Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zuzengabetasun iz zuzengabea denaren nolakotasuna.
Izadiaren egoera zuzengabetasunaren eta bortizkeriaren egoera da eta utzi egin behar da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 258. orr.
Osorik ziurra da inork ez duela inoiz jabego honen zuzengabetasuna frogatuko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 255. orr.
Diruaren barreiatzearen zuzengabetasun bermatua baino egokiagorik ez zen, batzuk zoriontsu, besteak errabiaz kexu, eskualde baten kudeatzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 89. orr.