Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gortinaren zirriztuetatik Monikaren zango zutun eta beso luzeei begira. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.
Takoien gainean ibiltzen ikasiago iruditu zitzaidan, zutun, lerden eta dotore baina oraindik erabat emakume izatera iritsi gabe. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 93. orr.
Ez orduan, takoien gainean zutun eta pitin bat harro, atzetik begira ninduela jakitun, kafetegiko atetik irten eta espaloian barrena galdu zenean, [...]. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 137. orr.
Denak ahanzten zituen, ordea, lo-gelako mirailaren aitzinean zutun plantatzen zenean: bertan eta berehala inguruan zebilzkion gizonei atsegingarri agertzeko mila arrazoi finkatzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.