Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Julio Garcia
ZEHATZ ESATEKO

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > zehaztailea

2. Balioa

(2.1)

Erreakzio entzimatikoak aztertzen direnean, substratuen kontzentrazioak baino askoz txikiagoa izaten denez entzimaren kontzentrazioa (zehatz esateko, gune entzimatikoaren kontzentrazio molarra), hurbilketa ona da erreakzio entzimatikoa egoera geldikorrean gertatzen dela jotzea, eta, horrenbestez, dX/dt=0 dela ondorioztatzea. [[EHU] Kimika fisikoa, Silbey, Robert J. et al. (EHU, 2006) 20. kapitulua]

(2.2)

Substratuaren kontzentrazio baxuen kasuan, erreakzioa lehen ordenakoa da, substratuari dagokionez. Substratu-kontzentrazioa igo ahala, ordea, modu asintotikoan hurbilduko da abiadura kkatE0-ren balio maximora. Katalisi-maiztasun deritzo kkat parametroari, eta zera adierazten du: entzima-molekulako (zehatz esateko, gune katalitikoko) eta segundoko ekoizten diren produktu-molekulen kopurua. [[EHU] Kimika fisikoa, Silbey, Robert J. et al. (EHU, 2006) 20. kapitulua]

(2.3)

Interesdunek edo horien ahaldunek, agerraldi horretan, egokitzat jotako oharrakhitzez egin ahal izango dituzte, instrukzio-epaileak horretarako baimena aurretiaz emanda. e) Errekurtsoak arautzeko orduan, eta, zehatz esateko, kasazio-errekurtsoa arautzeko orduan, sarritan ageri da casar aditza. [[Zuzen. LT] Prozedura Kriminalaren Legea, Aiora Aristondo, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia (Deustuko Unibertsitatea, 2006 )]

(2.4)

Gainerakoan, alderdiek, eskaerarekin batera, nahitaez aurkeztu behar dute hitzarmen arauemailearen proposamena; proposamen hori idatzi behar da, Kode Zibilaren 90. artikuluan xedatutakoaren arabera. Azkenik, legeeraldaketa honek beste kontu batzuk arautu ditu, zehatz esateko, seme-alaba adingabe nahiz ezgaituen gaineko guraso-ahalaren egikaritzari dagozkionak, bai eta haien gaineko jagoletza eta zaintzari dagozkienak ere. [[Zuzen LT] Banantze eta dibortzioaren arloan Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea aldarazteko Legea, (IVAP/IZO, 2005 )]

(2.5)

Baina, Norwoodek berak harro esan zuenez, doitasunaren tartea ontzi baten, edo, zehatz esateko, 550 metrokoa. luzeraren ordenakoa zenNorwooden kalkuluaren arabera, 110,72 km ditu arku-gradu batek. 1637an, itsasketari buruzko maisulana argitaratu zuen Norwoodek, The Seaman's Practice (Itsasgizonen jardunbidea), eta zabalkunde handia izan zuen. [[EPD lib.] Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson / Ixiar Iza (Elhuyar, 2009) 64. or.]

— Gramatikalizatu gabeko edo gutxi gramatikalizaturiko helburuzko perpaus jokatugabea du oinarri  zehatz esateko birformulatzaileak.

— EUDIMA corpusean, itzulpenetan erabilia da batik bat.

Honako kasu hauetan ez da markatzaile:

a) Berreste-operatzaile modala denean:

(2.6)

Odol-lagin bat saio-hodi batean uzten bada, bitan bereiziko da berehala: alde batetik, odolbildu masa gorri ilun bat agertuko da, globuluz osatua gehiena, eta, bestetik, lasto-koloreko likido argi bat (plasma deritzona), hainbat gatz mineral eta proteina dauzkana. Globuluak hiru motatakoak dira nagusiki. Globulu gorria, zehatz esateko, ez da, zentzu biologikoan, zelula osoa, ez baitu nukleorik. [[EHU] Giza gorputza lanean, John Lenihan / Irene Aldasoro (EHU, 2006) 155. or.]

Operatzailearen ostean adierazia errealitatera egokitzen dela adierazten du enuntziatuak.

b) Zehaztatze-operatzaile modala denean:

(2.7)

Zenbat eta gauza gehiago eskuetan nahasmen handiago buruan, nire asturua madarikatu nuen. Zeruetako deabruak eta infernuko aingeruak. Beste zerbait zen behar nuena, zer, zehatz esateko, ez banekien ere. [[EPD lib.] Azeria eta Lehoia, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2007) 87. or.]

Elementu zehatz bat sartzen bada ere, ez dago elementu orokorrik birformulatzen eta zehazten denik.

Operatzaile izanik [berrestekoa (a) izan zehaztekoa (b) izan], enuntziatuan tartekaturik ager daiteke, birformulatzaile denean ez bezala, enutziatuaren aurrean edo bukaeran agertzen baita beti.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus