Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzendari iz 1 zenbait erakunderen burua; hainbat talderen jarduna zuzentzen duen pertsona; administrazioko zuzendaritza bateko buruari edo enpresa batzuetako zenbait sailetakoari ematen zaion izena.

Izan ere, zuzendariak, Jainkoaren etxezain denez gero, akasgabea izan behar du: ez harro, ez haserrekor, ez ardozale, ez sesiozale, ez okerreko irabazien gose.  Elizen arteko biblia   Tt 1,7

-Ni naiz zuzendaria; nik hautatuko ditut protagonistak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 210. orr.

Dirudienez zuzendariak produkzio-bulegora deitu du, eta handik publizitatera deitu dute.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 200. orr.

Thierryk keinu konplize bat egin dit orduan, eta Werner Herzog zuzendariaren filmak asko gustatzen zaizkiola gaineratu du.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 172. orr.

Maisonnave zuzendariak Seminario handian sartzeko egiten dion ageria oso baikorra da.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 16. orr.

Erromatik itzuli zenean beraz, apezpikuak kendu zuen bere kargutik beste zuzendari bat izendatu, 'interdit' zigorraz mehatxatu, [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 99. orr.

Kantariek abesti-saioa egin zuten, Jizrahias zuzendari zutela.  Elizen arteko biblia   Ne 12,42

Koru batek laguntzen ziola, zeinaren buru eta zuzendari Madama Scílimberg izeneko sorgin bat baitzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Berehalaxe izango da hemen Zuzendaria entsegurako.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.

Bi zuzendarien filmetan behin eta berriz agertzen da heziketaren gaineko ardura.  Berria - Kultura   2006-02-10

Presidentearen eta zuzendarien karguak profesionalizatzea ez zaigu burutik pasatu ere egin.  Berria - Kirola   2006-02-15

Fresnesen gizonentzako dibisio bakoitzak bere zuzendaria du.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 195. orr.

Zuzendari jaunak haur bat bezalatsu gogoberoturik azaldu eta erakutsi zidan makina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

-Zuzendari jaunarekin hitz egin nahi dut.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 242. orr.

Orduan ikusi nuen zuzendari "jauna" ez baina, "andrea" zela.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 57. orr.

Behin, matematika orduan, zuzendariak deitu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 90. orr.

Zuzendariagana deitu naute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 65. orr.

Noizean behin, kontzientzia profesionalak bultzaturik, zuzendariarengana jo, eta lan bat eskatzen nion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 204. orr.

Doinu bat asmatu, eta, makilak hartuta, biak jarri ziren zuzendari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 105. orr.

Lurjabearen eginkizun guztiak betetzeko, aldi berean epaile, zuzendari eta ordena-zaintzaile jarduteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.

Gizon gaztea genuen, zuzendaritzara igan berria.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 261. orr.

2 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Uztaritze eskualdeko zuzendaritzaren meneko ziren herri guzietako beste funtzionarioak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.

NDF Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Rodrigo Rato eta Nazioarteko Lan Erakundeko zuzendari Juan Somavia bildu ziren goi bileran.  Berria - Mundua   2004-09-09

Kontuak kontu, egun batean Arrasateko Ikastolako zuzendari Jose Martin Kamino azaldu zen Iratxera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 53. orr.

Euskalerria Irratiko zuzendari Mikel Bujandak atzo Berriari adierazi zionez, [...].  Berria - Harian   2005-06-01

Hala zioen Elhuyar kultura elkarteko zuzendari Jose Mari Fernández Ibabek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 161. orr.

Periodikoko zuzendariarekin eta argazkilariarekin hitz egin nahi duela.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.

Goizean, berriz, ontziolako zuzendariekin bildu zen langileen batzordea.  Berria - Ekonomia   2004-12-24

Eroetxeko zuzendariek eta emakume zaintzaileek neska gaixoei arropa eta jana ebasten zizkieten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 21. orr.

Saileko zuzendariari zegokionez, urte asko zeramatzan administrazio publikoan, eta kudeatzaile ona omen zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Ikuskapenerako Informazio eta Plangintza Ataleko zuzendariak zaletasun ezkutuak eta amodio gordeak deskubritu ahal izan ditu [...] bere langileen ordenagailu bakoitza banan-banan miaturik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.

Herrialde Katalanetako Vilaweb albiste webguneko zuzendaria da Vicent Partal.  Berria - Harian   2006-01-24

Larresoroko zuzendari (1834), kalonje (1850), Bikario nagusi (1852), 1869 hila.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 165. orr.

Hona Ithurbide herritarra, Sarako komisarioa, Zuzendaritzaren ordezkaria.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.

Horra non goiz batez presondegiko zuzendari nausia eta zuzendariordea zeldan sartzen zaizkidan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 104. orr.

Bi urte egin nituen plazako akademia zaharrean, musika-bandako zuzendari zaharraren oihuen artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.

Hizkuntz Politikako Zuzendari bati neronek aditua: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.

Marmeladagintzako holandar konpainia bateko zuzendari izendatu zuten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean)

FAOren zuzendari nagusi Jacques Diouf jaunaren iritziz, arazoa gehiago da borondate politikorik eza elikagai eza baino.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

Ez zen artean Pasteur Institutuaren zuzendari, baina garbi geneukan guztiok aurki izango zela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.

Liburutegiaren zuzendari berria, entzun dudanez, antzinako hizkuntzen ikasketari buru-belarri emana dagoen letragizon bat da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

Mailarik goreneko erakaslea, Florence-ko eskolaren zuzendari ohia, literatura kritikari bezala ezagutua zen bereziki.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 46. orr.

Enpresa multinazionalen zuzendariei egindako galdetegietan oinarriturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.

Ez zuen uste Gabilondok azken emaitza horri begira ezusteko handirik jasoko zuenik, filmaren zuzendariek aspaldidanik baitute Salvadorrek egindako lanaren berri aski zehatza.  Berria - Kultura   2006-04-30

Lihozko mantua zeraman Davidek soinean, kutxa zeramaten lebitarrek, kantariek eta zeremoniaren zuzendari zen Kenaniasek bezalaxe.  Elizen arteko biblia   1 Kro 15,27

Hire zuzendaria nauk, ezin diat onartu afaria hik ordaintzea, hierarkiarekiko errespetua bukatuko huke menpekoak hasiko balira hortik zehar harrokeriatan beren agintariekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 352. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Donostiako Zinemaldian Zuzendari Berrien atalean.  Berria - Kultura   2004-08-14

Zuzendari gazteen lanekin abiatu da Cannesko jaialdia.  Berria - Kultura   2004-05-14

Zuzendari onenaren Oscar saria.  Berria - Harian   2005-09-15

-Ukitzen banauzu, neu arduratuko naiz ez zaitezen inoiz izan Presondegien Erakundeko Zuzendari Nagusia!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

EITBko zuzendari nagusiak Lege Biltzarrean emandako erantzunaz "pertsonalki" zer pentsatzen nuen galdetu zidan. Laboratorio-buruaren sinaduraren bermea bildu zuen, eta zuzendari teknikoarena eta zuzendari orokorrarena ere han joan ziren atzetik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 115. orr.

Txus Perez enpresako zuzendari komertzialak atzo Berriari azaldu zionez [...].  Berria - Gaiak   2004-05-21

Zer egingo dugu morroi horrekin, galdetu zuen zuzendari orokorrak, eta zuzendari literarioak egileari deitu zion gertaera absurduaren berri emateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.

Bilboko Arriaga antzokiko zuzendari artistiko izendatu dute berriki.  Berria - Kultura   2004-06-23

Trena jakina, burdinbideetako zuzendari alkoholikoak hautatzen zituen tokietan baizik ez zen geldituko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 118. orr.

Gero Arbelbide izendatu zuen zuzendari, Hiriart zuzendari lagun eta Soubelet nobizioen buru.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 68. orr.

Teologoa, Jansenioren laguna, jansendarren egoitza izan zen Port-Royalgo abadiaren zuzendari espirituala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

"Zer daukazu esateko?", galdetu dit Zuzendari txit agurgarriak bere hatzak nire besoan estuturik. Ganorazko zuzendari batek inoiz ez zukeen hemen Creevey bezalako zaborrik onartuko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 205. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Himno kantari joan zen, baxu ahots artifizial batez, Gorsehilleko bide guztian barrena, zuzendari lanak zigorrarekin eginez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Ez du zertan nire zuzendari-bulegora sartu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 27. orr.

Jauna, zergatik ez duzu zeure burua zuzendari-posturako aurkezten?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 224. orr.

Hogwartseko zuzendari-segida luze batek ez badu ezer aurkitu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.

Ez naiz jenio bat, zuzendari-karguduna izan arren, baina gero eta jasangaitzago egiten zaizkit gazte jende horiek, beren tonua, beren hantustea. Erran gabe doa haatik konduak ez direla bat-batean xuxenduko zuzendari kanbiatze horrekin!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egia da elkarte-zuzendari izan nahi duenak eginkizun ona nahi duela.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,1

Jexuxen ametsetako bat zen bere semea banku-zuzendari izatea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.

Jean Louis Cazenave eta Eric Lipsky, Safam-eko sail zuzendariekin mintzatu da, lehenik enpresa komitearen aitzinean.  Herria   2005-02-27

Fabrika-zuzendari baten seme hura desafiatzeko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.

Duela sei urte arte, Manhattan Proiektuko zientzia-zuzendaria izan nintzen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 190. orr.

Bi urte eta hamar hilabeterako kartzela zigorra Luis Bastida finantza zuzendari ohiarentzat.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

Frantziako Gobernuko Osasun zuzendari nagusi Lucien Abenhaimek dimisioa eman zuen.  Berria - Harian   2005-06-18

Geroago, arte-zuzendari eta iragarki-diseinatzaile aritu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Gaur egungo zinema-zuzendari askok nahi lukete Nestor Almendros baten ospea izan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Sabino Angoitia kirol zuzendari jardunera itzuliko da 2005. urtean.  Berria - Kirola   2004-12-21

Geroztik antzezle, antzerki zuzendari eta eszenografo askok egingo zizkioten ekarpen askoren abiapuntutzat baizik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 11. orr.

Kapitaina koru-zuzendari eta irakasle izandakoa da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 122. orr.

Karsten Dobers, musikari zuzendariak ditu kudeatzen Baionako kontserbatorioko gazteen orkestra zinfonikoko 60 musikariak.  Herria   2005-12-15

Pianista fina zen gizona, eta itsasoan barrena ibili izan zen gaztetan Alfonso XIII transatlantikoan orkestra-zuzendari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

Tesi zuzendari bat, unibertsitateko bi errektore, literatura-irakasle bat, [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 18. orr.

Goizeko hamarrak jo berritan, Excelsior estudioetara deitu eta telefonistari publizitate-zuzendariaren izena galdetu nion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 223. orr.

Eusko Jaurlaritzako inmigrazio zuzendari Omer Okek ere Oskorriren musikarekin abestuko du.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 60. orr.

Fraide zuzendari nagusiak Baionako zuzendariari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 64. orr.

7 (izenondo gisa)

Austriako klase zuzendariek harrokeriaz bizi dute dekadentzia hori, inperio zaharraren lekuan beste ordena berri, sendo eta indartsuagoa eraikitzeko gai izango direlakoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Batzuetan Frantzia Librearen jeneral zuzendariaren ahots dardaratia hautematen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

Alferrik joango zara esanez: "begira, nere jaun zuzendari material eta ideala: huts egin dut larriki, honenbeste milioi behar ez bezala erabili, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 182. orr.

8 irud/hed

Bakea jarriko dizut gobernari, justizia zuzendari.  Elizen arteko biblia   Is 60,17

9 zuzendari ondoko

Eliseo Newman erakundeko zuzendari ondokoa komunitatearen ezaugarrietaz mintzatu da berriarekin.  Berria - Mundua   2004-10-22

McLaughlin zuzendari ondokoak dimisioa eman zuen herenegun erakundean dauden barne arazoak direla medio.  Berria - Mundua   2004-11-14

«Lehen aldiz, tripulazio gabe gelditu zen ISS», esan zuen horren harira Victor Blagov Errusiako Espazio Hegaldietarako Kontrol Zentroko zuzendari-ondokoak.  Berria - Gaiak   2004-05-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

agentziako zuzendari (11); aldizkariko zuzendari (10); antzerki zuzendari (6); antzokiko zuzendari (7); argazki zuzendari (6); aspeko zuzendari (6); batzordeko zuzendari (15); behatokiko zuzendari (21); berriako zuzendari (17); bertako zuzendari (6); beste zuzendari (9); bulegoko zuzendari (8); ciako zuzendari (8)

egunkaria ko zuzendari (7); egunkariko zuzendari (27); eitbko zuzendari (10); elkarteko zuzendari (11); emakundeko zuzendari (6); enpresako zuzendari (18); erakunde horretako zuzendari (6); erakundeetako zuzendari (13); erakundeko zuzendari (33); erakundeko zuzendari nagusi (7); eskolako zuzendari (10); eskubideen behatokiko zuzendari (6); espetxe erakundeetako zuzendari (13); euskalerria irratiko zuzendari (8); federazioko zuzendari (6); fundazioko zuzendari (7); hezkuntza zuzendari (6); hizkuntza politikako zuzendari (7); hizkuntza politikarako zuzendari (9)

iaeako zuzendari (8); ikastetxeko zuzendari (6); ikastolako zuzendari (17); immigrazio zuzendari (17); institutuko zuzendari (18); irratiko zuzendari (11); jaialdiko zuzendari (8); jaurlaritzako immigrazio zuzendari (8); kirol zuzendari (68); ko zuzendari (22); konpainiako zuzendari (8); ministerioko zuzendari (15); museoko zuzendari (17)

orkestra zuzendari (18); orkestrako zuzendari (7); osakidetzako zuzendari (6); osakidetzako zuzendari nagusiak (6); osalaneko zuzendari (6); politikako zuzendari (10); politikarako zuzendari (9); publikoko zuzendari (6); ren zuzendari (10); saileko zuzendari (16); taldearen zuzendari (6); taldeko kirol zuzendari (8); taldeko zuzendari (17)

ueuko zuzendari (6); zentroko zuzendari (15); zine zuzendari (13); zinema zuzendari (30)

zuzendari artistiko (7); zuzendari artistikoa (14); zuzendari artistikoak (14); zuzendari bat bilatzen (6); zuzendari berri (14); zuzendari berria (29); zuzendari berriak (20); zuzendari berriaren (8); zuzendari berrien (14); zuzendari bezala (12); zuzendari dela (14); zuzendari den (13)

zuzendari estatubatuarrak (9); zuzendari gisa (22)

zuzendari izan (32); zuzendari izan zen (12); zuzendari izana (6); zuzendari izandako (7); zuzendari izateko (8); zuzendari izendatu (14); zuzendari izendatu zuten (8); zuzendari jauna (42); zuzendari jaunari (8); zuzendari javier (9); zuzendari jose (22); zuzendari jose antonio (7); zuzendari josu (6); zuzendari juan (25); zuzendari juan inazio (10); zuzendari kargua (11); zuzendari lana (6); zuzendari lanak (13); zuzendari lanetan (15); zuzendari literarioa (12); zuzendari literarioak (12); zuzendari martxelo otamendi (7); zuzendari martxelo otamendik (9); zuzendari mercedes gallizok (8); zuzendari mikel bujandak (7); zuzendari mohamed el (10); zuzendari nagusi (102); zuzendari nagusia (42); zuzendari nagusiak (109); zuzendari nagusiak atzo (12); zuzendari nagusiarekin (7); zuzendari nagusiaren (19)

); zuzendari ohi (21); zuzendari ohia (35); zuzendari ohiak (14); zuzendari ohiaren (9); zuzendari onenaren (32); zuzendari onenaren saria (18); zuzendari onenarena (7); zuzendari ordeak (6); zuzendari orokorrak (10); zuzendari tekniko (9); zuzendari teknikoa (14); zuzendari teknikoak (14); zuzendari teresa aranazek (6); zuzendari txit agurgarri (7); zuzendari txit agurgarria (12); zuzendari txit agurgarriak (30); zuzendari txit agurgarriaren (19); zuzendari txit agurgarriari (14); zuzendari zela (6); zuzendari zen (6)

agentziako zuzendaria (8); aldizkariko zuzendaria (16); argazki zuzendaria (7); behatokiko zuzendaria (14); berriako zuzendaria (21); bulegoko zuzendaria (10)

egunkariko zuzendaria (12); eko zuzendaria (11); elhuyar aldizkariko zuzendaria (6); elkarteko zuzendaria (6); emakundeko zuzendaria (10); enpresako zuzendaria (8); erakundeko zuzendaria (14); eskolako zuzendaria (19); eszena zuzendaria (37); filmaren zuzendaria (8); filmeko zuzendaria (8); finantza zuzendaria (8)

ikastetxeko zuzendaria (7); ikastolako zuzendaria (10); ingeniaritza eskolako zuzendaria (6); institutuko zuzendaria (15); irratiko zuzendaria (6); katearen zuzendaria (9); kirol zuzendaria (97); ko zuzendaria (32); kontseiluko zuzendaria (6); museoko zuzendaria (13); musika zuzendaria (12); orkestra sinfonikoa zuzendaria (14); orkestra zuzendaria (14); otamendi berriako zuzendaria (19); realeko kirol zuzendaria (6); saileko zuzendaria (13); saiz kirol zuzendaria (6); taldeko kirol zuzendaria (22); taldeko zuzendaria (13); taula zuzendaria (6)

ueuko zuzendaria (7); zentroko zuzendaria (19); zinema zuzendaria (15)

zuzendaria bera (10); zuzendaria buru (8); zuzendaria da (95); zuzendaria hil (7); zuzendaria izan (46); zuzendaria izan da (7); zuzendaria izan zen (23); zuzendaria izango (20); zuzendaria izango da (10); zuzendaria oso (7); zuzendaria pozik (7); zuzendaria zela (8); zuzendaria zen (18)

aldizkariko zuzendariak (8); artiumeko zuzendariak (9); ataleko zuzendariak (7); azaldu du zuzendariak (8); behatokiko zuzendariak (19); bellamy unicefeko zuzendariak (6); bere kirol zuzendariak (7); berriako zuzendariak (15); bulegoko zuzendariak (10); durana artiumeko zuzendariak (6)

egunkariko zuzendariak (14); ekeko zuzendariak (6); eko zuzendariak (6); elkarteko zuzendariak (11); erakundeko zuzendariak (21); esan zuen zuzendariak (7); eskolako zuzendariak (15); espetxe erakundeetako zuzendariak (13); espetxe zuzendariak (8); espetxeko zuzendariak (10); eszena zuzendariak (11); euskalerria irratiko zuzendariak (6); filmaren zuzendariak (8); finantza zuzendariak (7); fundazioko zuzendariak (11); gorospe kirol zuzendariak (7)

ikastetxeko zuzendariak (7); ikastolako zuzendariak (13); institutuko zuzendariak (13); irratiko zuzendariak (14); jaialdiko zuzendariak (11); katearen zuzendariak (17); kirol zuzendariak (138); ko zuzendariak (17); kontseiluko zuzendariak (7); kultura zuzendariak (11); museoko zuzendariak (15); musika zuzendariak (10)

olabe kirol zuzendariak (7); otamendi berriako zuzendariak (8); realeko kirol zuzendariak (13); saileko zuzendariak (13); taldeko kirol zuzendariak (16); taldeko zuzendariak (16)

unicefeko zuzendariak (6); zinema zuzendariak (19)

zuzendariak adierazi (18); zuzendariak adierazi duenez (8); zuzendariak argitu (7); zuzendariak atzo esan (7); zuzendariak azaldu (42); zuzendariak azaldu duenez (20); zuzendariak azaldu zuenez (16); zuzendariak berak (21); zuzendariak bere (17); zuzendariak berriari (6); zuzendariak deitu (6); zuzendariak dimisioa (7); zuzendariak dio (6); zuzendariak egin (8); zuzendariak erran (6); zuzendariak erredakzioa (8); zuzendariak esan (21); zuzendariak esan duenez (8); zuzendariak esana (11); zuzendariak jakinarazi (9)

kirol zuzendariarekin (15); zuzendariarekin batera (7); zuzendariarekin hitz egin (7)

erakundeko zuzendariaren (7); eskolako zuzendariaren (9); kirol zuzendariaren (25); taldeko kirol zuzendariaren (6); zinema zuzendariaren (7)

zuzendariaren arabera (59); zuzendariaren aurrean (7); zuzendariaren bulegora (6); zuzendariaren esanetan (34); zuzendariaren eskutik (6); zuzendariaren gidaritzapean (6); zuzendariaren hitzak (9); zuzendariaren hitzetan (20); zuzendariaren iritziz (8); zuzendariaren lana (7); zuzendariaren ustez (23)

zuzendariarengana jo (7

koru zuzendariarentzat (55)

eszena zuzendariari (8)

kirol zuzendariek (8); osasunako zuzendariek (7)

hezkuntzako ikastetxeetako zuzendarien (8); ikastetxeetako zuzendarien (11); ikastetxeetako zuzendarien elkarteak (6); zuzendarien artean (6); zuzendarien elkarteak (8); zuzendarien lanak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus