Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
birformulatzailea > laburbiltzailea
Azken batean birformulatzailearen aldaera bat da azken baten. Diskurtso-markatzaile honen bidez, aurreko enuntziatuan (birformulakizunean) esandakoa berraztertzen da, eta egindako hausnarketa edo azterketa horri bidea ematen dio atal birformulatzailean.
Inor ez dago garapenaren aurka, baina neurgailua noren eskuetan dagoen ikusi behar; herritarren parte-hartzea zenbat eta zabalagoa izan, ziur erabakia egokiagoa izango dela Lezamaren etorkizunerako. Azken baten, herria herritarrok egiten dugu, eta herritarron esku izan beharko luke zein motatako Lezama eraiki nahi dugun erabakitzea. Txoko honetatik dei egiten diet udalkideoi: garbi jokatu eta bermatu herritarron erabakitzeko eskubidea. Lezamarrok badugu zeresanik gure herriaren etorkizunaz.[Lexikoaren Behatokia Corpusa]
Birformulakizuna |
Inor ez dago garapenaren aurka, baina neurgailua noren eskuetan dagoen ikusi behar; herritarren parte-hartzea zenbat eta zabalagoa izan, ziur erabakia egokiagoa izango dela Lezamaren etorkizunerako. |
Azalpena: atal birformulatzailea |
Azken baten, herria herritarrok egiten dugu, eta herritarron esku izan beharko luke zein motatako Lezama eraiki nahi dugun erabakitzea. Txoko honetatik dei egiten diet udalkideoi: garbi jokatu eta bermatu herritarron erabakitzeko eskubidea. Lezamarrok badugu zeresanik gure herriaren etorkizunaz |
Baten mendebaldeko aldaera da. Euskaltzaindiak mendebalean duen hedadura kontuan harturik, mugagabean, batean zabalagoaren ondoan baten ere ontzat ematen du.
Azterketarako oinarritu garen corpusean ez dugu forma hau aurkitu. Hori dela eta, Lexikoaren Behatokiko Corpusa baliatu dugu. Corpus honetan ere, ez da maiz agertzen.