Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan

Mª Jesus Aranzabe, Jose Mari Arriola
LABURBILDUZ

1. aurkibidera joan Saila > azpisaila

birformulatzailea > laburbiltzailea

2. aurkibidera joan Balio oinarrizkoa

Laburbiltzea: diskurtso-markatzaile honek aurreko atalean (birformulakizunean) eman diren azalpenak kontuan hartzen ditu, eta aurreko atal horretan esandakoaren ildoari jarraituz, bideratzen ditu bigarren zatian egin daitezkeen inferentziak. Oro har, bigarren zatian edo atal birformulatzailean laburpen gisa aurkezten du informazioa, hitz gutxitan adierazkizuna emanez.

(2.1)

Aldaeretan ere mendebaleko eta erdialdeko euskalkiekin egiten dute bat sarri: ahaztu (Hondarribiko portuan ahantzi ere bada), belarri (ez beharri, begarri), bildur (ez beldur), bultzatu (ez bulkatu), esan (ez erran), gutxi (ez guti, gutti), hamaika (ez hameka), ikuttu (ez ukittu), itxi (ez hetsi, hertsi), izu (ez izi), jantzi eta erantzi (ez jauntzi/erauntzi), orain (ez orai, guai)... Laburbilduz, Oiartzun eta, batez ere, Hondarribia eta Irun "tarteko" eremuan sartu ditugu, eta erdialdeko euskalkiaren eta euskara nafarraren arteko lotura ez ezik, nafar-lapurtarrarekin ere egiten dute batasuna. Aldiz, Lezo eta Errenteria ia erabat lerratu dira erdialdeko euskalkira. Hondarribi aldera dagoen Lezoko Gaintxurizketa auzoan gorde dira ondoen ekialdeko ezaugarriak. [Euskalkiak, euskararen dialektoak, Koldo Zuazo (Elkar, 2008) Orr.: 125 (43-18)]

Birformulakizuna

Aldaeretan ere mendebaleko eta erdialdeko euskalkiekin egiten dute bat sarri: ahaztu (Hondarribiko portuan ahantzi ere bada), belarri (ez beharri, begarri), bildur (ez beldur), bultzatu (ez bulkatu), esan (ez erran), gutxi (ez guti, gutti), hamaika (ez hameka), ikuttu (ez ukittu), itxi (ez hetsi, hertsi), izu (ez izi), jantzi eta erantzi (ez jauntzi/erauntzi), orain (ez orai, guai)...

Azalpena: atal birformulatzailea

Laburbilduz, Oiartzun eta, batez ere, Hondarribia eta Irun "tarteko" eremuan sartu ditugu, eta erdialdeko euskalkiaren eta euskara nafarraren arteko lotura ez ezik, nafar-lapurtarrarekin ere egiten dute batasuna.

Diskurtsoan lehenago —birformulakizunean— luzeegi edo xehetasun gehiegirekin aurkeztu ondoren, (Aldaeretan ere mendebaleko eta erdialdeko euskalkiekin egiten dute bat sarri: ahaztu (Hondarribiko portuan ahantzi ere bada), belarri (ez beharri, begarri), bildur (ez beldur), bultzatu (ez bulkatu), esan (ez erran), gutxi (ez guti, gutti), hamaika (ez hameka), ikuttu (ez ukittu), itxi (ez hetsi, hertsi), izu (ez izi), jantzi eta erantzi (ez jauntzi/erauntzi), orain (ez orai, guai)...) laburbiltzera dator atal birformulatzailea, izan ere, atal birformulatzailean informazio ahalik eta funtsezkoena laburbiltzen da (Laburbilduz, Oiartzun eta, batez ere, Hondarribia eta Irun "tarteko" eremuan sartu ditugu, eta erdialdeko euskalkiaren eta euskara nafarraren arteko lotura ez ezik, nafar-lapurtarrarekin ere egiten dute batasuna.).

3. aurkibidera joan Balioak eta erabilerak

Hona hemen laburbilduz birformulatzaileak birformulazio-prozesuetan betetzen dituen funtzio nagusiak: 

a. Ondorioa bideratzea: diskurtsoan aurretik esandakoaren edo esandakoen ondotik —birformulakizunean— adierazitakoa laburbiltzeaz gain, ondorio gisa aurkeztera dator atal birformulatzailea:

(3.1)

Pisutasun bikoitza azpimarratzen du, arrazoimenarena eta Kristoren eta Elizaren autoritatearena, konbertsioaz gero honen mende jarri baitzen Egiaren ikasbidean. Berarentzat zama jasangaitza izandako zalantza eta egoera larri horretatik irteten biziki saiatu zen beti Agustin. Laburbilduz, esan dezakegu filosofoak Egiaren bila diharduela eta jakintsuak hura eskuratu duela. [PKC, Hainbat idazlan, San Agustin / Imanol Unzurrunzaga (2003)]

(3.2)

Kostuak murrizteko neurriak proposatu, beren moduluetako materialak kudeatu, produktuaren kalitatea zaindu eta diseinu- eta garapen-ahalmena izango duten hornitzaileak arrakastatsu suertatuko dira. Hornitzaile nagusi hauek automobil fabrikatzailearen bazkide bihurtuko dira eta hauekin negoziatuko dituzte produktuaren lehiakortasunarekin lotuta dauden puntu guztiak, preziotik osagaien diseinuraino. Horrelako neurriak hartuz, General Motors eta Wolkswagen-ek bilioi erdi pezeta baino gehiago aurreztea lortu dute eta noski, horrek, enpresa handien interesa ziurtatzen du. Laburbilduz, Moduluka Egindako Automobila planteamenduak fabrikatzailearen eta hornitzailearen arteko harreman-esparru berri bat definitzen du. Harreman-esparru berri honek, aldi berean kontenplatu behar diren aparteko lau arlo biltzen ditu bere baitan; ondokoak dira: [Automobilgintzako osagai-hornitzaileen etorkizuna: Moduluka Egindako Automobila, Aranburu, Iñaki Elhuyar Fundazioa, 1997 (aldizkari artikulua)]

b. Birformulatzailean txertatzen den informazioa indartzea: diskurtsoan aurretik esandakoa eta inplizitu dena birformulatzen du atal birformulatzailean txertatzen duena indartuz.

(3.3)

Berak dioenez, "behar den bezala iritzi bide zioten hizkuntzaren helburuari, eta eskuratu nahi zuten ondasun horren ideia aski indartsu eta bizia izan bide zuten pizgarri, lan astun hori beren gain hartzeko orduan". Laburbilduz, gure garaiko filosofoa ez da ausartzen pauso bakar bat ere ematen, ezta kasualitate guztietatik harago ere, eta ikuspuntu horretatik, nola idatz dezake hizkuntzaren sorreraz? [PKC, Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua, J.G. Herder / Antton Garikano (1995); Orr.: 120 ]

(3.4)

Antolamendu ideal bat deskribatzeko bidean gara, benetako instituzioak juzgatzeko eredu bat definitzen duen eta bertatik aldentzeak justifikatzeko zeri eutsi behar zaion seinalatzen duen konparazio bat. Parte hartzearen printzipioari buruz azaldutakoa laburbilduz, esan dezakegu konstituzio justu batek kargu eta aginte politikoak eskuratzeko norgehiagoka leialerako era bat ezartzen duela. [PKC, Justiziaren teoria, John Rawls / Alberto Gabikagojeaskoa (2008) ;Orr.: 290 ]

c. Informazioa gehitzea: aurrekoari buruz informazioa modu sintetikoan gehitzea.

(3.5)

Zertan datza metafisika? Erantzun asko, gehienak osagarriak beren artean, eman badaitezke ere, bat da funtsezkoa: hizkuntza ulertzeko forma batean (bakar batean). Nolabait, laburbilduz esan liteke: hizkuntza gramatika bihurtzean; bihurtze honen ondorioz, esatea (eta esakuneak) enuntziatura laburtzean.[PKC, Artelanaren jatorria eta beste, Martin Heiddeger / Pello Zabaleta (2004) ;Orr.: 31 ] 

4. aurkibidera joan Balio diskurtsiboa: enuntziazioa

Laburbiltzea bideratzeko zeregin horretan esatariak aurretik esandakotik interpretatzen du zer den laburbiltzea merezi duena.

5. aurkibidera joan Balio diskurtsiboa: informazioa

Oro har, esan daiteke aurretik esan direnak laburbiltzen dituen atala bideratzen duela.

6. aurkibidera joan Balio diskurtsiboa: argumentazioa

Aurretik esandakoaren argumentazio-ildoari jarraituz, esan daiteke diskurtso-markatzaile honek ondorioak edo sintesi-lanetik zer den funtsezkoa inferitzeko lana bideratzen duela.

7. aurkibidera joan Forma eta jatorria

Partizipio kategoriako “laburbildu” hitzari instrumentala (-z) erantsirik osatutako laburbiltzailea.

8. aurkibidera joan Aldaerak

LABURBILDUTA, LABUR BILDUZ

9. aurkibidera joan Baliokideak

LABUR ESANDA, HITZ BATEAN, HITZ BITAN ESATEKO, HITZ GUTXITAN

10. aurkibidera joan Euskal gramatikak

Ez da agertzen euskal gramatiketan.

11. aurkibidera joan Euskal hiztegiak

[Elhuyar]

en definitiva

1 azken finean, azken batez, azken buruan

He estudiado muchos idiomas durante estos años, pero en definitiva, no domino ninguno: hizkuntza asko ikasi ditu azken urteotan, baina azken finean, ez dut bat bera ere menperatzen.

2 laburbilduz, hitz batez, labur esanda

Me dijo que estaba muy ocupado y que tenía mucha prisa, en definitiva, que no quería hablar conmigo: oso lanpeturik zegoela eta oso presaka zebilela esan zidan, hitz batez, ez zuela nirekin hitz egin nahi. 

[Euskaltzaindiaren Hiztegia, 2012)]

labur-zurrean

2. laburbilduz Hemen dituzu haren irakatsiak labur-zurrean

[Hiztegi Batua Euskal Prosan]

Ez da agertzen.

[Orotariko Euskal Hiztegia]

Ez da agertzen. Forma horren oinarritzat hartu dugun aditza, berriz, bai:

laburbildu.

Leen erderaz yardundako guztia labur-bildu zun. Ldi IL 93.

berdintsutik gabiltzan lanbide horretan parte hartuko dugun guztiak. MEIG VI 135.

[Zehazki]

en definitiva, azken batean; laburbilduz: y es la hélice,en definitiva, la que mueve el avión,eta helizea da, azken batean, hegazkina higiarazten duena;en definitiva, que no piensa venir,laburbilduz, ez duela etortzeko asmorik

12. aurkibidera joan Posizioa

Laburbilduz birformulatzaileak agerpen gehien duen corpusetan (PKC, ZTC eta EHUko eskuliburu itzuliak) zer posizio duen ikusirik; esan genezake gehienbat esaldiaren hasieran agertzen dela.

(12.1)

Berak dioenez, "behar den bezala iritzi bide zioten hizkuntzaren helburuari, eta eskuratu nahi zuten ondasun horren ideia aski indartsu eta bizia izan bide zuten pizgarri, lan astun hori beren gain hartzeko orduan". Laburbilduz, gure garaiko filosofoa ez da ausartzen pauso bakar bat ere ematen, ezta kasualitate guztietatik harago ere, eta ikuspuntu horretatik, nola idatz dezake hizkuntzaren sorreraz? [PKC, Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua, J.G. Herder / Antton Garikano (1995); Orr.: 120 ]

Hala ere, esaldiaren barruko aldean ere ager daiteke:

(12.2)

Hori eginez, Diru Funtsa Munduko Bankuaren jarduera-eremura hurbildu zen; azken horren jarduera, aldi berean, gero eta gehiago urruntzen zen proiektuak huts-hutsik finantzatzetik, eta sektoreko erreformak (nekazaritzaren, energiaren, osasunaren eta abarren eremuetan), eta egiturazko erreformak sustatzera jo zuen, epe luzera hazkunde iraunkor baten oinarriak jartzeko helburuaz. Egiturazko doikuntza, zeinaren filosofia orokorra, laburbilduz, merkatuko mekanismoak sustatzean baitatza -baliabideen esleipenaren faktorerik hoberenak direlakoan-, bihurtu zen, hortaz, bi erakundeek jartzen zituzten baldintzen ardatz nagusia, eta horrek, une hartan, arazo beldurgarriak sortzen zituen jardueren koordinazioan. Bretton Woodseko erakundeak, hartzekodunen eskaeren eta zordunen premien artean ebazle-eginkizuna betetzetik urrun, hartzekodunek eskaturiko ekonomia zordunen erreformaren tresna izan ziren; hau da, tresna izan ziren errentako ekonomiak edo ekonomia erdi estatalak kapitalismoaren zabalkundera irekitako espazio bihurtzeko. [Ekonomiaren globalizazioa, Jacques Adda / Koro Navarro (EHU, 2004) Orr.: 174 ]

Gutxitan bada ere, esaldiaren bukaeran ere ager daiteke:

(12.3)

Hemen pasatuko dudan azken urtea da, eta are gehiago ahalegindu behar dut haurrek ongi egin ditzaten azterketak. VII. KAPITULUA IHESBIDEA Hiru urte igaro dira Maria irakasle-lanetan hasi zenetik. Hiru urte monotono: lan asko, diru gutxi, alaitasun pixka bat eta nahigabe bat, laburbilduz. [Madame Curie, Ève Curie / Irati Bereau (2008) Orr.: 86 ]

13. aurkibidera joan Puntuazioa

Hasieran: atal birformulatzailearen hasieran agertzen denean, aurretik puntua, puntu eta koma edo koma duelarik agertu ohi da, eta ondoren eskuinean koma.

Erdian: atal birformulatzailearen erdian agertzen denean, aurretik puntu eta koma edo koma; eta ondoren, koma edota bi puntu.

Bukaeran: atal birformulatzailearen bukaeran agertzen denean, aurretik puntu eta koma edo koma; eta ondoren, puntua.

14. aurkibidera joan Sintaxia

Sintaxiari dagokionez, esan beharra dago askotan atal birformulatzailean laburbiltzen den informazioa aurreko hainbat paragrafori dagokiola edota beste zenbait kasutan informazio hori ez dela esplizitua. Beraz, ez dugu birformulatzailea agertzen deneko egituren deskribapen zehatzik emango, izan ere, era askotariko egitura sintaktikoetan agertzen da. 

Esanguratsua iruditu zaigu zenbait lokailurekin agertzeko joera:

  • Beraz
  • Beraz, laburbilduz,
  • Beraz, eta laburbilduz:
  • Laburbilduz beraz,
  • Laburbilduz, beraz:
  • Hala ere
  • Hala ere, laburbilduz,  
  • Hortaz
  • Hortaz, laburbilduz
  • Horrenbestez
  • Horrenbestez, laburbilduz
  • Eta
  • eta, laburbilduz,  
  • Ondorioz
  • Ondorioz, laburbilduz,

Bestelako elementu batzuekin:

  • Kontuak kontu
  • Kontuak kontu eta laburbilduz,
  • Azaldutakoa
  • azaldutakoa laburbilduz

     

    • Esandakoa, esandakoa
    • , esandakoak laburbilduz
    • Esandakoa laburbilduz
    • Esandako guztia laburbilduz

15. aurkibidera joan Maiztasuna

laburbilduz 

  agerpenak maiztasuna
(100.000ko)

A1. ZIO corpusa

11

1.10

A2. EHUko eskuliburu itzuliak

126

2.29

A3a. Zuzenbidea / lege-testuak

25

0.60

A3b. Zuzenbidea / akademikoak

71

2.84

A4. Pentsamenduaren Klasikoak

226

2.11

B1a. EPD liburuak

89

0.87

B1b. EPD prentsa

40

0.38

B2. ZT Corpusa

192

2.90

C1. ETBko dokumentalak

1

0.20

C2. Goenkale corpusa

8

0.07

denera

789

1.26

  agerpenak maiztasuna
(100.000ko)

jatorrizkoak

362

1

itzulpenak

572

2.12

16. aurkibidera joan a. Testu Mota
b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...)
c. Idatzia/ahozkoa

a. Bereziki, honako corpus hauetan agertzen zaigu: PKC, ZTC eta EHUko eskuliburu itzuliak .

b. Erregistro zainduan .

c. Idatzian.

17. aurkibidera joan Erdal baliokideak

EN SUMA, EN CONCLUSIÓN, EN SÍNTESIS, EN RESUMIDAS CUENTAS, EN DEFINITIVA

18. aurkibidera joan Ez da diskurtso-markatzaile...

(18.1)

Matematika ez da gai kontenplatiboa, sortzailea baizik; inork ezin du handik kontsolabide handirik atera sortzeko ahala edo gogoa galdu dituenean; hori laster samar etorriko zaio matematikariari. Tamala da, baina, kasu horretan, gizon horrek ez du nolanahi ere axola handirik, eta tentelkeria litzateke hartaz kezkatzea. Atera ditudan ondorioak laburbilduz amaituko dut, baina ikuspegi pertsonalago batera ekarriz. [Matematikari baten apologia, G.H. Hardy / Iñaki Iñurrieta (EHU, 2010); Orr.: 148 ]

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus