Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
birformulatzailea > urruntzailea
Nolanahi den markatzailearen aldaera honetan izan aditza orain aldian jokaturik azaltzen da, -la partikula modalaz hornituta, dela.
Gaztelania ezinbesteko marka zen, gela debekatua, zaldunaren zinezko jantzia, obra horretan. Eskutik ahora utzi zuten euskara. Zorua zikindu eta mihiarekin garbi genezan. Gero mihia moztu zuten, urkatu. Matxinada zanpatzeko. Nolanahi den dela, zaldunek badakite morroiekin kantatzen, baita berauek baino hobeki ere, euskaraz. Horretarako behar dute euskara, nagusigoa azaltzeko jauntxoek. Peñafloridako kondeak, opera barregarriak egiteko. Urkatuen lepotik. PALAZIOKO LEIHOTIK Azkoitian, Intxausti jauregian, Munibe e Idiakezena izandako hartan dauzkagu euskaltzainak, ohitura dute urteurrenetan egoitza nagusia utzi eta Euskal Herriko bazterretan biltzea, berrehun urte dira El borracho burlado argitaratu zela, kondearen omenez dira etorri. [Autopsiarako frogak, Koldo Izagirre (Susa, 2010) Orr.: 56]
Ez daki bere boterea hizkuntzaren unibertso sinboliko-praktikoan dela adierazten, eta unibertso hori (bidegabeko) legedi batek eraiki duela, eraikitzen. GEU ARROTZ Egia da, erranairu zaharrak dioen moduan, dendariak hizkuntza guztiak dakizkiela.Nolanahi den dela, barregarria zaigu -ez da barregarria- gure Hegoalde honetako erdaldunek Bidasoaz haraindiko erdaldunekin saltegietan daukaten portaera, Merci ziztrin baten gozoa opa ezinik. "Dena ulertzen digute! " komentatzen diote elkarri. Horrelaxe portatzen dira oro har gaztelarrak Portugalen, "Dena ulertzen digute! ", eta ez diete Obrigado baten konplimendua egiten, Oiga, por favor, Dos solos y un con leche, Muchas gracias, Adiós. [Autopsiarako frogak, Koldo Izagirre (Susa, 2010) Orr.: 216]
Ikus NOLANAHI DEN