Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Julio Garcia
ARE HOBETO

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > zuzentzailea

2. Balioa

Informazio okerra daraman elementu baten ordez, beste bat jartzen da, hiztunaren iritziz lehen elementu hori zuzentzen edo hobetzen duena.

(2.1)

Are gehiago, nago erabat ulertzera iristen ez ginen hark ginduzkala horrela liluratuta. Gaur egungo talaiatik, bi-biak dauzkat estima handitan, bai Lluis Font bai Rubert. Irakasle moduan garbi daukat zein den nire irakasle-eredua: Lluis Font eta Ruberten arteko batez bestekoa, edo, are hobeto, bion batura. [Kurrin-kurrun vitae, Joxerra Garzia (Alberdania, 2004) 51. or.]

Argiagotu nahi den aurreragoko diskurtso atalari ‘birformulakizun’ esango diogu, eta azalpen berriari ‘atal birformulatzaile’ edo, oro har, ‘birformulazio’.

Birformulakizuna

(...) Lluis Font eta Ruberten arteko batez bestekoa (...)

Azalpena: atal birformulatzailea

(...) , edo, are hobeto, bion batura.

Diskurtsoan lehenago —birformulakizunean— adierazitakoa (Lluis Font eta Ruberten arteko batez bestekoa ) zuzentzen du atal birformulatzaileak (edo, are hobeki, pedagokia batekin ), informazio zehatzagoa emanez.

(2.2)

Haren lehen asmoa izan zen sendagaiaren printzipio aktiboa ez askatzea dena batera organismoan, dosifikazio-forma klasikoekin gertatzen zen bezala, baizik eta poliki baina modu iraunkorrean askatzea edo, are hobeto, unean uneko beharretara egokituta. [Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Vila Jato, José Luis (EHU, 2007) Hitzaurrea]

(2.3)

Hasieran, adreilu gorrizko gazteluen hondakinak diruditen haitzak, opalozko hondarraren gainetik altxatzen direnak; gero, ur-korronte paradoxikoen korritzeak margotzen dituen zuhaitz horizontalak bezalako -edo, are hobeto, algak edo kristalak bezalako- motibo konplexuak: beren urak, bildu beharrean, adar meharretan barreiatzen dira. [Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss / Jon Alonso (2009) 148. or.]

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus