Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Julio Garcia
ZEHAZKIAGO ESAN

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > zehaztailea

2. Balioa

(2.1)

Eta prezioen egonkortasuna edo desegonkortasuna epe luzeetan, ekoizpen-sistemaren eraginkortasunaren hazkunde-tasarekin alderatuta, alokairu-unitatearen (edo, zehazkiago esan, kostu-unitatearen) goranzko joerak duen indarraren araberakoa izango da. [[PKC] Enplegu, interes eta diruari buruzko teoria orokorra, John Maynard Keynes / Carmelo Busturia (1999) 308. or.]

(2.2)

Aurrekoa honakoa esanez labur genezake: aurreikuspenen edozein egoeratan jendearen buruan nolabaiteko joera potentziala dagoela beharrezkoa baino eskudiru gehiago gordetzeko, transakzio-zioa nahiz zuhurtzi zioa asetzeko, eta, ondorioz, benetako diru-edukitza izango dute, eta kopurua diru-agintaritza eskudirua sortzeko duen borondatearen menpekoa izango da. Potentzialitate hau da L2 likidezi funtzioak duena. Beraz, diru-agintaritzak sortutako diru-kopuruarekin bat etorriz, ceteris paribus, interes-tasa jakin bat edo, zehazkiago esan, interes-tasaren multzo bat egongo da hainbat epemugetako zorrentzat. [[PKC] Enplegu, interes eta diruari buruzko teoria orokorra, John Maynard Keynes / Carmelo Busturia (1999) 210. or.]

(2.3)

Basoan gerra amorratua dago. Ekologoak hau ikusiz, hausnarka eta buruari bueltaka hasten dira. Hipotesiak ere sortzen dira: lurrean edo, zehazkiago esan, lurzoruan gertatzen da lehia hori. Beraz, badoa gure ekologoa pala batekin mendira, basora, lur-laginak hartzera. Hartu eta laborategira eramaten ditu. Laginketa bi baso-motetan egin du eta laborategiko analisiak honako hau esan dio gure ekologoari: lurzoruko lagin guztiak antzekoak dira. Pikutara joan zaio ekologoari bere hipotesia: lurzorua ez da batak (haritzak) ala besteak (pagoak) irabazteko arrazoia. [[ZTC] Ekologi azterketak nola egin?, Lizeaga, J. / Zapirain, Josetxo Elhuyar Fundazioa, 1990 (aldizkari artikulua)]

(2.4)

Giza espeziean ilea gauza nahikoa urria da, buruko ile-larruan besape edo galtzarbeetan eta pubisean izan ezik. Baina urri izanda ere, buruko ilea edertasun zeinua da, bai gizonezkoarengan eta bai emakumezkoengan ere. Eta horrexegatik, ile galera (eta burusoiltasuna zehazkiago esan) sarritan izan ohi da medikuaren kontsultagai. [[ZTC] Burusoiltasuna, Agirre Lasarte, Jabier Elhuyar Fundazioa, 1994 (aldizkari artikulua)]

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus