Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
1. Saila > azpisaila | 2. Balio oinarrizkoa | 3. Balioak eta erabilerak | 4. Balio diskurtsiboa: enuntziazioa | 5. Balio diskurtsiboa: informazioa | 6. Balio diskurtsiboa: argumentazioa | 7. Forma eta jatorria | 8. Aldaerak | 9. Baliokideak | 10. Euskal gramatikak | 11. Euskal hiztegiak | 12. Posizioa | 13. Puntuazioa | 14. Sintaxia | 15. Maiztasuna | 16. a. Testu Mota b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...) c. Idatzia/ahozkoa | 17. Erdal baliokideak | 18. Ez da diskurtso-markatzaile...
birformulatzailea > urruntzailea
Birformulazioan bi atal bereizten dira. Lehenengo atalari birformulakizun deritzo eta bigarrenari atal birformulatzaile; edozein kasutan birformulatzaile urruntzailea bigarren atalean agertzen da eta birformulazio eragiketari bidea zabaltzen dio.
Edozein kasutan birformulatzaileak ahalbidetzen duen birformulazioko lehenengo atalean esplizituki agertzen dira aukerak eta atal birformulatzaileko ideia gailentzen zaie. Birformulakizuneko aukeretako edozein hobestea hutsala da, ez da erabakiorra atal birformulatzailean adieraziko denerako, zeren atal honen edukiak aldagaitz eta ezinbesteko izaten jarraitzen du, ez dago birformulakizuneko aukeren menpe.
(4.1) Ekografia gaur ala beste egun batean egin dezaketela azaltzen zaie, erabaki hori informazioa jaso ondoren har dezaketela, ez du garrantziarik (Ekografia egin aurretik jakinaren gainean ezarri behar zaituztet. Gero posible izango zaizue, benetan nahi baduzue, gaur bertan ekografia egitea. Bestela, beste egun baterako utziko dugu.); ekografia egunean bertan egin ala beste egun baterako utzi, haiek erabakiko duten hautua da (Edozein kasutan, erabakia beti zuena izango da".)
Bulegotik altxatzen ez zela ikusirik, jarri egin ginen. "Ekografia egin aurretik jakinaren gainean ezarri behar zaituztet. Gero posible izango zaizue, benetan nahi baduzue, gaur bertan ekografia egitea. Bestela, beste egun baterako utziko dugu. Edozein kasutan, erabakia beti zuena izango da". [Fikzioaren izterrak, Ur Apalategi (Susa, 2010) Orr.: 125]
Birformulakizuna |
Ekografia egin aurretik jakinaren gainean ezarri behar zaituztet. Gero posible izango zaizue, benetan nahi baduzue, gaur bertan ekografia egitea. Bestela, beste egun baterako utziko dugu. |
Azalpena: atal birformulatzailea |
Edozein kasutan, erabakia beti zuena izango da". |
a) Birformulakizuneko aukeretarik edozein hautatzen dela, atal birformulatzaileari indiferente zaio, atal honetantxe dago ideia garrantzitsua.
a.1) Birformulakizunak bi aukera adierazten ditu, bata zein bestea hauta daitezke, ez du horrek eraginik atal birformulatzailean gainjartzen den ideian (5.1)-(5.4) adibideak.
(5.1)Metodo zientifikoaren jarraitzaile batzuek metodo dogmatikoaren jarraitzaile dira, beste batzuk eszeptikoarenak (hauek metodo dogmatikoaren edo eszeptikoaren arteko aukera dute), baterikoak izan zein besterikoak izan, biei dagokie sistematikoki jokatu beharra (nahiz eta edozein kasutan sistematikoki jokatzeko beharra duten.)
edozein kasutan konektorea nahiz eta lokailua gehi –en menderagailuarekin batera: Nahiz eta edozein kasutan.-en
Metodo zientifikoaren jarraitzaileei dagokienez, hauek metodo dogmatikoaren edo eszeptikoaren arteko aukera dute, nahiz eta edozein kasutan sistematikoki jokatzeko beharra duten. [Arrazoimen hutsaren kritika, Immanuel Kant / Ibon Uribarri (Klasikoak, 1999) Orr.: 283]
(5.2) Puntu batetik aurrera, edo ezin da aurrezkirik egin edo abantaila gutxien dituztenen perspektibak behera egiten hasten dira (Segurutik frakzio hori handitu ahala puntu batera iristen da, zeinaren ostean bitarik bat gertatzen den: edo aurrezki egokirik egiterik ez dago edo zerga handiagoek hainbesteraino eragozten dute ekonomiaren eraginkortasuna, non abantaila gutxien dituztenen perspektibak oraingo belaunaldian hobetu barik behera egiten hasten diren.) bata dela zein bestea dela, ez du garrantziarik (Edozein kasutan, erdietsi da minimo egokia.)
Segurutik frakzio hori handitu ahala puntu batera iristen da, zeinaren ostean bitarik bat gertatzen den: edo aurrezki egokirik egiterik ez dago edo zerga handiagoek hainbesteraino eragozten dute ekonomiaren eraginkortasuna, non abantaila gutxien dituztenen perspektibak oraingo belaunaldian hobetu barik behera egiten hasten diren. Edozein kasutan, erdietsi da minimo egokia. [Justiziaren teoria, John Rawls / Alberto Gabikagojeaskoa (2008) Orr.: 353]
(5.3) Dagokion epaitegiari atestatua bidaltzea atxilotze unean bertan zein atxilotuari zitazioa egin bezain laster izan daiteke, aukera biak dira onargarri, aukera bietarik edozeinetaz baliatu daiteke prozedura (atestatu hori guardiako epaitegiari igorriko zaio, ustezko erantzulea atxilotu bezain laster edo aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera hari zitazioa egin bezain laster), baina batak eta besteak epe bera dute, hau da, atal birformulatzailean azaltzen diren bost egunak (edozein kasutan ere, hurrengo bost egunetan. Kasu horietan, auziaren instrukzioa egin ahal izango du atestatua jaso duen guardia-epaitegiak bakarrik.)
atestatu hori guardiako epaitegiari igorriko zaio, ustezko erantzulea atxilotu bezain laster edo aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera hari zitazioa egin bezain laster, edozein kasutan ere, hurrengo bost egunetan. Kasu horietan, auziaren instrukzioa egin ahal izango du atestatua jaso duen guardia-epaitegiak bakarrik.) [Deustu_2006_Zz_Pz_Prozedura_Kriminalaren_Legea]
(5.4)Espedientea agintariari edo prozedura eskudunari bidali ahal zaio; zehazpenaren larritasunaren arabera, dagokionari, (Jarraian, espedientea bidaliko zaio hura abiarazteko agindu zaion agintariari, hark kasua ebatz dezan. Agintari horrek bere eskumenekoa baino zehapen larriago bat jarri behar dela uste duenean, prozedura eskudunari bidaliko zaio, bere proposamenarekin (EBLOren 425.4 art.).) baina, bide bata aukeratu zein bestea aukeratu, atal birformulatzailean aipatzen den sei hilabeteko iraupena da gainditu ezineko epea. (Edozein kasutan, zehapen-prozeduraren iraupena ezin daiteke sei hilabete baino gehiagokoa izan (EBLOren 425.6 art.).)
Jarraian, espedientea bidaliko zaio hura abiarazteko agindu zaion agintariari, hark kasua ebatz dezan. Agintari horrek bere eskumenekoa baino zehapen larriago bat jarri behar dela uste duenean, prozedura eskudunari bidaliko zaio, bere proposamenarekin (EBLOren 425.4 art.). Edozein kasutan, zehapen-prozeduraren iraupena ezin daiteke sei hilabete baino gehiagokoa izan (EBLOren 425.6 art.). [Bake epaitegien antolaketa eta lana, Ixusko Ordeñana (UPV/EHU, 2011)]
a.2) Hiztunak birformulakizunean gogoeta edo ideia gehiegi dagoela somatzen duenean, jarduna mozteko formulatzat erabil dezake birformulazio eragiketa, birformulakizuneko ideietatik urrundu eta hari atal birformulatzaileko ideia gainjarrita, (5.5)-(5.8) adibideetan ikus daitekeenez, eta, horretaz guztiaz gain, atal birformulatzailea ezezka adierazita dago (5.9) eta (5.10) adibideetan.
(5.5) adibidean, elkarrizketan informazio ugari dago, ideia uholdea sartzen da, hala nola, tradizioak, proiektuak, lehena, oraina, etab., (Garai zaharretan, proiektuak aho batez onartzen zirenean, Bogara joaten ginen ospatzera. KLAUDIA.- Ezin da ba galdu tradizio hori. Baina ni ezin naiz joan. Egitekoak dauzkat. IMANOL.- Lastima... ); honen ondoren, aurreko aukera nahasi ugariak laburtzeko edo, agian, gogoeta horiek mozteko, eskerrak ematen ditu Klaudiak atal birformulatzailean (Edozein kasutan, eskerrik asko zuen babesagatik)
IMANOL.- Garai zaharretan, proiektuak aho batez onartzen zirenean, Bogara joaten ginen ospatzera.
KLAUDIA.- Ezin da ba galdu tradizio hori. Baina ni ezin naiz joan. Egitekoak dauzkat.
IMANOL.- Lastima...
KLAUDIA.- Edozein kasutan, eskerrik asko zuen babesagatik. [Goenkale, XVI-161 atala, Bakarrik zaudenean Sek.: 11]
(5.6) Elkarrizketa honetan azalpenak, aukerak, erabakiak aipatzen ditu hiztun batak ("Edo ihesbide ez-konbentzional bat duk, eta nik, bide batez, dirua atera diat gure kontu korrontetik. Bila ezak hiretzat hiru hautuetatik okerrena iruditzen zaiana... ". "Okerrena? ". "Gero erabaki dezakek, hala eta guztiz ere, ni eramaten jarraituko duan".) eta besteak, atal birformulatzailean, erabatekotasunez mozten dio jarioa ("Edozein kasutan eramango haut.”), ideia guzitetarik balio duena atal birformulatzailekoa da.
"Edo ihesbide ez-konbentzional bat duk, eta nik, bide batez, dirua atera diat gure kontu korrontetik. Bila ezak hiretzat hiru hautuetatik okerrena iruditzen zaiana... ". "Okerrena? ". "Gero erabaki dezakek, hala eta guztiz ere, ni eramaten jarraituko duan". "Edozein kasutan eramango haut.” [Lagun armatua, Raul Zelik / Edorta Matauko (Txalaparta, 2009) Orr.: 206]
(5.7) Idazle haren irakurzaletasuna, mutur urrunduetako ideiak koherenteki diskurtso berean txertatzeko gaitasuna eta ideia gehiago, azalpenez josita ematen dira birformulakizunean (Bai, Gizon Handiak garbi ikusten zuen artikuluan zehar Idazleak ederki erakusten zuela zer neurriko irakurlea zen, itxuraz antipodetan zeudekeen bi mutur -Tristram Shandy eta terrorismo islamiarra- bere kezken eta bizipenen araberako diskurtso koherente batean errenditzeko gauza izan baitzen, horretarako baldintza bakarra Idazlearen beraren intelektoa -zeina argi-eroale, gudu-zelai, itsas-argi edo entzima-multzo baten antzera imajinatzen ahal baitzen, nahi erara-izanik. Justifikatzen al zuen horrek guztiak Londresko hamarkadetako hotela?) berton adierazitakoa ia ahaztu egiten zaio irakurleari, atal birformultzailea irakurtzean; digresio luzeegiaren ondoren, interesgarri den ideiara heldu balitz bezala, (Edozein kasutan, Gizon Handiak erraz onartuko ez zuen arren -ezta bere buruari ere! -, artikulua irakurri zuenetik Sterneren liburua irakurtzeko gogo bizia piztu zitzaion.) hau da, artikulua irakurri zuenetik liburua irakurtzeko gogoa piztu zitzaiola.
Bai, Gizon Handiak garbi ikusten zuen artikuluan zehar Idazleak ederki erakusten zuela zer neurriko irakurlea zen, itxuraz antipodetan zeudekeen bi mutur -Tristram Shandy eta terrorismo islamiarra- bere kezken eta bizipenen araberako diskurtso koherente batean errenditzeko gauza izan baitzen, horretarako baldintza bakarra Idazlearen beraren intelektoa -zeina argi-eroale, gudu-zelai, itsas-argi edo entzima-multzo baten antzera imajinatzen ahal baitzen, nahi erara-izanik. Justifikatzen al zuen horrek guztiak Londresko hamarkadetako hotela? Edozein kasutan, Gizon Handiak erraz onartuko ez zuen arren -ezta bere buruari ere! -, artikulua irakurri zuenetik Sterneren liburua irakurtzeko gogo bizia piztu zitzaion. [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006) Orr.: 95]
(5.8) Hauteskunde guztietan polarizazio-indize altuak ageri dira, identitate-dimentsioa nagusitzen zaio dimentsio ideologikoari, hautezkunde guztietan, batez ere autonomikoetan, salbuespen bakarra ere azaltzen da (Polarizazio-indizeak kalkulatuz gero (ikus 4.4 taula) -hots, muturreko jarreren arteko distantzia distantzia maximo posibleaz zatituz gero-, ikusten da identitate-dimentsioa nagusi dela ideologikoaren aldean ia hauteskunde guztietan, batez ere autonomikoetan (salbuespen bakarra da 1986ko parekatzea, nazionalismoaren zatiketagatik gertatua).) datu segida horren garrantzia eztabaidatu gabe ere, ideia garrantzitsua, ia-ia birformulakizunekoaren laburpena litzatekeena eta nabarmentzen dena: indize horiek Europakoen bikoitzak izatea (Edozein kasutan, polarizazioaren batez besteko indizeek bikoiztu egiten dute, gurean, Europako eredua.), hauxe da ideia garrantzitsua, Europako polarizazio-indizeekiko diferentzia.
Polarizazio-indizeak kalkulatuz gero (ikus 4.4 taula) -hots, muturreko jarreren arteko distantzia distantzia maximo posibleaz zatituz gero-, ikusten da identitate-dimentsioa nagusi dela ideologikoaren aldean ia hauteskunde guztietan, batez ere autonomikoetan (salbuespen bakarra da 1986ko parekatzea, nazionalismoaren zatiketagatik gertatua). Edozein kasutan, polarizazioaren batez besteko indizeek bikoiztu egiten dute, gurean, Europako eredua. [Euskadi eta Nafarroa XX. mendean, Granja Sáinz, José Luis de la et al. (EHU, 2010) 4. kapitulua]
(5.9) Birformulakizunean euskal kultura zer den galderari erantzuteko hiru proposamen aurkezten dira (Galdetzen badidazu norainokoa den kultura hori, ea euskal kulturarik dagoen euskararik gabe, edo euskal kultura soilik den Euskal Herrian gauzatzen dena, orduan erantzuna zailagoa da.) hiru hipotesi irekiren aurrean gaude, hiruretarik edozein aukeratu daiteke baina, kasu honetan, ez da horietarik bat ere hautatzen, ostera, erantzun eztabaidagaitza ematen du atal birformulatzailean (Edozein kasutan, ez da ilusio politikoa.). Ezezko formulazioaz baliatzen da eta erantzunak kategorikotasuna hartzen du.
Euskal kultura benetan existitzen da ala ilusio politikoa da? Euskal kultura existitzen da, jakina, euskararen kultura existitzen delako. Galdetzen badidazu norainokoa den kultura hori, ea euskal kulturarik dagoen euskararik gabe, edo euskal kultura soilik den Euskal Herrian gauzatzen dena, orduan erantzuna zailagoa da. Edozein kasutan, ez da ilusio politikoa. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006) Orr.: 221]
(5.10)San Antongo zubia, Salbekoa, Bilboko zubion garrantzia, portuaren arrastorik ezarengatik pena (Hain dituk desberdinak San Anton eta Salbekoa! Eta biak ala biak funtsezkoak izan dituk hiriaren garapenean. Pena duk portuaren arrastorik ez izatea. - Portu barik, moila hutsak zauden. Simulakroek haien funtzioa betetzen diten.) eta bat-batean, jario moztu eta zereginean zentratzeko balitz bezala (Edozein kasutan, gure lana ez dun ez portuak berpiztea ez itsasadarra zubiez jostea.) horrela birformulakizuneko diskurtsotik urruntzen da eta dagokion puntuan kokatzen.
Hain dituk desberdinak San Anton eta Salbekoa! Eta biak ala biak funtsezkoak izan dituk hiriaren garapenean. Pena duk portuaren arrastorik ez izatea. - Portu barik, moila hutsak zauden. Simulakroek haien funtzioa betetzen diten. Edozein kasutan, gure lana ez dun ez portuak berpiztea ez itsasadarra zubiez jostea. - Noski, baina ez diok heure buruari galdetu ze ekarpen egingo dioten gureek? - Gure ekarpena proiektu handi baten oinarri sendoak ezartzea dun. Carme irrikan zegoen jakiteko zer neritzon Udalak Enzo Padovano aukeratu izanari. [Zubigilea, Lutxo Egia (Susa, 2007) Orr.: 29]
4. Balio diskurtsiboa: enuntziazioa
Garrantzia atal birformulatzaileak du. Birformulakizuneko informazioa gorabehera, hiztunarentzat atal birformulatzaileko ideia da garrantzitsua.
5. Balio diskurtsiboa: informazioa
Informazioaren ikuspegitik, lehen atalean aurkezten diren aukerak aukerak baino ez dira, bigarren ataleko informazioa gailentzen da.
6. Balio diskurtsiboa: argumentazioa
Birformulakizunean azaltzen diren aukeren garrantzia moteltzen da; hiztunarentzat atal birformulatzailean azaltzen da argudio nagusia.
edozein izen orde indefinitua gehi kasu izen arrunta inesibo mugagabean
Ez du aldaerarik.
EDOZEIN MODUTAN, EDOZEIN MODUTAN ERE, EDOZEIN MODUTAN BERE, EDOZEIN MODUTAN DELA, EDOZEIN MODUTAN IZANIK
EDOZEIN MODUZ, EDOZEIN MODUZ ERE
EDOZELAN, EDOZELAN ERE
NOLANAHI, NOLANAHI ERE, NOLANAHI ERE DEN, NOLANAHI ERE ZEN, NOLANAHI DELA, NOLANAHI DEN, NOLANAHI DEN ERE, NOLANAHI DELA ERE, NOLANAHI ZELA ERE, NOLANAHI IZANIK ERE, NOLANAHI IZANDA ERE
ZERNAHI GISA, ZERNAHI GISAZ
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III (Lokailuak)-en ez dago jasota.
[OEH]
edozein kasutan ez dago
[Egungo Euskararen Hiztegia]
6 edozein kasutan nolanahi ere, dena dela. Edozein kasutan, inoiz ez dute alferrik aipatzen Arerio Publikoaren izena. Edozein kasutan, handik gutxira desegin zen taldea. Egitekotan gauden hau halabeharrez behar genuen egin, egunen batean edo bertzean: edozein kasutan, gure eginahalak ez dirateke hutsalak. Edozein kasutan, uste dugu Iparraldean Hegoaldean baino ahalegin txikiagoa egiten dela.
[Hiru Mila Hiztegia]
edozein kasutan ez dago
[Labayru Hiztegia]
edozein kasutan ez dago
[Elhuyar Hiztegia ]
edozein kasutan ez dago
Gehien-gehienetan atal birformulatzailearen hasieran azaldu ohi da, baina ezin da esan hori denik kokapen bakarra, zeren, kasu bakanen batean, atal birformulatzailearen amaieran ere ager daiteke.
Hurrengo adibidean atal birformulatzailearen hasieran ageri da, ohi bezala.
Homo habilis duela 2,5etik 2ra milioi urte bizi izan zen, eta harrizko lanabesen tornuak utzi zizkigun, bizitokiak edo tokiko hiltegiak izan zitezkeenak; edozein kasutan, nolabaiteko elkarlanaren eta teknologia-garapenaren adierazgarri dira. [Hizkuntza-sena, Steven Pinker / Garikoitz Knörr (EHU, 2010) Orr.: 382 (0-0)]
Atal birformulatzailearen amaieran, ez da hain ohiko.
Guzti hau honela izanik, argi eta garbi ikus daiteke gutxieneko populazio-kopurua beharrezkoa dela beronen epe luzerako iraunkortasuna posible gertatu ahal izateko, eta ondorioz, eta hartz piriniarrari dagokionean, beronen iraupenak, egun geratzen diren aleen babesa ezezik, berauen ugalketa, eta populazioaren emendioa eskatzen ditu edozein kasutan. [Espezie enblematikoen kontserbazioa: hartz arrea Piriniotan, Aihartza Azurtza, Jose Ramon / Aihartza Azurtza, Urko Udako Euskal Unibertsitatea, 1993 (liburu artikulua)]
Puntua ezkerrean eta koma eskuinean dituela, isolaturik.
Bigarrena, berriz, ADD.Dren emaitza erabat baztertzea da; horretarako, arriskua hauteman behar da eta kontrola aldatu, ADD.D aginduak emaitza idatz ez dezan. Orduan, berehala jaulki daiteke L.D agindua. Arrisku hori ohikoa ez denez, bi teknikak dira onak: gauzatzeko errazena iruditzen zaizuna har dezakezu. Edozein kasutan, arriskua ID urratsean hauteman daiteke, hots, L.D jaulki aurretik. [Konputagailuen arkitektura, Hennessy, John L. et al. (EHU, 2009)]
Tarteko posizioan, koma artean
“alkateak akatsa deitu zion gertaerari, baina ez tragedia", eta gainera, Amadou Diallok, edozein kasutan, Polizia bila zebilen bortxatzaile baten antz handia zuela berretsi zuen. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000) Orr.: 36]
Kasu bakanen batean, birformulatzailearen amaieran, koma ezkerrean eta amaierako puntua eskuinean duela.
Astuntasun txikiagoko delituak dira legeak astuntasun txikiagoko zigorrarekin zigortzen dituen arau-hausteak. Faltak dira legeak zigor arinarekin zigortzen dituen arau-hausteak. Zigorra, bere hedadura dela eta, aldi berean, artikulu honen 1 eta 2. paragrafoetan aipatu zigorren artean sartu ahal bada, delitua astuntzat hartuko da, edozein kasutan. [Zigor Kodea, Alexander Contreras, César Gallastegi, Aitziber Irigoras, Jon Landa, Anjel Lobera, Rafael Sainz de Rozas, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (Deustuko Unibertsitatea, 2004 )]
Perpausa soilean
"Zure ustez, zer da okerragoa, gure egoera edo zenbaki negatiboak ikusi zituenarena? ", galdetu dio serio-serio bizilagunak Joxeri. "Ez dakit zer esan", ihardetsi du Joxek galderaren absurdoaz jabeturik, baina, hala ere, jarraitu du, "dena den, hau igogailuaren arazo elektronikoa izango da, besterik gabe. Garbi dago igogailuarentzat berdin dela zenbakiak positiboak edo negatiboak izatea. Matxura elektronikoa da edozein kasutan". [Istripuak, Agustin Arrieta Urtizberea (Alberdania, 2008) Orr.: 108]
Testamentua bide mekanikoetatik edozein erabiliz idazten bada, edo, testamentugileak hala eskatuta, beste inork testamentua idazten badu, testamentugileak sinadura jarri behar du testamentuko orri guztien oinean. Testamentugileak ez dakienean sinatzen edo ezin badu sinatu, beste pertsona batek, hark hala eskatuta, sinatuko du testamentuko orri guztien oinean, testamentugileak sinatzeko duen ezintasunaren arrazoia adieraziz. Edozein kasutan, sinaduraren aurretik salbatuko dira hitz zirriborratuak, zuzenduak edo lerro artean idatziak. [Kode Zibila, Eba Gaminde, Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (Deustuko Unibertsitatea, 2007)]
Perpausa elkartuan
Epe laburrean, zaila da harmonia oneko atsedenaldi luzerik iristea. Beste ingurumen batzuetan, beste planeta batzuetan, posible da, noski, bizitza agertu ere ez egitea edo, agertuz gero, mikroorganismo-maila gainditzera ez iristea. Edozein kasutan, ikusi batera, esango genuke bizitzak beti iristen dituela bere ingurumenarekin bateragarri diren mailarik gorenak. [Formen matxinada, Jorge Wagensberg / Juan Garzia (EHU, 2007) Orr.: 160]
Ugari erabiltzen da euskara batuan, edozein testu motatan, sarrien hizkuntza idatzian, maila zainduan; nahiko ohikoa da zuzenbideko lege-testuetan (%00000 20.04) zein zuzenbide akademikoan (%000009).
Ahozkoan ez da hain ugaria. Esate baterako, Goenkale telesailean (%000000.17) presentzia oso urria du, eta, urritasun hori ere zalantzagarria da, zeren telesailean ahoz eskaintzen den testua idatziz sortutakoan oinarritutako dago. Agian, esan daiteke itzulpenaren ondorioz ugaritutako erabilera dela.
edozein kasutan |
||
agerpenak | maiztasuna (100.000ko) |
|
A1. ZIO corpusa |
11 |
1.10 |
A2. EHUko eskuliburu itzuliak |
15 |
0.27 |
A3a. Zuzenbidea / lege-testuak |
822 |
20.04 |
A3b. Zuzenbidea / akademikoak |
225 |
9.00 |
A4. Pentsamenduaren Klasikoak |
240 |
2.24 |
B1a. EPD liburuak |
30 |
0.29 |
B1b. EPD prentsa |
79 |
0.75 |
B2. ZT Corpusa |
84 |
1.27 |
C1. ETBko dokumentalak |
0 |
0.00 |
C2. Goenkale corpusa |
19 |
0.17 |
denera |
1525 |
2.43 |
agerpenak | maiztasuna (100.000ko) |
|
jatorrizkoak |
427 |
1.19 |
itzulpenak |
1098 |
4.08 |
16. a. Testu Mota
b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...)
c. Idatzia/ahozkoa
Testu akademikoetan, filosofikoetan eta zuzenbideko lege-testuetan agertzen da ugarien.
Ia beti erregistro zainduan; lagunartekoan ia inoiz ere ez. Ikus ETBko dokumentaletan ez du agerpen bat ere eta Goenkale corpusean 0,17 ehun milako.
[Zehazki]
Ez dago
[Elhuyar]
Ez dago
gaztelania
[Elhuyar]
Ez dago
frantsesa
[Elhuyar]
Ez dago
ingelesa
[Elhuyar]
Ez dago
18. Ez da diskurtso-markatzaile...
Osagarri zirkunstantzialaren balioa du
Gainera, analogiaz, Kodeko 1020. artikulua aplikatuko da edozein kasutan administrazioari buruzko erabakiak eskatzeko epaileari. [Oinordetza Zuzenbidea, Mikel Karrera (UPV/EHU, 2005)]
Beraz, periodikoki basamortuak hiriari armaz erasotzen dio, menperatu eta Estatu berri bat sortu; eta, arauzkotasun berdinarekin, nomada kaletartu burgestuaren ahulketak eta endekapenak jarraitzen du. Estatua nomadak sortzen du; zibilizazioa, sedentarioak. Esplikazio honek Ortega guztiz gogobetetzen du: "xxxx". Alabantza moduak Ortega-ren irakurlea pixka bat harritzen du, beste edozein kasutan hark historian gutxien-gutxiena onartuko lukeena Newton-en gisako legerik erabili gura izatea bailitzateke. [Espainiaren arimaz, Joxe Azurmendi (Elkar, 2006) Orr.: 174]
Rachelen errenta, zeina lagungarri gertatuko zitzaiokeen beste edozein kasutan, ez zitzaion lagungarri kasu zehatz horretan; eta Rachel bere betebeharretik salbuetsita geratu zen, Godfrey jaunak inolako oztoporik jarri gabe. [Ilargi-harria, Wilkie Collins / Antton Olano (Elkar-Alberdania, 2008) Orr.: 451]
Lesioen kasuan, ez da beharrezkoa izango lesionatua osatu arte itxarotea, artxiboa edo largespena bidezkoa denean. Beste edozein kasutan, izapidetzak aurrera egin ahal izango du, halako osasun-egoerarik eskuratu gabe, baldin eta akusazio-idazkia aurkez badaiteke. [DEUSTU_2006_Zz_Pz_Prozedura Kriminalaren Legea (30 agerpen)]