Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezinezkoa zitzaion zutunik jartzea. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 104. orr.
Matiasek, baina, ez zeukan ohiturarik hain altuera desberdinetatik hitz egiteko, gizona lurrean eta bera zutunik, eta lurrean jesarri zen, gizonaren ondoan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 133. orr.
Dagoen lekuan gelditu da Iker zutunik, aldamenean jesartzen ausartu barik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 98. orr.
Gu biok, gazteenok, zutunik, noski. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 40. orr.
Zutunik aditzen dituzte olerkiak, zutunik musika. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 47. orr.
Jente guztia zutunik txaloka altzaten zan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 28. orr.
Zuri-beltzeko aiton-amonak dotore eta serio, andra jesarrita, beraren atzean eta zutunik gizona. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.
Nagusia jesarrita berbetan eta mutikoa zutunik mugitzeari utzi barik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 136. orr.
Arraunetan zetozen gizonak ez nituen ezagun, ezta txopan zutunik zetorren gizon lar duin eta zurruna ere. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 77. orr.
Aita zutunik brankan zegoen, neure aurrean, istriborreko mandan, bere Lee-Enfield 303a prest paratzen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 189. orr.
Granito arrosazko etxe zoragarria hor dago oraindik, zutunik, egoera onean, tiraniei iraganeko arkitektura gustatzen baitzaie. Berria - Kultura 2006-01-31
Gezurra zirudien XXI. mendean Erdi Aroko halako egitura bat ikustea zutunik. Harriaren maldan ttottotu zen kapitaina, fusila zango artean zutunik, etsia. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 103. orr.
[Junkers] hegazkinek ez dute etxerik zutunik utzi Gerrikaitzen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.
Filmetako plano orokor batean bezala, milaka gurutze, milaka hilobi-harri agertu ziren, denak lerro zuzen eta gurutzatuetan paratuak, zutunik, belar motx eta sarriaren eremu orlegian zain hartuta. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 187. orr.