Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
1. Saila > azpisaila | 2. Balio oinarrizkoa | 3. Balioak eta erabilerak | 4. Balio diskurtsiboa: enuntziazioa | 5. Balio diskurtsiboa: informazioa | 6. Balio diskurtsiboa: argumentazioa | 7. Forma eta jatorria | 8. Aldaerak | 9. Baliokideak | 10. Euskal gramatikak | 11. Euskal hiztegiak | 12. Posizioa | 13. Puntuazioa | 14. Sintaxia | 15. Maiztasuna | 16. Erdal baliokideak | 17. Ez da diskurtso-markatzaile...
birformulatzailea > zuzentzailea
Haren bidez, informazio okerra daraman elementu baten ordez, beste bat sartzen da. Elementu berri horrek, esatariaren iritziz, elementu ordezkatuaren edukia zuzentzen eta hobetzen du.
Mitoaren mekanismo peto-petoa da hori noski, eta Eleberria, eta eleberriaren barnean iragan burutua, objetu mitologikoak dira, zeinek, beren intentzio ber-bertakoari, dogmatika batekin loturiko asmo lehenaz gainerako bat ere baitaramate beren baitan; dogmatika batekin, edo, are hobeki, pedagogia batekin, zeren kontua artifizio baten itxuran esentzia bat ematea baita. [[PKC] Idazkuntzaren zero gradua, Roland Barthes / Juan Garzia (1996) 56. or. ]
Argiagotu nahi den aurreragoko diskurtso atalari ‘birformulakizun’ esango diogu, eta azalpen berriari ‘atal birformulatzaile’ edo, oro har, ‘birformulazio’.
Birformulakizuna |
(...) dogmatika batekin (...) |
Azalpena: atal birformulatzailea |
(...) edo, are hobeki, pedagokia batekin (...) |
Diskurtsoan lehenago —birformulakizunean— adierazitakoa (dogmatika batekin) zuzentzen du atal birformulatzaileak (edo, are hobeki, pedagokia batekin ), informazio zehatzagoa emanez.
adibide gehiago:
Arrazoimenak ez garamatza, hertsiki mintzatuz, eskeptizismo absolutura, ez! Arrazoimenak ez narama eta ezin naramake ba ote naizen dudatzera; arrazoimenak eskeptizismo bizikorrera narama; are hobeki, ezezko bizikortasunera. [[PKC] Bizitzaren sentimendu tragikoaz, Miguel de Unamuno / Xabier Kintana (1994) 132. or.]
Nire deskubrimendu txikiaren poza hondoratu zuen Etienneren mihi okerrak: -Pistolarekin tiro egin bahu, ogia eta gazta ez ezik zerri gazitua ere janen genian. Are hobeki, orain etxe barnean izanen gintuzkek, supazterrean epel, eta auskalo ez ote genuen etxeko alaba probatzeko parada izanen. [[EPD lib.] Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006) 192. or.]
Batzuetan, formari eragiten dio zuzenketak. Beste batzuetan, edukia zuzentzen da; partziala edo erabatekoa izan daiteke zuzenketa hori. Eta beste batzuetan, aurreko enuntziatutik segitzen diren inferentziak zuzentzen dira.
a) FORMAren zuzenketa
Anarteraino isil-isilik egona zen. Orduan aditu nion, etenka: -Ene, ene... Ez, ez, ez... Victoire nire mintzairan ari zen. VICTOIRE ez zen Victoire, Biktoria baizik. Ezta Alaya ere, baizik eta Ayala edo, are hobeki, Aiara. [[EPD lib.] Izan bainitzen Nafarroako errege, Aingeru Epaltza (Elkar, 2009) 268. or.]
b) EDUKIAren zuzenketa
b.1) Erreferentearen zuzenketa
Horrela, bada, L' esferen portaera geometrikoaren imajina zolia eratu ondoren, suposa dezagun, orain, gure espazioan ez dela existitzen geometria euklidestarraren araberako gorputz zurrunik, eta soilik daudela L' esferen antzera portatzen diren gorputzak. Gauzak horrela izanik, espazio esferiko tridimentsionalaren ideia garbia izango dugu edo, are hobeki, geometria esferiko tridimentsionalarena. [[PKC] Annus Mirabilis, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2009) 116. or.]
Haren arrazoimenak, bere burua besterik ez balentzu, guztiaz eta bere buruaz duda egiten irakatsiz, erabateko ekintzarik ezeko egoerara leramake; bere buruari bera badela frogatu ahal izan baino lehenago ere hil egingo litzateke eta". Arrazoimenak ez garamatza, hertsiki mintzatuz, eskeptizismo absolutura, ez! Arrazoimenak ez narama eta ezin naramake ba ote naizen dudatzera; arrazoimenak eskeptizismo bizikorrera narama; are hobeki, ezezko bizikortasunera; ez jada dudatzera, ene kontzientzia ene heriotzaz gero gainbiziko dela ukatzera baizik. [[PKC] Bizitzaren sentimendu tragikoaz, Miguel de Unamuno / Xabier Kintana (1994) 132. or.]
b.2) Enuntziatuaren zuzenketa
Haren aurkari garailea Desira da: etengabe hitz egiten zaigu Desiraz, inoiz ez Atseginaz; Desirak duintasun epistemiko halako bat bide du, Atseginak ez. Balirudike gizarteak (gureak) halako indarrez arbuiatzen duela (eta azkenerako ezezagutu egiten duela) gozamena, ezen ezin baitu sortu Legearen (eta haren ihardespenaren) epistemologiak baino, eta sekula ez Legearen ausentziarenik, edo are hobeki: haren deuseztasunarenik. [[PKC] Idazkuntzaren zero gradua, Roland Barthes / Juan Garzia (1996) 149. or.]
Ez arima bizi daiteke gorputza gabe, ez eta hau hura gabe ere, diosku Bonnefonek, eta horrela, errealitatean ez dago heriotzarik, ez jaiotzarik ere, ez eta, zehazki mintzatuz, ez gorputzik, ez arimarik, ez jaiotzarik, ez heriotzarik, hori guztiori abstrakzio edo itxurakeriak baitira, bizitza pentsatzaile bat baizik, gu horren osakide izanez, ezin jaio ez hil daitekeena. Horrek gizakiaren banakotasuna ukatzera darama, inork "Ni naiz" ezin esan dezakeela baieztatuz, "Gu gara" baizik, edo are hobeki: "Gugan da". [[PKC] Bizitzaren sentimendu tragikoaz, Miguel de Unamuno / Xabier Kintana (1994) 239. or.]
4. Balio diskurtsiboa: enuntziazioa
Elementu edo enuntziatu bat sartzen da, eta haren bidez osorik edo partzialki zuzentzen da aurreko enuntziatu bat.
5. Balio diskurtsiboa: informazioa
Bigarren elementuan sarturiko informazioa enfatizatu egiten du.
6. Balio diskurtsiboa: argumentazioa
Argumentuari dagokionez indartsuago den elementu bat sartzen du, eta ordezkatuaren informazio-eskasia nabarmentzen du.
Adberbiozko egitura, gutxi gramatikalizatua.
ARE HOBETO
hobeto esanda
Ez dago jasota
Ez dago jasota
Atal birformuatzailearen aurre-aurrean joaten da, etenaldien artean.
a) Komen artean kokatu ohi da:
Horrela, bada, L' esferen portaera geometrikoaren imajina zolia eratu ondoren, suposa dezagun, orain, gure espazioan ez dela existitzen geometria euklidestarraren araberako gorputz zurrunik, eta soilik daudela L' esferen antzera portatzen diren gorputzak. Gauzak horrela izanik, espazio esferiko tridimentsionalaren ideia garbia izango dugu edo, are hobeki, geometria esferiko tridimentsionalarena. [[PKC] Annus Mirabilis, Albert Einstein / Jose Ramon Etxebarria (2009) 116. or.]
b) Zenbaitetan, bi puntu ageri dira markatzailearen ostean:
Balirudike gizarteak (gureak) halako indarrez arbuiatzen duela (eta azkenerako ezezagutu egiten duela) gozamena, ezen ezin baitu sortu Legearen (eta haren ihardespenaren) epistemologiak baino, eta sekula ez Legearen ausentziarenik, edo are hobeki: haren deuseztasunarenik. [[PKC] Idazkuntzaren zero gradua, Roland Barthes / Juan Garzia (1996) 149. or.]
c) Edo juntagailuarekin batera agertzen delarik, juntagailuaren ezkerrean ere koma ager daiteke (12.1. adibidean ez dago komarik):
Filosofiaren irakaskuntzak, edo, are hobeki, paideia arrazionalista, kritiko eta dialektikoak, aldean eskakizun didaktiko eta intelektualak zekartzan, koherentziazkoak eta kontzeptuen jakintezkoak, eta horiek poeten eta, batez ere, Homeroren, hitz prestigiotsuetan oinarritzen zen memoria bidezko irakaskuntza errepikakorraren aurka zeuden. [[PKC] Politeia, Platon / Juan Jose Pujana (1993) 26. or.]
d) Beste batzuetan, juntagailuaren eskuinean ez da komarik agertzen, juntagailuak eta birformulatzaileak unitate prosodikoa osatuz.
Eta ez da faltako honela ihardetsiko duenik: "Eta zertan digu kontzientzia honek ardura handiago, kontzientziarik ezak baino? Halere, beti gertatuko da Plotinok jadanik esana (Enn. II, IX, 8), mundua zergatik egin zuen eta arima zergatik dagoen, gauza berbera dela. Edo are hobeki, zergatia v zertarakoa dela. [[PKC] Bizitzaren sentimendu tragikoaz, Miguel de Unamuno / Xabier Kintana (1994) 224. or.]
Edo (edota) juntagailuarekin batera agertu ohi da.
"Dagoen hau" (ni, hi, sentimendu hau, bizi-hondar edo herio-arrasto hauek...) lausoa da, lurrunkorra, "den hura" ez bezala. Orduan, lausotasun horren erdian, edo gainean, edo are hobeki, hortik ihesi... dagoenetik dentasunera eramango gaituzten izen salbagarrien (izanaren heldulekuen) behar gorrian gara (eta gara diot, gu izatedunak, sinestedunak eta lausogabeak garen aldetik, eta alde horretatik bakarrik). Orduan den-dena denari Jainkoa edo Unibertsoa deritzagu, eta guttien-guttiena denari partikula elementala, ezin-izakietan ñimiñoena. [[EPD lib.] Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola (Alberdania, 2005) 66. or.]
Diskurtso-markatzaile honen erabil-maiztasuna oso urria da testu idatzietan.
gaztelania
mejor aún, aún mejor
17. Ez da diskurtso-markatzaile...
Moduzko adberbio gisa erabiltzen da batik bat.
Zeren baldin antzinako hizlariek herriko jendeari gauza faltsuak egiazkotzat sinestarazten bazizkioten, beren arau eta erregelez baliatuz, are hobeki onartuko dute entzule kristauek jadanik aditua eta sinetsia dutena arterioz azaldurik. [[PKC] Zientzietarako argimenen azterketa, Huarte de San Juan / Xabier Kintana (1996) 165. or.]