Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Maribi Unamuno Garate
NOLANAHI IZANDA ERE

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > urruntzailea

2. Balioa

Nolanahi ere markatzailearen aldaera honetan izan aditzaren partizipio bukatua, izanda, ageri da egituraren osagaietan.

(2.1)

Nolanahi izanda ere, batzuk, hori kontuan hartuta, euren erlijiogabekeriatik bide zuzenera etorriko dira, baina beste batzuk, Apostoluak dioenez, Jaungoikoaren bihotz onak bihotzberritzera gonbidatzen dituela ahazturik, euren bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari dira zigor-egunerako, Jaungoikoaren epai zorrotza agertuko den egunerako, alegia; orduan [...] [Hainbat idazlan, San Agustin / Imanol Unzurrunzaga (Klasikoak, 2003) Orr.: 348]

(2.2)

Ez dakit. Badakizu, ordea, arrazoimenak soilik zehaztu ditzakeela hauek, eta arrazoimenak ez duela hori egiten aztertzeko eskaintzen zaizkion gauzekin baino. Egia da. Nolanahi izanda ere, dakigun oro antzemateko beste gaitasun hura arrazoimenaren zerbitzuan dago eta ikasten duena berari aurkezten eta jakinarazten dio. [Hainbat idazlan, San Agustin / Imanol Unzurrunzaga (2003) Orr.: 131]

3. Balio oinarrizkoa

Ikus NOLANAHI ERE

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus