Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolpe batean jiratu eta zutundu zen Dionisos. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.
Ikusleen samalda ikara baten zutundu da, haizeak astindutako zuhaitz gazteak dira. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 32. orr.
Halako batean, baina, mutila zutundu eta eszenatokira igo zen antolamendukoek zor ei zioten dirua eskatzeko. Berria - Kultura 2004-02-03
Esan diozu lepotik helduta eta zutuntzen lagunduz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 160. orr.
-Bai -erantzun zenuen zutundurik-, aldizkarirako hartu behar nuen hitzaldia. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 64. orr.
Aitaren ahotik herotsik gabe jazartzen imajinatzen zuen, hor klinikako ganbaran, eta dolorea, puñal zorrotz, zutundu zitzaion bihotzaren basamortuan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.