Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Mª Jesus Aranzabe, Jose Mari Arriola
AZKEN BATEZ

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > laburbiltzailea

2. Balioa

Azken batean laburbiltzailearen aldaera bat da azken batez. Diskurtso-markatzaile honen bidez, aurreko enuntziatuan (birformulakizunean) esandakoa berraztertzen da, eta egindako hausnarketa edo azterketa horri bidea ematen dio atal birformulatzailean.

(2.1)

Gaur egun aditu guztiak bat datoz puntu batean: arazoari aurre egingo bazaio, arriskuan dagoen eskualdeko populazioaren partehartzea ezinbestekoa da. Orain dela gutxi arte, ohizko laborantzak eta larratzeak lehor-lurretan eragin kaltegarria zutela uste izan da. Hala ere, azterketek frogatu dutenez, iharduera tradizionalak uste baino egokiagoak dira eta lehenik bertako populazioa bereganatzera eta planaren gestioa eta ardura haien esku uztera bideratzen ari dira ahaleginak. Arlo honetan egindako hainbat ekimen arrakastatsu gertatu dira. Azken batez, arazoa ekonomikoa da. 1992an Rio de Janeiron eginiko Lurrari buruzko gailurrean arazoari heltzea erabiki zen, baina ez dirudi munduko estatu aberatsek azkar mugitzeko asmoa dutenik. [ZTC, Basamortutzea: arazo larri isil hori, Mujika Etxeberria, Alfontso Elhuyar Fundazioa, 1994 (aldizkari artikulua)]

Birformulakizuna

Gaur egun aditu guztiak bat datoz puntu batean: arazoari aurre egingo bazaio, arriskuan dagoen eskualdeko populazioaren partehartzea ezinbestekoa da. Orain dela gutxi arte, ohizko laborantzak eta larratzeak lehor-lurretan eragin kaltegarria zutela uste izan da. Hala ere, azterketek frogatu dutenez, iharduera tradizionalak uste baino egokiagoak dira eta lehenik bertako populazioa bereganatzera eta planaren gestioa eta ardura haien esku uztera bideratzen ari dira ahaleginak. Arlo honetan egindako hainbat ekimen arrakastatsu gertatu dira

Azalpena: atal birformulatzailea

Azken batez, arazoa ekonomikoa da.

Birformulatzaile honen erabilerari dagokionez, batez ere Zientzia eta Teknologia eta Pentsamenduen Klasikoak corpusetan aurkitu dugu.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus