Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzengune (orobat zuzenune g.er.) iz bide bateko zati zuzena.

Zirkuituak zuzenguneak ditu nagusiki, eta bihurgune azkarrak.  Berria - Kirola   2004-09-12

Gilles Villeneuve zirkuitua zuzengune eta txikane lotura bat da funtsean.  Berria - Kirola   2004-06-13

Azken zuzenguneak 200 metro eskas zituen, eta erabakigarria zen hara iritsi aurretik zegoen bihurgune zitalean tropel buruan jartzea.  Berria - Kirola   2004-07-06

Zuzengune horretan hautsi dira azken urteetan txapelketako abiadura errekor gehienak. Euskal Y-ak, Andoain parean, iparrera egingo luke, Santa Barbara eta Oriamendi auzoetako mendebaldeko mendi magalen lurpetik; Miramonera iritsi eta ekialdera hartuko luke; eta kilometro bateko zuzengune baten bitartez Anoetako lurpeko geltokira iritsiko litzateke.  Berria - Kirola   2004-06-06

Xerezen badira bi zuzengune luze, eta, oraindik ere Honda RC211V motoa hobea denez, Yamahari eta Rossiri ahalegin tekniko handia egitea eskatzen dio horrek.  Berria - Kirola   2004-04-29

Gaztelako paraje lehor batean gertatu zen dena, zuzenune amaigabeek erdibitzen dituzten herri txiki eta bakartien monotoniara menderatutako paisaje baten erdian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus