Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Maribi Unamuno Garate
HALAZ ERE

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > urruntzailea

2. Balioa

(2.1)

Etxe haren luze-zabala neurtu izan balu, mintzatuko zatekeen agian huste lan nekagarri eta halaz ere askatzaile honi buruz. [Nola hustu nuen gurasoen etxea, Lyidia Flem / Joxan Elosegi (Alberdania, 2005) Orr.: 19]

(2.2)

eta haurrei batez ere nolabaiteko gutxieneko babesa eskaintzearren eta lan istripuen aurka neurri zehatz batzuk indarrean ezartzearren; bainan joan-etorri guzti haiek ezer gutxi lortu zuten. Halaz ere ez ziren alferrik suertatu: 1900. urtean, Parisen egindako kongresu batean, Langileen Babes Legalerako Nazioarteko Elkartea sortu zen eta bere baitan, sei urte geroago, lehenengo [ELERIA_Art_Enp_Lz_2000_Lan Zuzenbidearen iturriak_K. Gorostiaga]

(2.3)

Lan merkatuaren batasuna langileen joan-etorri askean oinarritzen da, nazionalitatearengatiko gutxiespenak galaraziz. Halaz ere, ordena publikoaren arrazoiengatik askatasunez joan eta etortzeko eskubide hori oztopa daiteke, estatuz kanpoko leku batetik datorren langileari sarrera ukatuz edo –Estatuaren barruan baldin badago– [ELERIA_Art_Enp_Lz_2000_Lan Zuzenbidearen iturriak_K. Gorostiaga]

(2.4)

1989ko abenduaren 9an Estrasburgon egindako bilkuran, Langileen Funtsezko Eskubide Sozialen Karta Komunitarioa onartu zuen. Bainan Erresuma Batuaren desadostasunarengatik Maastrichteko Aktatik at geratuko da, Aktari itsatsia halaz ere eranskin gisa. [ELERIA_Art_Enp_Lz_2000_Lan Zuzenbidearen iturriak_K. Gorostiaga]

(2.5)

Halaz ere, filosofiak bere lan propioa hari dagozkion printzipioen arabera egin behar du, arrazoien ebidentzia bilatuz, eta horretan datza, hain zuzen, haren autonomia. [Filosofiako gida, Askoren artean (UEU, 2004) Orr.: 70]

(2.6)

Altzamahaiko kutxa ireki nuen, Michelin mapa zaharkitua bilatzen hasi nintzen. Nola mudatzen diren kontuak. Erraz irudi nezakeen emakume hura urruti, ezin iritsizko aurkitzen nuen garaia, bere edertasunaren marfilezko dorrean zurrunik, hieratikoa. Orain, ordea, desplazaturik aurkitzen ginen, irudizko postuetatik erauziak biak ala biak, elkarrengandik distantzia berean halaz ere. [Ihes lerroak, Xabier Altube (Erein, 2009) Orr.: 208]

(2.7)

Gogora dezagun, berriro, badaezpada ere: besteak beste, hitzaren lantegian ekoizten da nazioaren interpretazioa, diskurtsoaren gainerako osagarriekin batera. Errealitatea bera ere hitzaren baitan baitatza, ezinbestez, errealitate sentitua eta ezagutua izango bada. Bidegurutze honetan, halaz ere, eta batez ere, nazio-identitatearen definizioa mugarritu nahi genuke, egitate nazional a-linguistikoak ikusten dituen abertzalearen jarrera aldatzeko asmoz edo. [Abertzaleak eta euskara. Edo nazio euskaldunaren gainbehera, Joxe Manuel Odriozola (Elkar, 2008) Orr.: 49]

(2.8)

Geldi egoterik permititzen ez diguten makinak darabiltzagu; geldi egoterik permititzen ez digun bizimodua daramagu: hainbat gertakariz, distiraz eta soinuz uneoro distraituak eta inorantz eramanak. Isuria azkarragoa edo mantsoagoa izan daiteke: hazkundea bizitu edo emekitu daiteke, halaz ere beti norako berean: jendeari espazioa kentzeko norakoan. [Gizajendearen ahitzea, Pablo Sastre (Elkar, 2010) Orr.: 21]

3. Balio oinarrizkoa

Ikus HALA ERE

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus