Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Julio Garcia
ZEHATZAGO ESATEKO

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > zehaztailea

2. Balioa

(2.1)

Ikerketa beste bost herrialdetako ozeanografia eta ikerketa-institutuekin elkarlanean egin du. Zooplanktonari buruzko ikerketa izan da, zehatzago esateko, kopepodoen ugaltze-tasari buruzkoa. [[ZTC]Nature aldizkariaren azala ikertzaile euskaldun batentzat, Orobengoa, Olatz Elhuyar Fundazioa, 2002 (aldizkari-artikulua)]

(2.2)

R1,R2,R3 LD R4,0 (R1) SD R4,12 (R1) Sekuentzia horretan geldiketarik gertatzea nahi ez badugu, UALaren irteerako balioa eta memoria-unitateko irteeraren balioa (edo, zehatzago esateko, balio horiek dituzten exekuzio-hodiko erregistroak) UALaren sarrerari eta datu-memoriako sarrerari lotu behar dizkiegu. [[EHU]Konputagailuen arkitektura, Hennessy, John L. et al. (EHU, 2009) A eranskina]

(2.3)

Bero lehorrarekin, berriz, oxidazio-prozesuak gertatuko dira, eta horrek mikroorganismoa inaktibatu egingo du seguru asko. Oxidazio-prozesuek, edonola ere, tenperatura altuagoak eta eragite-denbora luzeagoak behar izaten dituzte. 9.3.2 Ikerketa matematikoa Beroaren bidezko esterilizazio-prozesua adierazpen matematiko batez adieraz daiteke, probabilitate-funtzio batez, zehatzago esateko. [[EHU] Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Vila Jato, José Luis (EHU, 2007) 9. kapitulua]

(2.4)

Orain arte arau hori "bizkaierarena" dela esan da, eta hori ez da inondik inora zuzena. Askozaz egokiagoa da "mendebalekoa" dela esatea. Badirudi, gainera, mendebaleko eremu zabal horretan hedatu diren bereizgarrietako asko Araban -zehatzago esateko, Gasteizen- sortutakoak direla, eta Araban sortutakoari "bizkaiera" deitzea ez zaigu iruditzen batere bidezkoa. Gatozen laugarren eta azken izen berrira. XVIII. mendetik hona Gipuzkoa izan da euskararen ardatz nagusia, eta hango euskarak bereganatu du ospea eta oihartzuna. [[EPD lib.] Euskalkiak, euskararen dialektoak, Koldo Zuazo (Elkar, 2008) 27. or.]

— Helburuzko perpaus jokatugabe baten gramatikalizazioz sortua da diskurtso-markatzaile hau.

— Maiztasunari dagokionez, zehatzago esanda aldaeraren ostean, erabiliena da corpuseko testuetan.

— Jatorrizko testuetan zein itzulpenetan agertzen da, ehuneko bertsuan.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus