Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzendariorde (orobat zuzendari orde g.er.) 1 iz zuzendariaren hurrengoa, eta, egoera jakin batzuetan, haren ordekoa.

Ikusia naiz erredakzioko laguntzaileak erredaktore bilakatzen, erredaktoreak sekzioburu, sekzioburuak erredakzioburu eta erredakzioburuak zuzendariorde.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Erredakzioburuak eta atalburuak zuzendariordearen bulegotik ateratzen ikusteak arrasta paratu zion nire abiadari: bukatua zen goizeko erredakzio-bilera, ni gabe bukatu ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Ez dira iraultzaile baten hitzak, Larry Summers, AEBetako Altxorraren zuzendariordearenak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 275. orr.

Errusiako Energia Nuklearraren Segurtasunerako Institutuaren zuzendariorde Igor Lingeren ustez, [...].  Berria - Mundua   2006-04-14

Halaxe uste du Joxe Mari Otermin ETBko Programen zuzendariordeak.  Berria - Kultura   2006-03-14

Kautxu-lantegiko kredituen departamentuko zuzendariordea zen Durant jauna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.

CIAko zuzendariorde Jami Miscikek dimisioa eman du.  Berria - Mundua   2004-12-30

Astelehen arratsean beti ere, Bagdadetik 30 kilometro hegoaldera dagoen Mamudia ospitaleko zuzendariorde Kassem El Abadi hil zuten tiroz, bere lantokian bertan.  Berria - Mundua   2004-07-28

Bizkaiko Ogasuneko Ikuskaritzako zuzendariordea kargugabetu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Austriako Eliza Katolikoak kargutik kendu ditu apaiztegiko burua eta zuzendariordea.  Berria - Gaiak   2004-07-14

NATOren aldeko kanpainaren ondoren, Madrilgo ministerio bateko zuzendariorde izendatu zuten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 118. orr.

Dai Zhicheng hiesaren eta sexu bidez transmititzen diren gaixotasunen prebentziorako eta kontrolerako erakundeko zuzendariordea da.  Berria - Gaiak   2004-05-11

Eusko Jaurlaritzako zuzendariorde izatera heldu zen, PSEk hiruko gobernuan izan zuen Sailetako batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Eskakizunak «enpresen eta langileen arteko arazoa» direla erantzun die Jose Antonio Arratibel Osakidetzeko kontratazioko zuzendariordeak langileei, sindikatuen arabera.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Zuzendariorde orokor izendatu berri dute.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jerry ordurako bi umeren aita zoriontsua zen eta zuzendariorde postura igoa zen Robby'sen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 70. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espetxeko osasun zuzendariordea kargugabetu zuten, tratu txarren egileetako bat izan zelakoan.  Berria - Mundua   2004-07-10

Boterea, ordea, Operazio-zuzendariordearen esku zegoen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 41. orr.

Scott Operazio-zuzendariordeari, edo Washington-eko beste artabururen bati, xehetasun txiki bat pasatu baitzitzaion: gaztelania eta ingelesa ez ziren preseski neska haren hizkuntza bakarrak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

4 (izenondo gisa)

Nire klinikako mediku zuzendariordea Afrikan izana da, eta halaxe esan ohi du hitzez hitz: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus