Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzenean 1 adlag itzulingururik gabe, bitartekorik gabe. ik zuzen 8.

Zuzenean joan zen bigarren lantegira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Orduan, une bigun haren zain egon balitz bezala, tximeleta bat atera da hegan hilerriaren bazter batetik, eta guregana zuzenean abiatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

Eguzkiari zuzenean begiratzeak begiko lesio larriak eragin ditzake.  Berria - Gaiak   2004-06-08

-Esaten dute zuzenean etorri zela Italiatik hona -esan zuen Romanek-, bota egin zutela handik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 76. orr.

-Zuzenean iparraldera -esan zuen Ronek, aginte-koadroko iparrorratzari begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Zuzenean begietara so egin, eta saiatu begiak ez kliskatzen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 97. orr.

Bezeroei begietara zuzenean begiratuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.

Bakarrik geratu ginenean, zuzenean galdetu zidan: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 124. orr.

Gauzak behar bezala egiteko, telefonotik zuzenean grabatzeko aparatu bat erosi nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Lisboatik zuzenean ekarritako galtzada-harriz zolatutako kaleak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Neu naiz -zioen- bekatu egin duena, neu bidegabe hitz egin duena: ni zigortu behar ninduzun zuzenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 845. orr.

Udaletxetik etxera joan nintzen zuzenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 343. orr.

Bludgerra tximista bezala zetorkion ostera, bigarrenez erasotzera; oraingoan aurpegira zuzenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.

Itzulpen hau japonieratik zuzenean egin da.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 18. orr.

Erregai-piletan, erregaiak oxigenoarekin erreakzionatu [...] eta elektrizitatea sortzen du zuzenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Dendei zuzenean saltzen dieten saltzaile horietakoa izanen zara.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 43. orr.

Jekaterinburg eta Irkutsk zuzenean batzen dituen bidetik kanpo, estepak, zingira huts leku askotan, ez dira ibiltzeko modukoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Mailegu sistemarekin, ikastetxeek argitaletxeei eta banatzaileei zuzenean erosiko dizkiete liburuak, eta ez lirateke liburu dendetara joango.  Berria - Harian   2006-01-15

Medikua hautatzeko askatasuna: Jendea zuzenean joan zitekeen nahi zuen medikuarengana edo espezialistarengana.  Berria - Harian   2006-01-04

Txapeldunen Ligarako zuzenean sailkatzeko aukera ere badu oraindik Osasunak.  Berria - Kirola   2006-05-05

Gure biperra alorretik zuzenean merkaturatua dela.  Herria   2004-07-29

ETAk ez du autodeterminazioa zuzenean aipatzen agirian.  Berria - Harian   2006-03-25

2 (kideko esapideekin batean)

Ez baitzegoen zuzenean iristerik, baizik eta itzulingurua eginez zelai eta galsoroetan barrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 365. orr.

Kalea lurpeko igarobidea erabiliz igaro beharrean zuzenean gurutzatu zutela eta, poliziak geldi arazi zituen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 282. orr.

Atal horren VIII. Kapituluak biltzen ditu, zeharka edo zuzenean, proiektu militarren inguruan aurrez ikusten diren ikerketetarako diru laguntzak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

Testu hauek guztiek, zuzenean edo zeharka, harreman estuak dituzte elkarrekin. Zeharka, zuzenean, edozein ispilutako islen bitartez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Ez ninduan ausartu galdetzera ea astearte gauean maitasuna egiten zuten: nolanahi dela ere, ez zuzenean eta ez interpretariaren bitartez, ez nian lortu deus ateratzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 275. orr.

Horri esker Jainkoak zuzenean eta naturalki ematen dio gizaki bakoitzari, bere biziaren eta gorputzaren zaintzekoa, hutsik gabeko geriza bermatuz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 129. orr.

Ez dute gaia zuzenean jorratzen, baizik besteek esandakoa ekartzen, laburtzen, biltzen, erkatzen edo aztertzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.

Sokratesek ez du deus argitzen zuzenean; bai, aldiz, galderen bidez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

Anaia guztiei tinko agintzen diet, ez dezatela inolaz ere dirurik edo sosik har, ez zuzenean eta ez bitartekoen bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 156. orr.

Era berean badakit eta ikusten dut, niri zuzenean gaitzik ezin didatenean egin, nire lagunen bitartez saiatzen direla niri kalte egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 704. orr.

Hori baita bere estiloa, hitza zuzenean, luzapenik eta interpretaziorik gabe, praktikan jartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Bada joera pentsatzeko erabaki hori zuzenean har daitekeela unibertsitatearen barnean, kanpora baimenik eskatu gabe.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 51. orr.

3 irud/hed

Hortik zera etorri zen, jaun gehienak zuzenean koroaren mende egotetik, zeharka mendean egotera pasatu zirela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

Nire laguna eta biok langabeziara gindoazen zuzenean, eta une haietan ez zen batere erraza lana aurkitzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.

Asko eta asko ikusten nituen zuzenean bazoazenak aspaldiko eta gaurko heresia batzuen aurka.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 162. orr.

Garai hartako Estatu Batuen eta Latino Amerikaren arteko harremanak ez ziren zuzenean kolonialak, baina horrek ez du benetan gertatua faltsutu behar.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Faxismora goazak zuzenean, motel.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 32. orr.

Baina Lakatosek zuzenean Infernura eraman ninduen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.

4 emanaldiez mintzatuz, aldez aurretik grabatu gabe.

Hego Koreako telebistak zuzenean zabalduriko prentsaurreko batean.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Gertatzen ari dena zuzenean eman beharrak erotu egiten du esataria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 109. orr.

