Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
birformulatzailea > urruntzailea
Nolanahi ere markatzailearen aldaera honetan izan aditzaren partizipio bukatua, izanik, ageri da egituraren osagaietan.
Tira, nolanahi izanik ere, ziur dakit (han eta hemen galdetu nuelako) nik ikusi nuen eski-jauzilariari, Marius Lippiri alegia, izugarri gustatzen zitzaiola Paul Delvaux pintore belgikarra, eta Jaume Muxarten koadro bat baino gehiago zuela zintzilikaturik bere etxeko egongela funtzionalean. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000) Orr.: 21]
[...] apainduta dagoena. Halandaze, litekeena zen Folin-ek Xahoren idazlanak irakurtzea eta estekamendu posible horren ideia zuzenean bertatik hartzea. Paperaren gainean behintzat, Xaho izan zitekeen Folin-en ideia-hornitzailea, nahiz eta Xahoren mito esoteriko-hermetikoaren tonua oso urrun egon Folin markesaren lan-hipotesi zuhurretik. Nolanahi izanik ere, frogatzeke utzi behar dugu iradokizun hau, horretarako erarik ez baitaukagu. Alabaina, ezin gara geratu ditugun susmoak plazaratu barik. Horren aldekoak izan daitezkeen zantzuak dauzkagu, Folin-ek Xahoren idazlanik irakurri gabe ere ideia berari zor izatea proposatzeko.Lehen konexio posiblea Julien Vinson zen. Berorrek [...] [Folin markesa eta euskaldunen jatorria, Altonaga Sustatxa, Kepa – Editorial Eusko Ikaskuntza, S.A., 1997 (liburu artikulua)]
Ikus NOLANAHI ERE