Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrazoia kendu nahi al didazu eta ni gaitzetsi zeure burua zuzenesteko? Elizen arteko biblia Jb 40,8
Uste dut hausnarketa hauek argiro zuzenesten dutela gorago egin dugun baieztapena, hots, osagai-egituran soilik oinarritutako ereduak desegokiak direla funtsean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 98. orr.
Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen. Elizen arteko biblia Ga 3,6
Zerbait gertatu zen, nire ustez garbiki frogatzen zuena Probidentziak berak zuzenesten zuela nire asmoa. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 29. orr.
Laugarren argudio nagusiak, erakusteko ez dela saiatu behar lehiatzera gure auzia Espainian berean epai dadin ez du bakarrik frogatzen horren zuzenesteko ez dugula arrazoi funtsezkorik, baina alderantziz anitz arrazoi badela auziaren ez hor epaitzeko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 163. orr.
Hala nola, helburuak ez duela nehoiz edozein helbide zuzenesten eta gainera, baliabide gaizto batek kutsatzen duela helburu zuzena dioten printzipio nagusiak laster ahantziak zituzten zenbaitek, apezgaitegitik atera orduko. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.
Beheititze hori zuzenetsi du auzapezak erranez, sei urtez segidan beti goititu duela elkarteen sustengua, eta izariz kanpoko heinera heldua zela. Herria 2003-03-06