Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Julio Garcia
ZEHAZKIAGO ESATEKO

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > zehaztailea

2. Balioa

(2.1)

Komeni da jakitea hiru jarrera horiek erabili izan direla erro-errotik elkarren kontrakoak diren ikuspegi etikoak aldezteko; aginpidearen gurtza defenditzeko, alde batetik, eta behartsuen eskubideak defenditzeko bestetik, batez ere. (1) Naturalismo biologikoak, edo, zehazkiago esateko, naturalismo etikoaren forma biologikoak zera dio: lege moralak edo estatuen legeak arbitrarioak izanik ere, badirela izadiaren lege betiereko eta aldaezin batzuk, eta arau haiek lege hauetatik erator daitezkeela. [[PKC] Gizarte irekia I, Karl R. Popper / Josu Zabaleta (2007) 89. or.]

(2.2)

Ez dago beste hots iraulirik ingelesez, baina beste zenbait hizkuntzek, batez ere hindiak eta Indiako beste zenbait hizkuntzek herskari, frikari eta sudurkari irauli ugari dituzte. Ingelesezko hobikariak egin ordez herskari irauliak egitea da Indiako azentuaren seinale nabarmenetarikoa. You 'zu' eta yacht 'yate' ingelesezko hitzen hasierako hotsa sabaikaria da (sabaikari irristaria, zehazkiago esateko). [[EHU] Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Fasold, Ralph et al. (EHU, 2010) 1. kapitulua]

(2.3)

Orain bi zirkulu zirkunskribatu horiek marrazten baditugu, edo, zehazkiago esateko, koadro elementala eta triangelu aldeberdin elementala r erradioko zirkulu batean inskribatzen baldin baditugu, bi irudi horien aldeen batura r? ra hurbiltzen da; beste era batera esanda, Platonen eraikuntzak zirkuluaren koadraturaren hurbilpen sinpleenetako bat iradokitzen du, gure hiru irudiek erakusten duten bezala. [[PKC] Gizarte irekia I, Karl R. Popper / Josu Zabaleta (2007) 308. or.]

— Formari eta jatorriari dagokienez, helburuzko perpaus jokatugabe bat du oinarri diskurtso-markatzaile honek.

— EUDIMA corpusearen arabera, testu itzulietan erabiltzen da batik bat.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus