Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta benetan argitasuna egiten zuten, nola izango zen bada bestela, horretarako luma zuzentzailea erabiltzen hasi ziren lehenek. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 160. orr.
Epaimahaietan parte hartzen dugun emakumeok, neurri zuzentzaile bat sartu behar diogula askotan gure buruari liburu edo lagin batean ikusten ditugun baloreak baliagarriak direla aldarrikatzeko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.
Bere pentsamolde bereziaren oinarri zuzentzailea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.
Hemen ez dago egiaren desideratum zuzentzailerik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.
Aireportua handitzeko Plan Zuzentzailea bertan behera utziko dute. Berria - Euskal Herria 2004-05-02
Bilbon egin ditu sailburuak adierazpenok, 2002-2005 eperako Jaurlaritzak egindako Etxebizitzaren Plangintza Zuzentzailearen balantzea egiteko izandako agerraldian. Berria - Euskal Herria 2006-01-13
Ez gara inoiz gai izango Google-k eskaintzen duen posta zerbitzua emateko, baina gureak katalaneko ortografia zuzentzailea izango du. Berria - Gaiak 2004-09-26
Egile guztiak dira Apeles, baina zapatariaren tentazioa gizakion artean arruntena da, tira, zuzentzaileak baizik ez zuen ikasi bere lana, zuzentzea, alegia, munduan sekula bukatuko ez den bakarra dela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Hasieratik bereizi izan zirela [...] "kopiatzaileak" alde batetik, alegia artista mimetikoak, errealitateari xehetasunez xehetasun lotzen zitzaizkionak, eta artista heuristikoak bestetik, hau da, asmatzaileak, naturaren zuzentzaileak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Gero zuzentzaileek etorri beharko dute arazoei konponbidea bilatzera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
-Zatoz hona, ene seme, nire zorra pagatu nahi dizut-eta, oker-zuzentzaile hark agindurik utzi didan bezala. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 27. orr.
Anitz urte iragan zituela han, Tres Arroyos-en trenbideetako orratz zuzentzaile egon zela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 132. orr.
Ideia horren inguruan du antzerki hau antolatu Antton Luku obraren idazle eta zuzentzaileak. Herria 2005-05-19
Ni bezalako idazle batentzat luxu bat da Inazio Mujika bezalako zuzentzailea edukitzea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 9. orr.
Egileek (idazleek, zuzentzaileek, itzultzaileek eta ilustratzaileek), beste edozein langilek bezala, beren lanagatik ordain-sari duina jasotzeko eskubidea dute. Berria - Kultura 2004-05-01
Costak galdetu du, Asko zuzendu behar izan al duzu, eta zuzentzaileak erantzun du, Ez, irribarre eginez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 72. orr.
Zuzentzaileak uste du Costak orriak begiratuko balitu, eta errakuntzaz konturatuko balitz, oraindik komentzitzen ahalko lukeela, testuinguru nahaspilatuzko bizpahiru esaldi ukazioz beterikoekin, bizpahiru esaldi kontraesankor eta itxurazkorekin, [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 72. orr.
Egin ezazu kontu nolakoa den zuzentzaileen eguneroko bizitza, pentsa ez ote den tragedia liburu bat behin, eta birritan, eta hiru, lau, bostetan irakurri behar izatea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Iraganeko zenbait egile espezie horretakoa da, zuzentzaile izugarriak, alegia, Balzac-ek berrikusten zituen probez oroitzen ari naiz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Ez da itzulpenaren zehaztasunaz duda egiten duela, bera bezalako zuzentzaile arrunta latinez urri baitabil, baizik eta ezin daitekeelako, benetan ezin daitekeelako sinetsi klerigoa izan ez zen Afonso errege honen ahotik halako harenga korapilotsua atera zitekeenik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.
Beste jende mota bati dagokio arauak jakitea: irakasleei, itzultzaileei, argitaletxe eta hedabideetako hizkuntza zuzentzaileei eta, azken batean, euskara lan tresna dutenei. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 191. orr.
Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpretatzaileen Elkartea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 78. orr.
Ez dudala ia zuzentzaile-lanik egin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 352. orr.
Raimundo Silvak, zuzentzaile-ogibidean zeukan eskarmentu luzeari esker, ez zuen besterik behar alde egin behar zuela konprenitzeko. Gogorarazi beharko dizut zuzentzaile-jendea jende urria dela, soila, literatura eta bizi asko ikusitakoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.
Raimundo Silva libertitzen da gogoeta sakonaren imitazio honekin, bere zuzentzaile-oroimena bertsoz eta prosaz beteta dago, puskak, zatiak dira, baita esaldi osoak ere, esanahidunak, beste munduetatik etorririko zelula geldi eta dirdiratsuak bailiran oroimenean ilkatzen direnak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 216. orr.
Editoreak eta proba zuzentzaileak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 134. orr.
Ni proba-zuzentzailea baino ez nintzen, nire ardura nagusia deleatur bat egoki trazatzea zen, eta gero egileari horren zergatia azaldu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.
Egunen batean, Ala handia da, edozein liburu-zuzentzailek ordenagailu bat edukiko du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.
babesle eta zuzentzaile (3); zuzentzaile eta interpretarien (4); zuzentzaile eta interpreteen (12); zuzentzaile jauna (4)
plan zuzentzailea (3); proba zuzentzailea (3)