Zehazki - UPV/EHU

Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Zehazki gaztelania-euskara hiztegia

entre 1 prep artean; artera: entre las dos casas, bi etxeen artean; entre el placer y el dolor, atseginaren eta oinazearen artean; entre placeres y alegrías, atsegin eta kontentuen artean; entre tú y yo, zure eta nire artean; entre Orio y Zarauz, Orio eta Zarautz artean; entre nubes, hodei artean; el rostro entre las dos manos, begitartea bi eskuen artean; cayó entre la maleza, sastraka artera erori zen; antes que apareciera entre los hombres, gizonen artera agertu baino lehenago; el mar entre Europa y África, Europaren eta Afrikaren arteko itsasoa.

2 (temporal) artean, bitartean: entre las cuatro y las cinco, laurak eta bostak artean; Kresala y Garoa cambió de estilo, Kresala eta Garoa-ren bitartean estiloa aldatu zuen; los de edades comprendidas entre los ocho y los quince años, zortzi urtetik hamabosterainokoak.

3 (cooperación) artean: se juega entre cuatro, lauren artean jokatzen da; para repartir entre los dos, bion artean banatzeko; entre todos, guztion artean.

4 (sumando) kontatuz: había unos cuarenta, entre hombres y mujeres, berrogei bat baziren, emakume eta gizaseme; entre niños y adultos somos doce, haurrak eta helduak kontatuz hamabi gara.

5 (entremedio) artean: un color entre azul y verde, urdinaren eta berdearen arteko kolorea.

6 colq (a alguien) ekin: dudó unos minutos y al final le entró a la chica, zalantzan minutu batzuk egon zen, eta azkenik ekin zion neskari; éntrale sin miedo, ekion bildurrik gabe.

de entre, artetik; arteko: resucitó de entre los muertos, hilen artetik piztu zen; la mejor de entre todas, denen arteko hoberena.

entre ellos, elkarren artean.

entre otros, besteak beste.

entre ... y ..., ... dela eta ... dela: entre el frío y la lluvia ..., hotza zela eta euria zela ...

entre sí, elkarrekin.

entre tanto, bitartean.

por entre, artetik; (a través) -n zehar: por entre las cortinas, gortinen artetik; pasó por entre la multitud, jendetzan zehar igaro zen.

entreabrir 1 t (ojos) erdi ireki, bildu.

2 (puerta etc) bildu, batu: dejó la puerta entreabierta, atea bildua utzi zuen.

entreacto m atsedenaldi.

entrebarrera f barrerarte.

entrecano adj urdin.

entrecava f nek (cava ligera) saraldi, urratu.

entrecejo m begitarte, bekain.

fruncir el entrecejo, bekozko iluna jarri, beltzuri egin.

entrecerrar t erdi itxi; bildu.

entrechocar t elkar jo.

entreclaro adj neurri batean argi.

entrecomar t koma artean ipini.

entrecomillado adj-m aipu marken artean/arteko: la primera parte del entrecomillado, aipu marken arteko lehen partea.

entrecomillar t aipu marken artean ipini: entrecomillar un pronombre, izenordaina aipu marken artean jarri.

entrecortadamente adv etenaldiekin: respiré entrecortadamente, arnasa laburtu zitzaidan.

entrecortado adj eten, etenkari, eten-jarraitu: unas palabras entrecortadas, hitz eten batzuk.

respiración entrecortada, arnasestu.

entrecortar t eten: momentos de calma entrecortados por arrebatos de ira, haserrealdiek eteten zituzten barealdiak.

entrecot m saihetsarteko, entrekot.

entrecruce 1 m (acción) (elkar) gurutzatze.

2 (lugar) gurutzegune: en el entrecruce de los caminos , bidegurutzean.

entrecruzar/se (elkar) gurutzatu: caminos que se entrecruzan, elkar gurutzatzen duten bideak.

entredicho 1 m (duda) zalantza: el éxito de su gestión quedó en entredicho, bere kudeaketaren arrakasta kili-kolo gelditu zen.

2 erl interdikto.

estar en entredicho, zalantzan egon, kili-kolo egon.

poner (algo) en entredicho, (zerbait) zalantzan jarri.

entredós m jost (oihal) tarteki.

entrefino adj tarteko (fintasuneko).

entrega 1 f emate, eskura emate, libratze goi: la entrega de la mercancía, salgaia eskura ematea.

2 (de premios) emanaldi.

3 (de revista, novela etc) emanaldi: en diez entregas, bost emanalditan.

4 (actitud de quien se entrega) kar, eraspen, eskaintze.

5 kir pase.

hacer entrega de algo, (dar) zerbait eskura eman; (repartir) banatu.

entrega a domicilio, etxera eramate/ekartze.

entrega contra reembolso, hartzean ordaintze.

por entregas, emanaldika: novela por entregas, emanaldikako eleberria.

entregar 1 t eman, eskura eman, libratu goi, entregatu beh: cogió el cuchillo y me lo entregó, ganibeta hartu eta eskura eman zidan; entregamos tres ejemplares, hiru ale eman genituen; le entregó la ciudad de Hai, Haiko hiria libratu zion.

2 (premio etc) eman.

3 entregarse (rendirse) entregatu, errenditu: el enemigo se entregó, etsaiak errenditu ziren; se entregó a la policía, poliziara entregatu zen.

4 (a una cosa) lotu (a, -i), jarri (a, -ra), eman (a, -ra), irauli goi (a, -ra): entregado plenamente a su trabajo, lanera osoki emana; entregado a supersticiones, sineskerietara jarria; como mucho se entrega a juegos carnales, haragizko jolasetara iraultzen da gehienaz.

5 (a una persona) eman (a, -i): los que se han entregado a Dios, Jainkoari eman direnak.

6 pey (caer en) eman (a, -ri): se entregó a la bebida, edanari eman zitzaion.

entregar fácilmente, merke saldu.

entreguerras de entreguerras, gerra arteko: el período de entreguerras, gerra arteko garaia.

entrelazar t elkarri lotu, korapilatu, txirikordatu.

entrelínea f lerroarte.

entrelinear t lerro artean idatzi; lerro artean tartekatu.

entremedias 1 adv (espacio) tartean: por entremedias de los que bailaban, dantzan ari zirenen tartetik.

2 (tiempo) bitartean.

entremés 1 m sukal zizka-mizka(k).

2 teat interludio; hist entremés: los entremeses de Lope de Vega, Lope de Vegaren entremés-ak.

entremeter 1 t tartekatu, artean ezarri.

2 entremeterse (entrometerse) tartean sartu, nahasi, muturra sartu adkor, sudurra sartu adkor: se entremetió en nuestros asuntos, gure kontuetan nahasi zen.

entremezclar/se nahasi, nahastekatu.

entrenador m,f entrenatzaile.

entrenamiento m entrenatze, entrenamendu.

entrenar/se entrenatu: me entreno mucho, sarri entrenatzen naiz; entreno cuatro horas, lau orduko entrenamendua egiten dut, lau ordu entrenatzen naiz.

entreno m (entrenamiento) entrenatze, entrenamendu.

entreoír t erdizka entzun.

entrepaño 1 m (de estantería) apal, zapalda.

2 ark horma atal.

entrepierna 1 f hankarte, istape goi.

2 (del pantalón) (praka) gurutze.

entrepiso m arteko solairu, solairuarte, bastarde goi.

entreplanta f arteko solairu, solairuarte, bastarde goi.

entresaca 1 f (árboles etc) bakanketa.

2 (en periódico) leiho.

entresacar 1 t (elegir) hautatu, bereizi.

2 (pelo, plantas) bakandu; bakanketa egin.

entresijo 1 m (mesenterio) mesenterio.

2 mpl barrenalde(ak), zirritu(ak), zoko(ak).

tener algo muchos entresijos, zerbait oso korapilatsua izan.

entresuelo 1 m (de edificio) behegain.

2 (en un teatro) lehen galeria.

entretanto adv bitartean, anartean goi.

en el entretanto, bitartean.

entretejer 1 t ehartetu, bilbatu: tela entretejida con hilos de oro, urrezko hariz eharteturiko ehuna.

2 (entrelazar) elkarri lotu, korapilatu, txirikordatu.

entretela 1 f jost arteko ehun, ehunarte.

2 entretelas, fpl (sentimientos más ocultos) bihotz aloz(ak): amor de mis entretelas, nire bihotz alozetako maitea.

entretenedor adj jostarazle.

entretener/se 1 (distraer/se) arreta galarazi/galdu.

2 (divertir/se) jostarazi/jostatu, entretenitu beh.

3 (retrasar/se) beranduarazi/berandutu, atzerarazi/atzeratu, geldiarazi/gelditu: no quiero entretenerte más, ez zaitut denbora luzeagoz beranduarazi nahi.

4 t (ocupar) hartu: ese asunto me ha entretenido todo el día, kontu horrek egun guztia hartu dit.

5 (tiempo, viaje etc) pasarazi.

sólo para entretenerse, jostatzeko baino ez.

entretenido 1 adj (divertido) jostagarri, entretenigarri beh.

2 (que exije mucha dedicación) lotu: el trabajo del caserío es muy entretenido, oso lotua da baserriko lana.

entretenimiento 1 m jostaketa, jolas.

2 (cosa que entretiene) jostagarri, denbora-pasa, josteta goi.

de entretenimiento, denbora-pasako.

entretiempo m sasoi arte: un traje de entretiempo, sasoi arteko janzkia.

entrever t erdizka ikusi: no sé si no entrevimos unas casas a lo lejos, ez dakit etxe batzuk ikusi ote genituen edo urrutian.

dejar entrever, hitzerdika aipatu.

entreverado 1 adj nahasi.

2 sukal (tocino) hirugihar.

entreverar t nahasi, tartetu: en su libro se entreveran narraciones y poemas, bere liburuan kontakizunak olerkiekin tartetzen dira.

entrevía f errail arte.

entrevista 1 f (prensa) elkarrizketa: hacer una entrevista a alguien, norbaiti elkarrizketa egin, norbait elkarrizketatu.

2 (reunión) ikustaldi, elkarrikuste, hizketaldi.

entrevistador m,f elkarrizketatzaile.

entrevistar 1 t elkarrizketatu, elkarrizketa egin: entrevistó al presidente, lehendakaria elkarrizketatu zuen, lehendakariari elkarrizketa egin zion.

2 entrevistarse elkarrizketatu, elkarrizketa izan (con, -ekin), elkarrekin hitz egin: se entrevistarán el domingo , igandean elkarrizketatuko dira.

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus