Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Julio Garcia
ZEHAZKIAGO ESANDA

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > zehaztailea

2. Balioa

(2.1)

Hala ere, zenbaitetan, morfema baten forma zehatza sistematikoki aldatzen da baldintza jakin batzuetan, fonemak, ahoskatzen diren testuinguruaren arabera, hainbat alofono gisa ahoskatzen diren modu bertsuan, 1. kapituluan aipatu bezala. Izan ere, morfemen forman eragina duen faktorerik ohikoena fonologia da, edo, zehazkiago esanda, ingurune fonologiko lokalaren alderdi bat. [[EHU] Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Fasold, Ralph et al. (EHU, 2010) 2. kapitulua]

(2.2)

Ustiapen zentralizatuan eta lehiakortasunekoan, bietan ere, epe laburreko denbora-tartea aztertzen da, hau da, zenbait minututatik aste batera bitartekoa. Ondoren, 6.9 atalean, kapituluaren laburpen bat egiten da. Azkenik, bibliografia interesgarria ematen da. Kapitulu honetan aurkeztutako problema asko optimizazio-problemak dira, zehazkiago esanda, programazio (i) lineala, (ii) lineal osoa/mistoa edo (iii) ez-lineala. [[EHU] Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Gómez Expósito, Antonio (koord.) (EHU, 2010) 6. kapitulua]

(2.3)

"Isonomiaren" aipamenik zaharrenetako bat (zaharrena ez bada), Alkmeon sendagilearen testu zati batean aurkitzen da (V. mendearen hasiera, ikus Diels, 24. kap., 4. zat.); hartan isonomia osasunerako baldintza gisa aipatzen da, "monarkiari" - pertsona batek askoren gain dominatzeari - kontrajarrita. Gorputzaren edo, zehazkiago esanda, giza fisiologiaren teoria politiko bat aurkitzen dugu, bada, testu horretan. [[PKC] Gizarte irekia I, Karl R. Popper / Josu Zabaleta (2007) 309. or.]

(2.4)

Erabaki behar dute zein printzipiok, eguneroko bizitzan kontzienteki bete eta euren arabera jokatuz gero, agertzen duten ongien askatasun hori euren erkidegoan eta erakusten duten argien gertakizun naturalekiko eta halabehar sozialekiko duten lokabetasuna. Orain, bada, baldin kontratu doktrinaren argudioa zuzena baldin bada, printzipio horiek, dudarik gabe, lege morala definitzen dutenak dira edo, zehazkiago esanda, justiziaren printzipioak definitzen dituztenak instituzioentzat eta norbanakoentzat. [[PKC] Justiziaren teoria, John Rawls / Alberto Gabikagojeaskoa (2008) 321. or.]

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus