Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
1. Saila > azpisaila | 2. Balio oinarrizkoa | 3. Balioak eta erabilerak | 4. Balio diskurtsiboa: enuntziazioa | 5. Balio diskurtsiboa: informazioa | 6. Balio diskurtsiboa: argumentazioa | 7. Baliokideak | 8. Euskal gramatikak | 9. Euskal hiztegiak | 10. Posizioa | 11. Puntuazioa | 12. Sintaxia | 13. Maiztasuna | 14. a. Testu Mota b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...) c. Idatzia/ahozkoa | 15. Erdal baliokideak
birformulatzailea > urruntzailea
Birformulazio urruntzailea bideratzen da hala ere-ren bidez, lehen atalean adierazitakoa ez da ezinbestekotzat jotzen diskurtsoaren jarraipenerako, hango adieraren garrantziaren balioa zein haren adieratik bertatik inferi daitekeenaren balioa aldatu ohi ditu bigarren atalak eta, beti ere, atal birformulatzailean adierazten denak du baliorik handiena.
Batzuetan birformulakizunean adierazitakoa emendatzeko eta osatzeko aukera zabaltzen da bigarren zatian, hau da, birformulakizuneko ideiez gain, beste ideia bat eransten da atal birformulatzailean; beste batzuetan, ostera, birformulazioko adieraren balioa ezabatu edo mugatu egiten da eta eta atal birformulatzailen kontrako ideiaren bat adierazten da.
Birformulakizunean adierazten denaren kontrako ideia adierazten du birformulatzaileak eta honexek du balioa, baina ez du lehenengo ataleko ideia baliogabetzen, areago, paradoxa atal birformulatzailearen balioa berresteko argudioa da.
Ipuinak arretaz irakurtzearen ondorio logikoa, plagioa erraz antzematea litzateke; ostera, birformulakizunean aipatutako argudiotik ondoriozta zitekeenaren kontra, plagioa antzematea kosta egiten zaiola aitortzen du.
Harrituta zegoen bera, ezin zuen sinistu: arretaz irakurri zituela bi ipuinak, zioen, baina hala eta guztiz ere kosta egiten zitzaiola plajioa antzematea. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998) Orr.: 146]
Birformulakizuna | arretaz irakurri zituela bi ipuinak, zioen, |
Azalpena: atal birformulatzailea | baina hala eta guztiz ere kosta egiten zitzaiola plajioa antzematea. |
a. Atal birformulatzaileak birformulakizuna osatzen du
Birformulakizuneko informazio orokorrari ez zaio balioa galarazten, salbuespena gehitzen zaio eta zehaztuta geratzen da.
Aurreko paragrafoek aipatu inskripzioak egingo dira, uztailaren 25eko 19/1989 Legearen eta Sozietate Anonimoen Legearen xedapen iragankorrek ezarritakoari kalterik egin gabe, 1989ko abenduaren 22ko Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako testu bateginak ondorioztatu bezala. Hala eta guztiz ere, estatutu-klausulak edo eskrituran jasotako jardunbide-erregelak badira uztailaren 25eko 19/1989 Legearen eta Sozietate Anonimoen Legearen aginduzko arauen kontrakoak, klausula eta erregelok ez dira inskribatuko. [Merkataritzako Erregistroaren Erregelamendua onesteko Errege Dekretua, (IVAP/IZO, 1996)]
Kongresuak eta Senatuak, eta, hala denean, bi ganberek batera, ikerketa-batzordeak izendatu ahal izango dituzte, interes publikoko gaietatik edozein aztertzeko. Batzorde horien erabakiak ez dira lotesleak izango auzitegientzat, eta ez dute eraginik sortuko erabaki judizialetan; hala eta guztiz ere, ikerketaren emaitza Fiskaltzari komunikatuko zaio, horrek, bidezkoa denean, akzio egokiak egikari ditzan. [Zuzenbide Politikoaren legeria, F. Javier Arrieta, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Ester Urrutia (Deustuko Unibertsitatea, 2007)]
Birformulakizuneko datuak osatuta agertzen dira atal birformulatzailean
Birformulakizunean mixosporen jasankortasunari buruzko datuak daude konparazio bidez emanda, zelula begetatiboena baino jasankortasun handiagoa dute (Zelula begetatiboarekin alderatuz gero, mixosporek jasankortasun handiagoa dute lehorteen, soinu-bibrazioen, UV erradiazioen eta beroaren aurrean) atal birformulatzailean beste konparazio baten bidez bakterioen endosporena baino txikiagoa dutela azaltzen da (Hala eta guztiz ere, bakterioen endosporak baino jasankortasun txikiagoa dute beroaren aurrean. )
Gainera, zenbait generotan, mixosporak hormaz inguratutako egitura handi batzuetan gordetzen dira, kisteetan. Zelula begetatiboarekin alderatuz gero, mixosporek jasankortasun handiagoa dute lehorteen, soinu-bibrazioen, UV erradiazioen eta beroaren aurrean. Hala eta guztiz ere, bakterioen endosporak baino jasankortasun txikiagoa dute beroaren aurrean. [Mikroorganismoen biologia , Madigan, Michael T et al. (EHU, 2007) 13. kapitulua]
b. Atal birformulatzaileak birformulakizunaren kontrako ideia eransten du
Birformulakizunetik inferi daitekeenaren kontrako ideia adierazten da atal birformulatzailean.
Euria izanik ( Oso eguraldi txarra egin zuen,) pentsa daiteke jendeak atzera egingo zuela eta ez zela jai hartara joango, baina atal birformulatzailean jendetza izan zela (, hala eta guztiz ere, jendearen partehartzea izugarria izan zen”) baieztatzen da.
Hori dela eta, duela 11 urte Euskal Herrira etortzea erabaki zuen: «Bikote harremanarengatik etorri nintzen, baina horrek ez du esan nahi arazorik izan ez nuenik». Etorkin guztiak bezala, bere egoera arautzeko zailtasun eta oztopo ugari izan zituela nabarmendu zuen. «Horretaz gain, gizarte honetan integratzeko ere arazoak izan nituen; beste kultura, ohitura, hizkuntza, harreman mota, gastronomia eta bizimodu batean egokitu behar duzulako». Euskal Herrira etorri eta bi astera Kilometroak festara joatera gonbidatu zutela azaldu zuen: «Oso eguraldi txarra egin zuen, hala eta guztiz ere, jendearen partehartzea izugarria izan zen. [IZENBURURIK GABE, AGURTZANE SOLABERRIETA, 2004-03-06 in: Berria]
Inferentzia logikoari huts eragin (Perpaus batzuk, inongo zentzurik izan ez ), eta ideia paradoxikoa azaltzen da (, eta, hala eta guztiz ere, guztiz gramatikalak dira.)
Antzeko arrazoiengatik, ordenagailuek, ez baitira giza entzuleak bezain errukiorrak input ez-gramatikalen aurrean, beren nahigabea adierazten digute ezagunegiak zaizkigun elkarrizketetan. Hona adibide bat: Kontrakoa ere gerta daiteke. Perpaus batzuk, inongo zentzurik izan ez, eta, hala eta guztiz ere, guztiz gramatikalak dira. [Hizkuntza-sena, Steven Pinker / Garikoitz Knörr (EHU, 2010) Orr.: 92]
Jokoaren batez besteko irabazia, espero izateko irabazia, hau da zehazki, apustu bakoitzeko: (1/524.288) × (mila milioi) (524.287/524.288) × (- ehun); 1.800 dolar inguru, alegia. Eta, hala eta guztiz ere, batez besteko irabaziak ia 2.000 dolarrekoak izan arren, jende askok nahiago izaten du ez jokatzea joko horretara (San Petersburgeko paradoxa deritzonaren aldaera bat da). [Zenbakirik gabe bizi, John Allen Paulos / Josu Zabaleta (EHU, 2006) Orr.: 191]
Eta urte bereko irailean, Itoitz betetzen hasi zirenetik egon den handiena gertatu zen: 4,6 gradukoa Espainiako Geografia Institutuaren arabera; 5,3koa Frantziako sareen arabera. Lizoaingo etxeetan pitzadurak eragin zituen, eta izua herritarren artean. Geroztik, lur mugimenduak ez dira eten urtegiaren inguruan. Espainiako Ingurumen Ministerioak berak onartu behar izan du Itoizko Koordinakundeak hasieratik erran zuena: lurrikarek harreman zuzena eta estua dutela urtegia betetzeko lanekin. Hala eta guztiz ere, lan horiek ez dira eten [Lurrikara artean bete dira hiru urte Itoitz urez betetzen hasi zirenetik, EDURNE ELIZONDO, 2007-01-12 Berria]
Birformulakizunean adierazten da T zelulak suntsitu edo anergizatu egiten direla, hortik inferi daiteke desagertu egiten direla, baina atal birformulatzailean zenbait kasutan aktibatu eta gaitz autoimmuneak eragin ditzaketela adierazten da, kontrakoa ezeze harrigarria ere izan daitekeena.
Antigeno propioekin erreakzionatzen duten T zelulak timoko garapen- eta heltze-prozesuan zehar suntsitzen dira. Antigeno propioekin erreakzionatzen duten beste T zelula batzuk (eta B zelulak), berriz, anergizatu egiten dira organo linfoide sekundarioan. Hala eta guztiz ere, zenbait kasutan berriz aktibatzen dira, eta gaitz autoimmuneak eragiten dituzte. [Mikroorganismoen biologia , Madigan, Michael T et al. (EHU, 2007) 20. kapitulua]
Birformulakizunean aipatzen diren hainbeste ezaugarri, hala nola, altuera, lodiera, armadura, konplexutasuna eta garestitasuna ez dira oztopo ezaugarri jakin batzuetako obretan aukera onargarria izateko, atal birformulatzailean adierazten den moduan.
Altuera handiagoa izaten dute, eta, ondorioz, hormigoi-lodiera handiagoa izan beharko lukete, sekzio konstantea balute; baina kontrahormak jarri eta pieza arinagoak egiten dira, altuera handi horrekin eta hormigoi lodiera txikiarekin eutsi ahal izateko. Lodiera txikiagoa izanik, altzairuzko armadura eta enkofratuak konplexuagoak izaten dira, eta hormigoiztatze-lana nekezagoa, eta, beraz, garestiagoa da. Hala eta guztiz ere, 10-12 metrotik gorako obretan konponbide egokia izan daiteke, eta kontuan hartzeko moduko aukera, beraz. [Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Jiménez Jiménez, José (EHU, 2010) 8. kapitulua]
4. Balio diskurtsiboa: enuntziazioa
Hiztunak kontrako ideia adierazteko erabiltzen du.
5. Balio diskurtsiboa: informazioa
Atal birformulatzailean, hau da, markatzailea dagoen atalean biltzen da informazio garrantzitsuena, balio duena.
6. Balio diskurtsiboa: argumentazioa
Aurretik emandako argudioak baliogabetu ez arren, haien kontrakoak balioesten ditu.
HALA ERE, HALA IZANDA ERE, HALA IZANIK ERE, HALARIK ERE, HALAZ ERE, HALAZ GUZTIZ ERE, HALA ETA GUZTIZ
[EGLU III]
Hala (eta) guzti(z) (ere) multzo zabalekoak bizkaierazko tradizioari dagozkio batez ere, mende honen erdi aldera gipuzkerazko testuetan ere agertzen hasten diren arren. Aldakinak ugariak dira hemen (guzti gabe ere erabil daiteke):
baina alan da guztiz be leundu bearrak izaten ditu urreak berak (D. de Aguirre, Kresala, 8) [122. or.]
[Orotariko Euskal Hiztegia]
HALA ETA GUZTIZ ERE (ala ta guztiz be V-gip ap. Elexp Berg). A pesar de todo.
Atsegin-bitsetan nintzan orrela ikusi nitunean: ala ta guztiz ere, ater gabe zirikatzen niñun orrek. Zait Sof 79. Ala ta guziz ere aita urreratzen zaio. Etxde AlosT 29.
[Hauta Lanerako Euskal Hiztegia]
Hala (...) —HALA ETA GUZTI(Z) (ERE). Batez ere Bizk. Halere. (Behar bada hau baino hanpatuagoa.). Ik. HALAZ GUZTIZ (ERE). Egun eta ordu guztien kontu zorrotza hartuko didate; eta hala eta guzti, hain ardura gutxiz biziko naiz? Urrea urre da beti, baina hala eta guztiz ere leundu beharrak izaten ditu
[Hiru Mila Hiztegia]
Hala eta guztiz ere: junt. Sin embargo, con todo, a pesar de todo
Posizio ohikoena birformulazioaren hasierakoa da.
Hizkuntza gehiago aztertu dituen beste ikerketa batek gaitasun gramatikalaren garapena izan du aztergai. Mundu osoan, badirudi, antzeko asmoak adierazteko, garatzen ari diren gaitasun gramatikala erabiltzen saiatzen direla haur txikiak; adibidez, jabetza, kokapena eta nahia adierazteko. Hala eta guztiz ere, ezberdintasun garrantzitsuak daude haurrek esanahi horiek adierazteko erabiltzen dituzten hizkuntza-formen artean. [Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Fasold, Ralph et al. (EHU, 2010) 6. kapitulua]
Birformulazioaren barneko posizioan, komaz inguratuta azal daiteke.
Sindikatuek baina bilera egin nahi dute, eta euren proposamenak mahai gainean jarri nahi dituzte. «Ez dugu greba deialdirik antolatuko jakin gabe Hezkuntza Saila zer dagoen prest eskaintzeko», adierazi zuen Luis Santiso UGT sindikatuko ordezkariak. Jaurlaritzak gatazka desblokeatzeko dituen proposamenak «lehenbailehen» ezagutu eta negoziatu nahi dituztela azaldu zuten, halaber. Erakunde sindikalek, hala eta guztiz ere, Hezkuntza Saila salatu zuten, bilera ezeztatzeko «aitzakiak» erabiltzeagatik eta filtrazioak bideratzeagatik [EAEko hezkuntzako sindikatuek bertan behera utzi dute hilaren 25eko greba, ASIER ALKORTA, 2007-01-17]
Birformulazioaren tarteko posizioan, baina lokailua aurretik duela eta honengandik komaz bereizita.
JOSEMARI.- Ez zeneukan ezer ekarri beharrik! Gaur nik gonbidatzen dut! Baina, hala eta guztiz ere, eskertzen dizut detailea... Sek.: 13 (0-0) [1000 atala, Festarik behar bada, betor Arraldera, bai, bai!]
Posizio ohikoena birformulazioaren hasierakoa da.
Birformulazioaren hasieran, ezkerrean puntua eta eskuman koma dituela.
Orain arte esandakoaren arabera, ez dago nerabe edo gazte delitugilearen erantzukizun-gaitasuna ukatzerik: buru-gaitasunaren zein gaitasun moralaren garapenari esker, egindako delituen zentzua ulertzen du, eta horren erantzun gisa ezar dakiokeen zehapena bereganatutako justizia-kontzeptu berriaren koordenatuetan arazorik gabe sartzekoa da. Hala eta guztiz ere, helduaren eta nerabe gaztearen erantzukizun-gaitasuna ez da berbera, are gutxiago arlo penalari buruz ari bagara. [Adingabea Zuzenbide Penalaren aurrean: 5/2000 Lege Organikoarekiko hurbilketa kritikoa, J. M. Landa (Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2002)]
Birformulazioaren hasieran, ezkerrean puntu eta koma eta eskuman puntua duela.
Kode Zibileko hainbat artikulutan adierazten da (KZko 438 in fine, 443., 440. eta 460.4. art.). Edukitza, azken batean, edukitzen jarraitzeko eskubidea da eta, izaeraz, gainerako eskubide errealen antzekoa, behin-behinekoa izan arren; hala eta guztiz ere, eskubide pertsonaletan ere agertzen da, esaterako maiztertza-eskubidean. [Ondasun Zuzenbidea, Mikel Karrera (UPV/EHU, 2011)]
Birformulazioaren hasieran, komaren ondoren
Konpromisoa, indarrak biltzeko, euskal presoen egoera larria lau haizeetara zabaltzeko eta behin betiko haien eskubideen jabe direla etxera daitezen indarrak bideratzeko. Urteko azken egunean Euskal Herriko herri eta auzoetan eguerdian egin ziren elkarretaratzeetan helarazi zuen mezu hori Etxerat-ek. Milaka lagunek egin zuten bat urtezahar egunarekin eguerdian egin ziren mobilizazioetan. Sakabanaketaren ondorioz dituzten arriskuak eta «odoluste ekonomikoak» salatu zituzten. Halaber, hamabi presok gaixotasun larri eta sendaezinak dituztela eta, hala eta guztiz ere espetxean dauzkatela salatu zuten [Arkaitz Bellon presoaren senideek istripua izan dute kartzelarako bidean zirela, ERREDAKZIOA, 2008-01-02]
Perpaus soilean
(--...) Harrizkoa zen, baina, beste edozein lekutako harresien aldean, ez zen oso sendoa, eta litekeena da babes-funtzio garrantzitsurik gabe eraiki izana" Hala eta guztiz ere, 3 kilometroko luzera, 6 metroko altuera eta 1,5 metroko lodiera zituen; ez zen, bada, inolako huskeria [Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Morris, Anthony Edwin James (EHU, 2010) 4. kapitulua]
Perpausa bakunaren barnean, izen sintagmen arteko harremana adierazteko ere erabil daiteke. Kasu hauetan, ezaugarri kontrajarriak elkarri gehitzen zaizkio eta lokailua erabilita.
Izen sintagma beraren bi izenondo aurkez ditzake, eta lokailuarekin lotuta, baina haien adieraren kontrakotasunaren berri emateko, bigarrenaren aurrean hala eta guztiz ere jarrita.
Era berean arrunta eta konplexua den nozioa, ezaugarri biak batera dituena, beraz, eta lotura; izenondoon edukia kontrajarria denez, hala eta guztiz ere eransten dio bigarrenari.
Bazuen hartarako arrazoirik, matematikako ikurrik ospetsuena bihurtuko baitzen aurrez aurre zeukan hura: berdintzaren ikurra. Bi marratxo paralelo berdin-berdin, hutsarte mehe batez bereiziak. 1557. urtea zen, eta aspalditxo jabetuak ziren matematikariak ekuazioen idazketan aequalis - berdin - hitzaren ordez ikur bat sortu beharraren premiaz. Nola irudikatu, ordea, nozio arrunt eta hala eta guztiz ere konplexu hori? [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2005) Orr.: 297]
Perpaus elkartuan
Bi baldintzak beteko balira, orduan, ondorioa kasazio-errekurtsorik jarri ezina gertatuko litzateke. Baldintza horiek elkarrekiko kotraesankorrak dira: zitaziorik ez eta epaiketan agertu. Baldintzazko bi perpausaren lotura egiten du.
Bigarren zioa prozesatu, erantzule zibil, aktore zibil edo alderdi akusatzaileen zitaziorik eza da; hau da, prozesuko alderdiak zitatzen ez badira, kontraesan-printzipioa eta defentsa-eskubidea urratzen dira. Errekurtsoa jartzeko bete beharreko ezinbesteko baldintza da zitaziorik ez egotea eta horren ondorioz alderdiak epaiketara joan ez izana. Zitaziorik ez badago eta hala eta guztiz ere alderdia epaiketan agertzen bada, ordea, ez dago kasazio-errekurtsoa jartzerik. [Zigor prozesu adierazlea, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Josune Perez (UPV/EHU, 2007)]
Eta gaur egungo hirietako giroak gero eta erasotzaileagoak eta hondagarriagoak dira. Altzairu herdoilgaitz mota batzuek eta guztiz herdoilgaitzak ez diren beste batzuek ohiko altzairuak baino hobeto jasaten dituzte erasoak, baina, hala eta guztiz ere, eguzkiaren, haizearen, euriaren eta giro-kutsaduraren ekintza etengabearen ondorioz, estalduretara eta tratamendu berezietara jo beharra dago herdoiltzetik babesteko. [Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Arizmendi Barnes, Luis Jesús (EHU, 2008) Atarikoak]
Konparazioan hiru alde aztertzen ditu. Sendagai aspaldikoak sendagai berriak bezain baliagarriak dira, berriak baino merkeagoak dira eta kalitate bera dute; paradoxa da aspaldikoak eta merkeagoak izanik, kalitate maila bera izatea.
Farmazia-industrian, osasun-administrazioek kontrol zorrotza egiten dutenez eta gizarte-segurantzak dirua itzultzeko sistemak eskaintzen dituenez, prezioak kontrolatuta daude, sendagileak errezetatutako sendagaiei dagokienez behintzat. Gainera, oro har esan daiteke sendagai aspaldikoenak, terapeutikoki berrienak bezain baliagarriak izan arren, hauek baino merkeagoak direla, eta, hala eta guztiz ere, kalitate-maila bera dutela. [Forma farmazeutikoak, Vila Jato, José Luis (EHU, 2007) 10. kapitulua]
Ohikoa da eta juntagailuarekin batera azaltzea
Hainbat adibidetan ikus daitekeen moduan, ohikoa da hala eta guztiz ere eta juntagailuarekin batera azaltzea.
Bestea, sudurretikoa, goiko arnasbideetan modu lokalizatuan gertatzen diren gaitzak bakarrik tratatzeko erabiltzen da; esaterako, errinitisa. Sendagaiak biriketatik ematea ez da berez zaila; kontuan hartu behar da, hala ere, arnas aparatuaren berezko zeregina dela biriketara elementu arrotzik sar ez dadin zaintzea eta hala eta guztiz ere sartu direnak kanporatzea. [Forma farmazeutikoak, Vila Jato, José Luis (EHU, 2007) 5. kapitulua]
Ohikoa da baina juntagailuarekin batera azaltzea ere
Birformulatzailearen tarteko posizioan, baina lokailua aurretik duela eta honengandik komaz bereizita.
Hala, adibidez, txinerako aldaerak (adibidez, kantonera, mandarin-txinera) nahiko ezberdinak dira., eta hiztunek ez dute elkar ulertzen (ez, gutxienez, ahoz), baina hala eta guztiz ere, aldaera horietako hiztunen ustez hizkuntza bera hitz egiten dute denek, txinera, alegia. [Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Fasold, Ralph et al. (EHU, 2010) 9. kapitulua]
hala eta guztiz ere | ||
agerpenak | maiztasuna (100.000ko) | |
A1. ZIO corpusa |
49 |
4.90 |
A2. EHUko eskuliburu itzuliak |
276 |
5.01 |
A3a. Zuzenbidea / lege-testuak |
111 |
2.70 |
A3b. Zuzenbidea / akademikoak |
276 |
11.04 |
A4. Pentsamenduaren Klasikoak |
801 |
7.48 |
B1a. EPD liburuak |
400 |
3.92 |
B1b. EPD prentsa |
311 |
2.96 |
B2. ZT Corpusa |
409 |
6.19 |
C1. ETBko dokumentalak |
15 |
3.00 |
C2. Goenkale corpusa |
29 |
0.26 |
denera |
2677 |
4.27 |
14. a. Testu Mota
b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...)
c. Idatzia/ahozkoa
Edozein testu motatan erabilten da.
Edozein erregistrotan, baina ugariago zainduan.
Nagusiki idatzian, baina ahozkoan ere ageri da. Esate baterako, Pentsamenduaren Klasikoak corpusean 801, Goenkale corpusean 29.
gaztelania
[Elhuyar]
hala eta guztiz (ere)
Egia esan dizut, hala eta guztiz ez didazu sinetsi: te he dicho la verdad, a pesar de todo no me has creÃdo.
Hiru mila hiztegia Hala eta guztiz ere: junt. Sin embargo, con todo, a pesar de todo
[Labayru]
hala eta guztiz ere
1 lokail.
a pesar de todo, no obstante.
ikusi ha (e)ta guzti(z) be(re)
Ehun bider jausi zen; hala eta guztiz ere, berak irabazi zuen norgehiagoka.
badarik (bat.), dana dala, hala ere
frantsesa
[Elhuyar]
cependant, toujours, néanmoins
ingelesa
[Elhuyar]
nevertheless, however; still, though, yet
[Morris]
Hala (...) 4. ~ eta guztiz ere nonetheless | nevertheless| despite everything