Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
birformulatzailea > zehaztailea
Gerran ezagutu genuen elkar, hura itsas armadako ofiziala zelarik; zehatz esanda, WREN ofiziala (Ipar Amerikako WAVES emakumeen itsas zerbitzuaren baliokide britainiarra). [[PKC] Bai asmo eroa, Francis Crick / Iñaki Iñurrieta (2008) 69. or.]
(...) eta c) hirugarrenik, "Filosofiaren akabantza eta pentsatzearen auzia" idazki laburrak, Heideggerren ibilbidearen amai orokor bezala, eta, zehatz esanda, liburu honetan aurkezten diren lanen azken bezala enblematikoki funtzionatzen du. [[PKC] Artelanaren jatorria eta beste, Martin Heiddeger / Pello Zabaleta (2004) 7. or.]
Veliek bira egin eta leihotik kanpora begira hasi zen. Seguruenera, berak amestutako ipurdia nola aireratzen zen ikusten. -Smith andrea -murmurikatu zuen-, egia esan hemen ez gaude haur problematikoak hartzeko prestatuta. -Allen mutil hazia da, Velie jauna. Eta urtea baino lehen graduatuko denez, zazpi hilabete barru, zehatz esanda... [[EPD lib.] Amorruaren ume, Jim Thompson / Miel Anjel Elustondo (Igela, 2009) 21. or].
Galileo zazpi anai-arrebako familia batean jaio zen Pisan. Pisako Unibertsitatera hamazazpi urterekin iritsi zen, eta han medikuntza, matematika eta fisika ikasi zituen. Unibertsitate hartako ikasle zela, katedraleko lanpara bati begira geratu zen, lanpararen mugimendu erregularrari zehatz esanda. [[ZTC] Galileo Galilei, XVII. mendeko jakintsua, Mendiburu, Joana Elhuyar Fundazioa, 2001 (aldizkari artikulua)]
— Adberbiozko perpaus jokatugabe baten gramatikalizazioz sortua da zehatz esanda diskurtso-markatzailea.
— Operatzaile zehaztaile delarik ez da birformulaziorik gauzatzen:
-Lehoiari, esan nuen, ile-mozten hasteko eta Thrasymakhosi iruzur egiteko lain zoraturik nagokeela uste al duzu? -Orain gutxienez ahalegindu zara, esan zuen, hori ez ezer ahal izan ez arren. -Nahikoa da horri buruz, esan nuen, baina esadazu, oraintsu aipatzen zenuen sendagilea, zehatz esanda, merkatari ala gaixoen sendalari da? [[PKC] Politeia, Platon / Juan Jose Pujana (1993) 93. or.]
Diskurtso-markatzailearen osteko elementu zehatz bat sartzen bada ere, ez dago elementu orokorrik birformulatzen eta zehazten denik.
Adibide gehiago:
Iaz hurbildu nintzen lehen aldiz Amelie Nothomben literaturara, eta zehatz esanda, idazle belgikarrarenganako interes berezi hori nigan batik bat Biographie de la faim Gosearen biografia (2004) liburuak sorrarazi zuen. [[EPD pren.] Jendetasunaz beste, Iratxe Retolaza, 2007-01-14]