Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

auctoritas [auctoritas]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Bere iritziak betearazteko indar fisikorik ez izan arren, zenbait pertsona eta erakunderi bizpahiru gairen inguruan aburu adituak emateko onartzen zaien ahalmen morala.

jurisprudente [jurisprudente]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Auctoritas printzipioaz jantzitako zuzenbideko aditua, zeinaren erantzunek (responsa) itzal eta eragin handia zuten besteenen aldean. Berari zegokion froga-gisatzat hartuak ziren auziaren alderdiak zein epailea aholkatzea (agere), negozio juridikoetarako aholkuak ematea (cavere) eta zuzenbideari buruz erantzunak eskeintzea (respondere). Sin. iuris consultus, iuris peritus, iuris prudens, prudens.

utilitas [utilitas]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Indarrean zegoen zuzenbide gorenaren aurrean erromatar juristek edota pretoreak —haien auctoritas eta azken horren imperium direla eta— utilitatis causa sortutako eskubide singular bat.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus