Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
birformulatzailea > urruntzailea
d) Ahal dela, eta erregela orokor gisa, gaztelaniazko testuan isildutako informazioa euskarazkoan ere esan gabe doa. Edozein kasutan ere, ulergarritasunaren mesederako, batzuetan euskarazko testuak gaztelaniazkoak baino informazio gehiago ematen du. [DEUSTU_2006_Zz_Pz_Prozedura Kriminalaren Legea ]
Ezeslea bertan ez dagoenean, letraduak eta prokuradoreak soilik sinatuko dute idazkia. Edozein kasutan ere, idazkian modu zehatz eta argian adieraziko da ezespen-arrazoia. [DEUSTU_2006_Zz_Pz_Prozedura Kriminalaren Legea (30 agerpen)]
(...) baimen hori, soilik, dagokion erabilera ezarri eta garatzeko erabat nahitaezkoak diren baina erraz eraitsi edo desmuntatu daitezkeen instalazioak egiteko obra eta lanentzat izan daiteke. Edozein kasutan ere, obra, lan eta instalazioek legez exijitu daitezkeen baldintzak bete behar dituzte, segurtasun eta higienearen ingurukoak batez ere. [ELB_LT_Adm_2006_Lurzoruari eta hirigintzari buruzko legea (1 agerpen)]
Holakoak eta gehiago kontatu nahiko nituzke modu didaktikoan, publiko zabalarentzako liburu bat idatzi gurako nuke", esan zidan. Agian, elkarrizketa hartan dago liburu honen abiapuntua. Agian, Juan Ignacioren buruan ideia bueltaka zebilen eta elkarrizketa hura beste pausu bat besterik ez zen izan. Edozein kasutan ere, ideia errealitate bihurtu da eta esku artean duzun liburu hau animalien istorioz betea dago. [Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia (EHU, 2011) Orr.: 339]
893. artikulua Ezin da albazea izan betebeharrak hartzeko gaitasunik ez duena. Adingabea ezin da albazea izan, nahiz eta guraso edo tutorearen baimena izan. 894. artikulua Albazea unibertsala edo banakakoa izan daiteke. Edozein kasutan ere, albazeak modu mankomunatuan, ondoz ondo edo modu solidarioan izenda daitezke. [Kode Zibila, Eba Gaminde, Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (Deustuko Unibertsitatea, 2007)]
Ondorengo adibidean baina edozein kasutan ere.
Mustafa Kemal imitatzeko Afganistango Amanullaren ahalegina, bere erresuma erdibarbaroaren arlo askoz ere zailagoan egina, norberaren joeraren arabera, tragedia edo komediatzat har daitekeen esperimentua izan zen, baina edozein kasutan ere, porrot gisara hartu behar da nahitaez. [Historiaren azterketa II, A.J. Toynbee / Iñaki Mendiguren (Klasikoak, 2000) Orr.: 197]
eta lokailuarekin, eta edozein kasutan ere
80 Baina hildakoa aitoren seme izateak eta bere azken ekintzaren handiak eginkizun nekeza justifikatzen zuten, eta edozein kasutan ere ez du konparaziorik orain Porta de Ferro aurrean dauden osteek pairatu zituzten hilduratzeekin, bide hau bera hartu zutenak, bere unean, gertaera azaletik deskribatu zenean, kontatu den bezala. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000) Orr.: 3]
Holakoak eta gehiago kontatu nahiko nituzke modu didaktikoan, publiko zabalarentzako liburu bat idatzi gurako nuke", esan zidan. Agian, elkarrizketa hartan dago liburu honen abiapuntua. Agian, Juan Ignacioren buruan ideia bueltaka zebilen eta elkarrizketa hura beste pausu bat besterik ez zen izan. Edozein kasutan ere, ideia errealitate bihurtu da eta esku artean duzun liburu hau animalien istorioz betea dago. [Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia (EHU, 2011) Orr.: 339]
Ikus EDOZEIN KASUTAN