1998 Legea, 2. art.] Sin. araututako elementu.
araututako elementu [elemento reglado] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. arauturiko elementu.
arauzko [normativo, reglamentario] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau jakinekin bat datorren portaera edo egoera.
arazo intzidental [cuestión incidental] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren objektuarekin lotura zuzena duen auzia; baita prozesuan eragina duten aurresupostuekin eta betekizunekin lotura duena ere.
arazo prejudizial [cuestión prejudicial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren objektu nagusiarekin lotura zuzena duen auzigaia, prozesuarekin hasi aurretik erabaki beharrekoa eta organo aztertzaileaz besteko jurisdikzio-ordena bati dagokiona. Sin. prozesu aurreko arazo. ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Intzidentzia prozesala, zeinaren bidez estatu kide baten jurisdikzio organo batek Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari EBren zuzenbidearen baliozkotasunari edo interpretazioari buruzko galdera luzatzen baitio, beharrezkotzat jotzen badu maila nazionalean ezagutzen ari den auzia ebatzi ahal izateko. [Oh. EBFT, 267. art.] Sin. epaiketa aurreko arazo.
arbitraje [arbitraje] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Xedapenezko eskubideen gaineko gatazkak konpontzeko jurisdikzioz besteko sistema. Alderdiek arbitraje hitzarmenaren bitartez gatazkaren ebazpena hirugarren baten esku uzten dute (arbitroa) eta hark emandako ebazpenak (laudoak) betearazpen-tituluaren indarra du.
arbitraje-auzitegi [tribunal arbitral] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Aldeek hautatutako kideek osatzen duten nazioarteko gatazken konponketarako jurisdikzio-organoa, nazioarteko zuzenbidean oinarrituta edo ex aequo et bono, behin betiko eta bete beharreko erabakiak —laudoak— ematen dituena.
arbitraje-batzorde [junta arbitral] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Estatuko zergen Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo, bestela, foru-aldundien eta edozein autonomia-erkidegotako Administrazioren artean sortzen diren tributuei eta zergei buruzko gatazkak eztabaidatu eta ebazten dituen organoa. Ekonomia Itunak zehazten ditu haren eginkizunak (adibidez, zergadunaren egoitza dela-eta gerta litezkeen desadostasunak ebaztea).
arbitraje-hitzarmen [convenio arbitral] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erlazio juridiko konkretu batean dauden edo etorkizunean gerta daitezkeen eztabaida edo auziak, arbitraje sistema bidez erabakitzeko alderdiek harturiko akordioa. [Oh. 60/2003 Legea, 9. art.] Ik. arbitraje.
arbitrariotasun [arbitrariedad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Bidezkoa edo justua ez den ekintza.
arbitro [árbitro] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arbitraje-sisteman erabakia hartuko duen pertsona bakarreko edo anitzeko organoa. [Oh. 60/2003 Legea, 12. art. eta hurr.] Ik. arbitraje.
areto [sala] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. sala.
ariel [arbitrio] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Gastu publikoak asetzeko galdatzen den zerga eta eskubidea.
aringarri [atenuante] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor-erantzukizuna biguntzeko inguruabarra, zigorraren zehaztapen mesedegarriagoa eragiteko balio dezakeena. Aringarriak dira, besteak beste, salbuesle ez-osoa, droga edo alkoholaren mendekotasuna, aitortzea, kaltea konpontzea, prozedura bidegabe atzeratu izana eta antzekoak. [Oh. ZK, 21. art.] Sin. inguruabar aringarri.
arlo publiko [sector público] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. sektore publiko.
arma-berdintasun [igualdad de armas] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Konstituzioak aintzatetsitako legearen aurreko berdintasun-printzipio orokorraren isla, prozesuan aplikatzen dena. Printzipio honek galarazten du prozesuan alderdi batek pribilegioa izatea beste alderdien kalterako. Sin. armen berdintasun.
armen berdintasun [igualdad de armas] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. arma-berdintasun.
arrantzarako zonalde esklusibo [zona exclusiva de pesca] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Lurraldeko itsasoaz haratago dagoen eta, praktikaren arabera, zabalera uniformea ez duen itsas eremua. Eremu horretan kostaldeko estatuak eskubide subiranoak egikaritzen ditu baliabide naturalak kontserbatu nahiz ustiatzeko, harrapaketak beretzat soilik erreserbatuz edo hirugarrenen arrantza bere baimenaren mende ezarriz.
arrazionalista [racionalista] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arrazionalismoaren jarraitzailea edo arrazionalismoari dagokiona.
arrazionaltasun [racionalidad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Printzipio arrazionalen arabera jokatzea ahalbidetzen duen giza gaitasuna. 2. Helburu jakinak erdiesteko bitarteko egokiak aukeratzean datzan ahalmena.
arrazoi [causa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zerbaiten arrazoi edo jatorria. Sin. kari.
arrazoi ekonomiko [causa económica] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaren egoera ekonomiko negatiboari dagokion arrazoia, lan-baldintzak aldatzea edo lan-kontratuak iraungitzea justika dezakeena. [Oh. LE, 51.1 art.]
arrazoi objektiboengatiko kaleratze [despido por causas objetivas] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langilearen jarrerarekin zerikusirik ez duen arrazoi objektiboetan oinarrituriko kaleratzea. [Oh. LE, 52. art.]
arrazoi tekniko [causa técnica] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaren ekoizpen-baliabideei dagokien arrazoia, lan-baldintzak aldatzea edo lan-kontratuak iraungitzea justika dezakeena. [Oh. LE, 51.1 art.]
arrazoiak eman [argumentar, razonar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. arrazoitu.
arrazoibide [razonamiento] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. arrazoiketa.
arrazoiketa [razonamiento] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arrazoiak ematean datzan ekintza eta horren ondorioa. Sin. arrazoibide, arrazonamendu.
arrazoitu [argumentar, razonar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zerbaiten arrazoiak eman. Sin. arrazoiak eman. 2. Ideiak arrazoimena erabiliz elkarrekin lotu, dela ondorio jakinetara heltzeko edota dela judizio bat frogatzeko.
arrazoitze [motivación] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ebazpen jakin bat oinarritzen duten arrazoien adierazpena. Ordenamendu juridikoak hainbat ebazpen edo egintza juridiko motibatzea eskatzen du, hala nola ebazpen judizialak eta Europar Batasuneko egintza juridikoak. [Oh. 6/1985 Lege Organikoa, 247. art. eta 248. art.]; Europar Batasuneko Funtzionamendu Hitzarmena, 296. art. Sin. motibazio. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-egintza funtsatzen duten egitateen eta zuzenbideko oinarrien adierazpena. Administrazioak bere jardunean izan behar duen gardentasunak eta administrazio onaren eskubideak administrazio-egintza motibatzea eskatzen dute. Horrez gain, administrazio-erabakien kontrola ere errazten du. 39/2015 Legearen 35. artikuluak zehazten du zein administrazio-egintzetan den nahitaezko arrazoitzea. [Oh. 39/2015 Legea, 35. art.] Sin. motibazio. Ik. administrazio-egintza.