Zeremonia zuzenean transmititzen ari diren esatariak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Korrikaren heltzea Baionan zuzenean eskainia izan da berrogoi bat irrati elkarri lotuz, Gure Irratiak Baionako herriko etxean finkatua zuen loturari esker.  Herria   2001-04-12

Musika, emanaldi guztietan, zuzenean eskainiko dute Iñaki Salvador pianistak eta Pello Ramirez biolontxelo jotzaileak.  Berria - Kultura   2004-04-20

"Plasma" telebistetan XXI. mendeko 'Cyber' bertsolariak zuzenean!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 125. orr.

10.30: Meza nagusia, Molères apezpikua buru, Lapurdi irratitik zuzenean zabaldua 96,8 megahertzetan.  Herria   2002-09-12

Jazz eta soul kutsua zuen emanaldi hark, eta pentsatu nuen haize sekzio bat gehitzea, jazz sonoritatea indartzeko eta zuzenean grabatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-28

5 zuzen-zuzenean adlag zuzen-zuzen.

Zuzen-zuzenean jaitsiko dira hilobira, haien arrastoa ezabatu egingo da eta Hilen Egoitza izango dute bizileku.  Elizen arteko biblia   Sal 49,15

Likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate "sublimatu"tik zetorkion zerbaiten kariaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Nekazariei, arrantzaleei eta garraiolariei zuzen-zuzenean eragiten die arazoak.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Nahiago izan zuen ezagutza preziatu hori bere ikasleei zuzen-zuzenean azaldu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Harryk ahaleginak egiten zituen begi hotz haietara zuzen-zuzenean begiratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 126. orr.

Proposatu nuen sal geniezaiola zuzen-zuzenean hiriko liburutegiren bati.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Infernuko zulora zuzen-zuzenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 97. orr.

Herritar hauek euren lurraldeetara itzultzeko eskubidea dute; izan ere, itzultzea zuzen-zuzenean dago lotuta euren iraupenarekin.  Berria - Mundua   2004-06-20

Ezkerraldean abian diren eraso txikitzaile guztiak laburbiltzen ditu Alonsotegik, zuzen-zuzenean ez bada ere, gertutik sufritu behar izango dituelako proiektu guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Epaiak euskal hiztunon eskubideen kontra jotzen du zuzen-zuzenean.  Berria - Harian   2006-05-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

berak zuzenean (17); berari zuzenean (7); dena zuzenean (6); diskoa zuzenean (6)

egoeraren berri zuzenean (5); egoeraren berri zuzenean (5); gero zuzenean (7); guztiak zuzenean (5); handik zuzenean (5); herria zuzenean festibala (24); herritarrek zuzenean (6)

jainkoak zuzenean (6); jo zuen zuzenean (12); joan nintzen zuzenean (5); joan zen zuzenean (18); kateak zuzenean (11); kateak zuzenean emango (7); kontra zuzenean (6); lana zuzenean (7); lehen kateak zuzenean (5); musika zuzenean (6); niri zuzenean (6)

ostaturat zuzenean (12); partida zuzenean (15); prozesuan zuzenean (6); prozesuan zuzenean parte (5); telebistak zuzenean (9)

zeharka edo zuzenean (5)

zuzen zuzenean (210); zuzen zuzenean eragiten (7); zuzen zuzenean joan (6)

zuzenean abiatu (6); zuzenean aipatu (12); zuzenean aipatu gabe (6); zuzenean ari (10); zuzenean aurkezteko (8); zuzenean aurkezten (5); zuzenean aurkeztu (6); zuzenean begietara (5); zuzenean begiratu (7); zuzenean begiratzen (6); zuzenean bizi (14); zuzenean bizi izan (8)

zuzenean edo zeharka (24); zuzenean egin (26); zuzenean egin zion (5); zuzenean egindako (5); zuzenean egiteko (5); zuzenean egiten (11); zuzenean eman (13); zuzenean emango (20); zuzenean emango du (14); zuzenean emateko (7); zuzenean ematen (7); zuzenean entzun (11); zuzenean entzuteko (6); zuzenean eragiten (27); zuzenean eragiten die (5); zuzenean eraman (7); zuzenean erantzun (5); zuzenean eraso (8); zuzenean esan (12); zuzenean eskaini (7); zuzenean eskainiko (18); zuzenean eskainiko du (10); zuzenean esku (7); zuzenean etorri (10); zuzenean etxera (7); zuzenean ez bada (9); zuzenean ezagutu (11); zuzenean ezagutzeko (5); zuzenean ezagutzen (9); zuzenean galdetu (12); zuzenean grabatu (7); zuzenean grabatutako (8); zuzenean harremanetan (6); zuzenean hartu (13); zuzenean hartzen (5); zuzenean hitz egin (13)

zuzenean ikusi (13); zuzenean ikustea (5); zuzenean ikusteko (19); zuzenean ikusteko aukera (5); zuzenean jakiteko (5); zuzenean jarraitu (6); zuzenean jaso (10); zuzenean jo (38); zuzenean jo zuen (7); zuzenean joan (51); zuzenean joan zen (19); zuzenean joango (7); zuzenean jotako (7); zuzenean jotzeko (10); zuzenean jotzeko aukera (5); zuzenean jotzen (14); zuzenean lortzen (5); zuzenean lotzen (5); zuzenean parte hartu (21); zuzenean parte hartzeko (14); zuzenean parte hartzen (6); zuzenean sailkatu (7); zuzenean sailkatuak (6); zuzenean sailkatuta (5); zuzenean sartu (8); zuzenean sartzen (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus