Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
birformulatzailea > laburbiltzailea
Labur esanda laburbiltzailearen aldaera da labur esateko eta birformulazio laburbiltzailea bideratzeko erabiltzen da: hots, aurreko enuntziatuan (birformulakizunean) esandakoa birformulatzen da, adierazitakoa laburbiltzeko.
Beste era batera esanda, diskurtsoan lehenago —birformulakizunean— adierazitakora itzultzeko aukera ematen du diskurtso-markatzaile horrek, aurrean esandakotik funtsezkoena ateratzeko modu laburrean.
Horrela bere kanporatzeetako edozeinetan nahimenari komeni zaiona, bere helburua betetzen duena, hori pentsatzen da on adigaiaren bidez, gainerakoan oso desberdinak izan daitezkeelarik ere. Horregatik esaten dugu: jateko ona, bide ona, eguraldi ona, arma onak, augurio ona eta abar, labur esateko, on deitzen diogu nahi dugun bezalakoa den guztiari; horregatik batarentzat ona izan daiteke, beste batentzat zeharo horren kontrakoa dena. [PKC, Mundua nahimen eta errepresentazio gisa, Arthur Schopenhauer / Xabier Mendiguren Bereziartu (1999) Orr.: 422 ]
Birformulakizuna |
Horrela bere kanporatzeetako edozeinetan nahimenari komeni zaiona, bere helburua betetzen duena, hori pentsatzen da on adigaiaren bidez, gainerakoan oso desberdinak izan daitezkeelarik ere. Horregatik esaten dugu: jateko ona, bide ona, eguraldi ona, arma onak, augurio ona eta abar |
Azalpena: atal birformulatzailea |
labur esateko, on deitzen diogu nahi dugun bezalakoa den guztiari; horregatik batarentzat ona izan daiteke, beste batentzat zeharo horren kontrakoa dena. |
Birformulatzaile honen erabilerari dagokionez, batez ere Pentsamenduen Klasikoak corpusean aurkitu dugu.