arrazoizko balio [valor razonable] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Akzioei edo partizipazio sozialei dagokien zenbatekoa balioesteko irizpide bat, honako kasuetan aplikagarri dena: inter vivos egintzen bidez borondatezko eskualdaketetan, mortis causa eskualdaketetan, sozietateak partizipazio sozial berekien besterentzean, lehentasunezko harpidetza-eskubidea kentzean, sozietatea uztean eta sozietatetik kanporatzean. [Oh. KSL, 110.2 art.]
arrazoizko egokitzapen [ajuste razonable] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Kultura anitzeko eremuetan, gutxiengoen diskriminazioa saihestu eta haien eskubideak bene-benetan bermatzeko aplikatzen den teknika, arrazoizkotzat jotzen dena, betiere, sorrarazten duen karga gehiegizkoa ez bada.
arrazonamendu [razonamiento] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. arrazoiketa.
arrisku estremo [peligro extremo] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. muturreko arrisku.
arrisku sozial [riesgo social] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. gizarte-arrisku.
arriskuen ebaluazio [evaluación de riesgos] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak enpresaren jardunak sortzen dituen arriskuak aztertzeko duen betebeharra.
arriskugarritasun [peligrosidad] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanaren ezaugarria, soldata osagarrirako eskubidea eragin dezakeena.
artekaritza-lan [mediación] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. bitartekaritza.
artikulu [artÃculo] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Lege bat zatitua dagoen atal edo puntu zenbakidunetako bakoitza.
artxibatu [archivar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzia amaitutzat jo. Sin. largetsi.
artxibatze [archivo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. largespen.
artxipelago [archipiélago] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Elkarrekin estuki harremanetan egotearen ondorioz, berezko entitate geografiko, ekonomiko eta politikotzat jotzen den edo, baldintza horiek bete gabe, historikoki horrela kontsideratu izan den irla taldea, barne hartzen dituena, halaber, irlen zatiak, horiek lotzen dituzten urak eta bertan dauden bestelako elementu naturalak. [Oh. IZNBK, 46.b) art.]
artxipelagoko ur [aguas archipelágicas] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko zuzenbidearen arabera, artxipelagotik urrutien dauden irla eta uharrien artean marraztutako oinarri-lerro artxipelagiko multzo batek itxitako urak, nora zabaltzen baita estatu artxipelagiko horren subiranotasuna. [Oh. IZNBK, 47. eta 49.1 art.]
asaldatze [rebelión] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Indarkeriaz eta jendeaurrean altxatzea, betiere helburu jakin baten bila. Helburuok dira: Konstituzioa indargabetzea; errege, erregeorde edo erregeordetzakideak karguetatik kentzea; hauteskundeak eragoztea; legebiltzarrak desegitea; nazio-lurralde zati baten independentzia aldarrikatzea; eta gobernua bera ordeztea. [Oh. ZK, 472. art. eta hurr.]
aseguratu [asegurada, asegurado] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Aseguru-kontratu jakin batean, babesaren objektu den interesaren titularra den pertsona fisikoa edo juridikoa. Aseguruak babesten duen pertsona. Ik. aseguru, aseguratzaile, aseguruaren hartzaile.
aseguratzaile [aseguradora, asegurador] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Aseguru kontratu jakin batean babesaren objektu den arriskuaren ondorioak bere gain hartzen dituen pertsona juridikoa. Ik. aseguru, aseguratu, aseguruaren hartzaile.
aseguru [seguro] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratu bat, zeinaren bidez aseguratzaileak prima bat kobratzen dion aseguratuari eta ordainean, estalduraren objektu den arriskuzko gertakaria gauzatuz gero, indemnizatzeko obligazioa bere gain hartzen duen, itundutako muga batzuen barnean. Ordainketa hau izan daiteke kapital bat, errenta bat edota bestelako prestazioren bat. [Oh. 50/1980 Legea, 1. art.]
aseguru kolektibo [seguro colectivo] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresako langileen arriskuak babesteko gizarte segurantzaren osagarri gisa egiten den asegurua.
aseguru-kontratu [contrato de seguro] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, zeinaren bidez aseguratzaileak konpromisoa hartzen baitu aseguratuari kalte-ordain bat ordaintzeko edo kapital bat, errenta bat edo prestazio bat emateko, hitzartutakoaren arabera, baldin eta aseguratuari kontratuan zehaztutako ezbeharra gertatzen bazaio. [Oh. AKL, 1. art.]
aseguru-sistema pribatu [sistema de seguro privado] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileen arriskuak babesteko egiten den izaera pribatuko aseguru-sistema.
aseguru-sistema publiko [sistema de seguro público] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileen arriskuak babesteko egiten den izaera publikoko aseguru-sistema.
aseguruaren hartzaile [tomadora, tomador] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Aseguru kontratua hitzartu eta sinatzen duen pertsona, bertan ezartzen zaizkion betebeharrak onartuz, oinarrizkoena primaren ordainketa izanik. Ik. aseguru, aseguratu, aseguratzaile.
asetze estraprozesal [satisfacción extraprocesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. prozesuz kanpoko asetze.
asilo [asilo] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Zenbait gizabanakori, atzerritar zein apatrida, estatuak eskaini diezaieken babesa, betiere, baldin eta haien jatorrizko estatuen aldetik jazarpena jasan badute, dela arrazoi ideologikoengatik, dela arrazoi politikoengatik. [Oh. 12/2009 Legea, 2. art.] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitu batengatik prozesatua izan aurretik pertsona batek izan dezakeen babes-estatusa; beste herrialde batek eman dezake estatus hori pertsona bat bere herrialdean erlijioagatik, ideologiagatik, arrazagatik edo antzeko arrazoiengatik pertsegitua izaten denean.
asilo diplomatiko [asilo diplomático] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Zenbait gizabanakori, atzerritar zein apatrida, estatuak atzerrian dituen bere misio diplomatikoen lokaletan eskaini diezaieken babesa, betiere, baldin eta haien jatorrizko estatuen aldetik jazarpena jasan badute, dela arrazoi ideologikoengatik, dela arrazoi politikoengatik.
asimilazio [asimilación] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Herritarren integrazioari begira, gutxiengoei ezartzen zaien eskakizuna, gehiengoaren kultura-zeinuetara berdindu daitezen, berezko dituztenak baztertuta.
askapen-mugimendu nazional [movimiento de liberación nacional] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Meneratze kolonial edo atzerritarraren pean dagoen herri baten adierazpen antolatua. Nazioarteko zuzenbideak nazioarteko subjektibotasun mugatua eta behin-behinekoa aitortzen die, bereziki nazioarteko erakundeetan mugatutako estatutu baten bitartez (normalean begirale moduan) parte hartuz eta nazioarteko zuzenbide humanitarioko arauak beraiei aplikatuz. [Oh. GHP1, 1.4. art.] Sin. askapenerako mugimendu nazional.
askapenerako mugimendu nazional [movimiento de liberación nacional] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. askapen-mugimendu nazional.
askatasun [libertad] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Autonomia edo autodeterminazio-gaitasuna. ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zuzenbideak, Konstituzioak batik bat, alor jakinetan gizabanakoari bere borondatearen arabera jokatzeko aitortzen dion gaitasuna edo ahala. 2. Besteen menpe ez dagoenaren egoera.
askatasun sindikal [libertad sindical] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Sindikatuak sortzeko, sindikatuetara afiliatzeko, eta jarduera sindikala aurrera eramateko eskubidea. [Oh. EK, 28.1; ASLO, 1-3. art.]
askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparru [espacio de seguridad, libertad y justicia] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBk bertako herritarrei eskaini nahi dien barne-mugarik gabeko eremua, non pertsonen zirkulazio askea bermatuta egongo baita eta kanpo-mugen kontrolerako, asilorako, immigraziorako eta delinkuentziaren kontrako borrokarako neurri egokiak hartuko baitira. [Oh. EBT, 3.2. art.; EBFT, 67. art.]
askatasun-gabetu [presa, preso] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. preso.
askatasun-gabetze zigor [pena privativa de libertad] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Mugitzeko askatasunaz gabetzean datzan zigorra. Horren iraupena, salbuespenak salbuespen, hiru hilabetetik hogei urte artekoa izan daiteke, egindako delituaren larritasunaren arabera. Lau motatakoak izan daitezke: presoaldi iraunkor berrikusgarria, presoaldia, lokalizazio iraunkorra eta isuna ez ordaintzeagatik sorturiko erantzukizun pertsonal subsidiarioa. [Oh. ZK, 36. art.] Sin. presoaldi.
asteburuko egonaldi [permanencia de fin de semana] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Asteburuetan bakarrik mugitzeko askatasunaz gabetzean datzan zigorra. Zigor Zuzenbide konparatuan zigor gisa erabiltzen bada ere, Espainiako Zigor Kodean egun ez da zigor gisa aurreikusten.
asteko atsedenaldi [descanso semanal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak astero duen atsedenaldirako eskubidea. [Oh. LE, 37.1 art.]
astungarri [agravante] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitugilearen zigor erantzukizuna astuntzen duen inguruabarra. [Oh. ZK, 22. art.] Sin. inguruabar astungarri.
atal sindikal [sección sindical] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Sindikatu berean afiliatuak dauden langileek beren enpresan sortzen duten organo sindikala. [Oh. ASLO, 8. art.]
atariko fase [fase preliminar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. atariko prozedura.
atariko prozedura [procedimiento preliminar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Deklarazio zigor-prozesuko hasierako fasea, egitateen inguruabarrak eta delitugileak ikertzea helburu duena. Ahozko epaiketa prestatzeko fasea da eta ikerketa-eginbideek eta prozesua modu egokian aurrera eraman ahal izateko jarduerek osatuta dago. Legeak atariko prozedurari “sumario” deritzo delitu larriengatiko zigor-prozesu arruntean, “aurretiazko eginbideak” prozesu laburtuan eta “premiazko eginbideak” epaiketa azkarretan. [Oh. PKL, 299. art.] Ik. aurretiazko eginbideak, sumario. Sin. atariko fase.
atentatu [atentado] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ordena publikoaren aurkako delitua, agintariaren, agintaritzaren agenteen edo funtzionario publikoen aurka indarra erabiliz burutzen dena, beren karguetako funtzioetan ari direnean. [Oh. ZK, 550. art.]
atestatu [atestado] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Polizia judizialaren agenteek burututako ikerketa-eginbideak eta haien emaitzak jasotzen dituen dokumentua. [Oh. PKL, 292. eta 297. art.] Sin. atestatu polizial, polizia-atestatu.
atestatu polizial [atestado policial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. atestatu.
atribuzio-irizpideak [criterios de atribución] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. eskumena egozteko irizpideak.
atxikimendu [vinculación] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Obligazio batekiko lotura. Sin. lotura. 2. Ondasun batzuei ezarritako karga, sortzaileak zehaztutako helburu edo familia bati lotua.
atxikipen [retención] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Errenten gaineko zergetan, etekinak ordaintzen dituztenek atxiki beharreko zenbatekoa. Kontura egiten den atxikipen hau etekinen ordaintzailearen betebeharra da (etekin horien zati bat atxiki, aitorpena egin eta Ogasunean sartu).
atxikipen-kontratu [contrato de adhesión] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileari negoziatzeko aukerarik ematen ez dion kontratua, zeinaren arabera, langilea enpesaburuak eskaintzen dionari atxiki ezean, ez baitago kontraturik. ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, alderdi bakar batek aurrez prestatutakoa, beste alderdiarentzat ezarrarazitakoa eta banan-banan negoziatu gabekoa. Eskuarki, kontratu berdin askotan ezarritako klausulak izaten ditu. [Oh. KBOL, 1. art.]
atxikitzaile [retenedor] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Atxikipenak egitera behartua dagoen subjektua edo erakundea.
atxikitze [adhesión] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Izaera solemnea duen adostasun-adierazpen prozedura, tratatu baten arabera obligatu egiten duena. Prozedura hau erabiltzen da tratatuaren negoziazioan parte hartu ez denean, edo parte hartu arren, aurretik hura sinatu ez denean. [Oh. TZVH, 15. art., 25/2014 Legea, 2.ñ) art.] Sin. adhesio.
atxikitze-eskubide [derecho de afección] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. ondasunen atxikipen.
atxikitze-instrumentu [instrumento de adhesión] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko subjektu batek tratatu bati adhesioaren bitartez atxikita geratzeko borondate-adierazpenaren testua jasotzen duen dokumentua. Sin. adhesio-instrumentu.
atxikitze-kontratu [contrato de adhesión] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Alderdi batek soilik aldez aurretik eta berak nahi bezala eginiko kontratua, masan edo orokorki erabiltzeko xedearekin. Kontratu mota hauetan beste aldeak duen aukera bakarra, berau onartzea edo ez onartzea da, negoziaketarako aukerarik izan gabe.
atxikitze-tratatu [tratado de adhesión] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Nazioarteko tratatua da zeinean jasotzen baita EBko estatu kideen eta hirugarren estatu baten edo gehiagoren arteko atxikitzea gauzatzeko moduari dagokion akordioa.
atxiloketa [detención] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legeak zehaztutako eta oinarritutako zioengatik pertsona bat zirkulazio-askatasunaz une batez gabetzea. [Oh. EK, 17. eta PKL, 489. art.]
atxiloketa-agindu [orden de detención] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Pertsona bat atxilotzeko jurisdikzioorganoak hartutako erabakia. Sin. atxilotze-agindu.
atxilotze-agindu [orden de detención] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. atxiloketa-agindu.
atzera egin [desistir] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu bateko demandatzaileak, berak martxan jarri duen epaiketa bertan behera utzi.
atzera-egite 1 [desistimiento] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Interesdunaren edo Administrazioaren borondatezko adierazpena, prozedura bertan behera uztekoa. Administrazioak ofizioz hasitako prozeduretan arrazoiturik dauden eta legeetan aurreikusitako kasuetan egin dezake atzera. Interesdunek ere egin ahal dute atzera, eta administrazioak bere horretan onartuko du eskaera. Horrekin amaitutzat emango du prozedura, baldin eta ez badago hirugarren interesdunik, prozedura jarraitzeko eskatzen duena. [Oh. 39/2015 Legea, 93. eta 94. art.] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu bateko demandatzaileak, berak martxan jarri duen epaiketa bertan behera uzteko egiten duen adierazpena.
atzera-egite 2 [retirada] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Estatu kide batek EB uzteko hartzen duen erabakia, EBk eta estatu kideak adosturiko akordio batean gauzatuko dena. Akordiorik ezean, EB uzteko asmoa Europako Kontseiluari jakinarazi, eta handik bi urtera gauzatuko da. [Oh. EBT, 50. art.] Sin. erretira.
atzera-eskuratze [retracto] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona bati ondasun baten jabe bihurtzeko lehentasuna ematen dion eskubidea. Ondasunaren jabeak hirugarren bati eskualdatzen badio ondasun hori, atzera-saltze eskubidearen titularra kontuan hartu gabe, honek badu ahalmena hirugarrenarekin egindako eskualdaketaren aurka egiteko. Bi modutara eskura daiteke ahalmena: kontratu bidez edo legeak hala ezarrita.
atzera-itzultze [retrocesión] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu batek aurreko bere titularrari lurralde bat itzultzeko ekintza, azken honek aurretik lagatu izan zuen kasuetan. Konkistatutako edo okupatutako lurralde baten kasuan, berriz, berrintegrazio-ekintza.
atzera-itzultzearen bidezko deskolonizazio [descolonización mediante retrocesión] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Lurralde bat bere jatorrizko titularrari itzuliz egikaritzen den deskolonizazio prozesua. Hong Kong dugu horren adibide.
atzerabidezko akzio [acción de repetición, acción de regreso] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioaren erantzukizunarekin zerikusia duten gaien kasuan, erakundearen agintari zein langileei erantzukizuna eskatzeko aurreikusten den akzioa, behin kalteak ordaindu ondoren ofizioz egiten dena, baldin eta dolo, erru edo zabarkeria astuna egon bada beren jardunean. [Oh. 40/2015 Legea, 36. art.]
atzerabidezko kanbio-akzio [acción cambiarÃa en vÃa de regreso] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Legeak kanbio-letraren hartzekodunari eskaintzen dion kanbio-akzioetako bat. Akzio honen bidez, hartzekodunak letraren betebehardunei (igorleei, endosatzaileei eta gainerako betebehardunei) bide judiziala erabiliz eskatuko die letra zenbatekoaren ordainketa. [Oh. KLTL, 49. 1 art.]
atzeraeragin [retroactividad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arau batek iraganean sortutako egoeretan duen eragina. ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arau batek jasotako erregulazioa edo administrazio-egintza baten edukia iraganeko egoera bati edo egitate bati aplikatzen zaionean sortzen den egoera. [Oh. 39/2015 Legea, 39. eta 47.2. art.]
atzeraeragin ez [irretroactividad] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Printzipio juridikoa, zeinaren arabera, arauek ez baitute indarrik, berauek argitaratu aurreko egitateei dagozkienez, kontrako xedapen espresik ez den bitartean. [Oh. 40/2015 Legea, 26. art.]
atzeraeraginezko ondore [efecto retroactivo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau edo egintza juridiko batek berau sortu baino lehenago izan diren egitate edo ekintzen gain duen ondorioa.
atzerasaltze [retroventa] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Saltzaileak saldutako gauza eroslearengandik berreskuratzeko eskubidea, erosleari honek ordaindutako prezioa itzuliz. Ik. salerosketa.
atzerasaltze-itun [pacto de retroventa] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Saltzaileari, saldu den gauza berriro eskuratzeko eskubidea aitortzen dion alderdien arteko akordioa, egindako salerosketa suntsiarazten duena. Saltzaileak, salneurria itzuli eta salerosketa-gastuak eta saldutako gauzetan egindako gastuak bueltatu behar ditu besteak beste. [Oh. KZ, 1507. art.]
atzerri- eta segurtasun-politika erkide, ASPE [polÃtica exterior y de seguridad común, PESC] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren atzerri-ekintzaren eremu bat da, bere baitan hartzen dituena atzerri-politikaren eremu guztiak eta segurtasunari buruzko gai guztiak, defentsa-politika erkidearen definizio progresiboa barne. [Oh. EBT, 24. art.] Ik. segurtasun- eta defentsa-politika erkide.
atzerri-ekintza [acción exterior] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea 1. Atzerri- eta segurtasun-politika erkidea eta EBFTaren 5. atalean arautzen diren EBren kanpo-harremanak barne hartzen dituen ekintza-eremua. [Oh. EBT, 21. art.] Sin. EBren atzerri-ekintza, kanpo-ekintza. 2. EBren kanpo-harremanak barne hartzen dituen EBren ekintza-eremua, nagusiki, arlo hauez arduratzen dena: merkataritza politika erkidea, hirugarren herrialdeekiko lankidetza eta laguntza humanitarioa, neurri mugatzaileak, nazioarteko akordioak, nazioarteko erakundeekin eta hirugarren herrialdeekin izandako harremanak eta, azkenik, elkartasun-klausula. [Oh. EBFT, 205222. art.]
atzerritar ebazpenen aintzatespen [reconocimiento resoluciones extranjeras] ◆ Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Atzerriko epaileek zein autoritateek emandako ebazpenek. Espainiako ordenamenduan ondorio juridikoak sor ditzaten bete behar dituzten baldintzen eta prozeduren multzoa.
atzerritartasun [extranjerÃa] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Atzerritarren baldintzak, ekintzak eta interesak arautzen dituen sistema edo arau multzoa.
auctoritas [auctoritas] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Bere iritziak betearazteko indar fisikorik ez izan arren, zenbait pertsona eta erakunderi bizpahiru gairen inguruan aburu adituak emateko onartzen zaien ahalmen morala.
auditoretza [auditorÃa] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Ik. auditoria.
auditoria [auditorÃa] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Enpresa edo sozietate (baltzu) baten urteko kontuak ikuskatzeko prozesua. Honen bitartez, kontuikuskariak egiaztatuko du ea enpresa edo sozietate horren urteko kontuak bat datozen enpresaren ondare, emaitza eta egoera finantzarioarekin (irudi leiala). [Oh. KSL, 263.1 art.] Sin. auditoretza.
aukera-printzipio [principio de oportunidad] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. abagune-printzipio.
aukerako foro [foro alternativo, concurrente] ◆ Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Egoera honetan, bateko epaitegiak eskudun izan daitezke auzia ezagutzeko, baina baita, aldi berean, beste estatu bateko auzitegiak ere, baldin eta alderdiek hala erabaki badute (esanbidez ala isilbidez) edota delako auzia irizpide honetan oinarrituta badago.
aukeramen [albedrÃo, arbitrio] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Aukeratzeko ahalmena; hautabide jakin bat ontzat emateko gaitasuna. Sin. erabakimen.
aurka egite [resistencia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. erresistentzia.
aurkaratu [impugnar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ebazpen judizialen aurka egin, errekurtsoa aurkeztuz edo erabakia berrikus dezakeen bidea erabiliz.
aurre hiltze [premoriencia] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Elkar oinordetzera deitutakoen artean lehenago nor hil den zehazten duen legezko terminoa.
aurrebabes [prevención] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Laneko arriskuen aurrean, arriskuak istripu bihurtu baino lehen babestea.
aurreikusitako balantze [balance previsional] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aurretiazko balantzea, dagokion erakunde edo entitateak ekonomia-ekitaldiaren azken egunean izango duen ondare eta diru-egoeraren aurreikuspena jasotzen duena.
aurreikusitako finantzaketa-taula [cuadro de financiamiento previsional] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aurretiazko finantzen taula, zer baliabide eskuratzeko asmoa dagoen, nondik eskuratuko diren eta zertan erabiliko diren —higiezinean edo mugikorrean— zehazten duena. Helburua ekonomia-ekitaldian zehar erakunde edo entitate bakoitzaren ondarearen edo finantzen egoeran zer-nolako aldaketak izan daitezkeen ezagutzea da. Sin. finantzen aurretiazko taula.
aurreikusitako galera-irabazien kontu [cuenta previsional de pérdidas y ganancias] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Finantzen aurretiazko egoera-orrietan, kasuan kasuko erakundeak ekitaldian zehar egingo edo lortuko dituen gastu nahiz diru-sarrera guztien aurreikuspenak eta kontabilitate-emaitza zenbatetsia jasotzen dituen kontua.
aurreikuspen gabezia klausula [cláusula de imprevisión] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. inprebisio-klausula.
aurreikuspen-sistema [sistema de previsión] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte-arriskuei aurre egiteko tresna multzoa.
aurrejuzgatu [prejuzgar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzi nagusiak edo beste akzio baten egikaritzak aurrera egitea eragozten duen eztabaidagaia ebatzi.
aurrekari 1 [antecedente] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitu jakin bat egin aurretik egin eta kondena jaso duen bestelako delitu bat edo batzuk daudenean gertatzen den egoera. Zigor arloan delitu bat egin izanak astungarri bat osatzen du baldintza jakin batzuk gertatuz gero. Denbora-epe bat pasatu ondoren aurrekaria ezeztatzen da. [Oh. ZK, 22.8 art.] Ik. aurrekariak ezeztatze, berrerortze.
aurrekari 2 [precedente] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Efektu juridikoak dituen nazioarteko zuzenbideko subjektu baten portaera nabaria, egoera bera gertatzen den bakoitzean errepikatzen dena, eta ohiturazko arauen sorreran laguntzen duena. ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. aurrekasu.
aurrekasu [precedente] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Epaile edo auzitegi baten erabakia, kasu jakin batean agertutako zuzenbidezko arazo bati buruz arrazoitu ondoren hartutakoa, haren ondoren gertatzen diren antzeko kasuetan loteslea dena auzialdi judizial horrentzat eta maila berean zein azpiko mailan daudenentzat. Sin. aurrekari 2.
aurreko ahaide [ascendiente] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Goranzko belaun-lerroko ahaidea (gurasoak, aitona-amonak...). Ik. ahaide.
aurreko entzunaldi [audiencia preliminar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zinpeko epaimahaiaren aurrean ahozko epaiketa irekitzea komenigarria den erabakitzeko burutzen den jarduera prozesala.
aurreko erreklamazio administratibo [reclamación administrativa previa] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Jurisdikzio zibilera jo aurretiko erreklamazioa da, administrazioaren aurrean jartzen dena. Partikular batek administrazioaren aurka jurisdikzio zibilean akzioa jarri nahi duenean, aldez aurretik, derrigorrez, erreklamazio bat egin behar du administrazioaren aurrean. Betebehar hori ez da ezartzen 39/2015 Legean. [Oh. 39/2015 Legea, Azken Xedapenetatik Hirugarrena.]
aurreko tratu [tratos preliminares] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratu bat egin baino lehenago suerta daitekeen egintza, alderdiek beren arteko eskaintza-eskariak eta azken horien baldintzak finkatzeko erabilia. Aurre egintza hau fede onaren printzipioak gidatu beharra dauka.
aurrekontu [presupuesto] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Estatuaren eta erakunde publikoen baliabideen eta gastuen gehieneko zenbatekoa zehazten duen ekintza; gehienetan urtearekin bat etortzen da.
aurrekontu orokor [presupuesto general] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ekitaldi ekonomiko eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean egin beharreko jarduna zuzentzen duten erabaki guztien multzoa, finantza- eta kontabilitate-terminoetan dokumentu bidez islatuta dagoena. Era berean, aurrekontuak, ente publikoaren baliabideen administrazio zuzenaren kontrolerako tresna izanik, finantza-orekaren, unibertsaltasunaren, afektazio ezaren eta osotasunaren printzipioekin bat etorrita egiten dira. Estatuaren zein autonomia-erkidegoen kasuan, Aurrekontu Orokorrak urtean urtekoak izango dira, legez, eta erakundeko sektore publikoaren sarrera eta gastu guztiak bilduko dituzte, baita erakundearen tributuei dagozkien onura fiskalak ere. Aurrekontu Orokorraren Legearen bidez onartzen dira, urtez urte.
aurrekontu-defizit [déficit presupuestario] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Estatuak zein bestelako lurralde-administrazioek epe zehatz batean (aurrekontu-ekitaldi batean, arruntena) burututako gastuek sarrera ez-finantzarioak gainditzen dituztenean gertatzen den egoera. Sin. zerga-defizit.
aurrekontu-ekitaldi [ejercicio presupuestario] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Denbora-epe bat, zeinerako erakunde publiko baten aurrekontua osatzen duten sarrera eta gastuen aurreikuspena eta baimentzea jasotzen baita.
aurrekontu-emaitza [resultado presupuestario] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aurrekontuaren likidazioaren parte izanik, aurrekontu-ekitaldi batean likidatutako aurrekontu-eskubideen eta aurrekontu-obligazio garbi guztien arteko diferentzia.
aurrekontu-eragiketa [operación presupuestaria] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Gastuen zein sarreren esparruan aurrekontu batean ekitaldi bakoitzerako jasotako eragiketa. Zuzenbideko printzipioei lotuta egoten dira: urterokotasuna, bateratasuna, oreka, unibertsaltasuna, gardentasuna, kudeaketa ona.
aurrekontu-superabit [superavit presupuestario] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-defizitarekin kontrajarrita, aurrekontu zehatz batean (arruntena, urte batekoan) administrazio publikoen dirusarrerak gastuak baino handiagoak direnean gertatzen den egoera.
aurrekontu-zuzkidura [dotación presupuestaria] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aurrekontuen esparruan, aurrekontua osatzen duten kontzeptuetako bakoitzari —horretan gastatzeko— esleitzen zaion diru kopurua.
aurrekontua betearazteko oinarri [bases de ejecución presupuestaria] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Dagokion erakunde publikoaren aurrekontu bakoitzaren esparruan, aurrekontua antolatu eta egokitzeko eratu den testuinguru juridiko araugilea sortzen duten irizpideak. Sin. aurrekontua exekutatzeko oinarri.
aurrekontua exekutatzeko oinarri [bases de ejecución presupuestaria] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. aurrekontua betearazteko oinarri.
aurrekontuz kanpoko eragiketa [operación extrapresupuestaria] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Erakunde publiko batek egiten duen izaera ekonomikoko eragiketa berezia, aurrekontuarekiko osagarri eta lagungarria edo harekiko independentea dena.
aurrelegatu [prelegado] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunsle denaren alde egiten den legatua. Ik. legatu.
aurreneurrizko enbargo [embargo preventivo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. enbargo prebentibo.
aurrerakin laboral [anticipo laboral] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan elkartuko kooperatibetan, langile-bazkideak bere lanaren truke jasotzen duen eskurapena.
aurresupostu prozesal [presupuesto procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesua baliozkoa izateko, horri ekin baino lehen, beharrezkoa den baldintza (eskumena edo gaitasuna, kasurako). Baldintza horiek bete ezean, jardundakoa deuseza izango da. Sin. presupostu prozesal.
aurretiaz erabaki beharreko artikulu [artÃculo de previo pronunciamiento] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auziaren mamian sartu eta ahozko zigor-epaiketa hasi baino lehen aztertu behar den arazo prozesala. Prozedura Kriminalaren Legearen arabera, aurretiaz erabaki beharreko artikuluak dira: jurisdikzio-deklinatoria, gauza epaitua, delituaren preskripzioa, amnistia edo indultua eta prozesatzeko baimen administratibo falta. [Oh. PKL, 666. art.]
aurretiazko arazo [cuestión previa] ◆ Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua 1. Gatazka-arauak eraentzen duen nazioarteko egoera pribatu bat konpondu baino lehen erabaki behar den arazo juridikoa, harekin lotura estua duena eta egoera nagusia baino lehen erabaki behar dena. 2. Oinordetza-gatazketan, oinordekoak nortzuk diren zehaztu aurretik ebatzi beharreko auzia, hildakoaren ezkontzari edo jatorrizko seme-alabatasuna edota adopzioari ezargarri zaion legea zein den zehaztu beharra ezinbesteko denean.
aurretiazko balorazio-erabaki [acuerdo previo de valoración] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu Administrazioak egiten duen balorazioa. Tributu bakoitzaren legeek edo erregelamenduek hala jasotzen dutenean, tributu-betebeharpekoek Tributu Administrazioari eska diezaiokete ezar dezala, aldez aurretik eta modu loteslean, zerga-ondorioetarako, errentek, produktuek, ondasunek, gastuek eta tributu-zorraren gainerako osagaiek zer balorazio duten.
aurretiazko bidezko defentsa [legÃtima defensa preventiva] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. bidezko defentsa prebentibo.
aurretiazko eginbideak [diligencias previas] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura laburtuko instrukzio fasea. Ik. atariko prozedura, instrukzio, sumario.
aurretiazko froga [prueba anticipada] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Legeak zehaztutako fasean burutu ezin izateko arriskua egoteagatik, demanda jarri baino lehen edo hasitako prozedurako edozein unetan, frogabide bat segurtatzeko alderdiek eskatutako jarduera prozesala. [Oh. PZL, 293-298. art.] 2. Zigor-prozesuan ahozko ikustaldiaren saioak hasi baino lehen burututako froga. [Oh. PKL, 448. eta 657.3 art.]
aurretiazko komunikazio [comunicación] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. komunikazio.
aurretiazko kontuak [cuestiones previas] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura laburtuko ahozko epaiketaren saioen hasieran alderdiek egin ditzaketen alegazioak —epaileak haietaz erantzun dezan—: jurisdikzio-organoaren eskumenaz, oinarrizko eskubideren baten urraketaz, aurretiaz erabaki beharreko artikuluen existentziaz, ahozko epaiketaren esekipen-zioez, jardueren deuseztapenaz edo ekitaldian burutu beharreko frogez egoki deritzotena mahaigaineratzeko egiten dira alegazioak. [Oh. PKL, 786.2. art.]
aurretiazko zorpekin [contraÃdo previo] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. aurretiazko zorpetu.
aurretiazko zorpetu [contraÃdo previo] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kobratu baino lehen kontabilizatzen den zenbatekoa, zergadunak ordain dezan hari jakinarazi zaion zor likidatu bati dagokiona. Sin. aurretiazko zorpekin.
aurrez osatutako froga [prueba preconstituida] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Haren izaeragatik ahozko epaiketaren saioetan froga moduan errepikatu ezin den ikerketa-eginbidea, polizia-ikerketan edo epailearen instrukzioan burutua. Aurrez osatutako frogak kondena-epaia oinarritu ahal izateko, beharrezkoa da eginbidearen emaitza jasotzen duen dokumentua ahozko epaiketan irakurtzea eta kontrakotasuna bermatzea.
aurrezaintza [prevención] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigorrek duten helburu nagusia, teoria erlatiboek zigorrari eransten diotena. Sin. prebentzio.
aurrezaintza berezi [prevención especial] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigorrak duen helburua, pertsona jakin bati eragiten diona eta pertsona hori birgizarteratzera zuzentzen dena. Sin. banakako aurrezaintza.
aurrezaintza orokor [prevención general] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigorrak duen beste helburu bat, gizarte osoari zuzenduta dagoena, beldurrarazte, hertsapen psikologiko edo legezko mehatxu batekin parekatzen dena, zuzenbidearen errespetua bermatzeko beharrezkoa dena.
aurrezkiaren likidazio-oinarri [base liquidable del ahorro] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Aurrezpenaren oinarri likidagarria lortzeko, aurrezpenaren oinarri zergagarriari pentsio konpentsagarriengatik eta urteko mantenurako ordainketengatik nahiz baterako aitorpenagatik egindako murrizpenaren gerakina kendu behar zaio, halakorik badago. Sin. aurrezpenaren oinarri likidagarri.
aurrezpenaren errenta [renta del ahorro] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kontzeptu hauetaz osatutako errenta: kapital higigarrien etekinak (izaera orokorrez), eta gauza edo eskubideak eskualdatzeagatik izandako ondare-irabaziak edo -galerak.
aurrezpenaren oinarri likidagarri [base liquidable del ahorro] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. aurrezkiaren likidazio-oinarri.
auto [auto] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaileak edo magistratuak emandako ebazpen judizial arrazoitua. Autoak egitura jakina du: era banatuan aurkeztutako egitateak, oinarri juridikoak eta xedapenak. Haren bidez, probidentzien aurkako errekurtsoak, arazo intzidentalak, aurresupostu prozesalak eta prozeduraren deuseztasuna ebazten da, baita legeak aurreikusitako gainerako kasuak ere.
autobabes [autodefensa] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. autodefentsa.
autodefentsa [autodefensa] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Alderdiek, modu pertsonal eta zuzenean, prozesuan parte hartzeko eskubidea. Sin. burubabes, autotutela, autobabes.
autodeterminazio-eskubide [derecho de autodeterminación] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Herriek beren izaera politikoa erabakitzeko eta beren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala libreki bilatzeko duten eskubidea. [Oh. BN 1514 (XV); BN 1541 (XV); BN 2625 (XXV).] Sin. determinazio askerako eskubide.
autoenplegu [autoempleo] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileek beren buruari enplegua ematea.
autoenplegu indibidual [autoempleo individual] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langile batek bere buruari, langile autonomo gisa enplegua ematea.
autoenplegu kolektibo [autoempleo colectivo] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileek modu kolektiboan beren buruari enplegua ematea, lan elkartuko kooperatibak edo lan-sozietateak baliatuta.
autoeraketa [autogestión] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileek berek kudeatzea lan egiten duten enpresa. Sin. autogestio.
autogestio [autogestión] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. autoeraketa.
autogobernu [autogobierno] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Erakunde baten zuzendaritza mota bat, jarduteko gaitasun osoa eta erabakiak askatasunez hartzeko askatasuna bereizgarri dituena. 2. Autonomia duten eskualde zein lurraldeen administrazio-sistema.
autokonposizio [autocomposición] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Gatazkak konpontzeko bidea, indarraren erabileraren bidez konponbidea ezartzean datzana. Estatu ahuletan gailentzen den sistema irrazional eta guztiz arbitrarioa. Oro har, egungo antolamendu juridikoak ez du onartzen.
autolikidazio [autoliquidación] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu-betebeharpekoak bere kabuz egiten duen aitorpena, hain zuzen ere, helburu hau duena: tributua likidatzeko beharrezkoak diren datuak eta eduki informatiboko bestelakoak Tributu Administrazioari jakinaraztea eta, horrez gain, tributu-zorraren zenbatekoa edo, hala badagokio, itzuli edo konpentsatu behar den zenbatekoa zehaztu eta ordaintzeko beharrezko kalifikazio- eta zenbaketa-eragiketak egitea.
autonomia [autonomÃa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gizabanakoak alor jakin batean zein oro har bere kabuz aritzeko duen askatasun-maila. ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Estatuaren barruan udalek, probintziek, eskualdeek eta beste erakunde batzuek duten gaitasuna, beren burua arauen bidez eta berezko gobernu-organoen bidez gidatzekoa. 2. Espainian, autonomia erkidegoa.
autonomia indibidual [autonomÃa individual] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langile eta enpresaburu indibidualek lana eta lanaren baldintzak kontratatzeko duten boterea. Sin. norbanakoaren autonomia.
autonomia kolektibo [autonomÃa colectiva] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileen ordezkariek eta enpresaburuek zein beren ordezkariek hitzarmen kolektiboak adosteko duten boterea.
autonomia-erkidego [comunidad autónoma] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Espainiako 1978ko Konstituzioak ezarritako ordenamenduaren barruan legeak egin eta betearazteko autonomia eta eskumenak dituen lurralde-erakundea. Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluak nazionalitateei eta eskualdeei autonomia politikoa aitortzen die, eta, horren ondorioz, Estatuaren antolakuntza autonomikoari ematen dio bide.
autonomia-erkidegoaren estatutu [estatuto de comunidad autónoma] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Espainiako autonomia erkidegoetako bakoitzaren zein hiri autonomoen oinarrizko erakunde-araua. [Oh. EK, 147. art.]
autonomia-printzipio [principio de autonomÃa] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko zuzenbidearen printzipioa. Printzipio honen arabera, Europar Batasunaren zuzenbideak ez du zertan bat egin estatu kideen barne-ordenamenduekin. Izan ere, ez dago konstituzio nazionaletan jasotako printzipioen, arau-ekoizpen moduen eta efektu juridikoen menpe. Sin. Europar Batasuneko zuzenbidearen autonomia-printzipio.
autoritarismo [autoritarismo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Herri-agintariek botere absolutuak bilduz bere gisa eta oposiziorik gabe gobernatzeko modua.
autoritate [autoridad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Aginduak emateko eta obeditua izateko ahalmen edo boterea.
autorregulazio [autorregulación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileen ordezkariek eta enpresaburuak edo bere ordezkariek beraien arteko harremanak arautzeko duten boterea.
autotutela [autotutela] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoek duten prerrogatiba, zeinaren arabera, eurek erabaki tako egintzak berehala betearaztekoak izango baitira, legeak aurreikusitako kasuetan izan ezik. [Oh. 39/2015 Legea, 98.1 art.] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. autodefentsa.
auzi-ihes [rebeldÃa] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra 1. Prozesuan demandatuak epailearen adierazpen baten ondorioz duen izaera, betiere bertaratzeko deitua izan eta hasieratik ezer ez egiteagatik. 2. Zigor-prozesuan, errekisitorian zehaztutako epe barruan auzipetua ez agertzeagatik ematen den deklarazioa.
auzi-iheslari [rebelde] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan, bertaratzeko deitua izan ondoren, hasieratik ezer egin ez duen demandatua. Epaileak ofizioz eta berariaz eratxikitzen dio izaera hau.
auzi-jartzaile zibil [actor civil] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuan uzi zibila besterik egikaritzen ez duen alderdia. Sin. demandatzaile zibil.
auzialdi [instancia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Hasieratik bukaerara, osotasunean, ezagututako prozedura judiziala. Gatazka epaitzeko eskuduna den jurisdikzio-organoan burututako prozedura (lehen auzialdia) nahiz, apelazio-errekurtsoa aurkeztuz gero, goragoko organoan berrikusitako prozedura (bigarren auzialdia).
auzialdi bakar [única instancia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Jurisdikzio-organoek aurkeztutako auzigaia eta horri lotutako frogak behin bakarrik aztertzeko aukera eskaintzen duen sistema, berrikuspenerako biderik aurreikusten ez duena.
auzialdi bikoitz [doble instancia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzigaia birritan aztertzea edo ebazpen judiziala berrikusteko aukera eskaintzen duen sistema; goragoko organoak egiten du berrikuspena.
auzialdiko absoluzio [absolución de instancia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu zibilean, akats formalak direla eta, epaileak gatazkaren mamian sartu gabe ematen duen erabakia.
auzialdiko epaitegi [juzgado de instancia] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Auzialdi bakarreko epaitegia. Bere epaien aurka ezohiko errekurtsoak jar daitezke soilik, epaitegi hauetan ez baitago bigarren auzialdirik.
auziaren funts [fondo del asunto] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organoak aztertu edo erabaki beharreko gatazkaren muina. Sin. auziaren mami.
auziaren mami [fondo del asunto] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. auziaren funts.
auzibide [vÃa judicial] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Zentzu zabalean, auzi edo eztabaida juridikoak konpontzeko bideetako bat, epaitegien bidez gauzatzen dena. Haren ordezko bideetako bat arbitrajea da.
auzibitarte [litispendencia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organo baten ezagutzapean dagoen gatazka juridikoaren ondore prozesal nagusia. [Oh. PZL, 410. art.] Sin. litispendentzia.
auzigai [motivo de pleito] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. auzi.
auzigaien banaketa [reparto de asuntos] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Justizia auzitegi nagusietako gobernu-salak onartutako arauen arabera gradu eta ordena jurisdikzional bereko jurisdikzio-organoen artean auzigaiak banatzea. Sin. negozioen banaketa.
auzijartzaile [demandante] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. alderdi demandatzaile.
auzikidetza [litisconsorcio] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu jakin batean, hasieratik uziarekiko alderdien aniztasuna —aktiboa, pasiboa edo mistoa— gauzatzen den egoera. Legitimaziotik eratorritako egoera prozesala. [Oh. PZL, 12. art.] Sin. litiskonsortzio. Ik. alderdi-aniztasun.
auzikidetza aktibo [litisconsorcio activo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren posizio aktiboan alderdi bat baino gehiago eta hainbat interes egotea.
auzikidetza pasibo [litisconsorcio pasivo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren posizio pasiboan alderdi bat baino gehiago eta hainbat interes egotea.
auzilari [litigante] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaiketa edo prozesu bateko alderdia. Ik. alderdi 1.
auzipetu 1 [encausada, encausado] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organoak instrukzioaren amaieran delituzko egitatea modu formalean inputatzen dion pertsona.
auzipetu 2 [encausar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Pertsona zehatz bati edo batzuei jurisdikzio-organoak delituzko egitateak modu formalean egotzi.
auzitegi [tribunal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Kide anitzeko jurisdikzio-organoa, hiru magistratuz edo gehiagoz osatua.
auzitegi-mediku [médico forense] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. auzitegiko mediku.
auzitegi-mugape [demarcación judicial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organoen eskumenaren hedadura biltzen duen lurralde-eremua. Honako lurralde-eremu hauek dira auzitegi-mugapeak: Espainiako estatua, autonomia-erkidegoa, probintzia, barruti judiziala eta udalerria. Sin. epai-mugape, mugape judizial.
auzitegiko mediku [médico forense] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Epaitegi batera atxikitako sendagilea, aditu gisa jarduteko zenbait eskumen dituena Sin. auzitegi-mediku.
auzitegiko presidente [presidente del tribunal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzitegi Gorenean, Auzitegi Nazionalean, justizia auzitegi nagusietako eta probintzia-auzitegietan dagoen gobernu-organoa. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aukeratzen ditu presidenteak bost urteko eperako.
auzolan [auzolan] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Pertsonen oinarrizko beharrizanak garapen komunitarioaren bidez asetzea helburu duen egitasmoa. Komunitate bateko kideen arteko elkarlana; doan egiten den lana. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako toki askotan egiten da.
auzotar [vecina, vecino] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ohiko bizilekua udalerri batean izanik, bertako udal-erroldan inskribatuta dagoen pertsona. [Oh. 7/1985 Legea, 15. art.] Ik. udal-errolda.
auzotasun [vecindad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Auzotar egoera edo izaera.
auzotasun zibil [vecindad civil] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Espainiako naziokotasuna duen bati, Estatuko zein ordenamendu zibil aplikagarri zaion finkatzen duen pertsonaren egoera juridikoa. 2. Nazioarteko zuzenbide pribatuan, Espainiako barne lege gatazkak argitzeko lehentasunezko konexio irizpidea. [Oh. KZ, 14. art.]
axiologia [axiologÃa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Baloreen edo balio-judizioen izaera aztergai duen diziplina filosofikoa.
axioma [axioma] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Sistema normatiboari eta antzekoei dagozkien esakuneen dedukzio-sistema baten abiapuntuan ezartzen den printzipio edo hipotesia. 2. Froga beharrik gabe egiazkotzat onartzen den printzipio nabari eta frogaezina.
azalera-eskubide [superficie] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Lursail baten gainean eraikitzeko zein landatzeko, edota berau mantentzeko ahalmena ematen duen gozamen-eskubide erreal mugatua. Ik. jabetza.
azkeneko hitz [última palabra] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epairako epaiketa ikusitzat jo baino lehen, pertsona akusatuei hitza hartzeko aintzatetsitako eskubidea, nahi izanez gero, azkeneko adierazpena edo alegazioa egiteko.
azkeneko txosten [informe final] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ahozko epaiketaren izapidea, alderdi akusatzaileek eta defentsek xehetasun hauek adierazteko erabilia: epaiketan frogatutzat ematen dituzten egitateak, beren legezko kalifikazioa, akusatuen parte-hartzea eta haien edo hirugarren pertsonen erantzukizun zibila.
azkentze [extinción] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. amaiera.
azpieraikuntza [subedificación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egiteke edota eraikia dagoen ondasun higiezin baten lur-azpian, bere titularrari, eraikitzeko ahalmena aitortzen dion gozamen-eskubide erreal mugatua. [Oh. JHL, 12. art.] Ik. jabetza horizontal, gozamen-eskubide.
azpierrentamendu [subarriendo] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabearen edota administratzailearen ordez, bigarren errentatzaile baten eskutik zerbait errentan jaso edo ematea. [Oh. KZ, 1550. art.] Ik. errenta.
azpieskala [subescala] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Estatu gaikuntzako funtzionarioen eskalen zatiketa. Eskala horrek azpieskala hauek ditu: idazkaritza, kontu-hartzailetza/diruzaintza eta idazkaritza/kontu-hartzailetza. [Oh. 7/1985 Legea, 92. bis art.]
azpikontrata [subcontrata] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa batek bere jarduera egin dezan beste enpresa batekin egiten duen kontratua. Kontrataturiko enpresak bere langile propioekin egingo du jarduera. [Oh. LE, 42. art.]
azpikontratazio [subcontratación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa batek bere jarduera egin dezan beste enpresa bat kontratatzea. Kontrataturiko enpresak bere langile propioekin egingo du jarduera. [Oh. LE, 42. art.]
azpikontratazio-kate [cadena de subcontratación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa batek, bere jarduera egin dezan beste enpresa bat kontratatzea, bigarren horrek hirugarren bat kontratatzea, eta jarrai dezakeen azpikontratazio horrek sortzen duen katea. Kontrataturiko enpresa bakoitzak bere langile propioekin egingo du jarduera. [Oh. LE, 42. art.]
azpikontratista [subcontratista] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa batek bere jarduera egin dezan kontratatzen duen enpresa. Enpresa horrek jarduera bere langile propioekin egingo du. [Oh. LE, 42. art.]
azpikontratu [subcontrato] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jatorrizko kontratu batean esleituriko betebeharrak bigarren bati besterentzea adosten duen kontratua. Jatorrizko kontratuan ezarritako prestazioa bitan edo gehi agotan banatzen da eta obligaziodun berriak sortzen dira.
aztura [hábito] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Indar loteslerik gabeko ohitura edo jardunbidea.
Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga
ISBN: 978-84-1319-091-4