Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
birformulatzailea > urruntzailea
Edozein modutan markatzailearen aldaera hau, edozein moduz ere, erabilera oso urrikoa dela esan daiteke.
Rivet, pauso lasterrean eta lerde jario, lehengo gisa bereko irainekin atera zen orduan don Juanen kontra, eta honek begiak harengan josirik jarraitzen zion, setati. Bafada bat egin zuen azkenik eta, begiak gainetik kentzen zizkiola: -Frantses madarikatua... -esan. Egoera, edozein moduz ere, eraman ezina ari zen gertatzen. Don Juanen begirada, alditxo batean lanparari josirik egona, taberna-kidearengana bihurtu zen zeharka: -Aizu, industria-gizon... Zuk dena ba omen dakizu-eta... Alkohol karburatua edan al daiteke? Alkohola! Hitzak berak bakarrik, sua putz eginda nola, halaxe itzali zuen Riveten haserre aldia. [Eguzki kolpea, Horacio Quiroga / Jesus Mari Mendizabal (Alberdania-Elkar, 2009) Orr.: 142]
Ikus EDOZEIN MODUTAN
Izenordain zehaztugabea + modu izena, instrumental mugagabean+ ere partikula
espainiera
[OEH]
Edozein modutan ere: De cualquier modo, sea como fuere.
De cualquier modo.