Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilboko metroak ere zuzenki gune hortara darama. Herria 2004-04-29
Bere begi olio kolorekoek zuzenki begiratu zidaten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.
Ezinezkoa zen, beraz, zaletasun berri hura zuzenki zabaltzea; mezulariak behar ziren, irakurleak, aktoreak, hizlariak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.
Sortzaileak egozentrikoak dira baina kreatzen dutena energia alor bat da, besteengana zuzenki doana. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.
Baina galdera bat egingo dizut zuzenki. Txillardegi «Putzu», 1999 - 152. orr.
Zuzenki aitortu ez arren, berriro idazkari posturako aurkeztuko dela iradoki zuen Lizarbek. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Norbaitek zerbait dastatzen duenean, egiazta dezakeela zuzenki bere dastamenaren testigantzaz badakiela gozoa ala kontrakoa den. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.
Frantzian gaindi, urte oroz alkoholak 23.000 presuna ditu zuzenki hiltzen (xankre, gibelerradura eta bertze eritasun). Herria 2003-09-25
Gotzaina edo beste edozein eliz edo herri-agintari izango zen, hau da, erakunde eklesiastikoaren glorian zuzenki interesatutako norbait. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.
Hautagai batek gutxienez hautesleen %50en babesa behar du zuzenki bozak irabazteko. Berria - Mundua 2004-07-06
Existentzia ororen gure kontzientzia (izan dadin hautemapenari esker zuzenki edo inferentzien bitartez zerbait hautemapenarekin elkarlotuz), berriz, esperientziaren batasunari dagokio guztiz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 217. orr.
Pentsatze orok, ordea, zuzenki (directe) nahiz zeharka (indirecte) ezaugarri jakinen bitartez azkenean begiespenetara jo behar du, eta beraz, gugan sentimenera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.
Hortik ekartzea zegoen bidaiari haiek guztiak edo inpartzialak edo arerioak zirela; inpartzialak, jukutria edo, hobeto, trajedia hura antzezteko kontratatuak [...] izan ziren neurrian; arerioa, ni, zuzenki nahiz zeharbidez, akabatzeko agindua izan zezaketen neurrian. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.
Lege enpirikoen arabera zuzenki eta osoki bilduak badaude. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 190. orr.
Ni neure baitan dagoenaz, hots, kanpoko gauzen nire errepresentazioaz besterik ez naiz kontziente zuzenki. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 286. orr.
Zuzenki doaz tiroak lurrari buruz, jainko baten suzko tua. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 134. orr.
Laster, koro horren zuzenki entzuteko parada ere izanen da: Azkainen, agorrilaren 28 an. Herria 2003-08-07
Kantaldi hori da zuzenki grabatua izan. Herria 2001-06-07
Gertaera zuzenki pertsonalera lerratuz, oso garbi gogoratzen dut zein lasai ibiltzen nintzen, baita gauez ere, Languedoc-Rousillon-eko haran bakarti eta harritsuetatik paseatzen. Honek esan nahi zuen arazoa ez zela zuzenki literarioa, baizik eta etikoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.
Esakune apodiktiko guztiak (frogagarriak zein zuzenki ziurrak direnak) dogmetan eta matemetan sailkatzen ditut. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.
Hemen gomendatzen denaren zuzenki aurkakoa egin behar da irakaskuntza akademikoan. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 258. orr.
Haren justifikaziomaila fidagarritasunaren mailaren araberakoa izango da, zuzenki proportzionalak baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.
Baina haren indar fisikoa eta kemen falta zuzenki proportzionalak ziren. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 15. orr.
Bizkitartean gaineratikotzat frogatuko dugu, gure ustez zuzenki, ez bakarrik ez dela zilegi, ez gisa, ez onuragarri, baizik eta areago, debekatua dela, desegokia eta kaltegarria. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 153. orr.
Delako Marexalaren alderdikoei erakutsi nien gero, ene argudio zuzenez eta ene urratsez, nahiz ez lanik gabe, kontzientzia garbi izan zezaketetela Errege Katolikoek Nafarroa zuzenki berena zeukatela sinesten baldin bazuten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 218. orr.
Zuzenki bizitzea ontzat ematen duenak eta horretan atsegin hartzen duenak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 118. orr.
Zuzenki jokatu nahi eta ezin baduzu, orduan ez zara zeure buruaren jabe. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 157. orr.
Zuhaurk zuzenki eta bidezki aitortu behar izan dizkiozu bere dohainak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.
Eskubidez egina zuzenki egina da segur aski; zuzenbidearen aurka egina, berriz, ezin da eskubidezko bihurtu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.
Jesu Kristo gure Jaunak mundu osoaren denborako nagusitasuna zeukalarik, bere nagusitasun hori zuzenki ordenatu zuela izpirituko biziari buruz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.
Halako gisaz non gizakiaren arima deitzen ahal baita zuzenki arima begetatiboa. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.
Naturak emandako ahalmenak eraginkortasun handienarekin erabiliz, lana zuzenkiago eta zuhurkiago banatzen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.
Kasetaritza da, dudarik gabe, ofizio ederrenetarik; bete zazue zuzenki euskaldunen eta euskararen onerako. Herria 2003-06-26
zuzenki aipatu (3); zuzenki eragiten (5); zuzenki handi (3); zuzenki hauteman (3); zuzenki joan (4); zuzenki jokatzen (3); zuzenki lotzen (4); zuzenki proportzionalak (3); zuzenki ziurrak (4)