Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
birformulatzailea > zehaztailea
[...] honakoa nabarmentzea: diru-kantitateak prezioen arabera duen aldaketen ondorioa oinarritzen den ed, ew ee eta eo lau terminoetatik, ed terminoak egoera bakoitzean diru-eskaria finkatzen duten likidezi faktoreak adierazten dituela, ew-k enplegua igota diru-alokairuen igoeraren zenbatekoa finkatzen duten lan-faktoreak (edota, zehatzago esan, lehenkostuan sartzen direnak), eta ee eta eo-k, jadaneko ekipamenduari lan gehiago aplikatzen zaionean beheranzko errendimenduen tasa finkatzen duten faktore fisikoak. [[PKC] Enplegu, interes eta diruari buruzko teoria orokorra, John Maynard Keynes / Carmelo Busturia (1999) 304. or.]
Hil arte bizi beharra dago hemen, denok dakigun bezala (eta hor bizitzea "iraun" baizik ez da), eta bizi-behar horri tiraka ariko den zerbait asmatu behar erremedio gabe (gogorik ez dagoenean hartu egin behar izaten da, txikitan erakutsi zigutenez), zeren hemen gogorik gabe edo gogoz kontra gauza asko egin daitezke, baina bizi inolaz ere ez: hori ezin jasana da, hori infernu gorria da, edo, zehatzago esan, hori definizioz (bizia=bizitzeko gogoa) ezin izana da. [[EPD lib.] Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola (Alberdania, 2005) 266. or.]
Tim Goversek Analisi Matematikoan egin du bere lana, Analisi Funtzionalean zehatzago esan. Mende honen hasieran bideratutako alor hau ezinbesteko bilakatu da, oinarrizko kontzeptuak Matematikako edozein ikaslek ezagutzen dituelarik. [[ZTC] 1998ko Fields Sariak, Duoandikoetxea Zuazo, Xabier Elhuyar Fundazioa, 1998 (aldizkari artikulua)]
Teknika berri hau erabiliz sexu-testak ere prestatu dira, oraingoan Y kromosoma edo, zehatzago esan, Y kromosoman bakarrik agertzen den material genetikoa dagoen ala ez aztertuz. [[ZTC] Sexu-testak direla eta, Barrenetxea Arregi, Tere Elhuyar Fundazioa, 1992 (aldizkari artikulua)]
— Gramatikalizatu gabeko perpaus jokatugabea du oinarri zehatzago esan birformulatzaileak.
— Birformulatzaile honek erabil-maiztasun urria du EUDIMA corpusean (hamaika agerraldi), eta corpuseko adibide bat ez beste guztiak 1990eko harmakadakoak dira. Elhuyar Fundazioko testuetan ageri da batik bat.