Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Julio Garcia
ZEHATZAGO ESATEARREN

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > zehaztailea

2. Balioa

(2.1)

Lehenik eta behin, bihurritu egiten da DNA molekularen kate itxia; gero, etendura bat gertatzen da bi kateak elkartzen diren lekuan. Eta, azkenik, atzera berriz itsatsiko da helize bikoitza apurtu ez den katearen beste aldean (6.12 irudia). DNA jirasa hori topoisomerasa bat da; zehatzago esatearren, topoisomerasa II da. [[EHU ]Mikroorganismoen biologia , Madigan, Michael T et al. (EHU, 2007) 6. kapitulua ]

(2.2)

Lehenik eta behin, bihurritu egiten da DNA molekularen kate itxia; gero, etendura bat gertatzen da bi kateak elkartzen diren lekuan. Eta, azkenik, atzera berriz itsatsiko da helize bikoitza apurtu ez den katearen beste aldean (6.12 irudia). DNA jirasa hori topoisomerasa bat da; zehatzago esatearren, topoisomerasa II da. [[EHU ]Mikroorganismoen biologia , Madigan, Michael T et al. (EHU, 2007) 6. kapitulua]

(2.3)

Horren arabera, enolato ioia bi muturreko anioia da. Enolato ioiaren karbono atomoa izan ohi da erreakzioaren gunea, eta SN2 substratuekin (haloalkano egokiekin, adibidez) ordezkapen nukleozalea pairatzen du. Erreakzio horrekin karbono erreaktiboari alkilo talde bat lotzen zaionez, alkilazio deritzo prozesuari (zehatzago esatearren, C-alkilazioa). [[EHU ]Kimika organikoa, Volhardt, K. Peter C. et al. (EHU, 2008) 18. kapitulua]

(2.4)

Denok ilaran jartzen ginen, bi ilaratan zehatzago esatearren, eta nork bere besoa luzatzen zuen aurrekoarekiko distantzia finkatze aldera. Frai Manuelek, bere begi geometrikoa lagun zuela, zenbait zuzenketa agintzen zituen, "Rodríguez Etxeberria, ezker aldera apur bat! Gómez, egunero bezala, gaizki, distantzia ondo hartu, luza ezazu besoa guztiz!... ". [[EPD lib.] Istripuak, Agustin Arrieta Urtizberea (Alberdania, 2008) 146. or.]

— Helburuzko perpaus jokatugabe bat du oinarri zehatzago esatearren  birformulatzaileak.

— EUDIMA corpusean, oso erabil-maiztasun urrian ageri da diskurtso-markatzaile hau. Eta itzulpenetan erabilia da, batez ere.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus