Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halako batean, erroak zuztartzen joan ziren. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 52. orr.
Baina non zuztartuta dagoen gizakiagan eginbeharra, askatasuna beragan daraman eginbeharra, ezin du zuzen erakutsi. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 54. orr.
Gizona ez da jiratzen ausartzen; ezin du aurrera egin; oinak lurrean zuztartu zaizkio. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 13. orr.
Horrenbeste zuztartua zegoen zelten kulturako ospakizuna, kristau erlijioak zain beretik bereganatu zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.
Egiptoko Irteera izango da justuki, Pazkoarekin betiko lotuko dutena: herriaren zain eta hezurrak hantxe baitituzte zuztartuta sentitu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.
Han artaburu bat sumatu nuen, landare zuztartuan, liana batez inguraturiko leka bat gainean zuena. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.