Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
birformulatzailea > urruntzailea
Kontra badira mementuan... -Ez niz ez alde, ez kontra. Bainan ez dut maite, halarik ere, urtsoak hiltzea. Ez dut izigarri maite jatea. Gero, maite banu, beharbada... ihizia ere maite nuke. -Bainan ez zira, halarik ere, kontra diren amorratu horietarik? [Ez da musik, Menane Oxandabaratz (Elkar, 2006) Orr.: 32]
Sabelez bazen ere, nonahi lurreratuko zen. Eta, mendiak bederen zehartuz, jaurti egin zuen bere zirrita argi emaile bakarra. Zirritak su hartu zuen, zirurika egin zuen, ordoki bat argitu eta itzali egin zen: itsasoa zen. Tarrapatan gogoetatu zen: "Galdua. Berrogei graduko zuzenketa, eta halarik ere aldendu egin naiz. [Gaueko hegaldia, Antoine Saint- Exupery / Koldo Izagirre (Igela, 2008) Orr.: 77]
[...] ere, pena pixka bat sentitu zuen neskak -Gerardoren eguzkia gelara sartu arren, betilun baino betilunago jarraitzen zuen Nataliak behinik behin-, balizko eszena bat irudikatu zuelako, beharbada: begi bat ez, biak galdu zituen Gerardok, Nataliari ziòn amodiozko amodioagatik, baina, halarik ere, hitz ezin xamurragoak eskaintzen zizkion: "Jende doilor honek errotik kendu dizkit begiak, bai, Natalia, baina begiak galtzea irabazte hutsa gertatu zait, aurrerantzean zure begiekin ikusiko baitut". [Bestea da mundua, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2008) Orr.: 375]
-- Eta hartako ditun hemen gaindi pasatu... - Nahi zutenan mendi gain tontor batean zutik ezarri. Santarriko mendia hautatu dine. Orduan, gauza horren egiteko hautatuak izan diren mutilek kurutzea bizkarrean hartu dine eta joan ditun. Hiru zitunan zeren eta, halarik ere, ez zutenan huts egin nahi beren kolpea. [Jin bezala, Mixel Thikoipe (Maiatz, 2009) Orr.: 107]
Egonkortasuna, egokigarritasuna eta sormena bata bestearen atzetik datoz, eta bata besteari gainjartzen zaizkio. Izaki bizi batek bere egonkortasuna sakrifika dezake egokigarritasun bat eskuratzearren, eta izaki kultu batek bere egokigarritasuna sormen bat bereganatzearren. Halarik ere, funtzio nagusi orok ere baditu bere zerbitzura funtzio espezifikoago batzuk (kosta egiten da azpifuntzio edo maila apalagoko funtzio deitzea halakoei). [Formen matxinada, Jorge Wagensberg / Juan Garzia (EHU, 2007) Orr.: 200]
Gure amodioa hastapenetik kondenatua zeukan eta, halarik ere, berriz maitatuko hinduket, ene indar guziez, beti izan haizelako ene biziaren arrazoi bakarra. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004) Orr.: 16]
Ikus HALA ERE