Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Maribi Unamuno Garate
HALA IZANDA ERE

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > urruntzailea

2. Balioa

(2.1)

Ez dut ikusten zertan ote den bata bestea baino jasoagoa eta dotoreagoa, baina hala izanda ere, ez zait iruditzen irizpide zuzena. [Euskara batua, Koldo Zuazo (Elkar, 2005) Orr.: 232]

(2.2)

Elektrorretinogramak, argiz estimulatutakoan zer jarduera elektriko dagoen jasotzeko diseinatuak, erabat lauak ziren, eta ikusmenera bideratutako potentzialek, berriz - garuneko ikusmen-aldeetako jarduera erakusten duten grafikoek erakutsiak -, aktibitaterik ez zegoela adierazten zuten: beraz, elektrizitate aldetik, ez zen jadanik ezer sumagarririk gertatzen, ez erretinetan, ez garunean. (Jarduera-txinparta bakan, une-uneko batzuk izan zitezkeen, baina, hala izanda ere, ezin izan genituen jaso miaketetan). [Antropologo bat Marten, Oliver Sacks / Xabier Olarra (EHU, 2003) Orr.: 155]

(2.3)

Herritik kanpo, legeak barne hartzen dituen bide guztietan, eta herriko bideguneetan, berariaz oinezkoentzako lekurik ez duten errepideen garapeneko guneetan, oro har, ezkerreko aldetik ibili behar dira oinezkoak (testu artikulatuaren 49. artikuluko 2. zenbakia). Aurreko artikuluan xedatutakoa hala izanda ere, oinezkoak eskuineko aldetik ibili behar dira zenbait egoeratan, segurtasun-arrazoiek hala eskatzen badute. [Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorra, (IVAP/IZO, 2003)]

(2.4)

Kontsultaldia amaitu eta gero, lantoki-aldaketari buruzko erabakia jakinarazi behar die enpresaburuak langileei; artikulu honetako 1. paragrafoan xedatutakoa izango da arau lantoki-aldaketaren ondorio guztietarako. Aurreko lerroaldean aipatutakoa hala izanda ere, laneko agintariek, alderdien jarrerak ikusita, eta erabaki horren ondorio ekonomikoek edo giza ondorioek bidezko egiten badute, artikulu honetako [Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina, (IVAP/IZO, 1995)]

(2.5)

2. - Ezarritako zigorra behin irmo bilakatu eta gero, lege honetan araututako baimenak indargabe uzteko, agindua emango zaio arau-hausleari, adieraziko zaion agintaritzaren agentearen esku utz dezan agiria. Agindu horri men egin ezik, epaileari pasatuko zaioauzia. 3. - Aurreko zenbakian aipatutakoa hala izanda ere, erregistroetan jaso behar da zenbat denborarako utzi den indargabe baimena. [Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea, (IVAP/IZO, 2003)]

(2.6)

Europako kontsumitzaileek munduko beste tokietako kontsumitzaile askok baino kontzientzia sendoagoa dute, eta arduraz erantzuten dute beren eskubideak arriskuan jar ditzaketen merkatu harreman eta produktuen aurrean. Hori horrela, europar agintarientzat erronka latza bihurtu da kontsumitzaileen oniritzia mantentzea, eta ehunka neurri juridiko hartu dira azken hamarkadetan. Hala izanda ere, esan beharra dago beste produktu batzuen merkatuarekin konparatuta, alderaezina dela elikagaien merkatuan gertatu dena, bereziki elikagai transgenikoen kasuan. [Elikagai transgenikoak Europan, de ius eta de facto, L. Escajedo (Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2007)]

(2.7)

Oligarkiek edo eliteek boterean jarraitzea ideal demokratikoekin bat ez datorren gauza dela ukaezina da. Hori hala izanda ere, esan beharrik ez dago oso desberdina dela beti halako sistema politiko batean elite batzuk egotea elkarren lehian hauteskunde borrokan, eta sistemak botere talde bakar bat izatea, kide berriak bere kasa izendatzen dituena bere burua berritzeko. [Demokraziaren etorkizuna, Norberto Bobbio / Koldo Biguri (2008) Orr.: 20]

(2.8)

Bergerren eta Bellen lanek - -klasikoek bezalaxe- - ez al dute oinarrian ikuspegi idealizatuegi industriaurreko mundua ikuspegi gehiegi idealizatu bat, eta horrekin batera murgilduta gauzkan aldaketa bizkorren beldur den historiaren ikuspegi bat? (Era guztietara esan beharra dago hala izanda ere Berger eta Bellek burutzen duten gizarte gaitzen diagnostikoa zuzena dela). [Amerikako demokrazia I, Alexis de Tocqueville / Iñaki Mendiguren (1995) Orr.: 7]

(2.9)

HORTENTSI.- Oso arraroa da. Zuk uste Leonorrek jakingo duela, bere ama sosik gabe dabilela, eskale bat bezala?
LUTXI.- Et, et, et... Zaude lasai e, Hortentsi? Bat: ez dakigu Celiak lan hori beretzat nahi duen. Eta bi: hala izanda ere, horrek ez du esan nahi sosik gabe dagoenik...
HORTENTSI.- Ez dakit ba: nik ez diot batere susmo onik hartzen. Nik dakidala, emakume horrek ez dauka lanerako baimenik, eta harrapatzen badute arazotan sartuko da... [1983 atala, Odol-ituna Sek.: 8 Goenkale]

(2.10)

MIKEL.- Hago lasai: niretzat dun.
LEONOR.- (apur bat moztuta, berriro haserrera) Mimi mehatxuka etorri zen atzo gauean Bogara.
MIKEL.- Mehatxuka? Harritzen naun, Mimi ezagututa. Baina hala izanda ere. Nik ez dinat horrekin zerikusirik.
LEONOR.- Ez zaio halakorik pasatzen bere adinekoekin dabilenari.
MIKEL.- (moskeatzen hasita) Hara, Leonor: litekeena dun Mimik sartu behar ez zuen lekuan muturra sartzea, baina hobe beharrez egin din [1988 atala, Printzipio kontua Sek.: 17 Goenkale]

(2.11)

SARA telebista ikusten ari da lepokoa jarrita duela. JOSEBA sartzen da orduan, arduratuta eta apur bat haserre erietxean beragana joan ez delako.
JOSEBA.- Sara! Zer moduz zaude?
SARA.- Lepoko dotore hau oparitu didate baina ez omen da larria.
JOSEBA.- Baina Sara, hala izanda ere... zergatik ez didazu honen berri lehenago eman?
SARA.- Ba txorakeria bat zelako, ez zintudalako alferrik kezkatu nahi.
JOSEBA.- Hobe hori, azken orduan jakin beharra baino. Badakizu nola jakin dudan? Erizain bat sarrera-parteak begiratzen ari zenean. [1545 atala, Hezurrak behintzat osorik Sek.: 11]

Inoiz edo behin gertatzen da sail bereko bi diskurtso markatzaile elkarren segidan agertzea. Kasu honetan (Dena den, hala izanda ere,) ageri dira, biak birformulatzaile urruntzaileak.

(2.12)

Agian, arau hauek aplikagarri zaizkien kasuen gehiengoak autonomia erkidego bakarraren eremua gainditzen duelako. Organo autonomikoek oso kasu gutxitan aplikatuko lukete zuzenbide komunitario hau eta, agian ez litzateke oso efizientea aplikaziorako ahalmena partekatzen duen araua ezartzea. Dena den, hala izanda ere, uste dut badela arau efizientea emateko erdibide bat. [Zein ahalmen dute autonomia erkidegoek merkatuko lehia babesteko?, I. Altzelai (Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2009)]

3. Balio oinarrizkoa

Ikus HALA ERE

4. Maiztasuna

hala izanda ere

 agerpenakmaiztasuna
(100.000ko)

A1. ZIO corpusa

1

0.10

A2. EHUko eskuliburu itzuliak

0

0.00

A3a. Zuzenbidea / lege-testuak

5

0.12

A3b. Zuzenbidea / akademikoak

2

0.08

A4. Pentsamenduaren Klasikoak

7

0.06

B1a. EPD liburuak

7

0.06

B1b. EPD prentsa

4

0.03

B2. ZT Corpusa

0

0.00

C1. ETBko dokumentalak

0

0.00

C2. Goenkale corpusa

12

0.10

denera

38

0.06

agerpenak

 agerpenakmaiztasuna
(100.000ko)

jatorrizkoak

24

0.06

itzulpenak

14

0.05

Hala izanda ere 38 agerpenetik 24 jatorrizko testuetan eta 14 itzulpenetan, hau da, bi heren jatorrizkoetan eta herena itzulpenetan.

Hala izanik ere, ostera, proportzio diferentean agertzen da, 62 agerpenetik, 49, bi heren baino gehiago, dira testu itzulietakoak eta 13, herena baino gutxiago, jatorrizko testuetakoak.

5. Ez da diskurtso-markatzaile...

Moduzko adberbioa

(5.1)

Lehenik aztertzen du ea izaki pentsalaria, zeinaren menpe dauden gainontzeko izaki adimendun guztiak (are eta gainontzeko izakiak), materiala ote den ala ez. (§ 13) Bere buruari eragozten dio ea izaki pentsalaria materiala izan zitekeen. Eta erantzuten du, hala izanda ere, aski duela jakituria eta ahalmen infinitua daukan betiereko izakia izatearekin. [Giza adimenari buruzko entseiu berriak, G.W. Leibnitz / Imanol Unzurrunzaga (1996) Orr.: 393]

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus