Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Julio Garcia
BARKA

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > zuzentzailea

2. Balioa

Diskurtso-markatzaile honen bidez, aurreko enuntziatua edo haren segmentu bat zuzentzen duen elemnetu bat sartzen da:

(2.1)

Baina oihularia (barka, jaun-andreok, erratu egin bainaiz, hizlaria esan nahi nuen) atsoen konturen batekin hasten denean, sarri gertatu ohi dena, guztiak itzartzen dira, adi-adi jartzen eta aho zabalik geratzen. [Eromenaren laudorioa, Rotterdamgo Erasmo / Julen Kalzada (1994) or. 145]

Birformulakizuna

Baina oihularia

Azalpena: atal birformulatzailea

(...)barka, jaun-andreok, erratu egin bainaiz, hizlaria esan nahi nuen (...)

Diskurtsoan lehenago —birformulakizunean— adierazitakoa (oihularia) zuzentzen du atal birformulatzaileak ( ...barka, jaun-andreok, erratu egin bainaiz, hizlaria esan nahi nuen ).

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus