Birformulazioa eta birformulatzaileak diskurtsoan
1. Saila > azpisaila | 2. Balio oinarrizkoa | 3. Balioak eta erabilerak | 4. Balio diskurtsiboa: enuntziazioa | 5. Balio diskurtsiboa: informazioa | 6. Balio diskurtsiboa: argumentazioa | 7. Forma eta jatorria | 8. Aldaerak | 9. Baliokideak | 10. Euskal gramatikak | 11. Euskal hiztegiak | 12. Posizioa | 13. Puntuazioa | 14. Sintaxia | 15. Maiztasuna | 16. a. Testu Mota b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...) c. Idatzia/ahozkoa | 17. Erdal baliokideak | 18. Ez da diskurtso-markatzaile...
birformulatzailea > laburbiltzailea
Laburbiltzea, diskurtso-markatzailearen ataleko informazioa nabarmenduz: diskurtso-markatzaile honek aurreko atalean (birformulakizunean) eman diren azalpenak kontuan hartzen ditu, eta aurreko atal horretan esandakoaren ildoari jarraituz, bideratzen ditu atal birformulatzailean egin daitezkeen inferentziak. Oro har, bigarren zatian edo atal birformulatzailean laburpen gisa aurkezten duen informazioa nabarmenduz.
Dagoeneko, zientzia gai izan da mendekotasun asko, erregulartasun asko, mugaketa asko eta lege asko aurkitzeko, eta haietatik zenbaitek dagoeneko frogatua dute gai direla ziurgabetasunari aurrea hartzeko. Hitz gutxitan: izadiko oinarrizko legeen multzoa bi muturren arteko erdibidean hor nonbait dago: "ezerk ez du balio"ren eta "zernahik balio du"ren artean. [ZIO, Formen matxinada, Jorge Wagensberg / Juan Garzia (EHU, 2007); Orr.: 46 ]
Birformulakizuna |
Dagoeneko, zientzia gai izan da mendekotasun asko, erregulartasun asko, mugaketa asko eta lege asko aurkitzeko, eta haietatik zenbaitek dagoeneko frogatua dute gai direla ziurgabetasunari aurrea hartzeko. |
Azalpena: atal birformulatzailea |
Hitz gutxitan: izadiko oinarrizko legeen multzoa bi muturren arteko erdibidean hor nonbait dago: "ezerk ez du balio"ren eta "zernahik balio du"ren artean. |
Honako adibide hauetan ere, ikus daiteke bigarren zatian edo atal birformulatzailean laburpen gisa aurkezten den informazioa nabarmentzen dela:
Emakumeen gerri-aldaka ratioa (GAR), hau da, gerriaren diametroaren eta aldakaren diametroaren arteko zatidura, gorputz-gantzaren kokapenaren adierazlea da, eta ezaguna da ratio horren balio baxuak dituzten emakumeak direla gizonak gehien erakartzen dituztenak. Hitz gutxitan esanda, gerri estu eta aldaka zabaleko emakumeak gustatzen zaizkie gizonezkoei. [ZIO, Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia (EHU, 2011) ; Orr.: 319 ]
Pertsona jakin baten kontra seinale sendoak egon behar dute, hots, inputatu den pertsonak egitate kriminala egin duela adierazten duten seinale sendoak. Pertsona egilea den dioten seinaleak, edo, dagokionean, erantzukizun zibilaren seinaleak. Seinale horiek, itxuraz, kondenaepaia justifikatu behar dute. Hitz gutxitan, zigor-prozesuan fumus boni iuris adierazpenak esan nahi du inputazio motibatua eta egiantzekoa dela. [ZTA, Zigor prozesua: exekuzioa eta kautela, Ixusko Ordeñana, Katixa Etxebarria, Josune Pérez, Alberto Saiz (UPV/EHU, 2007 )]
Iritzi publikoak berdin merezi du, beraz, aintzat hartzea zein gaitzestea.... Hala, edozer gauza handi lortzeko lehenengo baldintza iritzi publikoaren mende ez egotea da.... Eta lorpen handiak seguru daude gero iritzi publikoak onartu eta aintzat hartuko dituela... ". Hitz gutxitan, beraz, arrakasta da axola diona. [PKC, Gizarte irekia II, Karl R. Popper / Josu Zabaleta (2009) ; Orr.: 83 ]
Auspoa bilduma: Antonio Zavalaren ale garatuak. Iritzia. Andres Urrutia Euskaltzainburua. Hitzetan sinistu behar badugu, hitz-biltzaile aparta izan da Antonio Zavala. Hitz soilak, alabaina, deusezak dira, hizkeraren katean josten eta ehotzen ez badira. Bilbadura sendoa da, hortaz, hizkuntzarena, ahozkoa zein idatzizkoa, adierazpide egokia lortzeko asmotan. Ahoz aho eta bururik buru ibili da mende askotan euskara; hitz gutxitan esateko, herri-hizkera izan dugu luzaroan gure berbeta. [EPD pren.; IZENBURURIK GABE, ANDRES URRUTIA, 2009-01-04]
Hona hemen hitz gutxitan birformulatzaileak birformulazio-prozesuetan betetzen dituen funtzio nagusiak:
a. Informazioa argitzea: aurreko enuntziatu batean esandakoari informazio argigarria era laburrean gehitzeko:
Badaezpada ere, kontatu nahi izan zidanaz egiten nuen interpretazio eta laburpena jarri nion mahai gainean Anizetori: -Hitz gutxitan, Magdalena eta Joxe Ferminekin batera hementxe bazkaldu genuen egunean bertan nire etxera joan eta nire ohean gertatu zenaren ondorioz, Magdalenak bere amari egindako promesa hautsi izanaz gainera, haurdun gelditu zen, eta zuk zori on horren arrazoia yohimbean bilatzen duzu. -Bai. -Baina hori ez da oso zientifikoa. [EPD lib.;Ordu bietan frontoian, Jokin Ansorena (Alberdania, 2010) ; Orr.: 335]
Nahiz eta Sky Blue Skyez den Yankee Hotel Foxtrot oinarrizkoa bezain osoa, nahiz eta ez daukan rock disko batek izan dezakeen hasierarik onena - A Ghost Is Bornlaneko At least that's what you said itzela - disko honek azalera ekarri du, beste behin, gaur egun ez dagoela iparramerikar musikaren eremuan Wilcok bezainbesteko pisu eta, orain bai, egonkortasun daukan talderik. Hitz gutxitan esateko, disko berria lasaia da, baketsua; ez dago bertan aurreko laneko Spiders/Kidsmoke haren moduko asaldatzerik [EPD pren.;IZENBURURIK GABE, ASIER LEOZ, 2007-05-17]
Carl Sagan astronomo eta idazlearen ustean, Apolo programa existitu zelako esploratu zuten Estatu Batuek eguzki-sistema. Apolo programaren helburu nagusiak zientifikoak ez baziren ere, ekarpen zientifikoak egin zituzten, eta, batik bat, etorkizunerako ilusioa eta lidergoa eman zieten estatubatuarrei. Baikortasunarekin batera iritsitako aurrerapen zientifikoetako bat NASAren Marineer 10 ontziak ekarri zuen. Marineer 10-ekgravity assist teknikaren baliagarritasuna frogatu zuen eta Neptunorako bidaia-denbora 30 urtetik 12ra murriztu zen. Hitz gutxitan esanda, teknika hori planeten grabitazio-indarraz baliatzen da espazio-ontzien ibilbidea eta abiadura aldatzeko. [ZTC, Mugarik gabeko bidaiariak, Carton Virto, Eider Elhuyar Fundazioa, 2002 (aldizkari artikulua)]
b. Ondorioa bideratzea: lehen formulazioaren ondorioa bideratzen du modu sintetikoan, berrazterketa edo berrausnartze-prozesu baten ondoren:
Eta une gaizto batez esatekotan egon nintzaion, baietz, galdera hark bazuela erantzun zehatza; alegia, aitaren sena eta, oro har, gure izana, aitak berak oraindik estuki heltzen zion poltsa koloredun hartan bertan zegoela. Bai, poltsaren barrukoaren parekoa ginela, hitz gutxitan. Ez nion ezer esan, baina. Poltsa zabor-edukiontzi batean ezarri ondotik, isil-misilka itzuli ginen etxera; nork bere pentsakizunetan murgilduta, nork bere ezinegon pisutsua ahalik eta arinen bizkar gainean eramanez, senik gabeko gorputz haren beso banari helduta. [EPD lib.; Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004); Orr.: 110 ]
Morala Sufrimendu moralari dagokionez, gutxienez maiztasun berarekin, gure hutsegite bati zor zaio, eta, edozein modutara, ez litzateke hain akutua izango geure sentsibilitatea gainkitzikatu izan ez bagenu zerbait gaixozko bihurtzeko punturaino; gure minak amaigabeki luzatua eta biderkatua gertatzen da hartaz egiten dugun gogoetarengatik. Hitz gutxitan, erraza izango litzateke Leibnizen Teodizeari lerrokada batzuk gehitzea. [PKC, Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson / Xabier Mendiguren Bereziartu; (2002) Orr.: 227]
4. Balio diskurtsiboa: enuntziazioa
Laburbiltzea bideratzeko zeregin horretan esatariak aurretik esandakotik interpretatzen du zer den laburbiltzea merezi duena.
5. Balio diskurtsiboa: informazioa
Oro har, esan daiteke aurretik esan direnak laburbiltzen dituen atala bideratzen duela.
6. Balio diskurtsiboa: argumentazioa
Aurretik esandakoaren argumentazio-ildoari jarraituz, esan daiteke diskurtso-markatzaile honek ondorioak edo sintesi-lanetik zer den funtsezkoa inferitzeko lana bideratzen duela. Nolabait, diskurtso-markatzailea agertzen den atalak argumentu garrantzitsuena jasoko du.
Diskurtso-markatzaile hau bi hitzez osatuta dago: “hitz” izena eta “gutxi” determinatzailea inesibo kasuan.
Ez du aldaerarik.
LABURBILDUZ, HITZ BITAN ESATEKO
Ez da agertzen Euskal gramatiketan.
[Elhuyar Hiztegia]
en resumen
laburbilduz, hitz batez
[Orotariko Euskal Hiztegia]
HITZ GUTXITAN. En resumen. (No incluimos ejs. del tipo hitz gutxitan esan, hitz gutxitan laburtu, etc.). Hitz gütitan, zer da kantore honen gozoa? Bp II 113. Iraun sendo, egin penitenziak ta, itz gutxitan, jarri konfesore aitu baten obedienzia osoan. Mg CC 235. Itz gutxitan: zuekin eta zuen su-emalle oriekin gañezka egiña naukazute. Lab SuEm 191. v. tbn. Goñi 23. PMuj in MEIG I 90.
Maiztasun handienarekin agertzen den corpusari erreparatuz gero, PKC corpusari alegia, esaldiaren barruko aldean ageri da gehienetan:
Jakituriak, aldiz, beldurti bihurtzen ditu gizakiak eta beraz, ikusten duzue jakintsu hauek gehienetan nola duten zerikusia txirotasun, gose eta kearekin eta zeharo ahantzirik, entzuterik gabe eta gaizki ikusiak izanik bizi direla: kokoloek, ostera, edozenbat diru dutela, Errepublikako aginte-postuera eramaten dituztela, hitz gutxitan era guztietako lorez beterik jantzita agertzen direla. [PKC, Eromenaren laudorioa, Rotterdamgo Erasmo / Julen Kalzada (1994) Orr.: 217]
Esaldiaren hasieran ere maiz ageri da:
Dagoeneko, zientzia gai izan da mendekotasun asko, erregulartasun asko, mugaketa asko eta lege asko aurkitzeko, eta haietatik zenbaitek dagoeneko frogatua dute gai direla ziurgabetasunari aurrea hartzeko. Hitz gutxitan: izadiko oinarrizko legeen multzoa bi muturren arteko erdibidean hor nonbait dago: "ezerk ez du balio"ren eta "zernahik balio du"ren artean. [Formen matxinada, Jorge Wagensberg / Juan Garzia (EHU, 2007); Orr.: 46 ]
Esaldiaren bukaeran ere ager daiteke kasu bakanetan:
Eta une gaizto batez esatekotan egon nintzaion, baietz, galdera hark bazuela erantzun zehatza; alegia, aitaren sena eta, oro har, gure izana, aitak berak oraindik estuki heltzen zion poltsa koloredun hartan bertan zegoela. Bai, poltsaren barrukoaren parekoa ginela, hitz gutxitan. Ez nion ezer esan, baina. Poltsa zabor-edukiontzi batean ezarri ondotik, isil-misilka itzuli ginen etxera; nork bere pentsakizunetan murgilduta, nork bere ezinegon pisutsua ahalik eta arinen bizkar gainean eramanez, senik gabeko gorputz haren beso banari helduta. [EPD lib.; Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004); Orr.: 110 ]
Esaldiaren hasieran agertzen denean, ondoren, maiz bi puntu ageriko zaizkigu puntuazio-marka gisa:
Ez nuen, ordea, Angeloren etxera itzuli nahi, orduak eta orduak bertan bakarrik egiteko aukerak ez ninduen-eta asetzen. Hirira jaitsi eta kafesne bero bat hartuko nuen. Egunkariren bat erosiko nuen. Paper-dendaren batean sartu eta, postalen bat erosteko aitzakian, italiera praktikatuko nuen dendariarekin. Hitz gutxitan: orduak entretenituko nituen. Edozer gauza, etxera bildu eta han neure buruari galderak egiten eta neure barruko harren lardaskan egotea baino. Kalean alde batetik bestera, ez nuen lortzen kezka eta iluntasuna gainetik kendu eta kontu arruntagoak pentsatzea; baina etxe zuloan sartuta, zailagoa izango nuen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006) Orr.: 206 ]
Hala ere, hasieran ondotik koma duela ere ager daiteke:
Filosofoa bere eginbeharra burutu zuela suposatuz hasten zen, mundu guztiak bezala, hiriak ezartzen zionez. Orduan bakarrik sortzen zen moral bat bere bizitza edertzera zuzendua, arte-obra bat bezala tratatuz. Hitz gutxitan, eta aurreko guztia laburbiltzeko, ezinezkoa da morala arrazoiaren kultuaren gainean oinarritzea. [PKC, Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson / Xabier Mendiguren Bereziartu (2002); Orr.: 90]
Esaldiaren barruko aldean agertzen denean, berriz, gehienetan komen artean izango dugu diskurtso-markatzailea:
Hortaz, probabilitateak gure ezagutzarik eza bete eta honek huts egiten duen lekuan gida gaitzakeelarik, inolako ziurtasunik ez, baizik horiek egiazkotzat onartzeko zenbait zantzu besterik ez daukagun proposizioez ariko da betiere. Eta hona hemen, hitz gutxitan, probabilitatearen oinarriok: Lehenik, zerbaitek gure ezagutza, behaketa eta esperientziarekin duen adostasuna. [PKC, Giza adimenari buruzko entseiua II, John Locke / Alberto Gabikagojeaskoa (1999); Orr.: 299]
Esanguratsua iruditu zaigu esan/erran aditzekin agertzeko joera:
- Esanda, esateko, esanik, erranda, esango
hitz gutxitan |
||
agerpenak | maiztasuna (100.000ko) |
|
A1. ZIO corpusa |
4 |
0.40 |
A2. EHUko eskuliburu itzuliak |
27 |
0.49 |
A3a. Zuzenbidea / lege-testuak |
1 |
0.02 |
A3b. Zuzenbidea / akademikoak |
7 |
0.28 |
A4. Pentsamenduaren Klasikoak |
76 |
0.71 |
B1a. EPD liburuak |
44 |
0.43 |
B1b. EPD prentsa |
16 |
0.15 |
B2. ZT Corpusa |
31 |
0.46 |
C1. ETBko dokumentalak |
1 |
0.20 |
C2. Goenkale corpusa |
20 |
0.18 |
denera |
227 |
0.36 |
16. a. Testu Mota
b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...)
c. Idatzia/ahozkoa
a. Gehienbat hiru corpus hauetan agertzen zaigu: PKC, EPD eta ZTC. Era askotariko prosan dugu, beraz. Hala ere, Goenkale corpusean ere agerpen ugari ditu.
b. Bereziki, erregistro zainduan.
c. Idatzian eta mintzatuan ere, Goenkale corpusa mintzatutzat hartuz gero.
[DRAE]
en cuatro, o en pocas, ~s.
1. locs. advs. en una palabra.
18. Ez da diskurtso-markatzaile...
Bere azken urteetan, denbora asko eman zuen Dirac-ek lurbira osoan bidaiatu eta hitzaldi jendetsuak ematen, beraren izena duen ekuazio bikainaren jatorria mintzagai. Hamaika bider ohartarazi zuenez, edertasuna bilatzea izan zuen beti iparrizar eta inspirazio. 1955ean, Moskuko Unibertsitateko seminario batean, fisikari buruzko bere filosofia hitz gutxitan adierazteko eskatu ziotelarik, hara zer idatzi zuen arbelean, letra larriz: "Matematikoki ederrak izan behar dute fisikaren legeek".[ZIO, Eder behar du, Graham Farmelo / Fernando Morillo (EHU, 2009) ; Orr.: 15]
datu-erregistroa Lokaltasuna pila Zuzeneko memoria-atzipena (DMA) memoria nagusia pila-markoa asmatze-ratioa multiprogramazioa pila-erakuslea indize-erregistroa Prozesadorea sistema-busa sarrera/irteera (S/I) programaren kontagailua denbora-lokaltasuna agindua programatutako S/Ia Errepasatzeko galderak 1.1 Zerrendatu itzazu konputagailuaren lau elementu nagusiak eta defini itzazu hitz gutxitan. [EHUko eskuliburu itzuliak; Sistema eragileak, Stallings, William (EHU, 2008)]