Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzentze iz zuzendu aditzaren aditz izena.

Zuzentze eta maisutza hauek nahikoak dira uste izateko berau dela langileek egindako lan guztiaren autore.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Zuzentze batetik koadratze bat ateratzen zen!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Safam zuzentze judizialpean dago eta sei hilabeteko epea dauka egoera konpontzeko eta enpresaren iraunkortasuna frogatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Egun horretan amaituko zaie Muxikako Udalak agindutako zuzentze-neurriak hartzeko daukaten epea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Egun erabat anakronikoa dirudien Maurice Dobd autore marxistaren kritikari 60-70eko urteetako zuzentze senaren kutsua antzematen zaio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Atal honetan orain arte aztertutako puntu guztiek, zuzentze eta bideratze aukera bat dute Programa 21 honen eta horretarako ezarritarako metodologien bidez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus