Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Hizkuntzen arteko Corpusa (HAC)

Bilaketa | Liburuz liburu





Lau hizkuntzatara itzulitako testuak erabiliz (eta baita tartean jatorrizkoren bat ere, noski) osatutako corpusa da HAC. Itzulpen unitateak parekatuta bistaratzen dira, eta bilaketak edozein hizkuntzatan egin daitezke.

 

  • 202 liburu bildu ditu corpusak.
  • Une honetan denera 59,2 milioi testu-hitz hartzen ditu, horrela banatuta:

    eu: 12,1

    es: 15,6

    fr: 15,6

    en: 15,9

  • Testuak kontsultateko bi modu daude:
    • Testu bilaketa: horretarako, orri honen goiko formularioa erabili.
    • Liburuz liburu: liburu bat hasi eta buka kontsultatzeko aukera ematen du, jatorrizko testu hurrenkeran.
  • Denera 1.010.491 itzulpen unitate daude, eta horietako 907.118k (% 89,77) lau hizkuntzetako baliokideak dituzte. Gainerakoak osatu gabeak dira, hots, hizkuntzaren bateko baliokidea ments dituztenak.
  • Itzulpen unitateen zedarritzea eta parekatzea modu automatikoan egina da. Ondorioz, akatsak badira tartean. Egin ditugun neurketen arabera, zuzentasunaren maila % 91,51koa da. Testuen parekatzean egindako akatsen nondik norakoa hobe ulertzeko, itzulpen unitate bakoitza bere testuinguruan bistaratzeko aukera dago bilaketaren emaitzan.

2023-11-15. Bosgarren bertsioaren argitalpena.


2022-02-21. Laugarren bertsioaren argitalpena.


2020-12-30. Hirugarren bertsioaren argitalpena.


2017-05-16. Bigarren bertsioaren argitalpena.


2015-11-23. Lehen bertsioaren argitalpena.


Egileak: Ibon Sarasola (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU),
Pello Salaburu (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU),
Josu Landa (Ametzagaiña).
ISBN: 978-84-693-9891-3


Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus